Ebanyelio saindua San Luken arabera/XIX CAPITULUA

pages 93-98

XIX CAPITULUA.
Jesus-Christoc deitcen du Zakheas, aiphatcen du hamar diru pecen parabola, eguiten du bere sarcea Jerusalemen, ceinaren deseguite hurbilaz nigar eguiten baitu, eta garbitcen du templua.
ETA Jesus sarthuric Jericoan, yoan cen hirian gaindi.
2 Eta huna guiçon bat Zakheas deithua, ceina pagaraztaile aitcindaria baitcen, eta aberaxa,
3 Enseyatcen cen ikhustera cein cen Jesus, bainan etceçaquen yenden gatic: ecen aphala cen.
4 Hartacotz laster eguin çuen aitcinerat, eta igan cen marthotça-pico baten gainerat haren ikhusteco; ecen handic iragan behar çuen.
5 Eta ethorri cenean Jesus lekhu hartarat, goiti behatuz, ikhusi çuen, eta erran cion: Zakheas, yaux çaite berehala; cergatic egun egon behar nauçu çure etchean.
6 Eta yauxi cen berehala, eta errecebitu çuen bozcariozqui.
7 Eta guciec ikhusiz hori murmuratcen çuten, ciotelaric: sarthu cela bici gaistoco guiçon baten etchean han estatatceco.
8 Eta Zakheas han presentatuz erran cion Jaunari: huna, Jauna, ene onthasunen erdia emaiten dut pobrei; eta baldin bidegaberic eguin badut norbaiti cerbaitetan, bihurcen dut lauretan haimbertce.
9 Eta Jesusec erran cion: egun salbamendua sarthu da etche huntan; ceren hau ere Abrahamen semea baita;
10 Ecen Guiçonaren Semea ethorri da galdua cenaren bilhatcerat eta salbatcerat.
11 Eta nola aditcen baitcituzten gauça hec, Jesusec seguitu çuen bere solasa, eta aiphatu çuen parabola bat, ceren Jerusalemetic hurbil baitcen, eta uste baitçuten berehala Jaincoaren erresuma aguertua içan behar cela.
12 Erran çuen beraz: guiçon aitonen seme bat yoan cen lekhu urrun batetara, erresuma baten nausitasunean sarceco, bainan itçulceco chedez.
13 Eta bere sehietaric hamar deithuric, eman cioten hamar mark diru, eta erran: baliaraz çatçue ni ethorri arteraino.
14 Bada, haren hiritarrec higuincen çuten: hartacotz igorri cioten erraiterat: eztugu nahi hunec erreina deçan gure gainean.
15 Guerthatu cen beraz itçuli cenean, eta erresumaren gozamenean sarthu cen ondoan, manatu çuela ekharraz citçoten sehi hec ceinei fidatu baitçuen bere dirua, yaquin ceçantçat, cembat baliaraci çuen bakhotchac.
16 Orduan ethorri cen lehembicicoa, erraiten çuelaric: Jauna, çure mark diruac eraguin ditu bertce hamar mark.
17 Eta erran cion: ongui doha, sehi ona; ceren leyal içan çaren gauça gutitan, içan çaçu bothere hamar hirien gainean.
18 Eta bertce bat ethorri cen, cioela: Jauna, çure mark diruac eraguin ditu bertce bortz.
19 Eta erran cion orobat huni: eta çu içan çaite eçarria bortz hirien gainean.
20 Eta bertce bat ethorri cen, cioela: Jauna, hune çure mark dirua oihal batetan inguratua atchiqui dudana;
21 Ecen beldur içan naiz, ceren guiçon gogor bat baitçare: harcen duçu eman eztuçuna, eta bilcen duçu erain eztuçuna.
22 Eta erran cion: sehi gaistoa, çure hitçaz beraz yuyatuco çaitut: bacinaquien guiçon gogor bat naicela, hartuz eman eztudana, eta bilduz erain eztudana;
23 Cergatic beraz eztuçu eçarri ene dirua gambioan, eta ene itçulcea, hartuco nuen intresarequin?
24 Orduan erran çuen han cirenei: khen çoçue mark dirua eta emoçue hamarrac dituenari.
25 Eta erran cioten: Jauna, baitu hamar mark.
26 Hortacotz erraiten dautçuet: baduenari, emana içanen çayola; eta deusic eztuenari, duena ere khendua içanen çayola.
27 Gaineracoan, eraman çatçue hunat heyen ganean erreina neçan nahi etçuten etsai hec, eta hil çatçue ene aitcinean.
28 Eta gauça hec erranic, heyen aitcinean yoan cen, Jerusalemerat igaitean.
29 Eta guerthatu cen, Bethphagerat eta Bethaniarat hurbilcean, Olibeta deitcen den mendi ondorat, igorri cituela bere discipuluetaric biga,
30 Ciotelaric: çoazte çuen parrean den herrirat, eta han sarthu ondoan, khausituco duçue asto ume bat estecatua, ceinaren gainean ezpaita igan guiçonic; lacha çaçue, eta erakhar niri.
31 Baldin norbaitec galdeguiten badautçue certaco lachatcen duçuen, erranen dioçue hunela: ceren Jaunac hunen beharra baitu.
32 Eta igorriac yoan ciren, eta khausitu çuten asto umea, erran cioten beçala.
33 Eta astoaren lachatcen hari cirelaric, nagusiec erran cioten: certaco lachatcen duçue asto ume hau?
34 Ihardetsi çuten: Jaunac hunen beharra du.
35 Eraman çuten beraz Jesusi, eta aurthiqui cituzten beren arropac asto umearen gainerat; guero eçarri çuten Jesus gainean.
36 Çabilan dembora berean, hadatcen cituzten beren arropac bidean.
37 Eta hurbil içatu cenean Olibetaco mendiaren yaustetic, discipulu guciac alegueratuz, hasi ciren Jaincoaren laudatcen goraqui, ikhusi cituzten miraculu guciendaco,
38 Ciotelaric: benedicatua içan bedi Jaunaren icenean heldu den Erreguea! bakhea içan bedi ceruan, eta loria gorenetaco lekhuetan!
39 Mulçoco Pharisauetaric cembaitec erran cioten: Nagusia, larderia çatçu çure discipuluac.
40 Eta Jesusec ihardetsi cioten: erraiten dautçuet baldin hauc ichilcen badire, harriec berec oihu eguinen dutela.
41 Eta hurbildu cenean, hiriaren ikhustean, nigar eguin çuen haren gainean, erraiten çuelaric:
42 Ochala! eçagutu bahitu hire egun huntan, hire bakheari dauquitçaten gauçac! bainan orai estaliac dituc hire beguietan.
43 Ecen ethorrico dituc egunac hire gainerat, hire etsayec inguratuco baihaute pheçoyez, hertsico haute eta cerratuco alde gucietaric.
44 Eta arrasatuco haute hi, eta hire barnean diren haurrac; eta eztie utcico hi baithan harria harriaren gainean, ceren ezpaituc eçagutu hire bisitaconeco dembora.
45 Guero sarthuric templuan, hasi cen camporat khencen han salcen eta erosten hari cirenac,
46 Erraiten ciotelaric: Escribatua da: ene etchea othoitceco etchea da; bainan hartaz eguin duçue ohoin cilho bat.
47 Eta egun guciez irakhasten çuen templuan, eta sacrificatçaile aitcindaric eta Scribauac eta populuco lehenac enseyatcen ciren haren hilaraztera;
48 Bainan etçuten deusic aurquitcen hari eguin ahal ceçaquetenic; ecen populu gucia hainitz arthos cen haren ençuteco.