Euskal artearen historia (II): Gotikotik Errenazimendura/Inportazioko errenazimendua: platereskoa

Euskal Artearen historia (II): Gotikotik Errenazimendura Juan Apaolaza
Inportazioko errenazimendua: platereskoa
Euskal Herri Enblematikoa bilduma (Etor-Ostoa)

Testuingurua

aldatu

Oparoal­dia

aldatu

Errege Katolikoen erregealdia

aldatu
Oñatiko Unibertsitatean, atariko eserlekuko erliebea
Atariko eserlekuetan mitologiako gaien erliebeak Bianako Santa Maria elizan.

Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fer­nandoren ez­kon­tzak bi erresumen batasuna iri­tsi bazuen ere, ez zuen dinastia nazionalaren jarraipena bermatu, izan ere, 1497an hil zen Austriako Margaritarekin ez­kondua, semea eta oinordekoa zen on Joan, eta 1500ean, bi urtetako haurra zelarik, hil zen on Migel ere, Errege Katolikoen biloba eta Isabel prin­tzesaren eta Portugaleko on Manuel prin­tzearen semea zena. Baina, urte horretan bertan jaio zen Errege Katolikoen beste biloba bat Ganten, Karlos prin­tzea, Joana Anderea prin­tzesaren eta Felipe Ederra Ar­txidukearen semea izateagatik laster iri­tsiko zena Espainiako errege koroaren oinordeko izatera eta Alemaniako koroa inperialera gerora.

Dinastiaren jarraipenez­ko kinka txar hura ez zen oztopo izan Espainiaren geroa mende erdi batean zehar gober­natu behar zuenaren­tzat, politikan, gizartean, ekonomian eta kulturan egoera bikain bat aur­ki­tzeko. Errege Katolikoek kristau erresumetako batasuna burutua zuten az­ken musulmanak garaitu eta penin­tsulatik bota­tzearekin; estatuaren bake­tzea lortua zuten an­tzinako nobleziari eta jaure­txeei atze­an euste erabakigarri bat eraginez; iri­tsia zuten Toroko guduan beren monar­kiaren egonkortasuna Beltranejaren al­dekoen xedeak sun­tsituta: ekonomiaren benetako onbidera­tzea lortua zuten, besteak beste, Meseta eta artilearen mer­katari­tza Flandes eta iparral­deko herriekin babestuz (Euskal Herrian, Gaztelako kultur eta arte eraginei bideak ireki ziz­kion gertakaria izan zena); Espainiaren izen ona areagotu zuten Italian, Kapitain Handiaren garaipenak zirela eta, horrela Espainiara italiar Humanismoa eta Errenazimentuaren trantsizioa erraztuz; Espainiari ozeanoaz haraindiko Inperio handi eta ezezagunaren gaineko aginpidea eta aberastasunak erdie­tsiko ziz­kion Kristobal Kolonen egitasmoa finan­tzatu eta lagundu zuten; eta az­kenik kultura babestu eta hedatu zuten, zien­tzia eta arteei ezin neurtu ahalako bul­tzada emateko gai zen inprentaren bitartez.


Baskonia

aldatu

Baskoniari dagokionez berriz, barrual­dean bake-giroa ekarri zuen bandoen desager­tzeak eta nabarmenki gora egi zuen baserri-giroko biztanleriaren haz­kundeak. Baserri giroko parrokien kopurua nabarmen hazi zen, eta horrek, berehalako garapen ekonomikoari loturik, eliza zaharren berri­tzea ekarri ala haien ordezko beste eliza berri ba­tzuk eraiki­tzeko guraria iradoki zuen. Ahaide Nagusi aurrean udalerrien ahalbidearen aurrerapena eraginez Erdi Aroko feudalismoaren gainbehera bul­tzatu zuen erregetzak bere aginpidea tinkatu eta sendotu egin zuen, Korrejidoreak ordez­ko­tza egiten zuelarik. Koroa irabazi izanak ez zuen artean Estatu absolutista bat emango ordea, gerora gertatuko den bezala. Hortik onar­kia eta foru erregimenaren arteko antolaketa orekatu bat sortu zen, nolabait ere “el­karbanatutako subiranotasun” bat, adibidez, Biz­kaiko Foru Berrian (1526) islaturik geratu zena, eta betebeharretan zehaztuz, Jaunak Foruei zin egin beharra, eta eskual­detako agintariek lurral­dearekin zerikusia zuten errege aginduekiko Foru Baimen edo onespen formal bat izan beharra.

Ekonomia mailan, XVI. mendearen lehen hamar­kadetan Euskal Herrian mer­katari­tza-garapenaren oinarriak finkatu ziren, Europako abagune hark harremanak areago­tze aukera bultzatzen bai­tzuen, penin­tsula eta eskulangin­tzetako iparral­deko nazioen (Ingalaterra eta Flandes) artean. Baserrietako biztanleriaren gogokoa izan zen aginpide feudalaren zapuztearekin lortu zen bake egoera, nobleengandik hainbeste lapurreta nozitu izan zituztela-eta, baita hiriko burgesiaren interesei ere mesede ederra egin zien, orduan hainbat ekimen hedatzeko ahalbidea bai­tzuten: industria, mer­katari­tza eta itsas garraio.

Orduko hartan, burdingin­tzak garapen izugarria izan zuen Biz­kaian, eta mendearen bigarren zatian baino ez zuen nozitu nolabaiteko gainbehera, Flandesekin izandako gerra zela-eta. Baina, Ameriketako lurral­deen aur­kikun­tza medio, eskakizun kolonialak zirela bide, metal (urre eta zilar) bidal­ketak iristean XVI. mende bete‑betean, eraikun­tza eta nabigazioko egitasmoak el­kartu egin ziren berreskura­tzeko bal­din­tzekin.


Noblezia Artearen babesle

aldatu

Zisneros Kardinalak bere etorreraren xehetasunak kon­tzien­tzia osoz prestatu ondoren, 1517an Karlos aginpidean jarri zenean, historiaren garairik onenean zegoen agian honek aur­kitu zuen herria. Errege berriaren­tzat oztopo garran­tziz­koa izan zen Komunitateen al­txamendua, baina bi urtetan gainditua geratu zen. Egoera demografiko eta ekonomikoak ere bide onetik zihoan.

Nobleak, berriz, Hispania al­deko lurrik gehienen jabe zirenak, kokapena har­tzen zuten hedatuz zihoazen hirietan: Burgos, Medina del Campo, Valladolid, Madril, Salamanca, Toledo, Córdoba, Sevilla eta abarretan.[1] Erregearen politikan eta garapen kultural eta artistikoen egitasmoetan sar­tzeko borondatea adierazten zuten. Lehenengo eta “isabel­dar” estiloko jauregirik garran­tziz­koena Infanterriko Dukeena, On Iñigo Lopez Mendozakoak eraiki zuen Guadalajaran (1480‑1492), “para más onrrar la nobleza”.

Kleroaren berrikun­tza

aldatu

Erlijio mailan, kristau-eliza osoak maila guztietako gainbehera nabarmen nozitu zuen. Bereziki, goreneko hierar­kietan. Hala ere, baziren egoera hark nahigabe­tzen zituen arima osasun­tsu eta garbiak, Erromako gortetik hasi behar zuen berrikun­tza berehalako baten beharra al­darrika­tzen zutenak: reformatio in capite, esan ohi zen. Baina, berrikun­tza beranduegi etorri zen. Ekonomiaz ongi izateak, XVI. mendearen hasieran halakoxe axolagabetasunean bizi­tzea eragin zuen eta inork ere ez zuen aurrez sumatu, urte gu­txi ba­tzuk beranduago (20 urte), gerta­tzekoa zen hondamendia: kristau-batasunaren haustura.

Espainian halako arrazoi baikorrak bazirela egia da, zeren eta, Errege Katolikoak hasiak ziren elizako jendeen artean eta monasterioetan berrikun­tzak egiten, zenbait espiritu noblek bul­tzaturik, besteak beste: Alfon­tso Madrigalekoak “Tostado‑ak”, Her­nando Talaberakoak, Diego Dezakoak eta Zisneros Kardinalak. Beraz, esan liteke une historiko itxaropen­tsu horri dagokiola platereskoa, “arte gozo, alai, arin, bat‑batekoa, alegia”, haz­kunde dotore eta bete-betean hirietan eliza eta jauregiak apain­tzera zetorrela zirudiena.


Platereskoa gure artean

aldatu

Euskal probin­tziak Gaztelaren barruan izateak eta 1515ean bi koroak (Gaztela eta Aragoi) bat egin behar duten erreinu bati Nafarroa lo­tzeak, XVI. mendearen bigarren herenean Baskonian sartu eta bul­tzatuko diren teknika, egitura eta estiloetan erabakigarriak izango dira. Baina integra­tze hau motela eta murriztua izango da, platereskoaren alaitasunak Euskal Herriaren espirituaren sakonenean erosotasunik iri­tsiko ez balu bezala.[2]

Lehen errenazimentua Baskonian

aldatu

Historialariek saia­tzen direnean ikuspuntu etniko, politiko, sozial eta erlijiozko batetik idiosinkrasia oso aparteko bat duen eskual­deetako arte-mol­deen bizitza adi­tzera ematen, eta sarritan ahalegin­tzen dira al­daketa estilistikoen sustraiak bila­tzen, arrazoi endogeno gisa izenda ditzakegunetan. Horrela, estilo berriak eta egitura berriak aurreko beste baten logikaz­ko garapen bizi eta ia il­do bereko uzta natural bezala jaioko lirateke. Europako herrial­de askotan ez da gauza erraza eskema hau Errenazimentuko sor­kun­tzari egoki­tzen.

Penin­tsulako erresumetan, hasiera-hasieratik hartu zen beharrez­ko berrikun­tza kanpotik ekarritako Errenazimentua, Italiatik ekarritakoa, zehaz­ki. “Erromako erara” eraiki­tzen saiatu ziren berrizaleak, an­tzinako Erromako ereduen arabera alegia, berriki iragana zen artearen (gotikoaren) aur­kakotasunean. Italiatik, an­tzinako kulturaren zaharberri­tzeak, XIV. mendeko poeta eta literaturagileekin hasi zen Humanismoak XV. mendean iri­tsi zuen bere betea eta errenazimentuko berrikun­tzak ez ziren Espainiako erresumetara mende horren bukaera edo XVI.aren hasiera arte iri­tsi.


Lehen nahastea

aldatu

Baskonian, aldiz, bitarte horretan gotikoa eta flamenkoan ar­nasten jarraitu zen. “Erromako erara” pen­tsa­tzen, eraiki­tzen eta adierazten hasi zenean, mugakide ziren eskual­deetako Aragoi eta Gaztelako dialek­toan izan zen batez ere. Errenazimentua XVI. mendearen bigarren herenean iri­tsi zen, beraz, berandu, eta ez gainera bere “italiar‑erromatar” garbitasunean, nahiz eta beren berez­ko eskarmentuaz elikaturiko italiar errenazimentuko edertasunen berotasuna ekar­tzen zuten eta zuzenean ezagutu izan zituztelako euskal ar­kitek­tura berriaren alorrean mezenas kemen­tsu ba­tzuk, esaterako, Oñatiko Lehen Kondea izan zen on Iñigo Gebarakoak, Tuterako deana zen on Pedro Villalongoak eta Oñatiko go­tzaina zen Errodrigo Mercado Zuazolakoak.

Goi-mailako edo behe-mailako euskal mezenasek, bidaiariek, militarrek edo erbesteratuek zuzenean izan zi­tzaketen errenazimentuko ideal berrien bizipen eta ezagu­tzak al­de batera utzita, itxura guztien arabera, litekeena da herriko harginek grabatu ala marraz­kietatik besterik ez ezagu­tzea, eta Burgos al­deko humanista eta errege kaperaua zen Diego Sagredoren (1526) Medidas del Romano delakoaren argitalpen data inguruan “erromatar” ereduez hiz­ketan hasi izatea. Al­de batetik hau izango li­tzateke gure herri honetan gotiko berantiarrak hain luzez bizirik irautearen arrazoia eta, bestal­de, mendearen lehen hamar­kadetan lehen inportazio “erromatar”ak Baskonian gotikoarekin, flamenkoarekin eta mudejarrarekin hain nahasketa bi­txia sor­tzearena ere.


Bar­nera­tze heterogeneoa

aldatu

Dena dela, Baskonian Lehen Errenazimentuko artea testuinguru batean kokatu nahi izanez gero, bistakoa dirudi mesede egin ziotela iparral­detik eta hegoal­detik al­di berean eman ziren bi joerek, zaharraren (gotiko berantiarra) eta moder­noaren (erromatarra) arteko lehen nahasketa horri.

Historialari ba­tzuk hegoal­deko (Toledo-Madril‑Burgos‑Gasteiz) eragina az­pimarra­tzen dute, euskal noblezia edo goi‑burgesiaren eta Gaztelako per­tsonaia ezagunenen arteko ez­kon­tza edo lanbidez eginiko harremanei buruz­ko argudioak emanaz.[3] Beste ba­tzuen ustez ordea, euskal probin­tzia eta Europa iparral­deko portuen artean mer­katari­tzako joan‑etorriak izan ziren arrazoia.Horrek ekarri zuen italiar errenazimentuko formetan inspiraturiko artearen ezaguera hartu ahal izatea, betiere, Flandesko maisuen etorrerak eta inportaturiko artelanen bitartez, Europa iparral­deko adieraz­pena ikuskera berezira itzulia izan bazen ere. [4]

Hau horrela, beharrezkoa da esatea Baskonian errenazimentuko ar­kitek­tura ez dela ildo bereko</ref>Eraikinen inbentarioak erakusten digu, hain zuzen ere, errenazimentuak ia garran­tzirik ez duen baserri inguruak gehiago direla, esaterako, Koartango ibarrak, Gaubea, Aiarako lurral­deak eta Arabako mendial­dea. Erlijio gaietan, ibar horietan nagusi dena ez da beste Erdi Aroko ar­kitek­tura baizik, erromanikoa, xarmaz beteriko eliza txikien paisaia abera­tsa. J.A. BARRIO LOZA, Paisaje aproximado de la arquitectura renacentista en el País Vasco. Revisión del Arte del Renacimiento. Ondare 17, A.P.M. (Donostia, 1998), 34. or. </ref> egitura gisa azal­tzen, badirela errenazimentuak ia txerta­tzea lor­tzen ez duen eskual­deak, Nafarroa, Araba eta Kantauri al­deko probin­tziatako errenazimentuko ar­kitek­turan mota ugaritasun bat an­tzematen dela eta lanen ardura zuten per­tsonak –mezenasak eta nagusiak nahiz ertilari eta eskulangileak izan– badirudiela ba­tzuetan eta ia garai berean arau “isabel­dar” eta arau “erromatarren” artean zalan­tzan zebil­tzala. (Ez gara”isabel­dar” estiloaz hitz egiten gel­dituko, Baskonian ez bai­tzuen sustrairik egin eta platereskoan edo Lehen Errenazimentuan berehala bar­neratua gel­ditu bai­tzen.)

Era berean, oso erraz ikusten da errenazimentuko estiloak oso egitura bi­txiak har­tzen dituela mendeetan zehar bere tradizioei (Ama Lurrari) hain loturik bizi izandako Herri matriar­kal honetan.[5] Bistakoa da bestal­de, min­tzaira berri hau onartu izanagatik, bere garapen-abiada ez zaiela Hispaniako beste herrial­deetakoei lo­tzen.

Platereskoa

aldatu

Errenazimentu eder­tzailea

aldatu

Nahikoa ezaguna da XIX. mendean Jakopo Burckhardt‑ek hain maisuki deskribatu zuen Errenazimentuko espiritua –antropozentrismoa, banakakotasuna, arrazionalismoa– eta ezagunak dira, halaber, bere min­tzairaren ezaugarriak–neurria eta propor­tzioaren zen­tzua, konposaketaren ordena eta argitasunarekiko zaletasuna, simetriarako joera, eta abar.

Italiako Errenazimentuak ar­kitek­turan nahia­go zituen perspek­tibako legeen araberako antolaketa espazialak, an­tzinako eraikun­tzetako osagarrietara itzul­tzea, hala nola, zutabeetara, kapiteletara, taulamendu eta frontoietara, ar­kitek­turaz­ko bost ordenen (doriarra, joniarra, korintiarra, konposatua eta toskanarra) berreskura­tzea, oinarriz­ko kuboa eta karraturako joera duen espazioaren sinplifikazioa, guru­tze grekoaren oinplano eta kupuletako erdiesfera-formaren bitartez eginiko batera­tzea. Egituraz­ko osagai hauekin batera, batez ere, Lon­bardiar Errenazimentuan garatu ziren beste edergarri ba­tzuk eran­tsi zi­tzaiz­kion.

Berrikun­tza pila horietatik guztietatik, edergarritako al­derdiak izan ziren, hain zuzen ere, Espainian berotasunik handienaz onartu zirenak, inolaz ere, flamigero eta isabel­dar gotikoaren egitura nabarretatik trantsizio samurra eskain­tzen zutelako. Horrela jaio zen espainiar “Lehen Errenazimentu” horren estiloa, gerora Platereskoa izango zena.


Metalaren ar­kitek­tura eta artea

aldatu

Bi­txia eta ezegokia baina, bai izen polita: Platereskoa. Diego Ortiz Zuñigakoak asmatua –edo, gutxienez, zabaldua– izan behar du, zeren eta, bere Annales eclesiásticos y seculares de ... Sevilla (Madril, 1677) urtekarian aipamenik egin zuen estilo honi buruz “hosto­tzaz eta fantasiaz jan­tzia eta egileek berak platereskoa zeritzotenena” zela esanaz.

Nahiz eta estilo honen oinarriz­ko formak Italiatik datozenak izan, ez da zalan­tzarik apaingarritako joeretan eta edergarrietan eta zenbait zan­tzuetan “isabel­dar estiloa” deritzonarekin an­tzik baduela, hori horrela izanik, bada han Hispania al­deko estilo jatorra ikusteko arrazoirik.

Izen hori gaur egun Lehen Errenazimentu izenez ordez­katu nahi bada ere, ez zen oso desegokia “plateresko” izen hori, zeren eta XV. mendearen az­ken al­dera eta XVI.aren hasieran zilargin­tzaren arte honek garapen ikusgarri bat izan zuen Espainian, erlijio izaerako zilargin­tzak, batez ere, horrela eginak izan bai­tziren hamaika­txo eki-santu, kaliza, krisma‑on­tziak, erlikitegiak eta liturgian erabilgarriak ziren beste hainbat ale.[6]

Bestetik, metalaren artea ar­kitek­turarekin lotze hau guztiz naturala bihurtu zen. Honi dagokionez, oso adierazgarria da katedraletako burdin sareen egile sonatu ba­tzuk elizen eraikun­tzetan hain estuki esku hartu izana.

Gogoan izan dezagun XVI. mende osoan zehar gotikotasuna ez zela desagertu eta errenazimentuko ia eliz eraikun­tza guztietako egitura gotikoa zela. Erdi Aroko arrasto horretaz gain, al­di honetako eraikin askotan etengabeko min­tzaira mudejarrak ezagu­tzen dira, betiere errenazimentu garbiak diren osagaiez, plateresko erakoak, hain zuzen ere.


Hiztegia platereskoa

aldatu

Plateresko izenak Espainia al­deko zerbait iradoki­tzen badu ere, egia esan, Italiako jatorria duen apaingarritako osagai sail bat erabil­tzen du, ukaezinez­koa bada ere Espainian modu berezian bereganatu izan zituela. Apaingarritako osagai horiek “hiztegi plateresko” bat dira eta horregatik ezagut daitezke hain erraz­.[7]

Gruteskoa. Lehenik eta behin, lehen Errenazimentuan gruteskoak duen garran­tzia aipatu behar da, Italia al­deko jatorria sala­tzen duen izena denez, begira jar­tzen gaituelarik apaingarri apeta­tsuetara, hosto­tza, suge, zomorro, suz­ko mamu, izaki hibrido eta mamuez osaturikoetara; Titoren harpeetan edo aurrietan aur­kituak imitatzeagatik hartu zuen izen hau eta Espainian Italiako grabatuak inportatu zirenean eta bi penin­tsulen arteko joan‑etorrian zebil­tzan ertilariengatik ezagutu izan ziren.[8] Hormetan halako ugaritasuna duelako, litekeena da plateresko estiloan apaingarri osagaietan berez­koena gruteskoa izatea. Esan bezala, Espainian isabel­dar gotikoaren irudimenez ongarrituriko lurra aur­kitu zuen.

Zutabe kalostraduna. Zutabe honek oinarrian buka­tzen duen fustea du, goial­dean erraboila egituran eta balastium hostoz (alesagarraren lorea bezalakoa) eta beste al­de hondoratuak edo zutabearen egitura zilindrikoari lore‑uztaiak, on­tziak, fruitu‑kordak, kartela zin­tzilikariak eta abar gainjarritako zatiez jan­tzitakoa.

Argi‑mutilak. Kalostrekin tarteka­tzen dira argi‑mutilak (candelieri), sarritan suz­ko muturretan buka­tzen direlarik.

Kapitelak. Platereskoaren beste ezaugarrietako ba­tzuk, kapitelak askotan har­tzen dituzten egitura bi­txiak dira, betiere, fun­tsean korintio ordenaren eskema jarraituz. Oso gu­txitan eman ohi dira dorikoak edo toskanoak dei diezaiekegun kapitelak, guztiz jonikoak direnak ere oso gu­txitan azal­tzen baitira. “Kiribil­dura txikiak kaulikulo eran eraiki­tzen ziren, marra melodia­tsuak osatuz, S‑ak eginez guru­tza­tzen zirenak. Diego Sagredoren liburuak tankera honetako kapitel ugari erakusten digu”.

Ar­kuak. Ar­kuek, ugaritasunean, berebiziko al­daerak dituzte. Erdi-puntuko ar­kuak eta ateburu eta leihoburuetako ar­kuak gailendu ziren; baina ikusten dira, halaber, ar­ku kar­panelak, ar­ku ez­kar­tzanoak, ar­ku peraltatuak, zin­tzilikarioetako edo gortinaz­ko ar­kuak, ar­ku floren­tziarrak eta beren artean guru­tzaturiko osagai figuratiboez eraikiak, eta askotan gorpu­tzak nobleen armarrietatik datozen animalia sinbolikoez osatuak eta geometriaz­ko esanahirik gabeko beste ba­tzuk. (Guadalajaran Infanterriko jauregia).

Nobleziaren armarri heral­diko sinbolodunak izugarri ugaritu ziren Espainiako isabel­dar artean.

Domina handietarako zaletasuna sor­tzen da, gizaseme nahiz emakume buruak eraku­tsiz, ia beti an­tzinako heroienak, biribil edo domina handien barruan normalean. Buru hauek ba­tzuetan irtenune handizkoak edo konkorrak izan ohi dira, besteetan al­diz oso lau eta ziluetan. Ar­kuarteetan kokatuak ikusten dira gehienetan. Ez dira falta izaten atari, leiho, tinpano eta zokalo ba­tzuetan ere.

Gailurreriak. Az­ken ezaugarrien artean aipa di­tzagun gailurreriak, aurreal­de garran­tziz­kotan oparo eman ohi direnak (Salamancako Monterrey Jauregian), beren flamijero ala erdi‑landarez­ko profilez burdin sareetako burual­deak eta klaustroetako, dorreetako eta eraikinetako paramentuak koroatuz.


Platereskoa Euskal lurrean: iker­ketarako zailtasunak

aldatu

Historialaria zalan­tzan gera­tzen da plateresko estiloaren jaio­tza eta garpenaren aipamena egiterakoan, hots, Euskal Herriko zein probin­tziatatik hasi behar duen erabaki­tzeko garaian. Hainbat al­derdiri ematen dien garran­tziaren arabera egongo du aukera.

Italiatik ekarritako estilo baten bat‑bateko sarrera izanik, eraikun­tza bat “aipamen” soil ba­tzuen gainean, hi­tzez­ko nahiz plastikaz­ko, “erromatar erara” hasi izanaren gertaera az­pimarratu nahiko du, ala estilo berriaren eraketa hel­du eta osokoa neurtu eta pisa­tzea nahiago izango du? Nafarroako elizetan Errenazimentuaren lehen kimuetan Aragoiko ertilarien eragina balio handiagokotzat joko du, ala Arabako hiriburuko nobleen jauregiei buruz­ko Gaztelako ar­kitek­turaren egiletasunari jarri nahiko dio arreta, batez ere?

Zalan­tza, Lehen Errenazimentu honen terminus ad quem‑a koka­tzeko garaian sor daiteke zalantza. Geure al­detik, al­di honi beste historialari batek bezala, historiako aipamen honetan Trentoko Kon­tzilioaren bukaerako data ematearen al­dekoak gara, honen ondorioz gruteskoak galdu bai­tziren.

Arabatik hasiko gara, ez ordea adieraz­pen platereskoak ugari direlako, ez baitira asko, baizik eta Gaztelak salerosketarako bidean Flandesekiko zuen kokapen geoestrategikoagatik eta Gaztelatik gertuen egoteak abantaila bikoi­tzen izateagatik, “Euskal Herriaren errenazimentuaren lehen adieraz­penak eta nabardura fin eta Burgokoak” jaso­tzen zituelako, bidez­koa den bezala.[9]


Arbal­deko jauregiak

aldatu

Araban ez dira ugari errenazimentuko jauregiak. Ai­tzitik, arruntena gaztelu gotikotik XVII. mendeko jauregi barrokora igaro­tzea dela baiezta­tzen da.[10] Berpizten ari den estilo berria, zatiren batean edo osorik beregana­tzen duten Arabako jaure­txeak hiru hirigune handitan pila­tzen dira: Gasteiz, Agurain eta Guardian.


Gasteiz

aldatu

Bendañako Jauregia

aldatu

Gasteizen, bata bestearen segidan eraikia izan zenez, Bedañako jauregian ikus daiteke Gotikotik Errenazimenturako trantsizioan. Lehenengo al­di honetan, 1525. al­dera Joan Lopez Arrietakoak eraikia zen eta bigarren al­dian bere biloba Pedro Lopez Arrieta eta Eskoria­tzak 1545etik hasita. Fatxadan eta dorrean bi familien armak azal­tzen dira. Jauregi hau, XIX. mendean Bedaña izeneko mar­kesarena izan zen oinordeko­tza bidez, gaur egun horrela deritzon jauregia karten Four­nier Museoa da.

Hiru solairutako eraikina da, bi isurial­detako teilatua, bere fatxadaren itxura itxi eta trinkoa, bao gu­txi eta estuak izanik, barruko patioaren baranda irekia ez bezalakoa da. Sarbidea, txaranbel­dura txiki bat, zilindrikoa bata eta geometriaz­koa bestea osa­tzen duen bi ar­kiboltaz uztaituriko ojiba-ar­kuaz zur­kaizturik dagoen ate handi batean barrena du. Ate markoa alfiz bat duena da eta fran­tziskotar hedez apaindua da gainera.

Ikusgarriagoa da barrual­dea. Lehendabizi eraikitako mul­tzoa, ondorenean egin zena baino garaiagoa da. Hiru solairutan egina da, eskuairaz­ko barrubidea duena da patioa, fuste lauez­ko zutabe gainetan ar­ku eskar­tzano hiru solairu bere baitan hartuz. Osotasunari begiratuz Gaztelako isabel­dar ha­tsa suma­tzen da, baina bere harroinak, kapitelak ar­kuarteak eta kalostraz­ko barandak platereskoaren itxura ematen diote.

Patioa eta eskailera Domingo Oriakoari zor zaiz­kio. Baranda honi ezarririk mul­tzo moder­noago bat azal­tzen da, Pedro Elosukoari zor zaio (1556‑1560), non ar­kuteria eta zutabe­txoak errenazimentu profilez­koak diren. Burgos al­deko arte onaren moduan egoki el­karturiko tronpa gainetan igel­tsuz­ko izar-ganga ok­togonal, batek estal­tzen du eskailera.


Montehermoso Jauregia

aldatu

Estilo berriaren hastapeneko adieraz­pen honen ondoren errenazimentuko beste lan ausardi­tsu ba­tzuk etorriko dira, Araba‑Eskibel­darren jauregia kasu, 1714tik Montehermosoko Jauregia izenez ezagu­tzen dena. Mendeetan zehar hainbat egiteko izan zituena: ospitalea eta apaizgaitegia eta artilleriako kuartela, 1887an Go­tzain Jauregi izatera iri­tsi zen arte.

Oinplano angeluzuzena duen eraikina da eta bar­ne patio karratu baten inguruan antolaturik dago, bere lau er­tzetan dorreak dituela. Horma lauak ager­tzen ditu kanpoal­detik eta baita gaur egun guztiz al­datuak dituen leihoak ere; erlaitz bikain eta bi­txi bat ere badu, zer­txobait soil­dua bada ere, Donejakueko ospitalekoan iradokia dirudiena, kate handiaren maila sendoen apaingarri bereziak errepikatuz.

Sendotasun eta prestutasunagatik atsegina da ataria. Ate zabal lau bat dauka eta bere gainean, bigarren solairuaren altueran frontoi zorrotzeko leihoa. Atea eta leiho horren artean apainduriko zerrenda zabal bat dago bar­neraturik, Burgos al­deko erara, erlaitz bat erdian duela, alboetan, armarrien lehoi tenanteak, aingeru eta erdiz­kako irudiak.

Barruko patioak, beheko solairuan ia erdi-puntuko ar­kuak ditu eta ar­ku kar­panel oso irekiak goienekoan, il­daskaturiko zutabeak, kalostrapeko baranda eta zizela urduriaz tailaturiko domina handi oso ederrak. Beharbada 1530 eta 1540 bitarteko data izan dezaketenak.


Salinas Jauregia: Villa Suso

aldatu

Gasteiz al­deko beste jauregi garran­tziz­ko bat, Martin Salinasekoak, Fer­nandoren enbaxadore izan zen Erromatarren Erregeak, 1538 eta 1542 bitartean eraiki zuena eta gaur egun Villa Suso deri­tzana da.

Lau solairutako aurreal­de sendoa duen eraikina da hamar zutabe dorikoz ar­kitrabaturikoa. Kanpoal­deko galerian mul­tzo nagusiaren bukaera nabarmen­tzen da eta Guadagni (Pollaiuolo‑ren 1503ko lana) jauregi floren­tziarraren loggian inspiratutakoa dela diotena. Salinas jauregiak buruduna du ataria, gainjarritako pinakuluz­ko bi zutabe korintiarrez apaindua; eta frontoian lanbrekin ugarien artean funda­tzailearen armarria dago bi lehoi tenanteek eutsirik.


Eskoria­tza‑Eskibel jauregia

aldatu
Eskoriatza Eskibel jauregia, Gasteiz

Baina, Euskal Herrian, ezbairik eta eran­tzukizunik gabe, osoki errenazimentu estiloa onar­tzen lehenengotzat jo daitekeen jauregia da Eskoria­tza‑Eskibel­darrena (1540‑1550). On Fer­nando Lopez Eskoria­tzako[11] medikuak aginduta egin zen eta italiar nahiz gaztelar eragin nabarmenak ditu agerian, askoren iritziz, ertilari desberdinenak direnak; lehendabizi Juan de Vallejo eta Diego Siloek egina zen eta Karlos Enperadorearen ar­kitek­toa izan zen Luis Vegarena eta orain berrikiago gorteko beste per­tsonaia ospe­tsu ba­tzuenak. Madril, Toledo eta Sevillako al­kazarretako maisu nagusi izendaturik, Enperadorearen sendagile zen Eskoria­tza jauna topatu zuen gortean 1539an.[12] Horrela, esku-har­tze honek ez zuen bertako harginen jarduera inola ere erago­tzi, ezta Burgosko ukituz nolabait ku­tsa­tzea ere.

Ataria eta patioa nahiz oinplano angeluzuzena aipatu beharrez­koak dituen eraikina da.

Mitologiako irudi edergarrietan –Her­kules eta Hidra, Teseo eta atezaina– adierazgarri azal­tzen dira atariaren mezu humanista floren­tziarrean, Ongia eta Gaiz­kiaren ideia orokorra baino haratago joan nahi izanez gero, zaila du interpretapen.

Patioak iradoki­tzen ditu Luis de Vega ar­kitek­toaren lanen arrastoak. Neurrietan txikitasuna agertuagatik –al­derik luzeenean erdi-puntuko ar­kuak dituen hiru tarte eta bi arku eskar­tzano mo­tzetan, goieneko solairuan bezala–, Gasteizko patio honek Salamancako Fonseca Ikaste­txea ekar­tzen du gogora.

Klaustroko eskailerak, Fer­nando Mariasen ustez, Euskal lurrean eraiki zen lehenengoak, patioarekin duen loturarengatik eta zutabeen gozotasunagatik El Pardoko Jauregiaren hurbilekoa gerta­tzen da.

Platereskoa Arabako elizetan

aldatu
Andres Santuaren aurrealdea, Eltziegon

Lehen Errenazimentuko erlijio ar­kitek­tura Biz­kaian baino lehenago esna­tu bazen ere probin­tzia honetan, ez da ugaritasunean nabarmendu. Egia da XVI. mendearen lehen erdian jada eraikun­tzei emandako bul­tzada suma­tzen dela, batez ere, Erdi Aroko elizen handi­tzeak edo eraberri­tzeak, oinplano eta estilo berriko eraikun­tzak baino gehiago. Bestal­de, fun­tsean garapen horrek nekazari guneak uki­tu zituen.[13]


Platereskoa ar­kitek­turan

aldatu

Araban nekazari guneetan eraikun­tza estilo berria nola sor­tzen den ikusi nahiko bagenu, aipa­tzekoak lirateke:

- Sortal­deko Lautadako eliza ba­tzuk, hala nola, Done Bikendi Haranakoa, Heredia, Munain eta Bikuñakoak;

- sartal­deko Lautadan ere badira beste ba­tzuk: Antezana, Ilarratza, Mendiola, Etxabarri Ibiña eta Estarroakoak;

- Errioxan honako hauek nabarmenduko genituz­ke: El­tziego, Billar eta Samaniegokoak;

- Trebiñun Obekurikoa, Trebiñukoa, Gesal­tzakoa eta beste zenbait.

Horietan guztietan, estilo berria eraikinaren osotasunean baino gehiago berrizta­tzetan, zabalago­tzetan, erretaulagin­tzan eta edergarrietan azal­tzen da.

Eraikin hauetan gehienak euskal hargin adituek diseinatu eta beraiek eraikiak dira; horien maisutasuna gure egunotan gero eta gehiago estimatzen da. Hargin ibiltari bikain hauek ala beren oinordekoek, beranduxeago aipatuko ditugun hiru habeartetako eliza zutabedun zabalak eraiki­tzen hasi aurretik, angeluzuzeneko habearte bakarreko eta burual­de zuzena dutenak, (gu­txi dira poligonoz­ko absidedunak) bi edo hiru tartetakoak, eusgarri modura fabrika-hormak dituzten eta pilastrak barrual­dera lora­tzen zaiz­kien nekazari-giroko elizak eraiki­tzen ikustea da ohikoena.

Gotikoak beti irauten du estal­kietan, ter­tzeletez­ko gangak, alegia; platereskoaren al­derako joera aurrera doan heinean, gero eta konplexuagoak diren konkordunak izaten dira sarritan.

Lehen Errenazimentuko berrikun­tza hainbat lanetan koka­tzen da, bereziki koroak, atariak, hilobiak eta dorreak buru­tzen. Plateresko estiloaren osagarri diren gaiak aur­ki­tzen errazagoa gerta­tzen zaigu puntu horietan. Aur­ki­tzen ditugunetan baliorik handiena eta garran­tziz­koena duenetik hasiko gara.


Koruak

aldatu
Santa Maria elizako korua, Agurain

Aguraingo Santa Maria. Arabako zaharrenetarikoa Agurainen, Santa Maria elizako koruaren tribuna da, XVI. mendean lehen hereneko eraikun­tza dotorea, “hasierako plateresko jorienaren eta aurreko nahastura isabel­dar nabarrarekiko barroko zaporez betea” (Chueca Goitia).

Baranda kalostraduna da eta erdian Enperadorearen armen edikulo bat darama. Inolako zalan­tzarik gabe, platereskoak Euskal Herrian eskaini zezakeen arte kalitaterik handieneko korua da. Karlos I.aren armarria ezarri zeneko beste baten ordez­koa da; izan ere, az­ken batean lan bikain hau, Enperadoreak komuneroen buruzagia zen On Pedro Lopez Aialakoa, Aguraingo Kondea garaitu zueneko garaipen ar­ku bezala hartu behar da.[14]

Elizaren oinetan, al­derik zabalenean ar­ku eskar­tzano baten gainean eta al­de estuetan ar­ku zorrotz zuzenen gainean jasoa da, hirurak ere zapore gotikoa duten pilare sorta gizenetatik abia­tzen direlarik, eta ter­tzeletez­ko ganga korapila­tsu eta trazeria ederrez estal­ia da; beroietan 35 gil­tzarri bikainetan sarturik daude biribilak, eskulan zoragarrizko buruekin.

Ar­kitek­tura-lanaren egile-izena[15] agirietan azal­tzen da, baina ez eskultura eta ikoneen egileena. Lan horretarako, gu­txienez bi eskultura tal­deen ekarpena behar izan zela askoren iritzia da. Burgos al­deko tailagileen eskua ikusten dela errepika­tzen du behin eta berriz Chueca Goitiak (San Esteban eliza eta Santa Dorotearen hilobia aipatuz) Agurainen apaingarritako gai berdinak, erramu arteko domina handi berberak eta gain guztiak bete­tzen dituzten pilaketa grutesko berdinak begiz jotzean; edergarritako soka­txoetan eragin isabel­darrari eu­tsiz eta benetan ausardi­tsua den koruko gangak sendoago­tzeko elizako pilareetan jarritako zutabe­txo eta orra­tzen estal­kietan gotikoaren jatorria ahan­tzi gabe.

Orain­tsu, koru honen irudi eta apaingarrien azter­keta ikonografiko hoberena burutu duenak Europa iparral­deko Guiot Beaugrant ertilaria iradoki du egile­tzat; izan ere, al­di horretan bertan Biz­kaiko zenbait lanen ardura­dun jardun zuen hau har­tzen da Brujasko tximiniako taila sonatuen egile­tzat; taila hartan dinastia inperialaren gorespen bat txertatu zen irudietan, Aguraingoan bezala.[16]

Beste koru ba­tzuk

aldatu

- Santikuru­tze Kanpezuko elizari mendearen erdial­dera estal­kia jarri zi­tzaionean eran­tsiko zi­tzaion ziur asko oso apaindutako pilastretan kokaturiko ar­ku apal­du handi bat duen errenazimentuko korua ere. Diseinu gotikoa gorde­tzen badu ere, ar­kuarteak goraka doazen zuztar grutesko handiez, maskaronak eta hosto­tzen arteko irudimenez­ko izakiz apaindurik daude. Litekeena da, 1521etik 1551ra arte lanak ordain­tzen zi­tzaiz­kion Domingo Gebararen lana izatea.

- An­tzeko zerbait esan daiteke Eren­txungo elizaren koruaz ere (1556‑1558), ar­ku eskar­tzanoa du, ar­kuarteetan grutesko oso eder eta biribilak dituela;

- Dulan­tziko San Blas parrokiako korua ere (1529‑1551) ar­ku eskar­tzanoa oso apal­dua duena da, eta elizaren az­ken tarteko pilareei itsatsirik, oraindik ere gotikoak diren harroin altuko pilare sortetan zur­kaiztua. Oso nabarmenak diren gruteskoez eder­tzen dira ar­kuarteak eta perla‑txirikordaz berriz taulamendua. Koru az­pia gil­tzarrietan loroiak dituen ganga nerbiodunez estal­tzen da.

- Gauza bera gerta­tzen da Estarroako San Andres parrokian ere, 1560 al­dera Iñigo Zarrago maisu handiak ataria eta dorreaz gain, apaingarri platereskoak gorde dituen koru eder bat diseinatu zuen.


Atariak

aldatu

El­tziegoko San Andres. Lan bikaina da El­tziegoko San Andres parrokia, baina ez bere koruagatik soilik, baita aurreko fatxadaren handitasun eta bi­txita­sunagatik ere.

Kanpotik harrituta uzten du bere garaiera eta eran­tsitako apainketarik ez izateak, ataria al­de batera utzita, jakina. Ekial­dean, abside egiturako burual­de bati horma‑bular gisa, hormei ezarritako bi obelisko eran­tsi zi­tzaiz­kion. Sartal­dean, alboetan bi dorre dituela, zir­kuluerdi-formako ar­ku izugarri baten az­pian sartutako ataria azal­tzen da, ar­kupea balitz bezala esparru huts bat sortuz.

Ataria xumea da: goitik beherako bi hoz­kadurak uztai­tzen dute atea, prismaz­ko mainela eta hoz­kaduraz­ko erdi-puntuko eta tinpano laua duen handiagoko beste ar­ku batek estal­tzen dituen ar­ku apal­duak dituelarik. Bi dorreen artean heda­tzen den ar­ku handiaren gainean, aurreal­de osoari izaera bi­txia ematen dion zaz­pi ar­ku apal­duz­ko loggia batek zehar­ka­tzen du al­denik al­de.

Barrual­dean, eliza hiru tartetako habearte bakarrekoa da, neurri txikiko guru­tzadura duena, eta izar-gangazko estal­ki gotiko konkorduna, pilastra klasiko handiez eutsirik. Gotiko eta klasikoaren nahaste hori bera suma­tzen da guru­tzaduran batez ere.

Joan Asteasukoak zuzendu zuen eraikun­tza-lana 1551era arte eta 1553etik aurrera Domingo Emasabelekoak, aurreal­dea, ataria eta loggia bukatu zituelarik. Bera hil ondoren, bere semeak hartu zuen XVII. mende aurrera zihoala bukatu ez ziren eraikuntza-lanen ardura.

Santa Guru­tze komentu eliza. Zaporea platereskoa gorde duten atarien artean (Ozeta, Villafranca, Etxabarri Urtupiña, eta abar) Errenazimentu klasiko al­derako estilo aurreratu garbian nabarmenena Santa Guru­tze komentuko elizaren ataria da (Gasteizen), 1530 eta 1547 artean Domingotar serora-el­karte hasiberriaren­tzat eraikia izan zena. Atari eder honek bi zutabe pareen artean erdi-puntuko ar­ku bat badu, eta gainean taulamendu estu bat, gainean komentuaren familia funda­tzailearen bi armarriren artean Nekal­diko Bidearen erliebe bat erakusten duen angeluzuzeneko plaka handi bat itsa­tsita, mul­tzo osoa inperioko armarri handi batek koroa­turik.


  • * *


Harginak. Ezin dugu egin XVI. mendearen lehen erdian eraiki eta platereskoaren aztarnak utzi zituzten elizen zerrenda oso bat –ia beti habearte bakarrekoak direnak–, ezta egileen izendegia ere. Az­ken hamar­kadetan Herri honetako ikerlariek bete dute eginkizun hori, Araban harginak “biz­kaitar” (euskal­dun) izanak zirela eta arrasto berari jarraituz, hurrengo belaunal­dian Kantabria al­detik etorri zirenenak eraku­tsiz.[17] Hauetariko asko Bizkaitik eta Gipuz­koatik etorriak ziren, eta sarritan gurasoetatik semeetara igaro­tzen zen lanbidea, horrela familietan benetako maisu-leinuak osatzen zirelarik. Berez­ko zan­tzuez ezagutu zitezkeen beren lanak, mendearen bigarren erdian, oso desegokiro aipatuz, “Gotiko vascongadoa” esan izan zaiona eraginez.


Erretaulak eta eskultura solteak Araban

aldatu

Harginlan platereskoak. Araban, gainerako beste euskal lurral­deetan bezalaxe, Errenazimentuko idealak adierazten dituen kalitaterik handieneko eskultura, kapitulu berezi batean aipatuko dugun espresibista eta erromanista esan behar omen zaien estilistikako bi uneetan egindakoa da.

Baina, kontua da taila hauen mazoneriaz­ko mar­koek sarritan bazutela artean egitura platereskorik. Beraz, ez da erraza zehaztea zein eskultura eta zein lanekin igaro­tzen den estilo batetik bestera. Nolabait ere zehatzezintasun hau gaindi­tzeko, al­dikako antolamendu honetan, iriz­pide kronologikoei jarraikiko ga­tzaiz­kio, batez ere.


Kanpotik ekarritako aleak

aldatu
Santa Urtsula eta lau birjina lagun soin-erlikia

Irudiak. Araban, eskulturaz­ko Lehen Errenazimentua, gainerako beste euskal eskual­deetan bezala, Europa iparral­detik ekarritako aleen bitartez hasiko zen.

Hauxe gertatu zen Arrosarioko Ama Birjina txikiarekin (0,41 m); tradizioak dioenez Flandestik ekarri zuen 1510ean Diego Martinez Maestukoak eta egun Katedral Zaharreko bere kaperan jarria dago. Gauza bera esan daiteke Santa Ur­tsula eta bere lagun martirien soin-erliki-on­tziaz ere (c. 1520‑30), Gasteiz­ko eliza baterako izendatu eta gaur egun Arte Ederretako Museoan ikusgai daude.

Izen Gozoko erretaula. Iparral­deko lurral­deetatik erretaula oso‑osoak ere iri­tsi ziren: horien artetik bereiziko dugu lehen katedraleko Santa Anaren kaperako Izen Gozo deritzona, gaur egun Gasteiz­ko Elizbarrutiko Museoan dena. Erretaula misto bat da (margoturiko hiru taula bankuan eta sei erliebe gaineko gorpu­tzetan), 1550ean egina, erdiko goieneko hu­tsunean, garaipen ar­ku baten az­pian Mariaren Loal­dia duen Andre Mariaren egitarau osoa gara­tzen da eta Anberesko eskolaren arrasto ugarirekin apainketa platereskoaren eta errenazimentuko imajinagin­tza flamenkoaren batera­tze fin hau garran­tziz­koa da bertako ertilariengan sortu zuen eraginagatik, batez ere.

Errenazimentuko gotikoa

aldatu

Guardiako San Joanen Kalbarioa. Hispaniar estilo flamenkoak XVI. mendearen lehen herenean zehar iraun zuen, gorpuz­kera eta janz­keren xehetasunetan areagotuz joan zen, pixkanaka jaio­tzen ari zen arrastoa Guardiako San Joanen Kalbarioan ezagut daitekeen bezala, XVI. mendean zabaldu zen guru­tzaduraren garaikidea ziur asko, «gotikotasunaren garai­tzearen» lekuko gisa aurreko kapituluan aipatu genuen mul­tzoarena.

Une honetan bertan aipatuko ditugu Iurre, Axpuru eta Ar­tziniegako erretaula gotiko errenazimentukoak.

Gogoan izateko beste erretaula ba­tzuk, garran­tziz­koenak besterik ez aipa­tzearren, Done Bikendi Haranakoaren, Obekuriko San Joan Bataia­tzailearen, Aberasturiko San Estebanen (c.1531) erretaula nagusiak nabarmen­tzen dira, harginlan plateresko aberats eta harmonia­tsuagatik eta imajinagin­tzaren xalotasun biziagatik.

Aberasturiko erretaularen Bezerril eskulturagileari Joan Balmasedaren lanaren an­tza hartu izan zaio.[18] Argantzungo (egun Burgosko probin­tzian) erretaula nagusia zenbait arrazoiengatik da bereziki garran­tziz­koa: bere tinpanoak bukaeran duen egitura zorrotzagatik, Birjinaren bizi­tzako al­di osoa bertan duelako eta bankuko taula galantetan azal­tzen diren Adan eta Evaren irudiengatik.


Hilobiak

aldatu

Eskulturagin­tzaren historiak, errenazimentu garaian ezin utziko du al­de batera hilobi eta hobi hu­tsetako artea, berau izanik errenazimentuko indibidualismoaren hiz­kerarik adieraz­korrenetakoa.

Al­di horretan, baliabiderik zuena herio­tzatik deabrua aiena­tzen saia­tzen zen hilobi arrandi­tsuen bitartez.[19] Jada azal­du zen platereskoaren min­tzaira –putti‑ak, arrabak, argimutilak eta abar– isabel­dar osagaiez –ezkututxoetan eta filak­terietan– artean nahasian bazen ere, zenbait oroi­tzapenez­ko erramu-koroetan.

Baina errenazimentuko gauzarik adieraz­korrena da ar­kusoliopeko hilobia, etzaniko irudia eta apainketa ugaria duena; delako hilobi hau XV. mendean Italian asmatu eta Espainian bere lehen ekarpena, Toledoko katedralean dagoena, Diego Hurtado Mendozakoa kardinalaren hilobi deigarriarena izan zen.[20]

- Arabari dagokionez, berriz, aipa di­tzagun:

- Alvaro Diaz Eskibel eta bere emaztearena, Gasteiz­ko katedral zaharrean dagoena,

- on Martin Saez Salinaskoarena (c.1530), hau ere Gasteiz­ko katedral zaharrean;

- Gasteiz­ko San Pedro elizan dagoen Migel Estellakoarena (c.1540),

- eta Ga­tzaga Buradongo Akuñako Joana Anderearena.

Bereziki ikusgarria da Arriagatarren hilobi-ar­ku ala kapera (ez ar­kusolioa) (1530) Joan Herbetakoak eta Martin Azurioko harginek landua, gaur egun Gasteiz­ko San Migel parrokiako kapera nagusiko alboko horma‑al­de baten aurrean jarririk dago, irudi plateresko ugariz ederturik eta Piztueraren eszena adierazten duen erliebe eder batez koroaturik. Gogora di­tzagun garai horretako giro humanistan “garaipen ar­ku” formako egiturarekin kapera honek sortuko zituen oroi­tzapenak.

XVI. mendeko eliza gipuz­koarrak

aldatu

Handitzeak ar­kitek­turan. Araban bezala Gipuz­koan, XVI. mendeko lehen erdian eraikun­tzan beroal­dia sumatu zen. Mezenas en­tzute­tsuen eskuzabaltasunagatik plateresko errenazimentuak leku gu­txi ba­tzuetan utzi ziz­kigun ale bikain ba­tzuez aparte, Gipuz­koako hiribil­du gehien­tsuenetan egindako lan ar­kitek­tonikoek ez dute ia ezer bereziki artetzat har daitekeenik (berehala aipatuko ditugu).

Ia beti obra horiek lehengo elizen handi­tzeak izaten ziren, eta horrek arazo ekonomiko serioak eragiten ziz­kien nagusi eta etxezainei, Kon­tzejuei eta gainerako auzokideei, sarritan beren ondasunak zeregin horretan arriskatuz. Tratuen arabera ezin ordaindu zirelako, hagin-maisuek hasitako eraikun­tzak bertan utzi eta beste norabait lanera joan beharra sarritan gertatu ohi zen kontua da.

Gipuz­koan eliztarrak elizaren handitzea eska­tzera bul­tza­tzen zituen erlijio berotasunak ez zuen nahikoa ematen filigrana platereskoz egiten zen hartaz balia­tzeko adina, ezta zenbait eraikin-zatitan egiteko ere, hala nola, kaperetan, atarietan, koruetako kalostretan ala men­tsula eta kapiteletan, Arabako beste eliza garaikideetan egiten ari ziren bezala. Az­ken gotikoa. Gipuz­koako errenazimentua liburuan, Mª Asunción Arrazolak kapitulu bat eskain­tzen die era horretako elizei, eta, nolabait ere, gai honetan sar­tzeko balio duen kapitulua da, zeren eta oso gu­txi baitaukate aipaturiko elizek errenazimentuko kutsutik.

Oiar­tzun, Zumaia, Lezo eta Ordiziako parrokia-elizak eta Itziar­ko santutegia –landa-giroko zenbait eliza ez aipa­tzearren– bat datoz az­ken gotiko mota berarekin.

Denak ere:

- habearte bakarrekoak dira,

- guru­tzadurarik gabeak normalean,

- estalgarriaren antolaketa, aldiz, hormak berak eta berauei atxikiriko pilastrak izan ohi direlarik eusgarri, ba­tzuetan zutabe sortak osatuz,

- barruko pilastrei kanpoal­detik horma‑bular prismatiko sendoak egoki­tzen zaiz­kie, mul­tzo osoari itxura astun eta serio emanaz, - estalkiak guru­tze-gangak dira, ba­tzuetan izarrez­koak eta konkordunak.

Estilo berri baten al­darrikapena. Egia da elizak handi­tzeko ahaleginak, esparru huts zabalak sor­tzeak eta gangetako nerbio-sareak pixkanaka korapila­tzeak iradoki­tzen eta al­darrika­tzen dituztela laster “eliza‑areto” izango direnak. Aipatutako elizen luzera normalean 25 m eta 30 m inguruan ibil­tzen da; eta beren zabalera 15 m inguruan. Esangura­tsua da handiranzko joera hau, izan ere, beronek pen­tsarazten du estilo berri bat ari dela sor­tzen.


San Telmo Monasterioa Donostian

aldatu
San Telmo Monasterioa (museoa)

Eraikun­tzaren historia

aldatu

Donostian, San Telmo monasterioaren fundazioa eta eraikun­tza “historiaurre” luzea izan zuen lanbidea izan zen.[21] Domingotarrak XVI. mende hasieran jada gal­degina zuten Probin­tziaren hiriburuan kokapena har­tzeko nahia. Karlos enperadore gaztearen gorteak bul­tzatua zela zirudien nahia bestal­de, baina, elizgizon zenbaiten eta hiriburuko elizgizon batzuen ukazioa oztopo izan zuten. Domingotarren Ordenak ordez­kari bat hautatu zuen 1520‑1530 urte bitartean fundazioaren­tzat egokiak izango ziren lurrak erosten biziki jardun zuena. Aginpidean zegoen erregina Isabel Portugalekoa 1530ean egitasmoaren al­de azal­du zen eta erreginaren borondate horren babesle Martin San­txez Araiz erregearen konta­tzailearen urrats onak berehala el­kartu ziren.

Domingotarrek XIII. mendeko santua zen Pedro Gonzalez Telmo Palen­tziako santuaren izenpean jarri zuten komentua; Formiako go­tzaina eta IV. mendeko martiri hau marinel eta itsasgizonen zaindaria zen. Egitasmoak ez zirudien portura iri­tsi behar zuenik, Enperadorearen Estatuko Kontseiluaren idaz­karia, Tolosako Alfon­tso Idiakez, Gar­tzia Olazabalekin ez­kontzeak ekarri zuen senar‑emazte hauek proiektuari sendo hel­du (1539) eta zailtasun handienaren konponbidea –diruarena, alegia– bere errenta kopuru handiei norabide oparoa emanaz.

Hainbat urte behar izan zituzten fundazioaren estatutu juridikoak egiteko eta trazaren egitasmoa Aita Martin Santiago ar­kitek­tori eman zi­tzaion, hau da, Salamancako San Esteban komentuan bizi zen eta hiriburu horretako Monterrey Jauregian Rodrigo Gil Hontañonekoarekin esku hartu zuenari. Komentua, klaustroa eta eliza eraiki­tzea zen proiektua eta bi tratu egin behar izan ziren horretarako (1544 eta 1547an). Lanak oso gel­diro abaitu ziren 1544an.

Aita Martin Santiagoren diseinua buru­tzeko 1547tik 1550era behar izan ziren hargin-maisuak lau izan ziren: Domingo Aran­tzal­dekoa (Donostiakoa), gerora Errenteriako elizaz arduratu zena, Martin Gorostiolakoa (Aiarra), Tolosako Santa Mariaren diseinua egin zuena, Domingo Estalakoa (Hondarribikoa), Berastegiko eta Irungo elizaz arduratu zena, eta Martin Axobingoa (Donostiarra).

Beranduago, Alfonso Idiakez hil ondoren bere alargunak jarraitu zuen egitasmoa ordain­tzen baina, fraideengan utziz egitasmoaren antolaketa eta kudeaketa. Lanak zuzen­tzera 1551 eta 1562 urte bitartean beste maisu batzuk –Martin Barbukoakoa eta Martin Sagarzolakoa– sartu ziren, 1562an bukatzeko.


Domingotarren eliza eta klaustroa

aldatu

San Telmoren zaharberri­tzea 1928‑1932 urteetan zuzendu zuen Fran­tzisko Ur­kolaren ustez, Gipuz­koan “isabel­dar ar­kitek­turaren ale bakarra da”. Egia da bai, hispaniar gotikoa gogorarazten duten osagaiak badituela; baina, eraikinaren fatxada serioaren aurrean jaso­tzen den bihoz­kada nagusia berpiz­kundeko aztar­na garbiarena da.

Eliza. Bere ojiba­-ar­kuen estal­ki gotikoa eta eusgarri zilindroz­ko guru­tze-gangekin –“sekulako zutabeak” dituena, Jovellanosek bere Diarioan esan zuenez– eta barrunbeko batasun joeraren el­kartasun artistikoagatik da bereziki interesgarria.

Guru­tzadura balitz bezala, presbiterioaren gertuko tartea zabal­tzeak iradoki­tzen du elizaren oinplanoa guru­tze latindarraren tankerako­tzat har litekeela. Habearte nagusiak luzeran baditu 48 m eta 10 m zabaleran eta 20 m garaieran.[22] Chueca Goitiak “sekulako eraikin bezala izendatu du, baina soila, nabarmen­tzeko bikaintasunik gabea”.

Gaur egun, 1998.ean zaharberritu ondorengo San Telmon, bereziki zatirik ederrena klaustroa da, Salamancako San Esteban komentuan inspiratutakoa ziur asko.

Beheko solairuak horma‑bularren artean leihate zabal eta xumeak ditu, Rodrigo Gilen estiloko mainelen ordez­ko zutabe­txoekin eta idi-begiekin; goieneko solairuan, errenazimentuko barru-bide jatorra du, ar­kuetan zenbatekoa bikoizturik.

Salamancako osagaiak kontutan harturik, Aita Martin Santiagoren planoen arabera Joan Santisteban maisuak burutua izan zen. Ez da ziurra gaur egun miresten dugun eta zorionean gorde den klaustroa Salamancako fraidearen lehen diseinua denik zuzen-zuzenean. Fer­nando Mariasen ustez, Aita Martin Santiagoren diseinua urrutitik egina izan zen, eta ez zen oso osorik gaur egun ikusten dugun bezalakoa. Haren beste iritzi baten arabera, San Telmo mul­tzo osoaren er­nal­kun­tza luzea eta beronen bukaerako kronologiari buruz dagoen ilunpeak sumarazten du Gil Hontañon 1556tik esku hartua izan daitekeela klaustro gainaren diseinuan.

Dena dela, Aita Martin Santiagoren San Telmo elizako diseinuak Joan Arabakoak Salamancako San Esteban monasterioan egin zuen birmol­daketara bideratzen gaitu, beharrez­ko al­dagairen bat eginda, jakina.

Klaustroa. Klaustroari dagokionez, Mariasek zera gogorarazten digu, lur sailaren bal­din­tzek erago­tziko zutela klaustro erabat ortogonal baten eraikuntza eta haren oinplanoaren irregulartasun logikoa eta bere barru-bideen ondorioz­ko asimetria. Bestal­de, klaustroan ikusten ditu “Alfonso Cobarrubiasen Taverako Ospitaleko irtenbidearen oihar­tzunak, baita klaustroan Ocañako Domingotarren patio garaikidean ere”, horrela adieraziz “Aita Martin eral­da­tze une oso garran­tziz­ko batean zela, nahiz Gaztelan, toledoarrak ez zituen min­tzairaren baliabideak menderatzen sartu zituen simetria eta koheren­tzian”.[23]

An­tzeko klaustro bat, baina goieneko barru-biderik gabea eraiki zen Gasteiz­ko Domingotarren komentuan. Klaustro hauek multzo bat osa­tzera iri­tsiko ziren XVI. mendean, Mª Asunción Arrazolak iradoki­tzen digun moduan, Domingotarren klaustroak izenez aipa daitekeena da.

Hiribil­du plateresko bat: Oñati

aldatu

Konderri feudal bat izan zen Oñati, Gebaratarren menpekoa; baina hiribil­duaren agintari­tza XIV. mendetik bederen bere udalerriko Kon­tzejuaren esku egon zen, Al­katea buru zuela. Gebarako kondeak eskubide zibil eta militarrak bazituen eta honen eskumen eta jarduera zela-eta, behin eta berriz­ko gataz­kak izaten ziren hiribil­duko biztanleekin. Oñati, bandoen garaian, ermandadetatik kanpo geratu zen; Jaurerri hiribil­dua izaten jarraitu zuen, harik eta 1845ean behin betirako Gipuz­koako probin­tzian sartu zen arte.


Bidaurretako Monasterioa

aldatu
Bidaurretako erretaula, Oñati

Aurreko atal batean aipatu dugu herriko seme batek, on Joan Lopez Lazarragakoak, Isabel Katolikoaren diruzaina izan zenak eraikia izan zela Bidaurretako monasterioa 1510ean, Gipuz­koako lehen moja monasterioa.[24]

Komentua eta eliza. Bai elizan eta bai komentuan gotiko estiloa da nagusi. Bere diseinua Kantabria al­deko maisu Juan de Ruesgak egina da, hark gidatu baitzituen lanak 1510ean hasi zirenetik 1520ra arte, bere ordez­ko Pedro Gar­tzia Olabekoak ordutik aurrera jarraitu zuelarik. Eraikuntza-lanak izugarri luzatu ziren, funda­tzailearen ondasunetatik errentak ziurtatuak izanik ere, ez ziren aski izan, honek, erabateko soiltasunez eta handinahi guztiak al­de batera utzita eraiki­tzekoa borondatea bal­din bazuen ere.[25]

Moja klaratarren­tzat bizi­tzeko behar ziren gelez aparte, egiturako osagaietan oso soila zen klaustro zabal bat eraiki zuten: zurez eta adrei­luz­ko ar­kuez.

Erretaula. Hemen gehien axola zaigun pieza erretaula da. Zizelkatzen saiatu zirenean, jada iri­tsiak ziren errenazimenduko aireak. Eta funda­tzaileak bere testamentuan ikonografiari buruz finkatu zituen arau zeha­tzei ez zi­tzaiz­­kien lotu egileak. Orain berriki zaharberritu den lehendabiziko erretaula hori (beranduago, gaur egungo barroko estilokoa jarri zen bere ordez) guru­tzaduraren eskuineko besoan azal­tzen da.

Gipuz­koako lehen erretaula plateresko da. Orain­tsu arte uste izan da, Joan Lopez Lazarragakoak bere testamentuan agindu zuenaren arabera, erretaula hori Busgosen landu zela (gaur egun ezezagunak diren eskuez) eta ondoren ekarri zela Oñatira. Orain­tsu aur­kitu berriak diren agiriengatik baiezta daiteke erretaularen egilea urte horietan (1532‑1533) Oñatiko San Migel parrokian Errukiaren kaperan ari zen Joan Martinez Olazarango oñatiarra izan zela.[26]

Bost kale eta bankua (edo predela) duen bi gorputz dituena da erretaularen egitura. Irudiak erliebean landuak dira, taila oso fin batean. Bankuan, lau mul­tzotan (al­de bakoi­tzean bitan) Apostoluen eginak konta­tzen dira; lehenen­go solairuan, Andre Mariaren historiaren lau eszena; hirugarren mailan Kreazioari eta Adan eta Evaren bekatuari buruz­ko beste lau eszena. Erretaula Kalbario eder batez amai­tzen da.

Edergarritako osagaiek eder­ki baiezta­tzen dute plateresko estilo ausart eta garbiena: maskorrak, kalostrak, gruteskoak eta protoerrenazimentu espainiarreko beste osagai ugari.

Funda­tzaileak alboetako kaperak eta erretaulak egin zitezela agin­du zuen; baina, inoiz eginak izan baziren ere, gaur egun ez dira azal­tzen. Arrosarioko kaperan ikus daiteke, soilik, Andres Urgoitiko eskulturagileak landutako XVI. mendeko Errukiaren mul­tzo bat.

San Migel Parrokiako platereskoa

aldatu

Aurrez ikusia dugu Oñatiko San Migel parrokia XV. mendeko lehen urteetarako hasia zela eraiki­tzen. Baina, berari bukaera ematea lantegi luzea izan zen, az­ken gotikoaren aztar­nak utziz joan zena; esaterako, klaustro ederrean Ubao ibaiaren gainean du bal­koi korritu alai bat, On Rodrigo Mercado Zuazola go­tzaina eta ongile eskuzabala zenaren biz­kar, Pedro Lizarazukoa oñatiarrak XVI. mendearen bigarren herenean burutu zuen balkoia; aurreko atalean aipatu genuen lana.

San Migel parrokia-eliza Errenazimentuaren mendeko estilo al­daketaren erakusgai ederra da, izan ere, gotikoaren taupadak oraindik bizirik zeuden harri horien ondoan platereskoaren ale ederrak ikus daitez­ke.

Estilo berriaren zan­tzu ba­tzuk, lo­tsati an­tzean, pulpituan ikus daitez­ke adibidez; platereskoak Espainiako hiri nagusietan ale ikusgarri ugari heda­tzen zituenean, eta mende honen bigarren erdikoa zen Martin Iragorrikoa eskulturagile oñatiarrak, errenazimentuko sentiberatasuna eraku­tsi zuen. Pulpitu honek baditu apaingarri platereskoaren xehetasunak bere kalostrari eusten dioten zutabe txikietan. Alboko habeartearen eta klaustroaren arteko atean ikusten da, era berean, agian eliza honen errenazimentuko ar­kitek­turaren lehenengo osagaia izan litekeena.[27]


Errukiaren kapera

aldatu

Baina, estilo berria Errukiaren Kaperan sumatzen eta gozatzen da ongien, han mire­ts baitaitez­ke sor­tzaile izan zen go­tzainaren gorpuz­kiak dituen hil ku­txan, erabateko soiltasunez landua denean ez bezala, kalitate handieneko eskultura-lanak. Hil ku­txaren gainean on Rodrigo go­tzainaren herio­tza data irakur daiteke: 1548. Baina, kapera honetara datorren ikuslearen arreta hil-ku­txan ez baino, beste hiru puntutan koka­tzen da: erretaulan, burdin sarean eta sor­tzailearen mausoleoan.

Burdin saregin­tza. Kapera, aurreal­detik eta al­dare aurrera ematen duen al­detik bereizten duen burdin sare bikoi­tza benetako harribi­txia da alor horretan. Egilearen berririk ez da ezagu­tzen. Burdin sare hau nagusiaren nahie­rara landua izango zen –bizirik zen bitartean egina, inola ere–, idaz­kun batean data irakurri baitaiteke: 1535.

Aurreal­deak berak 7 m x 8 m neur­tzen du gu­txi gorabehera. Hiru espaziotan bereizitako bi gorputz horizontalez osatua da; ateak bete­tzen du erdikoa.

Ate gaina burdinaz­ko benetako filigrana bat da. Hilobira­tze Santuaren tal­deak osa­tzen du, ar­ku artistikoaren az­pian eta muturretan kanpai­txoak dituzten kimu finez eta irudimenez­ko sugeez apainduriko plateresko bikaina. Guztia gailurreria handiz amai­tzen da, eta zatirik garaienean Mercado go­tzainaren armarria dago.

Mausoleoa. Baina, kaperaren gauzarik erakargarriena hil-ku­txaren aurrean aur­ki­tzen den mausoleoa da. Egileari buruz­ko agiri guztiz frogagarririk gorde ez bada ere, 1525‑1530 urteetan Mercado go­tzaina eta Diego Siloekoarekin Granadan al­di berean tokatu izanak eta ikonoetako gaien zein egitura estilistikoen azter­ketak iker­tzaile gehien­tsuenak eraman ditu ziurtasun honetara: egilea Diego Siloekoa da; urte haietan, Oñatin ibilia zela gauza jakina baita.[28] Inolako zalan­tzarik gabe, erretaula Granadan landu zen, Filabres mendilerroko marmolaz.

Mausoleoak errenazimentuko lan baten ezaugarri guztiak ditu. Erdiko zatia, erdi-puntuko hil-ku­txa go­tzainaren irudiak bete­tzen du, belaunikaturik eta atzean familiakoren bat duela, berau ere belaunikaturik eta bere ondoan santaren bat ala alegiaz­ko irudia, babesle-jarreran.[29]

Erakarmen eta edertasun bereziko tal­dea da. Idul­kia duen basamentu gainean dauden lau zutabe korintiarrez osa­tzen den antolaketa ar­kitek­tonikoa da; euren artean daude go­tzainaren irudia estal­tzen duen ar­kua eta horma-hobiak; behean, go­tzainaren goraipamenez­ko hilarti­tza latinez­ko bost neurti­tz bikoitzetan, hiru lehoi gainetan grabaturiko txartel batean, erdikoa aurrez aurre eta zehar­kako jarreran, besteak.

Adan eta Evaren irudiak ikusten dira ar­kuarteetan eta ar­kuaren al­de banatan, bata bestearen gaineko bi horma-hobi, lau ebanjelarien irudiak estaliz kalostraz­ko zutabeak alboetan dituztela.

Goieneko mul­tzoan funda­tzailearen armarria eta gainean Haurra duen Birjinaren irudi bat zizelatu ziren. Al­de banatan San Pedro eta San Paulo; mul­tzo osoari amaiera emanaz Jainko Aitaren irudia duen domina handi bat.

Al­de guztietatik eta zerrendak, propor­tzio egokitako egitura honen zutabeak eta taulamenduak alaituz fruitu, mamu, aingeru eta dominak sortetan ikusten dira; sinbolo-irakur­keta zaila duen xehetasunez­ko platereskoa.

Erretaula. Mariaren Errukiari eskainia dago. Gipuz­koan ikus daitekeen platereskoaren hoberenetakoa da estiloz. Baditu bost kale eta triangelu-forma­ko frontoia duen atiko batez amai­tzen diren hiru gorputz. Gaspar de Tordesillas Valladolideko eskulturagilearekin tratua egindakoa izan zen, eta bera arduratu zen muntaketaz eta eder­tzeaz.

Imajinagin­tzan, al­diz, bertako zenbait eskulturagile aritu zela ikusten da: Joan Aiarakoa, Gasteiz­koa, Martin Iragorrikoa, Andres Mendigurengoa eta Joan Olazarangoa, Oñatikoa.[30]

Pierres Picart‑ek esku hartu izana ere litekeena da.[31] Weise eta Camon Aznarrek erretaularen apaintze-alderdia baino ez badiote uzten ere Tordesillasko honi, irudien plastikan zuzen-zuzeneko esku-hartzea, a priori behin­tzat, ez zaio ukatu behar; zeren eta, 1536an amaitu­tzat eman zuen Valladolideko ertilariaren trebezia bai baitauka honek eskulturan.

Erretaularen egiturak az­ken gotikora eramanarazten du pen­tsamendua, baina edergarrien eta irudien taila-lana (Birjinaren bizi­tzako eta Kristoren Nekal­diko eszenak) errenazimentu bete-betekoa da. Al­de guztietan agin­tzen dute gruteskoek, marraz­ki benetako oparo eta ugarietan. Nahiz eta egia den gotikotasun bat badela Nekal­dia konta­tzen duten erliebeetan Aialako Joan II.aren oso tankerakoa den irudien eta karikaturatik gertuan dauden aurpegi ba­tzuen nahasmenduan; hala ere, badira jakinduria eta fineza handiz tailaturiko irudiak ere, besteak beste, Nekal­diaren erdiko mul­tzoa, oihalgin­tza bikaina eta oso ongi zainduarekin.


  • * *

Eskulturak. San Migel parrokia berean, al­dare barroko batean, zorionez badira lau eskultura, Bataia­tzailea, San Jeronimo, San Fran­tzisko eta Santa Marinaren irudiak, eta inolako zalan­tzarik gabe XVI. mendearen lehen erdikoak dira. Gotikotik jasoa dute adierazpenean duten indarra, baina, giharren adieraz­pen zuzenak eta janz­kera aske eta malguek Lehen Errenazimentuari ireki zaion eskulturagile baten eskua agertzen du.


Sancti Spiritus Uniber­tsitatea

aldatu
Sancti Spiritus Unibertsitatea, Oñati

Historia eta egileak

aldatu

On Rodrigo Mercado Zuazolakoa go­tzainak, bera jaioterriko hiribil­duan kultur maila handitzeko nahiak bul­tzaturik erabaki zuen Uniber­tsitate hau sortzea, 1540ean, eta Aita Santuaren (Paulo III.aren) bulda batez onartu zen proiektua. Erakunde honek gorabehera ugari eta era askotakoak izan zituen. Dekretu bidez 1807an desagerrarazia izan zen, ondoren Karlistek berreraikia, baina 1842an berriro ezabatu eta Bigarren Mailako Institutu bihurtu zen. Eusko Ikaskun­tzaren Lehen Bil­tzarraren agertoki izan zen 1920ko irailaren 1etik 8ra. Gaur egun eraikin honetan Gipuz­koako Protokolotako Agiriak gorde­tzen dira.

Eraikina oso ongi zaindu dago, zorionez, mendeetan zehar hainbat eginkizunek eragindako beharretara egoki­tzeko al­daketa ba­tzuk nozitu baditu ere. Hispaniako Lehen Errenazimentuko ederrenetakotzat hartu behar da, ezaugarri tekniko eta estrukturalengatik penin­tsulako platereskoaren ikusmira zabalaren barruan berezia gerta­tzen delarik.

Eraikinaren plangin­tza egiterakoan, oso litekeena da Mercado Zuazolakoa sor­tzailea aritu izana aginduak ematen; zeren eta Zuzenbidean, Matematikan eta beste zien­tzietan ezagu­tza zabala zuen humanista handia izateaz gain, penin­tsulako[32] beste toki ba­tzuetan ardura handiko lanetan aritu baitzen eta horrela beste uniber­tsitateetako (Santiago, Salamenca, Valladolid) ikaste­txeak ezagutu ahal izan zituen, Oñatikoan oso garbi ikusten delarik beroien oinplano eta funtzioen banaketan bat datorrela. Baina, dokumenturik ez dagoenez, ar­kitek­to diseinugilearen izena ezezaguna da oraindik ere, Diego Siloekoa eta Rodrigo Gil Hontañonen izenak iradoki badira ere.[33] Domingo Guerra maisua izan zen honen arduraduna orokorra, Errukiaren kaperan jada go­tzainaren­tzat lanean aritua zen.


Deskribapena

aldatu

Oinplano zer­txobait angeluzuzenekoa da eta 1.732 m karratu dituen eraikinak baditu bi solairu, klaustroko eskaileradunak, harriz­koak, kalostra xumeekin, baina mudejar kasetoidura bikaina, klaustro handia eta kapera dituena. Garai moder­noetan beste eskailera bat eraiki zaio sarrerako sotoan, ate nagusiaren aurrez aurre.

Fatxada. Eraikinari izaera ematen diona Uniber­tsitatearen fatxada da, agian. Hiru gorpu­tzez egituratua da. Erdikoak du ataria, oso ongi apaindurikoa. Hemen, tenplete modura apainduriko bi hor­ma‑bu­lar mardul ager­tzen dira, tradizio gotikoan bezala, zokalo dotoreen gainean, korintiar ordenako horma-hobia bi, gailur handiz buka­tzen direlarik.

Gauza da litekeena dela Salamancako Santa Guru­tze Ikaste­txeak bideratzen laguntzea, izan ere, aurreal­dean nabarmen­tzen diren horma‑bu­larrak ikusten baitira han eta Pierres Picart eskulturagilearekin tratua sina­tzerakoan aipatu bai­tzuen on Rodrigok. Jaio­tzez fran­tsesa zen eta Oñati hiribil­dukoa zen Elorduiko Katalinarekin ez­kondu eta bertan kokaturik Euskal Herriko zenbait herritan lanean jardun zuen ertilari hau izango zen fatxada honen apainketa-lanaz arduratu zena.[34]

Aurreal­dearen erdiko gorpu­tzak altuera berean jarrai­tzen du, al­de batera eta bestera, eraikinaren er­tzetan, erdikoak baino oraindik ere dotoreagoak diren bi horma‑bular edo pilastratzar dituen dorre moduko bi gorpu­tzekin el­kartu arte. Chueca Goitiaren ustez, pilastratzar hauek (1545) eraiki­tzeko Pierres Picart‑ekin tratua egin zenerako egina zen ataria eta, egituraz­koak ez baino, apaingarritako soilak diren hauek eraiki­tzeko Valladolideko Santa Guru­tze Ikaste­txeko hor­ma‑bula­rretan inspiratuak dirudite. Errenazimentuko ideia zuzenekin bat eginez, dorreek altueran propor­tzioa gorde zezaten eta gorpuz­kien simetriaz­ko araua salba zedin Pierres Picartek jarri zuen ardura agertzen duten dokumentuak gel­ditu zaiz­kigu.

Ekial­deko dorre­tzarrari ezarrita, gerora desagertu zen atarte bat eraiki zen ekai­tzetik babesteko.

Mul­tzoa klasikoa da, baina alboko dorreen kokapenean nahiz al­de bateko eta besteko horma bularretan, beren liraintasun eta garaieragatik, gailurreria gotikoaren aztar­nak ikus daitez­ke. Estilo klasikoaren aur­ka doan apainketa ugarian, estatuen men­tsuletan, zutabeen fusteetan, zerrendetan eta gustu zoragarriko erremateetan, batez ere, eragin hori nabariagoa gerta­tzen da. Espazioa bete­tzen duten estatuak, gruteskoak eta erlai­tzak ugari izanagatik egitura ar­kitek­tonikoa ez da ez­kuta­tzen.

Idul­kietako zokaloetan Her­kulesen balentriaz­ko gaiak dituen erliebeak ikus daitez­ke: Nemeako lehoia itotzen, suge itxuran giza burua daraman Aqueloorekin borrokan, Anteo garaituz. Atetik gertueneko erdiko zokaloan, Zentauro bat azal­tzen da lepa gainean neska gazte bat daramala: Deyanira‑ren bahiketa.

Atarian, ar­kubar­nerak kasetoiak dituen erdi‑puntuko ar­ku handi baten az­pian, on Rodrigo go­tzainaren otoitz jarrerako irudia ikus daiteke. Eskultura mul­tzoa, parrokiako Errukiaren kaperan dagoen mausoleokoaren oso an­tzekoa da, baina hemen, go­tzainaren irudiaren ondoan han dagoen morroia ala familiartekoa falta da.

Ar­kuarte eta janbetako osagai apaingarriak, baita ni­txoetan sarturik dauden eskultura irudiak ere edertasun handia erasten diote atari honi plateresko al­diko errenazimentu ukitu nabarmena emanaz. Ataria, goieneko al­dean Karlos V.aren armarri handi batek errematatzen du.

Hormak harlanduxko zakarrekoak dira, harlandu aberats eta apaindutako zatiak eskulanean duen fintasunarekin kontrasta­tuz. Ikonografia. Hemengo horma-hobien barruan, beha­rrez­koa zen sinboloez ala martiri­tzako tresnez aurreal­dearen pilastratzarrak apain­tzen dituzten birjinen ala santen irudien iker­keta oso bat egitea. Mª Asun Arrazola, Ael eta beste iker­tzaileek jada hasitako ikonografiaz­ko lan hori Mon­tserrat For­nell‑en eskutik ia guztiz osatu da oso modu sakonean.[35] Egural­diarengatik irudiak higatuak dauden arren, gaur egun historiako lagun harietako ba­tzuk ezagut daitez­ke, ba­tzuengatik alegiaz­ko irudiak ote direlako zalan­tza airean gera­tze bada ere. Maria Birjinaz gainera, Santa Barbara, Santa Ines, Santa Apolonia, Santa Katalina, Santa Maria Egiptoarra, Santa Maria Madalena, Santa Elena, Santa Ur­tsula, Santa Dorotea eta hauetaz gain, Itxaropenaren eta Karitatearen alegiak ezagutu dira.

Kaperako erretaulak ez du agian eliza kategoriarik merezi, Salamancako Fonseca‑ren modura, guru­tzadura eta ar­ku zorro­tza duen habearte gotiko txiki eta soil bat baita; baina badu errenazimentuko erretaula aberats eta jori bat. Ez dago erretaula horren egileari buruz­ko dokumenturik, baina Weise eta beste ikerlari ba­tzuen ustez, Pierres Picart‑ena da, azter­keta estilisti­koagatik eta dokumentuetan berea dela azal­tzen den San Martin ermitako erretaularekin duen an­tzarengatik.[36]

Erretaulak badu predela eta bi mailatako atiko batean buka­tzen diren hiru gorputz. Kaleak zaz­pi dira lehen bi gorpu­tzetan, eta bost hirugarrenean eta atikoan. Irudi guztiak daude nolabait ere erdi al­deko kalera begirako joeran bideratuak.

Profeta irudiak ikusten dira bankuan. Erdiko hu­tsarteetan, San Migeli eskaini zaio lehenengo gorpu­tzean, Mendekosteri bigarrenean eta Mariaren Jasokundeari hirugarrenean.

Lehenbiziko bi gorpu­tzetako kaleak, erditik gertuen daudenak lau ebanjelarien­tzat gorde ziren eta gainerakoak hainbat santu eta go­tzainentzat. Hirugarren solairuan Jasokundeko Birjinaren alboetan San Sebastian eta San Gabriel ikusten dira al­de batean eta San Roke eta San Rafael bestean. Laugarren gorputzean, ar­kitek­turaz egokitu ahal izateko oso neurri txikian eginikoak dira on Rodrigo Mercadoren armarria eta zenbait soin-en­bor.

Az­kenik, aparatu izugarri hau koroatuz, erdi-puntuko ar­kusolio handi batean Betiereko Aitaren irudia dago serafinez inguraturik.

Plateresko estiloak agin­tzen du erretaula osoan. Gruteskoetan, zutabeetan, kalostretan, domina­tzarretan eta irudietan ikusgarria da edergarrien aberastasuna.

Al­de guztietan azal­tzen da on Rodrigo go­tzainaren armarria, apaingarritako osagai izateaz gain, Uniber­tsitatean bere lanaren lekuko­tza egiten dute al­di berean. Armarria, urdin ilunezko zoru baten gainean urrez­ko zerrenda batez erdibituriko bi eguz­kiz eta elezahar batez osa­tzen da: Ad iustitiae Xpo. Deus noster a solis ortu usque ad occasum.

Kanon ez oso liraina, gorpuz­kera mendera­tze zuzena, keinuetan adieraz­penerako joera eta gorpu­tzen mugimendurako jarrera dira Picart‑en irudien ezaugarriak.

Klaustroa. Uniber­tsitateko ikaste­txe honen ale eder bat klaustroa da.

Sarrerako ate gainean latinez­ko idaz­kun batek sor­tzaile izan zen go­tzainaren izena gogorarazten digu berriro ere, titulurik gogokoenak zituen –Avilako Go­tzaina, Nafarroako Erregeordea, Granadako Lehendakaria– eta lanaren amaiera data ondoan duela: 1548ko otsailaren 4a. Mol­dura finez apainduriko bere erdi-puntuko ar­kuak, kapitel klasikoak eta bere zutabeetako idulki atikoak, domina­tzarretako soinak eta ar­kuarteak apain­tzen dituzten armarriak, nahiz xurrutarriz koroa­tzen den hoz­kaduraz­ko erlaitz zabalak klaustro hau Gipuz­koako errenazimentuko lanik onena bihur­tzen dute.

Klaustroak bi solairu lo­tzen dituen eskailerak ditu. Xumea da barandaren kalostra eta berdin esan daiteke bi solairuen sabaietako apainduraz ere; beren kasetoien gil­tzarrietan Kristoren anagrama eta Go­tzainaren armarriko eguz­kia tarteka­tzen dira. Klaustroak egitura zer­txobait angeluzuzeneko du; al­derik estuenetan, sei ar­ku ditu eta zaz­pi, besteetan. Ar­kuak eusten dituzten zutabeetan jakingarri bi­txi hau ikusten da: zutabeetako bat bakarra dago bukatuta, sotoko atearen gertuko ilara paraleloan hirugarren zenbakia egiten duena; gainerako besteei az­ken ukitua falta zaie ar­kuarte eta fusteetan.

Klaustroa apain­tzen duten biribilgu edo medailoiak 32 dira. Baina, buru guztiak ez dira ezagutu. Patioa edo al­dabearen eraikun­tza data gogoan izanik, oso erraz ezagut daitez­ke Karlos V.a enperadorea, Isabel enperatriza, Felipe II.a eta bere emaztea eta Portugaleko Maria. Mitologiako zenbait buruk ere ezaguna dirudi, hala nola, Her­kules eta Deyanira, Ulises eta Penelope eta abar. Modelatu iaio eta urduri batez adierazia dagoen edertasun erdiragarria duen saila osa­tzen dute, Berruguete oroitarazten duen gaztelar eragina oso urrutian suma­traziz.

Oso deigarriak gerta­tzen dira Uniber­tsitateko kasetoidurak. Mudejar edergarriak dira. Dokumentatuak daude eta agidanean, jaio­tzez Avilakoa zen Gibajak ida­tziz jasoarazi zuen 1552an on Rodrigo Mercado Zuazolakoak urrez­ko 1020 dukaten ordainetan eginarazi ziz­kiola Uniber­tsitateko kasetoidurak eta tratua egin zuen urte berean amaitu zituela lanak.

Pierres Picarten beste lan ba­tzuk. Lehen esan bezala, Uniber­tsitateko lanen buru egin zen hargin-maisua Domingo Gerra izan zen arren, Oñatin bere izena hilez­kor Pierres Picart bihurtu zuen.

Donostiako Santa Maria basilikako kapera batean gaur egun gur­tzen den eta an­tzinako harresiaren horma‑hilobi batetik ekarritakoa dela ezagu­tzen den bake eta egonarriaren Kristoren egilea izan daitekeela ere askoren iritzia da.

Kristo honen beste oso an­tzeko bat da Oiar­­tzungo San Esteban elizan dagoena.

Pierres Picart dokumentatu gabeko lan ugariren egilea izan zen bere bizial­di luzean, bai Gipuz­koan nahiz Nafarroan; ez eskulturagile modura soilik, baita burdin saregile eta broda­tzaile gisa ere, aurrerago gogoratuko dugun bezala, garapen manierista erromanista al­derako joeran. Hainbat arte ekimenetan ere esku hartu zuen, esaterako, lekuko, tasa­tzaile eta kontratista modura, Euskal Herrian erromanismoaren aurrelari handia izan zen Joan An­txietakoa hil zen urte berean, 1588an hil zen arte.

Beste erretaula plateresko ba­tzuk Gipuz­koan

aldatu
Pedro Santuaren aldare nagusiko erretaula, Bergara

Kronologiako iriz­pide bati jaramon eginez agian, Lehen Errenazimentutik inportaturiko (lehentasunez pik­torikoak, beraz) erretaula ba­tzuk aipa­tzetik hasi behar­ko genuke, Bergarako San Pedro parrokiako San Migeletik adibidez; baina, delako lan hauek beste atal batean bil­tzea nahiago dugu, eta hemen bertan burututako eskultura adin berekoekin hastea.

Bergarako San Pedro. Camon Aznarrek “luxuz­ko erretaula platereskoa” izena jarri zion eta parrokiako zaindariari izenburua ematen dion honek bost kale eta atiko bat duten hiru gorputz ditu. Bankuan, lau ebanjelarien imajinak daude beren idazmahaien aurrean eserita eta animalia sinbolikoak ondoan dituztela. Eseritako San Pedroren irudiak bete­tzen du lehen gorpu­tzeko erdiko ni­txoa. Alboetako kaleetan Apostoluak daude lehen gorpu­tzean; beste santu ba­tzuk bigarrenean; Nekal­diaren eszenak hirugarrenean; eta atikoan berriz Kalbarioa.

Estilo ugaritasuna. Imajinagin­tza, gu­txienez bi al­di desberdinetan egin zela eraku­tsi dute dokumentuek.

Ia irudi guztietan gotikotasun argi bat nagusi­tzen da; Kalbarioan bai behin­tzat; baina, San Pedroren erdiko irudiak itxura zurrunegia, espresiorik gabeko aurpegia eta propor­tzio gu­txiko gorputz atalak ditu. Bistan denez, XVI. mendeko lehen hereneko irudiak dira.

Ondorengoak eta errenazimentuko ku­tsu garbia dute predela apain­tzen duten Ebanjelarien imajinak: beren jarreretan arinak dira, gehiegi izateagatik buruetan propor­tziorik ez badute ere, beren janz­keren tolesdura biziengatik ederrak dira. Biurrun, Weise eta Arrazolak harreman zuzena ikusi die Gastiain eta Portugaleteko erretauletako irudiekin, hori dela eta bigarren al­di batean agian, irudi hauen egiletzat Joan Aiala II.a har daiteke.

Gainerakoan, artearen kalitatez­ko ugaritasun honen barruan, erretaulak merezi du plateresko izena bere mazonerien apaingarri jori eta bereziengatik.

Itziar­ko Ama. Gipuz­koako platereskoaren beste ale zoragarri bat da. Gaur egun bere jatorriz­ko osotasunean mire­tsi ezin duguna, 1718an eta 1893an nozitu zituen suteetatik geratu zena besterik ez, alegia. A. Felix Lopez del Valladok gehiegi­txo ere goraipa­tzen du, dioenean “Itziar­koan platereskoaren arte fina bere betera iristen da”. Bere ustez, “badira Berruguete ala An­txietaren hoberenak adinakoak” buruak.[37]

Baditu bankua eta gain erlaizduna, lau gorputz eta bost kale, baita Kalbarioa duen atikoa ere. Imajinagin­ek Kristoren eta Birjinaren bizi­tzako misterioak adierazten dituzte.

Mª Asunción Arrazolak erretaularen egileari buruz zenbait historialarik bota dituzten iri­tziak oso zorroz­ki aztertu ditu, eta bere epaia emanaz eta adierazita dauden eszenen osaketa egiteko bi modu desberdin bereiziz buka­tzen du; azkenean, bi ertilari ala hainbat lantegietan burututakoak direla uste izatera iritsi zen: “bat bera baita estiloa eta konposaketa, Argantzunekoarekin bat datorrena (erliebez­ko tal­deak) eta bestea bigarren gorpu­tzeko tal­deetakoa: Deikundea, Jaio­tza, eta Erregeen Gur­tza, beste ertilari bat isla­tzen dutena edo bestela dezentez beranduagoko al­di bat”.

Lehenengoa, Oñatiko lanarekin hainbatean bat datorrelako Joan Aialarena izan daiteke. Konposaketa aurreratuago bateko eszenek Andres Araoz­koak esku hartu zuela pen­tsarazten digute.

Nolanahi ere, Itziar­ko erretaularen ar­kitek­tura begiz jo ondoren, kalostradun zutabe­txoen apainketa joria, argimutil, buru eta gruteskoak dituela ikusirik, bat‑batean jasotako zirrara ahaztezina da. Ugaritasuna, harmonia eta formen, profilen eta bolumenen konposaketa zuzena nagusi den igeltsuzko mazoneria konplexu hori mol­datu zuena maisu handi bat zen.

Al­tzagako San Migel. Gaur egun Al­tzagako parrokian aur­ki­tzen den erretaulari Idiazabalgoa esan behar­ko li­tzaioke, zeren eta hiri horretatik ekarria baita, bere ordez erretaula barroko bat jarri zutenean. XVI. mendeko lehen erdikoa da.

Predela baten gainean baditu bi gorputz eta atikoa, hiru kaletan. Erdikoan, eki-santuaren ni­txo gainean dago zaindariaren irudia, San Migel goiaingerua; eta bere gainean, Betiereko Aita atikoan. Alboetako etxeetan, badira Ebanjelariei eskainitako erliebeak bankuan eta besteetan berriz, Gargano Mendian San Migel ager­tu zeneko eszenak.

Gotikotasuna falta zaio estiloari, adieraz­pena baino gehiago formen edertasuna eta dotorezia bilatuz. Hala ere, errenazimentukoa da mazoneria: txirla az­piko eszenak, zutabe­txo kalostradunak, kerubinak eta gruteskoak.

Garagar­tzako San Migel. Arrasateko lau elizateetako bat den Garagar­tzako San Migelen erretaulak estimazio zer­txobait baikorragoa mereziko luke agian, bere egitura oso an­tzekoa bada ere: bankua, bi gorputz, hiru kale eta atikoa. Erdiko ni­txoan zaindariaren estatua falta da, al­dare nagusira eraman bai­tzen, haren ordez, Bataia­tzailearena jarrita.

Erretaula txikia da, urreztatuetan eta apainketetan Al­tzagakoa baino zer­txobait abera­tsagoa, eta gruteskoetan zein aingeru buruen joritasun handiagoagatik platereskoagoa. Erliebeetako imajinak Luzia, Katalina eta Agata emakume santu martiriei eskainiak dira; eta Gargano Mendian San Migelen ager­tzeari.

Estilistikoki errenazimentuko artearen aurrerapen bat dirudi, irudien jarrera eta mugimenduetan kalitate handiagoko verismoa duela eta.

Ezkioko erretaula

Ez­kioko San Migel. Aurreko beste bien antzera, Ez­kioko erretaula ere San Migeli eskainia da, eta beroriek bezala XVI. mendeko lehen hamar­kadatakoa da. Baditu bankua, hiru gorputz, hiru kale eta hauts‑babesa. Erdiko kaleko hiru ni­txoak San Migel, Birjina eta Kalbarioari eskainiak daude. Beste ni­txoetan Kristoren Bizi­tza eta Nekal­diko eszenak ikus daitez­ke.

Era askotako kalitate duena da estiloa, beharbada hainbat esku tailagilerengatik. Eseririk, koroatua eta aingeruz inguratua dagoen Maria Birjinaren erdiko irudia tailatu zuena iaioagoa zen. Beronen ondoan, Nekal­diaren gertal­diko irudiak al­dea dute, gorputz-atalek buruekiko duten propor­tziorik ezaren axolagabetasunak areagoturiko adieraz­kortasuna. Ar­kitek­tura, platereskoa da inolako zalan­tzarik gabe.


Triptikoak

aldatu

Normalean erretaulei buruz dugun ideiari eran­tzuten ez badie ere, hemen aipatu behar­ko lirateke neurri txikiko triptikoak, zenbait familia nobleren onurarako otoitz egin ala Eukaristia ospa­tzen zeneko al­dareak edo kaperak koroa­tzeko edo buruan jartzeko egiten zirenak. Gipuz­koakoei dagokienez, inportaziokoak esan litez­keen artelanak dira ez baitirudi bertako ertilariek eginak direnik. Tal­de horretakoak dira Oñatiko Rodrigo Mercado Zuazolako Go­tzainaren triptikoa eta Albiztur­koa.

Oñatiko triptikoa. Lehenengoak, Go­tzainari bere kapera berezian Meza esateko balio izan zion. Erdiko tarteak, Jaio­tzaren eszena dauka alabastroz­ko pieza biribil bat txertaturik, egurrez­ko karratu batean; ixteko hegaletan, bi mailatan, lau eszena: Gizakundea eta Erregeen Gur­tza al­de batean eta Ecce Homo eta Piz­kundea beste aldean. Bistan denez, erretaula­txo hauek ez dute apaingarrietarako toki handirik. Triptiko horretan (gaur egun Elizbarrutiko Museoan) apainketa xumea da, baina errenazimentukoa da egiaz, irudiak eta beren sakonerak diren bezalaxe, non ikuspegia eta paisaiaren oharrak nabarian azal­tzen diren.

Albiztur­ko triptikoa. Bigarren triptiko aipagarri bat lehen Albiztur­ko parrokian jaso­tzen bazen ere, gaur egun jabego berezikoa da. Haren gai nagusia, Kristo hilaren aurrean Birjinaren Negarra da, guru­tzeko jai­tsieran lagun zituen per­tsonez inguraturik.

Gorpu­tzeko neurrietan nolabaiteko propor­tziorik eza eta irudien modelatuan zakartasun puska bat ikusten bazaio ere, irudi nagusietako gorpu­tzen perfekzioak eta eskor­tzoetako eta paisaiako ikuspegietako iaiotasunak errenazimentu aurreratua adierazten du. Horrela frogatutzat eman li­teke XVI. mendearen erdial­deko data.

Platereskoa Biz­kaian

aldatu

Biz­kaiko lurretan ez da XVI. mendean eraikitako eraikinik errenazimentukoa dela esan daitekeenik, eliza kolumnarioak salbues­ten badira; baina, jada eraikiak direnetan platereskoaren eragin garbiak ikus daitez­ke, zalan­tzarik gabe.


Platereskoaren eraginak

aldatu

Guenesko Santa Mariaren ataria. Ez da Errenazimentua, Gotikoaren luzapena baizik, XVI. mendearen inguru haietan nabarmen­tzen dena, esaterako, Guenes‑eko Santa Maria elizan; beroni buruz hitz egiten du Sesmerok “erdia gotikoarena da beste erdia berriz errenazimentuarena” dioenean. Errenazimentu lo­tsati an­tzekoa da Martin Sanchez Olabeko hargin maisuak 1516an hasita eraiki zuen alboko atari ederra, garai horretan artean gotiko flamenko estiloko­tzat jo daitekeena.

Bilboko san Antonen ataria. San Anton elizak ere atari noble eta ongi konposaturikoa du, er­tzeko atarte garai batez babesturik. Ar­ku karpanel baten saihe­tsetan, zutabe korintiarren artean, San Pedro eta San Paulore­tzat bi horma-hobi daude. Horma-hobi hauetako batek atearekin angelua osa­tzen du. Ar­kuaren zubi‑bularrean Rodrigo Gilen­tzat hain maiteak ziren hostoak ikusten dira. Erreskadak, mol­durak eta xehetasunak arte onekoak eta ongi landuak dira, espiritu klasiko eta jan­tzi bat erakusten dutenak. Data gil­tzarrian landua dago: 1534.

San Anton elizako atari honekin al­deratuz, Begoña santutegikoa, Gizakundeko komentukoa eta Albiako San Bizente elizakoa askoz gu­txiago dira; Chueca Goitiak herriko maisu trake­tsen saioak direla epai­tzen du; aldiz, Rodrigo Gilenek ereduak ezagutza gu­txi eta inolako jeinurik gabe kopiaturikoak.

Begoñako santutegiaren ataria. Begoñakoa, 1519tik 1588ra berreraikia izan zen eliza, bere ar­ku karpanela, hostoz­ko ostikoa eta hegal­dun atikoarekin Gaztelako maisuaren ereduetan leialagoa da, baina, Chueca Goitiaren ustez, propor­tzio gabezietan, trakeskerietan, irudigin­tza txikietan eta beste aka­tsetan nabari­tzen dela maisu baten eta imita­tzaile txar baten arteko desberdintasuna.

Gizakundeko komentuaren ataria. Atariko horma-hobian 1554ko urtea eta gil­tzarrian 1560koa daraman Gizakundeko komentuan, Salamancako San Estebanen fatxadako egitura eskematikoki antzeratzen saiatu ziren, baina ez da oso atsegina gerta­tzen atearen errenazimentuko traza eta mar­kotarako balio dion ar­ku zorrotz eta zahar­kituaren arteko arrunkeria. Kanpai‑horma eta erremate barrokoak eran­tsi zi­tzaiz­kion XVII. mendean. Eliza honek burdin forjatuz­ko pulpitu plateresko bat zaindu du.

Beste ba­tzuk. Sesmerok errenazimentuko atari­tzat har­tzen ditu:

- Area­tzako San Bartolome elizarena,

- Morgako San Martin elizarena

- eta Zor­no­tzako Santa Mariarena.

Ziortzako klaustroa. Platereskoaren harriz­ko ar­kitek­turaren hondarretan eskas samarra da Jaurerriko gainerako lurretan. Ziortzako kolegio‑elizaren klaustroa nabarmen­tzen da; oinplano karratukoa, al­de bakoi­tzean 13,05 m dituena, atikar oinarriak dituzten zutabe­txo xumez lau tartetan zati­tzen dena, lehen mul­tzoan erdi-puntuko ar­kuak eta apal­duan bigarrenean; harriz­ko kalostraz inguratua eta hoz­kadaz­ko erlaitz batez amaitua dago. Migel Zengotitakoa eta Joan Beznongoa hasi ziren klaustroa eraiki­tzen 1530 al­dera eta beste hargin ba­tzuk bukatu zuten 1560 al­dera.

Balmasedako kapera. Balmasedako parrokia-eliza ederrean, tronpa gaineko ok­togonoz­ko izar-gangaz estalia zuen kapera eraiki zuen on Joan Urrutikoak, bere erdian lan kalatua daramana, non badirudien Burgos al­deko kaperen ezaugarria denaren zerbait kopia­tzen duela. Horrela bada, XVI. mendean eraikitakoak bezala baditu errenazimentuko xehetasunak eta hoz­kadura erromatarrak.


Erretaulak

aldatu
Markina-Xemeingo Andre Mariaren erretaula nagusia

Pieza ar­kitek­tonikoetan bezainbat ala argiago distira­tzen du Biz­kaitar platereskoak, Lehen Errenazimentu izeneko erretaula ba­tzuetan: Mar­kinan ala Gal­dakaon esate baterako.

Mar­kina‑Xemeingo erretaula. Mar­kina‑Xemeinen, txirla gotiko berantiarrak eta garai hari zegoz­kion edergarriak, pi­txer handiak, irudimenez­ko animaliak, haurrak eta kerubinak falta ez diren erretaula nagusi galanta mendearen bigarren ala hirugarren hamar­kadan hasiko ziren eraiki­tzen; mul­tzo oso honetan, badirudi Joan Aiala zaharrak esku hartu zuela. Baina erretaula horren zati handi bateko plastikotasunak beranduagoko data behar du (1540‑1545), ezaugarri espresibisten arabera.

Gauza bera esan daiteke Gal­dakaoko erretaula nagusiaz, bere etxeetan eskulturak eta erliebeak ditu, Birjinaren bizi­tzari buruz­koak gehienak. Oso korapila­tsua da estilistikoki erretaula hau, gotiko berantiarretik barrokora arterainoko lanak baititu. Bertan, hiru maisuren eskua ikusi da.[38] Oraindik ere gotikoaren oso al­dekoa bakarren bat. Platereskoa oso era deigarrian ikusten da, etxe­txo bakoi­tzaren barrunbe guztia bete­tzen duten hamar txirla eraku­tsiz.

Erretaula flamenkoak. Ez da ahaztu behar Biz­kaian ere gainon­tzeko probin­tzietan bezala, artelan flamenkoak inportaziokoak zirela mendearen lehen erdial­de horretan. Adibide soil modura, gogora dezagun Portugaleteko Santa Mariaren sakristian jasorik dagoen triptiko ederra, ohol gainean olioz margoturiko hiru panel ditu: Mariaren Jasokundea, Koroa­tzea eta Jaunaren Igokundea. Men­ling‑en ohitura txarrak dituela dirudien estiloa da, Koroa­tzearen eszenan bederen. Irudietan, fintasun manierista bat azalera­tzen dela egia da, baina italiar­ ukituaren airea duela bere baitan.

Lehen errenazimentua Nafarroan

aldatu
Iratxe monasterioko ate zoragarria

Artelanetan bereziki oparoa izan zen Nafarroa XVI. mendean. Al­di horretan gainerako euskal probin­tziek maila batean zuten garapenean ekonomiko eta kulturalagatik, jakina.

Iruñeko eskual­dean eta batez ere Lizarrako lurretan eta merindadetan Donejakue al­derako erromesal­diek ekarri zuten artearen distira berezien egokiera izanak, dinastien arteko borroken amaierak eta Gaztelan sartzeak mendearen hasieran kultura humanistikoaren eta arte jardueraren gorakada berri bat ekarri zuten.

Ira­txeko monasterioan Ikastegi Nagusi bat bazen 1534tik; Lizarran XVI. mende horretan bertan jardun zuen Udal Ikastegi batek merezitako sona iri­tsi zuen irakasle ba­tzuen bikaintasunagatik. Lizarran berehala (1546) ireki zen Egia[39] sendiaren inprenta, besteak beste, Nebrijaren Gramatika eta Erasmoren zenbait lan argitaratuz.

Tuteran, 1512ko hi­tzarmena egin ondoren eta Nafarroa Hispaniako erresumetara bil­du ondoren, kultur mailan gorakada nabaria eman zen. Bere Estudio de Grama­tica‑k humanistikako ideiei aurrerapen-bul­tzada eman zien eta Kolegio‑elizako ba­tzar‑burua eta Erroman Julio II.aren etxezaina izan zen on Pedro de Villalon‑engan errenazimentuaren mezenas su­tsu bat izan zuen.

Lehen Errenazimentuko formak hedatuz zihoazen XVI. mendearen bigarren herenean, askotan egitura platereskoaren osagai ba­tzuk neurriz onartuta, elizen edergarrietan eransten diren, mendea jada oso aurreratua izanik ere. Hori dela eta, ar­kitek­turaz­ko estiloaren ikuspuntutik ez da erraza gerta­tzen errenazimenduko artearen une desberdinen arteko mugak gardentasunez bereizten, eskulturak azal­tzen dituen hainba al­ditan eman ohi den bezala. Ikonografiaz­ko alor honetan, Nafarroan jaso­tzen diren eraginez ohar­tzea errazagoa izan ohi da, gainera. Erribera al­dean, adibidez, arte plastikoek nahiko agerian uzten dute Aragoi al­deko ertilarien eta lantegien eragina; beste sakanetan, al­diz, gertuago dagoen Errioxa al­deko arrastoak hobeto an­tzematen dira, baita Gaztelakoak ere.


Ar­kitek­tura Platereskoa Nafarroan

aldatu
Santiago eliza, Gares

Al­di horretan eraiki ziren parrokia-eliza berri ba­tzuk, baina handitu eta eral­datu egin ziren batez ere aurreko mendeetatik jada badirenak.

Handi­tze honek Nafar erresumako sakan guztietan oso orokorra den eliza mota ekarri zuen:

- oso luzea ez den guru­tzadura eta habearte bakarreko oinplanoa,

- eta poligonoz­ko burual­dea.

- paramentua harlandu onekoa izan ohi zen, Ebroren Erribera inguruan izan ezik, arruntena adreilua erabil­tzea baitzen.

Santiago eliza Iruñean. Iruñean garai honetako eraikinik adierazgarriena Domingotar Ordenakoen Santiago eliza da, 1529an Bergarako Pedro Etxabururekin tratua egin ondoren eraiki­tzen hasi zena eta 1543ra arte amaitu­tzat eman ez zena; baina komentu eta klaustroaren eraikun­tza are urte ba­tzuk gehiago luzatu zen.

Honetan, Donostiako San Telmon bezala, oso litekeena da Aita Martin Santiagok esku hartu izana.

Eliza, domingotarren elizen tipologia berekoa da:

- habearte zabala, horma‑bularren tartetan beren artean komunika­tzen diren kaperak dituena,

- guru­tzadura irtena

- eta bi kapera karraturen arteko burual­de pentagonala.[40]

San Agustinen eliza. Iruñean izen bereko komenturako jaso zena 1525 eta 1530 artean eraiki zen. Deigarria da bere habeartearen sei tarteak osa­tzen dituzten erdi-puntuko ar­kuen zabalerengatik, Erdi Aroko elizaren hondarra dirudien burual­deko estutasunaren al­dean. Saihe­tsetan kaperak ditu, hiru al­de bakoi­tzean, beren arteko komunikaziorik gabeak. Baina habearte handiaren errenazimentuaren adina ondorengo al­dakun­tza askoren artean ilundurik gel­ditu da.

Gure Ama Errukiorraren ospitalea. Hiriburu berean eraiki zen Ama Errukiorraren Ospitalea (gaur egun Nafarroako Museoan) garai horretan bertan, mendearen laugarren hamar­kadan on Remiro Goñi elizbarrutiko diruzain eta bikario nagusiak sortua.

Ataria, aldiz, 1556ko data duena, go­tzaindegiko lanen begirale zen Joan de Villarrealek egina zen, Serlioren ida­tzietan inspiraturiko egitasmoa manieristaren arabera, dirudienez. Bertan, giza i­txurako estipiteak erabil­tzen ditu garaipen ar­ku baten saihe­tsetan. Toulouseko eskolako eraginen bat aipa­tzeak ez gaitu harritu behar, izan ere, bertako Uniber­tsitatean iraka­tsi zuen aipatutako Remiro Goñik, delako lan horren susta­tzaileak.

Santiago eliza. Garesen XVI. mendean eraiki zen Rua Mayor‑eko Santiago eliza aipa­tzea ezinbestekoa da. Martin Oiar­tzabal gipuz­koar harginarekin tratua egindakoa da 1543an. Hau hil zenean, Albiztur­ko Lazaro Iriartek jarraitu zuen eraikuntza-lanarekin, 1554an amaitu zuen arte.

Habearte nagusia an­tzinako horma erromanikoetan finkaturik dago, baina guru­tzaduraz, burual­deaz eta horma‑bularren arteko kaperez zabaldu egin zen espazioa. Errenazimentukoak diren eraikin hauetan guztietan ohikoa denez, sabaiak izar itxurako gangak dira eta nerbioak, garaiari dagokion mol­durak dituztela, hosto­tzadun zir­kuluerdi-formako men­tsuletan kokatuak daude. Elizaren oinetan dagoen korua 1575ean egin zen.

Vianako Santa Maria Eliza. Oso egoki aipatu izan da, Euskal Herrian mendeak iraungo duen tradizio baten arabera, euskal maisuek barrenagotik hel­tzen diotela eraikinaren sendotasunari apainketari baino.

Arau horren salbuespen distira­tsua Vianako Santa Maria eliza izan daiteke, bereziki nabarmen ikusten baita platereskoaren zaletasuna, Gaztelarekiko loturengatik ziur asko. Katedral tamainako eliza hori dagokion toki kronologikoan koka­tzea ez da erraza gerta­tzen historialariaren­tzat, izan ere, bai baititu garai desberdinetakoak diren maisutasunez­ko lanak.

Eliza. Gotorleku izaera duen Erdi Aroko lana da sorreratik, hiru habearte ditu, bakoi­tza lau tartetakoa, horma‑bularren artean kokaturiko beste bi kaperadunak alboetan, al­de bakoi­tzean bina eta guru­tzadurarik gabe. Harritu egiten du bere handitasunak; erdiko habearteak 22,25 m altueran eta 14,35 m albokoetan, modu berean harritu ere, inguruko hormetan zehar doan trazeria gotiko berantiarra duen triforio ederrak, ipar al­dekoak itsuturik daudelarik.

Vianak eta batez ere bere elizak mende horretan ezagutu zuen garapen ekonomiko izugarriak, hamarrenen zergek aberasturik, eta une hartako errenazimentuak pozturik eran­tsi zi­tzaiz­kion eraikinari, besteak beste, kaperez inguraturiko girola zabala, kapitulu aretoa eta sakristia bikaina. Bai kapera nagusian nahiz saihe­tsetako kaperetan erretaula barroko ikusgarriak jarriz joan ziren, gehien­tsuenak XVII. mendearen az­ken herenean eta XVIII.aren lehen erdian.

Ataria. Baina, errenazimentuaren sarrerak fun­tsean kanpoko itxurari eragin zion, eta bereziki hegoal­deko bere atariari. Lanak, 1549an hasi ziren, Burgosen prestaturiko ertilaria zen Joan Goiaz maisuaren zuzendari­tzapean eta bera hil zenean (1556) Oñatiko Uniber­tsitatearen platereskoak tasatzen jardun zuenean ziur asko ukitua geratu zen hargin biz­kaitar Joan Otxoa Arranotegi maisuak jarraitu zituen. Vianako eraikina astiro eraiki zen eta 1567a baino lehenago ez zen bukatu.

Ataria. Atari bikain hau da kanpoal­deari izaera ematen diona, Bramanteko erromatar Belvederearen “nichione” famatuan inspiraturikoa dirudiena esedra egituragatik eta, Chueca Goitiaren ustez, Hispaniako errenazimentuan ale bakarra den hau gure eskual­dean geroagoko hainbat elizatan kopiatu zen: Logroño, Sorladan eta Donostian. Horretaz gain, zutabe konposatu dotoreak dituen horma‑hilobi handia bere garaipen ar­kuaz aberasturik gel­di­tzen da. “Goieneko zatietan ar­kitek­turaz­ko indar gabeziak eta friso eta enkoadra­tzeetan apaingarriak parrasta­tzeak oraindik ere platereskoaren zordunago egiten du egitasmo hau”.[41]

Arasko Santa Maria. Joan Goiaz maisuak eta Vienako bere ondorengoek lehen errenazimentuko beren ukitua utzi zuten, orduko hartan Vianaren menpeko hiribil­dua zen Arasko Santa Marian eliza handitu zenean.

Erdi Aroko elizatik zati txiki bat besterik ez zen gel­ditu, guru­tzadura eta burual­dearekin batera, XVI. mendean eraiki zen habeartearen oinetan. Ter­tzeletez­ko bi ganga berriak eta burual­deko ganga galloidunak nerbio-egitura dute eta platereskoaren joeraren arabera, kerubinez eta kiribil­dura bikoi­tzez hoz­katu eta ederturiko men­tsula zilindrikoetan finkatuak.

Barbaringo eliza. Pedro Mendizabal eta Fran­tzisko Alzaga harginek XVI. mendearen erdial­dera handitu zuten Barbaringo San Joan Ebanjelaria parrokiaz an­tzeko zerbait esan daiteke.

Los Arcos. Vianakoaren pareko lana egin zen Los Arcosko parrokian. Aurreko eliza lehen gotikoaren eral­daketa bat izan zen, Zaragozako Maestranza jauregian jada esku hartu zuten Martin eta Joan Landerrain hargin gipuz­koar sonatuei agindu zi­tzaiena; hori horrela izanik, Chueca Goitiak atari honetan “Gaztela al­deko dotorezia duen Aragoi al­deko indar plastikoaren” laburbil­tze bat suma­tzen du.

Hori baino lehenago ordea, Los Arcos elizaren ataria, garaipen ar­kuari dagokionean, Vianakoan inspira­tzen da. Al­de bakoi­tzean, fuste il­daskatuak dituzten lau zutabe ager­tzen dira, horma-atalak San Pedro eta San Pauloren irudien­tzat diren horma‑hobietan erabiliz. Tinpano zuzen baten az­pian Birjina duen edikulo batez amai­tzen da antolaketa. Ar­ku txaranbelduaren gainal­dean lau kasetoi sail antola­tzen dira, lore gaiak, kerubinak, apostolu eta profeten soi­nak, Betiereko Aita buru dutela.

Zenbait xehetasun plateresko aur­ki badaiteke ere, Los Arcosko klaustroa, gotiko berantiarreko egituratzat hartu behar da. Viana eta Los Arcos, XVI. mendearen hasieran, errenazimentuko Nafar ar­kitek­turak ibilitako bidearen erakusle on dira.


Errenazimentuko apaingarriak

aldatu

Ira­txeko klaustroa. Apaingarrietan aberastasun nabaria duen beste eredua Ira­txeko Monasterioko klaustroan aur­ki dezakegu. Martin Oiar­tzabal Gipuz­koako harginarekin 1540an egindako tratua dokumentuetan dago; baina 1545ean bere lagun­tzailea zen Juan Agirrek ordez­katu zuen lanaren arduran, eta honek klaustroa elizarekin el­kar­tu zuen eta “apaingarri eta irudi maskal eta dotoreenak” ager­tzen dituen Ate Ederraren egiletza eman behar zaio.[42] Beste maisu ba­tzuk sartu ziren eraikina buka­tzera.

Klaustro hau da egitura gotikoak artean irauten zueneko platereskoaren adibide jatorra, “erromatar eratik” ateratakoak bizikide dituelarik. Fun­tsean ikusleari zirrara eragiten diona kapiteletan, men­tsuletan eta gil­tzarrietan dauden gai apaingarriak dira, zuhurtasunez­koak, erromanismoa al­darrika­tzaile diruditenak.[43]

Korua eta Burdin sarea Kolegio‑elizan. Errenazimentuko mugimenduak Tuteran on Pedro de Villalon deana ideien susta­tzaile eraginkorra izan zuen.[44] Kole­gio‑elizako korua eta burdin sarea egiteko Esteban Obray etorri izana berari zor zaio, horrela eman zitzaiolarik hasiera Nafarroan errenazimentuko edergarriei.

Plateresko osagaiak elizetan. Erribera al­dean oraingoan areto‑oinplanoa duten hiru habeartetako eliza ba­tzuk azal­du dira; baina arruntenak eta ohikoenak jada deskribaturik dauden, besteak beste, Balterra (1532‑1548) eta Argetasko (mendearen bigarren erdiakoak) monumentu-elizekin, bereziki adierazitakoen motakoak dira:

- bi tartetako habearte bakarra,

- guru­tzadura,

- pentagonoz­ko burual­dea

- eta koru garaia oinetan,

- lerro nahasiz­ko nerbioak dituzten izar-gangaz estal­ia.

Argetaskoa plateresko edergarrien ugaritasunagatik da nabarmena: kerubinak, txoriak, burezurrak eta abar.

Argetasko parrokia-eliza bere alboko atariagatik ezagu­tzen da, pilastren arteko garaipen ar­ku modura erdi-puntuz osatua dena, ar­kuarteetan bustoen tondoak, bukaera emanaz serafinen erlaitz­pe bat eta Betiereko Aitaren irudia duen triangeluz­ko frontoia dituelarik. Eskual­de bereko eliza ba­tzuetan ez da guru­tzadura mar­ka­tzen, adibidez, Tuterako (1568‑1572) Graziaz­ko Santa Marian eta Cascanteko (1587) Victorian.


Handi­tzeak eta al­daketak

aldatu
Otsagiko eliza

Honi guztiari eran­tsi diezaiogun Nafarroako zistertar elizetan garaiko zaletasun eta joerei amore emandako eliza eta klaustroetan egin ziren handi­tzeak eta al­daketak.

Tafallako Santa Marian an­tzinako habearte gotikoaren hormak baliatu ziren eral­daketa sakon baterako, izan ere, estal­kia berritu egin zi­tzaion eta habearte bakar gisa eral­daturik gel­ditu zen, oin­plano guru­tze latindarra, hiru tartetakoa, beso luzeetako guru­tzadura irtena eta pentagonoz­ko burual­dea zituelarik.

Tafallako San Pedro eliza an­tzera handi­tze zen, errenazimentu joeraren arabera, nahiz eta Errege Katolikoen estiloko hainbat apaingarriri eutsi egin zitzaien.

Mendea aurrera zihoan heinean, zenbait elizetako eral­dakun­tzetan beren plateresko arrastoak gal­du egin ziren; adibidez, Diego Eraso Maisuarena dela uste den Mendigorriako San Pedrorenean; Barasoaingo Jasokundekoan;[45] eta Larragako San Migelenean.

Larragako San Migelena XVI. mendearen bigarren erdian hazi eta zabaldu zen, habeartearen bi al­deetan kapera sail bat bitarteko, bere burual­dean guztiz errenazimentuko garbia den irtenbide bat eman zi­tzaiolarik. Lehendabizi, 1571n guru­tzadura berria eraiki zen bere kapera nagusiarekin, garai hartan fama handiko ar­kitek­toa eta Iruñeko go­tzaindegiko begiralea zen Juan Villarreal maisuaren planoaren arabera; lana, berriz, Anton Anoetako harginak egin zuen lehenik eta Joan Agirrek gerora; baina 1617an, an­tzinako burual­dea bota zen arte ez zen amaiturik gel­ditu; hala ere, haren kapera batean isabel­dar estiloaren arrastoren ba­tzuk geratu dira.

Ipar‑ekial­deko Nafarroan. Eskual­de honetan aipa­tzekoa li­tzateke Otsagiko San Joan Ebanjelaria parrokia-elizan eraiki zen habearte zabala; hain zuzen ere, hiru habeartetakoa da, izar-gangako egituraz­ estalia; guru­tzadura modura kapera eta pentagonoz­ko burual­dea du.

Zirraragarriagoa da, hala ere, Izabako San Ziprianoren eliza garai eta zabala, lau tarte eta bere pentagonoz­ko burual­dea eta hainbat puntutan apaingarri gruteskoak gorde dituelarik, XVI. mendean bukatua zenaren lekukotasuna emanaz.

Lerro nahasiz­ko lokerak dituen gotiko berantiarreko ganga korapila­tsuaz estalia dagoen Kasedako parrokiak ere badu handitasunik. Eraikinaren lanak 1532an hasi ziren eta ohiko eskemari jarrai­tzen zaio, habearte bakarra, guru­tzadura txikia eta poligonoz­ko burual­dea; Epistola al­dean errenazimentu soil estiloko ataria azal­tzen zaio, plateresko eranskinik gabea.

Estuagoa eta halako handitasunik gabea, baina eredu berari leial zaion Agoitzeko San Migel eliza Joan Oses harginak eraiki zuen, mendearen az­ken al­dera jada.

Oibar­ko eliza erromanikoan XVI. mendean eginiko handi­tzean lehengo bere burual­dearen al­daketa ekarri zuen beste angeluzuzen batez ordez­katu zena eta eraikin osoaren gorpu­tzaren­tzat handiegia zen guru­tzadura eran­tsi zi­tzaion. Lazaro maisu famatua aritu zen lanean eraikin horretan eta berari zor zaio hegoal­deko errenazimentuko atari ederra.

XVI. mendeko elizak. Eraikinetan XVI. lehen erdial­dekoak direnen artean aipa­tzea merezi duten elizak dira:

- Erronkariko San Esteban, gotiko berantiarreko XVI. mende erdial­deko eraikin dotorea;

- Burgiko San Pedro, oinplano guru­tze latindarra, hiru tarte, guru­tzadura nabarmena eta trapezioz­ko burual­dea duena;

- Uztarrozeko Santa Garazirena, lerro nahasien diseinu ederrezko gangarekin;

- Urzainkiko San Martin

- eta Eslabako San Migel, data oso desberdineko osagai nahasketa ikusten zaio, hasi erromanikotik eta XVII. mendera arterainokoak.

Ar­kitek­tura zibila

aldatu

Euskal Herriko arte historian, Nafarroako XVI. mende hasierako ar­kitek­tura zibila bereziki deigarria gerta­tzen da. Garai horretan, Hispaniako gainerako erresumetako beste lurral­deetan bezala, noblezia hiri-giroan behin betirako kokatu zen al­dia da. Jauregiez ari ga­tzaiz­kizue, Errege Katolikoen eta Karlos Enperadorearen giroa ar­nasten dela diruditen jauregiez. Arte ikuspegitik dotoreenak aipa­tzen saiatuko gara.

Lizarra oso abera­tsa da delako eraikun­tzetan. San Kristobal Jauregia da denetan deigarriena, Lizarrako Aita Diego ere dei­tzen zaiona, Ruako erdienean dago kokatua. Bal­koi kalostradun oso abera­tsak eta une hartako giro humanistari zegoz­kion sinboloen balioa duten mitologiako irudiez apainduriko frisoak ditu erakusten. Aurreal­dea kiribil­dura deigarriez apainduriko hegal­kin moduko egurrez­ko teilatu-hegal batez buka­tzen da. Apainketa abera­tseko patio bat bada barruan, Lizarrako platereskoaren gailurra adierazten duena.

Tutera. Adreiluz­ko eraikun­tza gailen­tzen da, paramentu mudejarrak, joko ederretarako ahalbideak, eskain­tzen dituelarik. On Pedro Villalon Deanaren jauregiaren fatxadak aipa­mena merezi du, zeren eta Julio II.aren ganbarazain zela Pontifize­tzako armarria erabili zuen fatxadaren edergarritarako. Honek, beheal­deko adreiluz­ko gorputz bat badu erdi-puntuko ar­kuan sarral­dia duena, plateresko estiloko angeluzuzenez­ko bao handi bat duen oinplano nagusi bat, barru-bide jarraikia, eskulan mudejarrak dituen egurrez­ko teilatu-hegalak bermatzen direneko ar­ku apal­duak dituena. Friso eta pilastretan zehar apainketa grutesko pasatzen da.

Beranduagoko errenazimentukoak dira jauregiok:

- adreiluz eraikitakoa eta soiltasun klasikoa eta errenazimentuko patio bikaina duen San Adriango Mar­kesarena,

- Almirantearen adreiluz­koa eta hiru gorpu­tzetako mul­tzo bikaina, agian Tuterako an­tzinako kaskoan eraikinik erakargarriena. Tafalla ar­kitek­tura zibileko artelanetan beste hiri aberats bat da. Bere etxe handirik en­tzute­tsuena, Nafarroako Mariskalen jauregia da, fatxadako baranda edo erlai­tzari edergarritarako balio dion fran­tziskotarren lokarri lodiagatik “Kordoi‑Etxea” deritzona. Ongi txertatutako harlanduak dituen sekulako mul­tzoa da eraikina, bi gorputz lirain eta atikoa dituena.

Olite. Errenazimentu berantiarreko ale bikaina da Radako Mar­kesaren jauregi ikusgarria. Deigarria da bere harlanduen handitasun eta neurriengatik eta putti biluzi eta fatxadako armarri deigarri baten arteko maskaroidun gruteskoen friso baten gainean bermatzen den egurrez­ko teilatu-hegalarengatik.

Jaure­txeak. Errenazimentuko mendearen bigarren aldi eta az­ken al­dekoak dira Zangozan eta beste lekuetan ikus daitez­keen hainbeste jaure­txe. Adibide bat besterik ez aipa­tze arren, gogora dezagun Barasoaingo Az­pilikueta jauregia.

Errenazimentuko lehen eskultoreak Nafarroan

aldatu
Zizur Nagusiko erretaula

Esteban Obray‑koa

aldatu

Aipatua dugu jada, Tuterako errenazimentuko humanismoaren susta­pena Pedro de Villalon deanari zor zaiola, hein handi batean. Pedro hau izan zen Esteban Obray‑koa, Saint‑Tho­mas‑en (Ruán) jaiotako fran­tsesa, Tuterako kolegio‑elizan 1519tik lan egitera ekarri zuena, harlandu berrien arduradun jarriz. Nafarroan lan egin eta gainera, harremanak izan zituen Esteban Obray‑koak besteak beste, Aragoi al­deko lantegietan prestatu ziren eskultore ba­tzuekin, sendi arteko eta lanbidez­ko Aragoiko Errenazimentuko ertilariekin, eta beren lanetako ba­tzuk ezagutu ere egin zituen, zuzenago esanda Jaka, Zaragoza eta Tarazonan floren­tziar eskulturagile porrokatua izan zen Juan de Moretok burutu zituenak; harekin ahaidetasunera iri­tsi eta 1542‑1548 urteetan Zaragozako Pilareko harlanduetan lagunduko zuen, izan ere, berau zen penin­tsulako platereskoaren lantegirik garran­tziz­koena.[46]

Tuterako harlanduak. Baina, Esteban Obray‑koaren Tuterako harlanduetarako estiloa, 20 urte lehenago, fun­tsez gotiko‑flamigeroa zen eta errenazimentuko apaingarri ba­tzuk baino ez ziren sortu. Era berean, platereskoa guztiz nagusi den esparru hau ixten duen burdin sareaz ere Obray arduratu zen.

Cintruénigoko erretaula. Ertilariak 1525ean Cintruénigoko parrokiako erretaula nagusiaren tratua egin zuen. Erretaula eder honek hainbat gorputz ditu, jarlekua, kalostra eta oso oparo apainduriko zutabez bereizitako horma-hobiekin, eta Aragoi al­deko maisuen gertutasuna suma­tzen zaio. Imajinagin­tza, fran­tses Go­tzain Guillen‑ena dela esaten da, eta honi Obrayk eskual­datu zion agidanean igel­tsero­tzako tratua.[47] Espresibsmoaren joeran Forment‑en eragina suma­tzen zaio eta agian, Joly‑rena, halaber.

Burlatako erretaula. Cintruénigon zuen eran­tzukizunetik askaturik, Obray Burlatako (1529) San Joan Bataia­tzailearen erretaulako igel­tsero-lanaz arduratu zen, (gaur egun Nafarroako Museoan) eta agian, Juan del Bosque‑k margoturiko oholengatik axola zaigu gehienbat.

Iruñeko Katedraleko Aul­kiteria. Urte ba­tzuk beranduxeago, arte-hel­dutasunera iri­tsi zenean, Obrayk bere lanik garran­tziz­koaren tratua egin zuen 1549ko abuztuan: Iruñeko katedralaren koruko aul­kiteria egitekoa. Oraingoan lanbide honen susta­tzailea katedraleko priorea zen Cascanteko on Sancho Miguel Garces (1517‑1549) zen. Obrayren begiradapean, koruko lanak nafar zurgin tal­de batek eta arro­tzen ba­tzuk eginak izan ziren.[48] Katedralean duela gu­txi egindako zaharberri­tzean, korua al­dare aurrera ekarria zen.

Bi mailatan jarritako bi aul­ki sail ditu, aul­ki bakoi­tzak banku eraisgarria, “errukia”, besokoa eta sorbal­da dituelarik. Goreneko aul­kiteriaren gainean bankudun ohol bat, pilastradun kalostrak, kontra‑pilastrak eta frisoak jaso­tzen dira. Badirudi oholetako erliebeak Holandako Guillenen eta ordurako Calahorrako koru aul­kiterian lan egina zen bere tailagile tal­dearen ardurapeko lana izan zela.

Oholetako irudi tailatuak (Profetak, Apostoluak eta Santuak) bakarti azal­tzen dira, inolako sakonera paisaiadunik gabe. Gorputz egituretan zehaztasuna eta ugaritasuna erakusten dute. Denak ere gel­di egoneko jarreran azal­tzen dira, nahiz eta jarrera desberdinetan, Vigar­ny‑ren estilo paregabe eta bake­tsua, Berrugueteren zoroal­di eta manierista baino gehia­go gogoraraziz; biak ere maisu handi ziren hauek lehen­tsuago (1538‑1543) Toledoko aul­kigin­tza zoragarrian utzi berria zuten, beren sormen izaera desberdinaren adierazgarri. Weisek ere irudi ba­tzuetan, lehenago Calahorrako katedralaren aul­kigin­tzan lan egina zen “tradizioaren iraunkortasuna Holandako Guillenen erakoa” ikusten du.[49]

Aul­kiteria hau osa­tzen duten friso, trenkada, lauki eta ohol horizontaletan ugari dira errenazimentu humanistikoaren gaiak, hala nola, an­tzinateko jentilen jainkoen eta heroien irudiak eta balentriaz­ko ekin­tzak, nahitako sinboloen helburua dutenak ziur asko, eskuragarrienak diren zatiak, aldiz, plateresko apaingarriz josiak daude: fruitu-saskiak, lore-sortak, pi­txarrak, kalizak, txoriak, kerubinak, haurrak, argimutilak eta abar.

Iruñeko aul­kigin­tza erabaki­tzailea izan zen, mendearen lehen erdial­dera jada, inguruko elizei erretaulak egin ziz­kien lantegi baten ala zenbaiten prestakun­tzarako. Erreinuko hiriburua eskulturaren fokua zen, berpizten ari zen artea erromanismoaren az­ken al­derantz joanaraziko zuten maisu bikainak lan egingo zuten hiriburua izanik.

Zizur Nagusiko Erretaula. Ez da armarrikoa, lehen errenazimentuko eskulturari, zalan­tzarik gabe, gogokoen zaion esparrua erretaulagin­tza da. Zorionez ongi gorde den Zizur Nagusiko erretaularen igel­tsero­tza 1538an bukatu zen. Pilastra gruteskoz, kiribil­duraz­ko friso eta domina burudun handiz koroaturiko banku artikulatu batek osatua da. Bankuaren gainean bost kaletan antolaturiko bi gorputz, alboetako kaleetan etxeak, saihesten dituzten kalostraz bereizitakoak daude eta horma-hobiak erdikoan. Hegal­tzarren arteko hiruko atiko batek koroa­tzen du igel­tsero­tza lana, frontoi triangeluar batek estal­tzen duelarik dena. Erretaula berezi honen ikonografiaz­ko edukia, bai erdiko kalea bete­tzen duten eskulturaz­ko hiru tal­deak, bai margoturiko oholak espresibismo aldekoak direnez beste atal batean aipatuko ditugu.

Legardako Erretaula Nagusia. Zizur­ko erretaularen an­tzekoa eta geroagokoa da Legardako erretaula nagusia, deigarriagoa eta handiagoa bada ere. Joan Iturmendi tailagileak 1552an tratua egindako honek ar­kitek­tura korapila­tsua du: lau pilastra gainetan kokaturiko banku txiki bat, bost kaletan zatituriko hiru gorputz, hegal handien arteko atiko bat eta amaiera triangeluarra duen frontoia. Kaleak, hainbat eratako zutabez uztaiturik bat datozen horma-hobietan erabaki­tzen dira: kalostradunak ba­tzuk eta il­daskatuak besteak.

Mendearen bigarren erdiko erretaula batean oraindik ere, garran­tziz­koa da gruteskoz, kerubinez, maskaroiez, pi­txarrez eta abarrez, friso, horma‑hobiak eta taulamenduak estal­tzen dituen plateresko egitura gorde­tzen dela ikustea.

Ikonografia era askotarikoa da: bankuan San Pedro eta San Paulo, kultura humanista bar­nera­tzearen lekukoak diren eszena itsastar eta bakotarrak azal­tzen diren panelez bereiziak; lehen gorpu­tzean lau ebanjelariak daude irudikatuak, eserita eta idazmahaietan jardunean; santuen eskulturei (denak ez dira errenazimentu garai berekoak) eskainia da bigarren gorpu­tza; hirugarrenean, aldiz, Gizakundearen, Jaio­tzaren eta Magoen Gur­tzaren eszenak adierazten dira; atikoan, guru­tzil­tzaturiko Kristoren irudia eta gainean, frontoi triangeluar batean, Betiereko Aita. Hirugarren gorpu­tzaren erdian horma‑hi­lo­biaren erakustokian XVI.go San Sebastian bat bizi da.

Erretaula honek bere igel­tsuzko lanaren handitasunagatik eta bere urrezta­tzaileak eman zion distira eta polikromiagatik lilura sor dezake; baina eskulturaz­ko artelana oso maila kaskarrean aur­ki­tzen da; irudi po­txoloegiak eta adieraz­penik gabeko aurpegiek esku herrikoi baten berri ematen dute, teknikoki iaioa den norbaitena baino gehiago.

Tuterako Santa Maria madalena. Esteban Obrayren irudiaren atzetik Domingo Segurakoarena kokatu behar da; berau izan bai­tzen, 1551n enkantean jarria, 1556an amaitua eta Aragoi al­dekoen erakoa izanik plateresko oso aurreratu bati dagokion Tuterako Santa Maria Madalenaren erretaula nagusiaz arduratu zena. Bankuak lau gorputz eta atikoa ditu. Frisoak eta zutabeetako fusteak plateresko apaingarri jatorrez jan­tzirik azal­tzen dira, baina nolabaiteko gar­txutasunez jada. Bere ikonografiaren estiloan gero oroituko dugun espresibismo eder bat azal­tzen da.

Oliteko Santa Maria. Eskulturako lantegirik izan ez badu ere, errenazimentuko plastika nabarmendu egiten da. Bere diseinua gotikoa da, baina kalostradun idul­ki edo zutoi platereskoa eta soinez apainduriko sei tondo dituen bankua du. Erretaulak bost gorputz ditu, pinakuluz zatituriko zaz­pi kale eta amaieran atiko zuzena dituena. Erretaulari amaiera ematen dien Kalbarioko hiru irudien edertasuna aipa dezagun. Badirudi Ugert Maisuaren eskutik 1514rako bukatuak zeudela. Beste irudi ba­tzuk hispaniar‑flamenkoaren adieraz­le dira, batez ere, pinturaz­ko oholetan gehien ematen den estiloa dena gainera, berehala gogoratuko dugun bezala.

Arrosarioko kaperan Maria Birjinaren estatua­txo zoragarri bat gur­tzen da, tolestura txokodunez jan­tzia eta buru-estal­ki oso bi­txia duena, bere jarreran eta gorputz finean inspirazio klasikoa eraku­tsiz.

Zango­tzako Santa Maria. Aragoi al­deko errenazimentuaren eragina Zangozako (1540) Santa Mariaren erretaula nagusian suma­tzen da, lehenago Jorge Flandesena zela aipatzen zen, lantokia hemen zuelako 1552 eta 1586 bitartean hiri honetan bizi zenarena.[50] Inondik ere, lantegi honetatik eta Aragoi inguruan lanean zebil­tzan beste ba­tzuen eskuetatik sortuak izango ziren Lehen Errenazimentuko erretaula ba­tzuk.

Zangozako erretaulako Ebanjelarien irudiak Georg Weisek, Espainia iparral­deko eskulturagileen al­detik (Uharte eta El­kanoko erretauletan, adibidez), errenazimentuko ereduen hasierako gorakada objektibo eta pasiboa ematen ari deneko pixkanakako trantsizioaren adibidetzat jar­tzen ditu, “janz­keretako prestaketa mugikorragoa eta jarrera eta adieraz­penetan ten­tsio handiago baterantz” doana.[51] Mendabiako San Joan. Gaztela al­dekoen eragina, eta zeha­tzago esateko Errioxar platereskoarena, oso nabarmen­tzen da, esate baterako, Mendabiako San Joan elizako beste erretauletan: bere neurrien handitasunagatik eta, 1546.ean Mendabian bizi ziren “Maese Metelin irudigilea” eta Jaques Tomas‑ek tailaturiko Bataia­tzailearen bizi­tzako eszenak adierazten dituelako.

Horrez gainera, Weisek erasten du, Fran­tzisko Ximenez errioxar eskulturagilearen esku-hartzea litekeena dela, igel­tsuzko gotiko‑plateresko izaerako eskultura-lanek Juan Balmasedaren estiloarekin duten an­tza eta irudi ba­tzuen gotiko berantiarrekoak izatea az­pimarra­tzen du.[52]

Izabako erretaula. Izabako erretaula galantan ere platereskoa da nagusi. Migel Garrizekoak egin zuen 1555ean tratua eta mendearen bukaeran urreztatu eta margo ani­tzez jan­tzi zen. Bankukuan, Nekal­diaren eszenak tailatu ziren; lehenengo gorpu­tza San Zipriano zaindariarentzat gorde zen, San Pedro eta beste santu ba­tzuekin; bigarrenean Birjinaren bizi­tzako eszenak ikusten dira; atikoan, berriz, andre nahiz gizon santuen irudi gehiago daude.

Tabarreko erretaula. Tabarreko erretaula nagusi hunkigarria XVI. mende erdial­dekoa da, Pedro Pontrubelek egina dela esaten da, igel­tsuzko lanak (oholak, frisoak eta zutabeen beheko herenak) platereskoaren gai apaingarriei eusten jarrai­tzen duelarik.

Induraingo erretaula. Mendearen erdial­dekoa den Induraingo erretaulaz ere an­tzeko zerbait esan daiteke, banku garaia, bost kale eta ohiko amaiera duten bi gorputz eta arte kalitate urriko ikonografia duela, alegia; guztia ere gruteskoz eta platereskoak berez­koak dituen gaiez ederturikoa.


* * *


Hemen Nafarroako beste erretaula ba­tzuk ditugu aipatzeko, kalitate bikainekoak gainera ba­tzuen ba­tzuk: Uxanbilla eta Lapoblación eta Garesko lantegietatik sortuak. Irten ziren bezalakoak, mendearen bigarren herenean eginak eta oraindik ere hainbat ezaugarri plateresko dituztenak dira; baina, manierismo errenazimentukoa denez aurrerago aterako dugu.

Lehen errenazimentuko pinturak

aldatu

Errenazimentuko pinturaren ezaugarriak sobera ezagunak dira eta aurrez aipatu ditugun ideologia eta kulturaz­ko iriz­pideei –errealismo arrazionalista, antropozentrismoa, indibidualtasuna eta abar– edo oinarriei dagoz­kienak dira:

- egitura naturalekiko arreta handiagoa,

- per­tsonaien gorputz-egiturekiko begirunea,

- historiaz gaindiko sinbolismoaren­tzat baino zaletasun gehiago kontakizunerako,

- perspek­tibaren legeekiko leialtasuna,

- paisaiaren al­dera haziz doan zaletasuna,

- konposaketaren argitasun eta harmoniaren zen­tzu handiagoa, egiaz­ko espazio-iradoki­tzailaren barruan, eta abar.


Nafarroan

aldatu

Berehala suma­tzen da Nafarroan ohol margotuak erretauletako laukietan jar­tzeko erakarmen berezi bat, eskulturak eta erliebeak ordez­katuz edo baita beroien artean tartekatuz ere. Badira Nafarroan dokumentuak dituzten lantegi ba­tzuk, XVI. mendearen lehen hamar­kadetan erretauletarako pinturak hor­ni­tzen zituztenak: Iruñean, Zizur Nagusian, Lizarran.

Nafarroako Museoan badira jasoan ohol margotu ba­tzuk, oso kalitate onekoak ez badira ere, Barbarinen Santa Katalinari eskainia dagoen erretaula txikitik ekarritakoak.

Oliteko erretaula. Badirudi errenazimentu nahiko goiztiarrak direla Oliteko Santa Mariako erretaula nagusiko pinturak, igel­tsuzko lanak eta tailak Oliteko zen “imajinagin­tzako Ugert Maisuari” ordaindu zi­tzaiz­­kiolarik.

Pinturetan, Ebanjelioaren araberako Kristo eta Birjinaren bizi­tzako gertakariak adierazten dira. Atikoan, lau ebanjelariak, Kalbarioagatik etenda.

Azter­keta estilistikoak litekeena dela dio Pedro Aponte eta bere lantegiak esku hartu izana. Ertilari honek bere lan dokumentatuetan azal­tzen duen polikromia gogorrak, kontraste al­derako osagarrien zaletasunarekin batera, Germaniar pinturan hain arrunt den edertasunaren al­dera baino adieraz­­kortasun al­derako joeran, keinuka ari diren aurpegiak nahiago ditu, ia‑ia karikatura iristen direnak.

Los Arcosko Santa Maria. Los Arcosko Santa Maria parrokian gorde den Ikustal­diaren erretaula txikia ere bereziki interesagarria irudi­tzen zaigu. Egitura plastikoa nahiz hauts‑babes edo babesgarria eta pinturak koroatzen dituen bal­dakinoak gotiko al­deko egitura dute.

Gorputz bakarra du, hiru kaletakoa, sei paneletako predela edo banku garai baten gainean. Erdiko kalean, zaindari­tzako tal­dea –Maria eta Elixabete– hispaniar‑flamenko estiloko adieraz­pena duen taila ederra. Gainon­tzeko ikonografiak Mariaren bizi­tzako eszenak konta­tzen dituzten ohol margotuak dira, Pedro Diaz de Oviedo gogorarazten duten estiloan, aurpegietan adieraz­pen keinu oso nabarmenak eta polikromia dardaratiak mul­tzo osoan. San Blasen eseritako irudiak agin­tzen du erdiko kalearen antolamendu osoan. Bankuko paneletan beren filak­terietatik ezagut daitez­keen aitalehen eta profeten sei irudi margotu ziren.

Mul­tzo honek, pintura-lan ba­tzuen hondoan dituen urrez­ko distira eta uztai­tzen dituzten mar­ko gotikoen aberastasunez harridura sor­tzen du; pintura lanaren estiloak, bestal­de, Juan Borgoñaren pintura iradokitzen du.

Artaxoako erretaula. Artaxoako San Satur­ninoren erretaula nagusian ere azal­tzen dela dirudi Diaz de Oviedoren pintura garaikideen tal­ka. Los Arcoskoaren an­tzera, 1505ean tratua egindako lan hau diseinu gotikoa duena da, baina hanpuru­tsuagoa, aul­ki garai baten gainean bost kaletako hiru gorputz azal­tzen bai­tzaiz­kio; erdikoa delarik bata bestearen gainean dauden eta tailak sar­tzeko horma-hobi, hauek dira tailak: eseritako San Satur­nino, Haurra duen Birjina (gotikoa) eta Kalbarioa. Al­de banatan bana dituen gainerako kaleetan zaindariaren bizi­tza, Birjinarena eta Kristoren Nekal­diko eszenekin daude ohol margotuak. Babesgarriak ere margotu dira santu eta profeten irudiak ere.

Aparteko erretaula honen dokumentuek 1505era igor­tzen gaituzte, tratua egin zen Tafallako “Maese Francisco pintor” delako batengana.

Antolaketa hau, zalan­tzarik gabe, edergarri urreztatuen eta balio estilistiko aberatsagatik da erakargarria; izan ere, bere irudiak oso dira errealismo handikoak, hispaniar‑flamenko motakoen an­tzera “keinu garbi eta adieraz­korrekin”, era berean tolesdura hezur­tsu ugari duten jan­tzi astunen itxura gogor eta kartoiz­koak ere, kontrajarritako argi iker­ketak sor­tzen dituztelarik.[53]

Beharrez­koa da esatea erretaula honetan Gizakundeko eszenaren ondoan, Guztiz Garbiaren adieraz­penik zaharrenetariko bat azal­tzen dela, zutik dagoen “Tota pulchra” irudi modura, otoi­tzeko jarreran letanien sinboloez inguraturik, gerora Espainiako Errenazimentuko ertilariek adierazi zuten bezala: Juan Juanes eta beste zenbaitek.


Probin­tzietan

aldatu

Euskal probin­tzietan Lehen Errenazimentuko pinturak paregabeak dira nola kalitatez hala kantitatez Nafarroakoekin. Ertilari flamenkoen lanak inporta­tzetik eta italiar margolarien grabatuen ezagu­tzatik hasi zela esan daiteke.

Inportazio horietatik Biz­kaian eta Gipuz­koan gorde dena oso urria da eta bertako ertilariengan izan zezakeen eragina oso berandukoa izan zen, horregatik, XVI. mendearen bigarren erdiko arteari eskainiko diogun atalean aipatuko dugu.

Dena dela, Portugaleteko Santa Maria elizako Gorostizatarren kaperako triptiko flamenkoa agian hemen aipa­tzea komeniko li­tzateke, Biz­kaiko Errenazimentuari buruz­ko bere lan monografikoan Sesmerok egiten duen moduan.


Margolanak Araban

aldatu
Nekaldiaren triptikoa, Arabako Arte ederretako museoan

Araban gorde denak deigarriagoa dirudi, zeren eta bertako museoan XV. mendeko benetako ale ba­tzuk edo aurrelari flamenko handien kopiak bai baitira gaur egun.

Flandesekin etengabe izandako mer­katari­tzak erraztu zuen delako inportazioa eta Anberesetik bar­na Gasteiz eta euskal probin­tzietako beste lekuetara Peter Coeck (1502-1550) eta bere suhi Jan van Dor­nicke‑ren lantegiarekin lotu izan diren hainbat triptiko iristen hasi ziren.[54] Berauetan flamenko (Van Orley) eta italiar (Rafael) eragin bikoitz bat suma­tzen da, kontakizunerako, zehaztasunerako eta margoen bikaintasunerako zen­tzua dutelarik ezaugarri.

Hauetako ba­tzuk, esan dugunez, gaur egun Gasteiz­ko Arte Ederretako Museoan distira­tzen dute. Eskola flamenkoko margolaririk sonatuenen lan orijinalak ala kopiak dira, hala nola: Hugo van der Goes, Gerard David eta Quentin Mechys.

Gasteiz­ko Museoko aleen artean data eta dokumentu onak dituzten ba­tzuk gailen­tzen dira, Peter Coeck‑en lantegiko Ager­kundearen triptikoa eta Birjinaren Negarra, 1540ko data duena, Jai­tsiera eta Piztueraren eszenak atearen paneletan dituelarik.

Pintura flamenkoak erretauletako margolanetan badu eraginik zalan­tzarik gabe, hispaniar‑flamenkoa izena egiazta­tzen duen eskola osatuz.

Labran­tzako San Migelen erretaula. mendearen lehen hamar­kadatako zenbait margolan “bertako” eskola horrek eginak dira, agidanean, Labranzako San Migelen an­tzinako erretaula nagusitik datozenak.

Erdiko oholek Gargamo mendian Goiaingeruaren eszena konta­tzen dute; predelakoak izan daitez­keen beste seietan, binakako tal­deetan, beren sinbolo jakinetatik ezagut daitez­keen Apostoluak adierazten dituzte. Estiloz, “horror vacui” moduko baten kontakizuneko xehetasunen, oinarriz­ko margoen dramatismo sakonen eta urrea hainbat tartetan, argi koroetan, zerrendetan eta zenbait hondotan erabil­tze horren bitartez finka­tzen da.[55]

Olanoko San Bartolomeren erretaula. Arreta berezia merezi du Olanoko (Araba) San Bartolomeren erretaula nagusi mistoak ere. Honek bankuan eta atikoan Apostoluen eta zenbait santen erliebeak, eta erdiko hiru etxeetan, goitik beherako zen­tzuan, zaindari santuaren, Maria Koroa­tzearen eta Kalbarioko eskulturak daude, eta al­de bakoi­tzean bina dauden alboko kaleetan San Bartolomeren bizi­tza, Kristoren Haur­tzaro eta Nekal­dia konta­tzen da sei ohol margotuetan.

Kronologikoki 1520 inguruan koka­tzen da. Denboraz higatua eta XVIII. mendeko birmargo­tzeak direla-eta duela gutxi zaharberri­tze bat egina duenez erretaula hau XVI. mendeko lehen herenean Arabakoan artean estimagarriena bihur­tu da.

Otobarrengo San Bizente. Al­di honetan margoturiko erretauletan balio­tsuena eta adierazgarriena Otobarrengo (c.1530) San Bizente parrokiako San Blasen erretaula da.

Olioz margoturiko zor­tzi ohol ditu aterpe­txoen az­pian, San Blas go­tzainaren irudi soltea inguratuz. Bankuaren zamauan, Kristo egonarri­tsua nabarmen da eta alboetan hirunaka eta “sacra conversazione” jarreran dauden zenbait Apostoluen gorputz erdien irudiak, erretaularen bigarren solairuan azal­tzen diren beste bi eszenetan bezala; San Joanen irudiak irudika­tzen dira al­de batean eta Santa Katalina eta San Loren­tzorena bestean. Erretaularen lehen gorpu­tzean zaindariaren bizi­tza eta martiri­tzako eszenak.

Mul­tzo hau da Lehen Errenazimentua urrats sendoz aurrera doanaren ikuskizuna Arabako erretaulagin­tzako pinturan 1540 eta 1570 bitartean, harrigarria da benetan giza gorpu­tza nolako iaiotasunez adierazten den, mugimenduan dabilen gorputz jarrera ba­tzuen naturaltasuna, “ukimenez­ko balioenganako” arreta, eta formak zehazten dituen marraz­keta sendoa ukatu gabe, lehen mailako koloreen nagusitasunez­ko polikromia harmoniatsua.

Bertako egileak. Zuzen esan izan da, Kantabria al­deko beste bi probin­tzien al­dean, honako hau une garran­tziz­koa dela Arabako margogin­tzan eta Errenazimentu klasiko baterantz eginiko aurrerapena erakusten duela: irudiak gero eta estilizatuagoak eta klasikoagoak bihurtuz eta erabilitako paletaren margoetan ñabardura ho­tzak agin­tzen hasi ziren.[56]

Bertako egile ba­tzuk ezagunak dira jada eta besteak beste, Gasteizen erroturiko ertilarien dinastia baten funda­tzaile Martin Oñatekoa nabarmen­tzen da; hark eginak dira pin­tzelez­ko oholak eta Domaikia eta Morillasko (1554) erretaula nagusiko taila urreztatuak.

Bigarren erretaulan, bere seme Tomas eta bere suhi Pedro Lopez Marietak bukatu zuten honetan argi ikusten da bankuko Apostoluetan bere lan egiteko modua, per­tsonaiak hirunaka jar­tze horretan, erretaularen lehen tal­dean ikusten ditugun San Pedroren bizi­tzari eskainitako oholak eta bigarren taldean kokaturik Birjinari buruz­koak.

Erretaulen galeria. Luzuriagako elizako sakristian gorderik da an­tzinako erretaula nagusiaren bankua (1556‑57); delako bankuan, oholetan aingeru arteko Kristoren irudiaren saihe­tsetan idazten ari diren lau ebanjelariak dauden irudikaturik, bada hauetan nolabaiteko hispaniar-flamenko estiloko zerbait baina, adieraz­pen handirik gabea.

Subilana de Morillaseko Jasokundeko parrokian 1571 baino lehenago bukaturiko erretaula misto bat aur­ki daiteke, han aipa­tzen direlarik Joan Zaraitzuko nafarra eta Tomas Oñatikoa eta Andres Miñaoko gasteiztarra. Lehenengoari zor zaiz­kio mul­tzo osoko alerik ederrenak, bankuan kokaturikoei, Ama Birjinaren Ikustal­diari, Jaio­tzari, Erdainkun­tzari eta Ager­kundeari eskainitakoak.

Mesantzako Jasokundeko erretaula anonimoak (c. 1550) ere aurreko gai horiez gain, Kristo hilaren gaineko Negar Saminarena jaso­tzen du; lehen aipaturiko besteetan bezala grabatuetan inspiraturikoak dira eta oso lerroz­­koa da pintura.

Arabako margogin­tzaren historiarako une garran­tzi­tsu horretako ale bat Gaubeako parrokiako erretaula da. Al­de honetan bertan bada, gaur egun Gasteiz­ko Arte Ederretako Museoan Ribera de Val­derejoko (1548) San Estebanena den deigarri bat. Igel­tsu-lan plateresko oso apainduan laukiturik dagoen erretaula honek lau oholez­ko predela bat du Apostoluei eskainitakoa, zaindariaren martiri­tza kontatuz daude lau lehen gorpu­tzean eta Birjinaren bizi­tzari buruz­ko beste lau bigarren gorpu­tzean. Idaz­kun batek data ematen du: 1548; baina harrezkero asko kaskatu da eta birmargo­tze gehiegi nozitu ditu.[57]

Az­kenik, margolanak dituzten erretaulak hain gu­txi izanik, aipagarriak dira:

- Añuan Otazutarren kaperako San Sebastianen triptikoaren ateak, 1560 aldekoak dira, santuaren Bizi­tzako eszenak dituena,

- eta beste ohol solte ba­tzuk, halaber, Kexaako San Joanen komentuko Ager­kundeko oholen antzera, Rafaelen artelanak gogorarazten dituztenak.

Biz­kaia

aldatu

Zeanuriko erretaula. Beste euskal bi probin­tziei dagokionez, ondorengo atal batean aipatuko ditugun erretaula eta margolan inportatuen ondoan, ezin ahan­tziko dugu lehenago gotiko berantiarreko alea bezala gogoratu dugun Zeanuriko erretaularen aipamena. Haatik, bere irudien handitasunagatik lepora­tzen zaion data izan dezaketelako (c. 1520), nahiko gorputz egokiak dituelako, ukituz­ko balioen arreta eta perspek­tibako oharrengatik ale hauek ez daude lekuz kanpo hemen, Lehen Errenazimentuko aleen ondoan.


Urregin­tza

aldatu

Nafarroako zilargin­tza

aldatu

“Txikiagoak” esaten zaion artearen barruan oso teknika ezberdineko lanez hitz egin behar­ko genuke, baina laburpen honi ezarritako mugek behar­tzen gaituzte zilargin­tzari hel­tzera.

Fran­tzian landuriko zilargin­tzako ale ederrak Nafarroako erresumara inporta­tzeak, aurrekoa atalean ikusi dugun bezala, liturgiako eskulangin­tzarekiko zaletasuna eragin zuen, zalan­tzarik gabe, eta bertako lantegien sorrera eta garapena ekarri zituen. Arte hau XVI. mende hasieran zehar hedatuz joan zen eta gorakada izugarria izan zuen nola kalitatez hala kantitatez, Nafarroan eta Araban batez ere.

Zilargin­tzako lantegiak XVI. mendean zehar, agirietan azal­tzen direnetik ehun bat izan daitez­ke Nafarroan lanean ari zirenak. Ermandadeetan eta gremioetan bil­durik, beren zaindari santuak hautatu, estatutuak ida­tzi, araudiak al­darrikatu, eta beren lantegietako ikurrak sortu zituzten, zilarraren gainean ikusgai izango direlarik, metalez­ko pun­tzoien bitartez landuak.

Zilargileen gune nagusiak Iruñean, Lizarran eta Zangozan kokatu ziren. Astiro‑astiro az­ken gotikoaren ereduei lekua hartu zieten errenazimentuko egiturek eta teknikak, Aragoi eta Gaztelako zilarginen harremanetatik inportaturik. Apainketan, gruteskoak eta argimutilak heda­tu ziren, az­ken gotikoak bereak zituen landareki gaien ordez­ko.[58] Aurrerapen hau berantiar samarra da eta guztiz errenazimentukoak diren ereduak bai Iruñeko, bai Lizarrako eta bai Zangozako lantegietan ez ziren azal­du XVI. mende erdial­dera arte.

Iruñeko katedraleko eki-santua. Lan hauetako bat, agian deigarriena, Iruñeko katedraleko Eki‑santua da, 84 cm ditu altueran eta 42/37 cm oinarrian. Gingil anitz duen oina, oso barrokoz jan­tzitako hel­dulekua eta gainean hexagonoz­koa dirudien tenpletea osa­tzen dute erdiko esparru karratuak eta bi al­deetan triangeluarrak. Apaingarri plateresko ugariz eta Bibliako irudiz estalia dago. Iruñeko ikurra darama eta Pedro de Mercadorena (c.1550) eta Aragoiko zilargin­tzarekin zerikusia baduela dirudi.

Santa Ur­tsularen erlikion­tzia. Beste ale bikaina Pedro Otxobiren (1538‑48) lantegitik ateratako Santa Ur­tsularen soin‑erlikion­tzia da. Baditu 78 cm altueran. Soina zati ba­tzuetan bederen urreztatua eta ebaki platereskoz apaindurik dago, burua eta eskuak berriz koloreani­tzeko haragi kolorez­koak ditu.

San Nikolasen parrokiak ere, lehen errenazimentuaren geroztik eginiko liturgia ostilamenduetan oso abera­tsa denak, badu erlikion­tzi‑eskultura berezi bat, San Mar­kos ebanjelariari eskainitakoa, kontraposto apur batekin osoko irudian adierazia, sinboloz­ko lehoia oinetan duelarik. Bai estiloagatik eta bai podiumean zizelaturiko plateresko apainketa osagaiengatik, XVI. mendearen bigarren hereneko data izan dezake.

Ebanjelio-liburua. Nafarroako hiriburuko al­txorrean, jada aipatuak ditugun lanen artetik ere nabarmenduz, ale bi­txitzat hartzen dena aipatu beharrez­koa da ebanjelio‑liburuaren estalkia, urre koloreko zilarrez­koa zurez­ko arima gainean zizelaturikoa. Neurriz, 28 cm x 18 cm ditu eta Pedro de Mercadoren ikurra dauka.

Estal­kietan, al­de batean irudikatua du Kristo piztua eta tronuratua, Ebanjelarien sinboloen artean eta, bestean, berriz, Guru­tzil­tza­tzea. Bi eszena hauek er­tzetan eta hondoetan kiribil­ez, landarekiz eta beste zenbait apaingarri platereskoz jan­tzirik daude.


Parrokietako kalizak eta guru­tzeak

aldatu

Errenazimentuaren lehen al­di honetan liturgiako ostilamenduko alerik gehienak parrokietako kalizak eta guru­tzeak dira eta ugaritasunagatik garapena estilistikoa egoki jarrai daiteke.

Edon­tzi sagaratuak. Kalizei dagokienez, aldiz, zenbait kalitatez­ko ale, Fiteroko Santa Klararen kaliza esate baterako, trantsizioko lan modura har daiteke.

Ohiz ­kanpoko aletzat har daiteke Lizarrako San Migel elizako kaliza, berpiz­kunde estilo oso soilekoa eta arrasto platereskorik ere ez duena eta 1500 al­dera kokatuz, Cruz Val­divinos‑en ustez, Toulouseko Pierre zilarginarena dena.

Nafarroako sakristietan ikusten diren guru­tze, kaliza eta eki‑santu asko Errenazimentuaren az­ken hamar­kadetan kokatu behar diren aleak dira eta arte espresibista eta manieristaren atalean aipatu beharre­koak lirateke. Nolanahi ere, zera ikusten da, XVI. mendea aurrera doan heinean gotikotasuna murrizten ari dela, kalizen oinetara mugatuz.

Kalizen ezaugarriak. Hona hemen nolakoak izan ohi diren hauek:

- gingil anizdunak

- hel­dulekua zilindroz artikulaturiko kalostraduna azal­du ohi da,

- eta koparen az­pia kalatua duen kopa, plateresko apaingarriak kerubinez eta abarrez.

Erronkari eta Otsagiko kaliza ederretan jarraitu ohi den eredua da. Oliteko San Pedrokoak (1552) koparen biribileko dominetan gorputz osoko erliebe figuratiboak ditu.

Guru­tzeak. Guru­tzetan, berriz, XV.go ereduak jarrai­tzen du XVI. mendearen erdira arte,

- zitori horizko besoak

- guru­tzadura karratuak,

- baina apaingarri platereskoez estaliak daudenak.

Halakoxea da, batez ere, Lizarrako San Migelen guru­tzea, eta halakoxeak Iruñeko lantegietatik irtendako beste ba­tzuk: urregin­tzako benetako bi­txi bat da Al­ko­tzeko guru­tzea, guru­tzadura karratua, erdi parean zabalguneak dituzten beso zuzenak eta zitori horiz­ko amaieraren eskema jarrai­tzen duena.[59]

Guru­tzearen eskema gotikoak ez ditu motel­tzen berpizten ari diren irudiak, formak eta osagaiak ezar­tzen duten berritasun estilistikoaren inpresioa.

Gauza bera esan daiteke Lei­tza, Baraibar, Tirapu, Ameskoako San Martin eta abarretako prozesioetako guru­tzeez ere, denak XVI. mende erdial­dekoak ziur asko.

Mendearen bigarren herenean joera ezberdineko egiturak nahasian jar­tzen dituzten guru­tzeak gara­tzen dira:

- beso kalostradun lauak, apaingarri platereskoez,

- eta irudika­tze espresibistaz estaliak.


Euskal probin­tzietako urregin­tza

aldatu

Zilargin­tzaren Urrez­ko Aroa Araban

aldatu

Nafarroak bezainbeste lantegi eta hark bezainbeste zilargin­tzako emai­tza iri­tsi ez bazuen ere, Arabak eta zeha­tzago esanda Gasteizek liturgiako zilargin­tzan garapen harrigarri bat ezagutu zuen. Zilargin­tzako lantegien bizi­tza eta jarduera, beren ikur eta pun­tzoiaz eta euskal zilarginez eta batez ere Araba al­dekoez gaur egun jakin daitekeen guztia sakonki aztertu zuen Rosa Martin Vaquerok Errenazimentua, euskal zilargin­tzaren “Urrez­ko Aro”tzat dauka.[60]

Lehen al­dia gotikoak bizirauten duelako bereizten da.

'Guru­tze, kaliza eta kopoietan':

- oinak, gingil ugaridunak dira;

- hel­dulekuak, poligonalak,

- eta korapiloak berriz egitura biribiletara jo­tzen dute.

Edon­tzi sagaratuak. Aipagarriak dira Heredia eta Mar­kizeko kalizak.

Egitura soila dutenak baina ebaketa plateresko politak dituztenak dira Andolluko kaliza eta Argomaiz­ko zilarrez­ko kopoia.

Guru­tzeak. Baina inolako zalan­tzarik gabe, Gasteiz­ko elizbarrutiak dituen plateresko al­di honetako bi alerik ederrenak zilar zizelaturiko prozesioetako bi guru­tze dira:

- Ehariko (c.1540) Donemiliagako guru­tzea

- eta Samaniegokoa guru­tzea (c.1550), Naiarako ikurra eta Juan Alonso Butronen pun­tzoia duena, gaur egun Gasteiz­ko Katedral Zaharrean gorderik da.

Bietan ere, Guru­tzil­tzatuaren irudi inguruan, bai kimu sortan bai kalostradun eskulekuan eta bai zitori horizko besoetan, grutesko, soin‑enbor eta “a candelieri” apainketa-gai ugariren ondoan eszena ikonografikoen aberastasun sinestezin bat heda­tzen da.

Ekora, Santa Koloma edo Are­txabaletakoak bezalako guru­tze berantiarrak manierista estiloan sar­tzen gaituzte jada.


Gipuz­koa eta Biz­kaia

aldatu
Arrasateko ekisantu platereskoa

Gipuz­koan. Gorde direnak eta XVI. mendean kokatu behar­ko liratekeen liturgia zerbi­tzurako aleak ez dira asko. Ia denak Elizbarrutiko Museoan daude jasota. Urre koloreko zilarrez daude zizelaturik gehien­tsuenak.

Eki‑santuak. Zenbait eki‑santuk aztar­na platereskoak gorde ditu, Bergarako Oxirondoko Santa Mariatik ekarriak eta Arrasateko parrokiak dituen biak, esaterako. Berauen artean denetan garaiena (0,96 m) bereziki ederra da, gruteskoz apainduriko hexagonoz­ko oina, tenplete moduko korapiloa eta Kristo, San Pedro eta Tetramorfosa bil­tzen dituen gotiko orra­tzak dituela.

Guru­tzeak. Segidakoak, piz­kundeko arrasto oso argiak dituztenak dira Billabona, Amasa, Albistur, Goiaz, Zumarraga, Usurbil eta abarretik sorturiko prozesioetako guru­tze ba­tzuk, baita Errezil, Berastegi, Her­nani eta Ur­nietako zilarrez­ko in­tsen­tsu‑on­tzi zenbait ere.

Kalizak, hauetako ba­tzuk sinaturik daudenak, besteak beste, Arrasate eta Urre­txukoa; baita “Erromako erara zizelaturiko” bakarren bat ere, on Rodrigo Mercadok bere San Migelen kaperarako opariz eman zuena.

Agian edertasunik handiena eki‑santuetan bilatu behar­ko li­tzateke, kalostraz­ko zutabe­txo eta apaingarri platereskoen­tzat egokiak direlako.

Biz­kaian. 1500 inguruan Bilbon eta ia beste inon bizi ez ziren egile eta lantegi ugariren agiriak badira. Gal­duak dira lanetako asko, baina XVI. mendeari eman beharrez­ko kalitatez­ko ale ba­tzuk gel­di­tzen dira:

- kalizak, Plen­tzia, Ondarroa eta Elorrion, Etxebarriko San Agustinen, adibidez;

- zenbait kopoi, Sopela, Santur­tzi eta Ondarroakoak;

- hainbat eki‑santu bikain, beren apainketa ugari eta dotoreagatik deigarriak direnak, besteak beste, Axpe‑Busturiako Santa Mariakoa.

Prozesioetako guru­tzeak dira lapurretei, honda-zalekeriari eta denboraren irabaziei hobeto gogor egingo balie bezala, gehien gorde direnak. Besteak beste nabarmendu dezagun:

- Kortezubiko Santa Mariakoa, hain baita ongi zizelatua,

- Busturiako Axpen ere, Ebanjelarien irudiak dituena, ar­kitek­turaz­ko osagaiak eta apaingarri plateresko ugari dituenez;

- Mundakakoa, bere irudietako ba­tzuetan aurrekoaren an­tza duena, baina apainketaz xumeagoa dena;

- Urduliz­koa, berriz, kontrako al­dean Tetramorfoa grabaturik duena;

- eta beste zenbait Arrieta, Aran­tzazu, Gal­dakao eta Mañarian.

Hauetako ale ba­tzuen egituretan gotikotasunak jarrai­tzen duela eta piz­kundekoa dena apaingarrietan azal­tzen dela suma daiteke. Ez da ahan­tzi behar inportaturiko ale dezente ere gorde dela, hala nola:

- Mar­kina‑Xemeingo Jasokundeko eki‑santua, Castillo izeneko zilargile sevillar batek landua eta parrokiari erregalatu zi­tzaiona.

- Maskurua Sendiaren Triptikoa ere Espainiako gorteetatik ekarria dela ziurta daiteke, tradizioa denez, Felipe II.ak bere idaz­karietako bati opariz emana.

Bilboko Arte Ederretako Museoan 1986an, Biz­kaiko an­tzinako zilarrez­koen erakusketa bat zela-eta, erakusgai zen guztiaren argaz­kiak zituen katalogo eder bat argitaratu zen, eta erantsirik zuen berrehun bat zilarginen izenak zituen Hiztegia.[61]

Laburpena

aldatu

Platereskoa. lehen errenazimentua: inportaturiko estiloa. Kapitulua izenda­tzeko erabili dugun inportazioa izena ongi frogatua dela eraku­tsi digu Baskoniako Errenazimentuaren azter­keta sakonaren emaitzak.

Georg Weise historialariari ez zi­tzaion oharretan jar­tzea ahaztu gure penin­tsulako iparral­deko probintzietan “erromatarren” hiz­kera berria onar­tzeko erabili ziren itzulinguru eta atzerapenak. Estilo hau onartu zuen eskual­de honek, baina oso beranduan eta nolabaiteko gotiko espresibistaren loturetatik erabat askatu gabe. “Italiarren oinarri estilistikoak eta arte idealak bere­tzat har­tze soilaren hasierako jarrera gel­di eta lo­tsati batetik, norbanako bereziaren adieraz­pen gero eta indar­tsuago eta subjektibismo espresionistaren estasiraino” oso poliki igaro­tzen zen –dio Weisek.[62]

Espainia Iparral­deko lehen errenazimentuari buruz alemaniar iker­tzailearen aipamen arrunt horretatik Euskal Herriko gure alor berezira etorriz, italiartasun inbadi­tzaileari gogor egite inkon­tzientea adieraz­pen zorro­tzagoz baieztatu behar­ko dugu, Chueca Goitiak egin ohi duen moduan, alegia “platereskoa ez zela euskal azal gogorra biguntzera iri­tsi”.[63]


Platereskoaren sarrera Euskal lurral­dean

aldatu

Eragin hori gaztelartu zen elite baten bitartez hasi zen: Arabako noblezia jaio­tzen ari zen Hispaniako monar­kian sar­tzean, ikusi dugun bezala, hark hegoal­­detik zetorren joeraren arabera eraiki­tzen zituen jauregiak.

Oñatin, halaber, “hiribil­du plateresko” izendapena eran­tsi diogun lekua izanik, estilo berriaren aztar­nak saihestea ezinez­koa izan zen. Oñatiko konde Iñigo Gebara eta Erregearen idaz­kari Juan Lopez Lazarraga –Nafarroako Erregeorde eta Gaztelako Kon­tseiluko Lehendakari–, on Rodrigo Mercado Zuazolakoaren antzera, Gaztela al­dera hain irekirik zeuden gizonen eraginez, az­ken berrikun­tzei ixteko euskal joera bera onartu beharra daukagu, eraikin sendo, egituren halakoxe xumetasunari, harlan­dux­ko zakarraren teknikari eta apainketa antiklasikoari zaion leialtasunak ezarritako mugen barruan.

Bat‑batean eta laster platereskoaren jai-giro iskanbila­tsura ireki­tzea baino joera nabarmenagoa duen xumetasun al­derako eraikun­tza publikoen tradizioari zi­tzaion leialtasuna da. “Esaten ari garenaren ispilurik onena –idazten du Chueca Goitiak– Oñatiko Uniber­tsitatean dago, hain justu, herri baten estiloaren aur­kako tinkotasunean, bere langin­tzen barruan honek azal­tzen duen zorroztasunean”.[64] Nafarroan Lehen Errenazimentua ez zen sartu harik eta goi-mailako per­tsonaia ba­tzuk, beren Humanismoko Eskolaren bitartez, Lizarran, Ira­txen, Tuteran, eta abarretan, soroa ongi prestatu zuten arte.

Orokorrean esan daiteke, eragile berezi eta elitisten esku har­tzea erabakigarria izan zeneko (Oñati eta San Telmo) puntu jakin horietatik kanpo, estilo berria ez zela onartua osoki Gipuz­koa eta Biz­kaia barrualdean aspal­ditik euskal­dunak ziren lekuetan, baizik eta muga al­detan (Viana, Tutera, Otsagabia) Gaztela eta Aragoiko iragaz­penak erraz­kien ematen ziren lekuetan, hain zuzen ere. Az­kenik leku hauetan ere lor­tu zuen sar­tzea estilo berriak, hala nola Biz­kaian: Begoñako Gure Ama elizan, Bilboko San Bizenten... Hala ere, historialariak hauxe ziurta­tzen du: estilo bat bar­nera­tzea baino gehiago dira, hispaniar maisu handien imita­tze kaskarrak.


Erretaula eta honen esanahia

aldatu

Atal honen amaieran bada berretsi beharre­ko beste gai bat, elizetan erretaulek dagoeneko lortua duten garran­tzia, alegia. Erretaulen jatorria nahikoa ezaguna izanagatik, historialariek eder­ki egingo lukete arrazoi sozio‑erlijioz­koek eragin duten makinaria honen garapen izugarria sakonetik azter­tzen balute, hau da, eliz barruko bizi­tzaren arrazoiak eta har­tzen dituen forma ugariak eta kristau-elizen mul­tzoa Europa guztiko museoetako aberastasun guztia baino handiagoa den 20 mendetako artearen ondare ikononikoaren era­kusleiho bihurtzeko.

Elizak, Kristoren lekuko heroiko izateagatik, eukaristiaren al­darean jarri behar ziren martirien erlikiaz ezin hor­niturik gel­ditu zirenean, beren ikonoez baliatu ziren; eta horrela jaioa da predela. Ondoren, handik, aurreko kapituluetan hitz egin dugun triptiko txikira igaro zen.

Triptikoak bikoiztu egin ziren, bider­katu egin ziren eta bere neurriak hazten eta itxura denez al­dare gainean ezar­tzera iri­tsi zen, al­dare honek kristau liturgiaren misterioaren erdigune den aldetik duen garran­tzi itzela ilunduz; al­di berean liturgia ofiziala apezgoak bahituta gel­dituko zen presbiterioa absidearen hondoraino eramanaz, sinestedun laikoaren­tzat ulergai­tza zen hiz­kun­tza liturgikoari eu­tsiz eta herri leialaren­tzat bar­nera­tzen zailak ziren sinbolo eta alegiaz­ko egitura ba­tzuek erabiliz.


Elizaren zen­tzua eta artearen presen­tzia

aldatu

Lehen Errenazimentuko arte kristauak, batetik, ar­kitek­turan gotiko berantiarraren neurri itzelak gai­tzesten bazituen, humanismoaren eta idealen zuhurtasunez, orekatsu eta neurri­tsu izatearekiko leialtasunez, eta, bestetik, bere elizen barruan, Eliza beraren bizi­tzagatik baino uler­tzen ez diren arrazoiak zirela-eta, aurretik sumatu ezin zitez­keen al­daketak gertatu ziren: misterioaren erdigunea zena katekesi-gela bilakatu zen; isiltasun mistagogikoaren bizitokia zena fedearen jauregi bikain bat izaten hasia zen, hala nola, el­karte otoiz­lariaren bizileku xume izanaz hasi zena, gur­tza-leku baten partekatu bat izan ordez, museo baten an­tza handiagoa zuen leku bilakatuz.

Platereskoa, gainerako Espainia al­deko eskual­deetan bezala, Euskal Herrian ere, mende gotikoetan noraezean abiatua zenaren lekukoa izaten hasi zen. Eta Baskonian Lehen Errenazimentuaren arte kapituluak ematen diz­kigun lekukoetan adibideak eskain­tzen diz­kigu, meza-emailea den go­tzainaren (on Rodrigo Mercado Zuazolakoa) begietara eskain­tzen den jauregiko kapera batean dagoen triptiko xume batetik hasi, eta, besteak beste, Oñati, Bergara, Al­tzaga eta Garagar­tzako eliztarren arreta erakar­tzen hasi ziren erretauletatik igaroz, Cintruénigo, Izaba eta Mendabiako elizatara zihoazen nekazari leialak harri­tzeko bai, ez bero­tzeko ordea, al­darea gainez­ka jar­tzen eta absidea estal­tzen duten sekulako aparatura artekoak; heterodoxiaren berrikun­tzen aur­kako eran­tzun moduan, Kontrarreformak Barrokoaren gehiegikeria guztiak harrapa di­tzan arte.


Bibliografia

aldatu

ARRAZOLA ECHEVERRIA, Mª Asunción: El Renacimiento en Guipúzcoa. Donostia, 2. argit. 1988, 2 libk.
AZCARATE RISTORI, José Mª: La influencia miguelangelesca en la cultura española. Goya, 74‑75. aleak, 1966, 104‑121. or.
BARAÑANO Kosme Mª, GONZALEZ DE DURANA J., JUARISTI I.: Arte en el País Vasco. (Madril, 1987), 95‑122. or.
BARRIO LOZA, J.A.: Los Beaugrant. (Bilbo) 1984.
BIURRUN Y SOTIL, Tomas: La Escultura Religiosa y Bellas Artes en Navarra, durante la época del Renacimiento (Iruñea, 1936).
CAMON AZNAR, J.: La arquitectura plateresca en España. 2 ale. (Madril, 1945).
CAMON AZNAR, J.: La escultura y la rejería españolas del siglo XVI. S.A. XVIII.ean, (Madril, 1961).
CASTRO, J.R.: Cuader­nos de Arte Navarro. (Iruñea, 1949).
CHECA CREMADES, F.: Pintura y Escultura del Renacimiento en España, 1450‑1600 (Madril, 1983).
CHUECA GOITIA, Fer­nando: Arquitectura del siglo XVI. A.H.n, (Madril,1963).
CHUECA GOITIA, Fer­nando: El plateresco. Imagen de una España en tensión. (Madril, 1998).
CONDE, P.J.: Historia de Santo Domingo de Pamplona. P.V.n, 1977, 513‑563. or.
ECHEVERRIA GOÑI, Pedro L. eta FER­NANDEZ GARCIA, Ricardo: Precisiones sobre el Primer Renacimiento escultórico en Navarra. Esteban de Obray y Jorge de Flandes. P.V.n, 168. znb., 1983ko abendua, 29‑60. or.
ECHEVERRIA GOÑI, Pedro Luis eta FER­NANDEZ GARCIA, Ricardo: Arquitectura religiosa en Navarra durante los siglos XVI‑XIX. “Ibaiak eta Haranak”, 8. libk., Donostia, 1991.
ECHEVERRIA GOÑI, P. L. eta beste ba­tzuk: Erretauloak. Retablos. 2 ale, Eusko Jaurlar. (Gasteiz, 2001).
FOR­NELLS ANGELATS, Mon­tserrat:La Universidad de Oñate y el Renacimiento. Gipuz­koako Foru Al­dundia, 1995.
GARCIA GAINZA, Mª Concepción: La escultura navarra del Renacimiento. “Historia del Arte Hispánico”, III. libk., 1980.
GARCIA GAINZA, Mª C.: (Zuzendaritzapean), Catálogo Monumental de Navarra (C.M.N.) 9 libk. (Iruñea, 1980‑1997).
GONZALEZ DE ZATARE, J. M.: La literatura en las Artes. Iconografía e Iconología en las Artes en el País Vasco. (Donostia,1987).
ITURGAIZ, Domingo: Iglesia de Santiago. Convento de Santo Domingo. Padres Dominicos. (Iruñea, 1994).
MARTIN VAQUERO, Rosa: La Platería en la diócesis de Vitoria (1350‑1650). (Gasteiz, 1997).
MARTIN MIGUEL, Mª Anjeles: Arte y Cultura en Vitoria durante el siglo XVI. (Gasteiz, 1998).
SAGREDO, Diego de: Medidas del Romano (Madril, 1986), 1549ko Faksimilea Argit.).
TARIFA CASTILLA, Mª Josefa: Juan de Villarreal: tradicción e innovación en la arquitectura navarra del siglo XVI. P.V.n, 221. znb., 2000ko irail‑abendua, 617‑654. or.
SEBASTIAN, Santiago: En tor­no al Primer Renacimiento. P.V.n, 10. eranskina, (1991), 103‑107. or.
SEBASTIAN S., GARCIA GAINZA, M.C. eta BUENDIA, R.: El Renacimiento. Historia del Arte Hispánico, III.ean, (Madril, 1980)
URANGA GAL­DEANO J. E.: Retablos navarros del Renacimiento. (Iruñea, 1947).
V. V., Monumentos Nacionales de Euskadi, 3 libk. (Bilbo, 1985).
V. V., El País Vasco y la Rioja durante el siglo XVI. L. D. 31.ean, 1985.
V. V., Damian Forment, escultor renacentista. (Donostia, 1995).
WEISE, Georg: Spaniche Plastik aus sieben Jahrhunderten. (Reutlingen, 1927).
WEISE, G.: Die Plastik der Renaissance und des Frühbarock in nördlichen spanien. 2 libk. (Tübingen, 1959).
WEISE, G.: La Plástica del Renacimiento y del Barroco en la España septentrional. Aragón, Navarra, las provincias vascas y la Rioja. Aleman idaz­kiaren I.go eta II. aleen laburpen bat. (Tübingen, d/g).
ZORROZUA SANTISTEBAN, Julen: Errenazimentuko Artea Araban. El Arte del Renacimiento en Alava. (Gasteiz, 1999).


Erreferentziak eta oharrak

aldatu
  1. “Gaztela Zaharrean bere lurren jabe ziren nekazariak %30a ez zuten pasa­tzen, eta Gaztela Berrian, berriz, %20a; gainerakoak jabego‑lurrak ziren, erregearenak ala Elizarenak”. F. CHUECA GOITIA, El plateresco. Imagen de una España en tensión. (Avila, 1998), 10. or.
  2. F. CHUECA GOITIA, Arquitectura del siglo XVI. A.H. XI.ean, 343. or.; G.WEISE, La Plástica del Renacimiento y del Barroco en la España septentrional. Aragón, Navarra, las provincias vascas y la Rioja. Alemanez­ko testuaren laburpen bat, I. eta II.go liburukiena. Tübingen. 10. or.
  3. F. MARIAS, El Renacimiento “a la castellana” en el País Vasco: concesiones locales y resistencia “a lo antigüo”. Errenazimentuko Artearen berrikusketa. Ondare 17, A.P.M. (Donostia, 1998), 17‑31. or.
  4. Mª Anjeles MARTIN MIGUEL, Arte y Cultura en Vitoria durante el siglo XVI. Gasteiz­ko Udala (Gasteiz, 1998), 513. or.
  5. Baskonia honetan Errenazimentu latindarra astiro egoki­tzeari buruz onartu behar da Chueca Goitiak adierazten zituen ohar lirikoetan badela egiarik, non “oraindik lur ar­kaiko eta amatiarraren usaina gorde­tzen duen, eta muga mendi­tsu honetara mundu moder­noaren distirak XVI. mendean iri­tsi orduko, are sar­korragoa izango zen. Matriar­katutik hurbil zebilen jatorriz­ko eta oinarriz­ko bizimoduan murgil­durik, gizabanakoaren arimak senti­tzen dituen forma eta lerroz­ko, propor­tzio eta erritmoz­ko nahimen zehatz horiek, ez ziren iristen edo ez ziren senti­tzen ibar estu eta hezeen hondoenean, zeinetatik, lurraren elikagai den humusak irakiten duen ukuiluetako lurruna behereneko zeruak uki­tzera arte igo­tzen dela dirudielarik”. Arquitectura del siglo XVI. A.H. XI.ean, 342. or.
  6. Sona handikoak dira Espainiako eki-santuak, eta beroiekin oso loturik dago Arfe‑tarren izena: Toledo, Avila, Granada, Cuenca eta abarretako katedraletako eki-santuak. Haren De varia conmesuratione liburu sonatuan ohartarazten zuen “antiguamente no avía diferencia de los Artífices que aora llamamos Escultores y Architectos a los que aora son plateros; por lo cual es cosa cierta que los preceptos de los unos son necesarios a los otros”.
  7. Ikus, CHUECA GOITIA, El plateresco...28‑30. or.
  8. Badirudi delako kimu hauek italiar monumentu askotan ikusten zirela, era guztietako osagai ar­kitek­tonikoetan landuak, eta baita “Napoliko eta Erromako an­tzinako eraikun­tzetan, lurpean, hai­tzuloetan edo italiarrek grote esaten zaien gangetan margotuak ere, handik atera zutelarik groteskoa”. Felipe de GUEVARA, Comentario de la pintura (c.560), 68. or.
  9. F. CHUECA GOITIA, Arquitectura del siglo XVI. H.A., XI.ean, 343. or.
  10. J. ZORROZUA, El arte del renacimiento en Alaba. (Gasteiz, 1989), 40. or.
  11. Per­tsonaia honi buruz ikusi, Julio César SANTOYO, El doctor Escoriaza en Inglaterra y otros ensayos británicos. (Gasteiz, 1973); Juan VIDAL ABARCA, Linajes alaveses: los Escoriaza. B.I.S.S.n, 1977.
  12. Gasteizko etxea azter­tzerakoan, Alcala de Henaresko San Il­denfonso Ikaste­txeari egin zaiz­kion aipamen jada klasikoak, langin­tza horretako ar­kitek­to bezala Luis de Vegaren partaidetza protagonista kontutan hartuz gero, izenda­tze horretan bertan aur­kituko zuten oinarririk logikoena, Arabako Rodrigo Gil eta Aita Martin de Santiagori arabarren lana lo­tzeaz balia­tzearen aurrean. F. Marias, O.c., 22. or.
  13. JO. ZORROZUA, O.c., 19. or. eta hur.
  14. M. PORTILLA, C.M.V. (Gasteiz, 1992), V. libk., 96. or.
  15. Eraikuntza-lanaren tratua biz­kaitar Sancho Martinez Arego maisuarekin eta bere seme Pedrorekin egin zen, baina ez da tailagileen izenik ematen.
  16. “Koru honen programa ikonografikoa, ideologia Erasmo zalearen eragin handia zuen bururen batek sortua izango zen, inperioko duintasunaren ain­tza handiago­tzeko. Hor­txe bil­du ziren oso goiztiarrak ziren Karlos V.aren per­tsonarenganako gorespen topiko guztiak, hots, gerrari heroia, bertute­tsua, garailea, bakegilea eta Erromako an­tzinatean sustraituriko dinastiaren ideia”. Ana Isabel UGAL­DE GOROSTIZA, El coro de la parrokia de Santa Maria de Salvatierra. Una loa al Emperador. Revisión del Arte del Renacimiento, ONDARE 17. A.P.M. (Donostia, 1990), 363. or.
  17. J. ZORROZUA, O.c., 21‑23. orriak; ikusi, halaber, J.A. BARRIO LOZA, Los canteros vizcaínos (1500‑1800). Diccionario biográfico. Kobie 1981.
  18. C.M.V., IV, 142. or. eta hur.
  19. J. PLAZAOLA, Historia y Sentido del Arte Cristiano. BAC Maior, 1996, 682. or. eta hur.
  20. Askoren iritziz, errenazimentuko garbiak diren Mendoza Kardinalaren hilobiko formak, Diego de Sagredoren Medidas del Romanoren (1526) emai­tza izan zirela; baina, Fer­nando Marias‑ekin batera “lan horretatik isur­tzen diren arauak askoz gaindi­tzen dituztela” ere onar daiteke. Ikusi, 1986ko edizio faksimilaren sarrera.
  21. Lehendabizi G. MANSO DE ZUÑIGAk kontatu eta dokumentatu egin zen, Historia del monasterio de San Telmo lanean (Donostia, 1951); eta gerora Tarsicio de AZCONAk, Fundación y construcción de San Telmo de San Sebastián (Donostia, 1972).
  22. Mª Asunción ARRAZOLA, El Renacimiento en Guipúzcoa. (2. argit.) (Donostia, 1988), I, 106‑114. or.
  23. F. MARIAS, O.c., 17‑31. or.
  24. Lurpera­tzea San Migel parrokian egiteko nahiaren eskakizuna luzatu zitzaionean, Oñatiko Kondeak ezetz eran­tzutearen ondorioz etorri zen monasterio hau eraiki­tzeko erabakia.
  25. Ikusi Bidaurretako komentuari buruz Mª Jose LANZAGORTA eta Mª Anjeles MOLEROren lan monografiko dokumentatua, Los Lazárraga y el convento de Bidaurreta (siglos XVI‑XVIII). Un linaje en la historia de Oñate. Eusko Ikaskun­tza 1999.
  26. Mª J. LANZAGORTA eta Mª A. MOLERO, O.c., 64. or.
  27. Ikusi, Mon­tserrat FOR­NELLS, La Universidad de Oñate y el Renacimiento. Gipuz­koako Foru Al­dundia, 1995, 60. or. San Migel parrokiaren eraikun­tzari buruz, ikusi Mª Asunción ARRAZOLA, Oñate (Donostia, 1973); Ignacio ZUMAL­DE, Historia de Oñate (Donostia, 1957), 470. or. eta hur.
  28. Egilea Siloe izan daitekeenari buruz, ikusi Manuel eta Mª Elena GOMEZ MORENO, El sepulcro de Don Rodrigo Mercado de Zuazola en Oñate. Oñate al­diz­karian, 1950, 40‑46. or.; Mª A. ARRAZOLA, O.c., II. libk. 1988, 87. or.; J. M. GONZALEZ DE ZARATE eta M. RUIZ DE AEL, Humanismo y arte en la Universidad de Oñate. Ephialte Argit. (Gasteiz, 1989), 56‑57. or.; Mon­tserrat FOR­NELLS, O.c., 67. or.
  29. “Jakinduriaren alegia bat izan behar­ko du, atzean Espiritu Santuaren irudia azal­tzen baita”. M. FOR­NELLS, O.c., 65. or.
  30. M. A. ARRAZOLA, O.c., 35. or. Ikusi, halaber, J. LATORRE ZUBIRI, Retablo de la Piedad (Oñate). Restauración. Gipuz­koako Foru Al­dundia 1999.
  31. G. Weise litekeena bezala jo­tzen du. Die Plastik der Renaissance in Spanien. I. libk. (Tübingen, 1957, 83. or.
  32. “Avilan go­tzain aul­kia berea izan zuen bitartean, 1530 eta 1540an, bere kez­ka nagusia izan zen bere jaioterrian Sancti Spiritus Ikaste­txea sor­tzea eta eraiki­tzea, horretarako bere herio­tza baino lau urte lehenago Valladoliden testamentuan bere ondasun guztiak emanaz zin egin zuelarik.” M. FORMELLS, O.c., 83. or.
  33. F. Mariasek, Rodrigo Gil de Hontañonen al­dera erabaki du; O.c., 24‑25. or.
  34. Uniber­tsitateko kaperako erretaularen egilea ere baden Pierres Picart‑en estiloak “Gaztelako eskulturan eta zeha­tzago esanda, Valladolidekoaren ingurumarian guztiz lekuturiko ertilari bat erakusten du”. M. FORMELLS, O.c., 99. or.; Mª Elena GOMEZ MORENO, O.c.
  35. M. FORMELLS, O.c., 110‑137. or.
  36. Az­karateren hi­tzetan, gruteskoek eta elegiaz­ko osagaiek “Gaspar de Torresillasen tailagin­tzako aberastasuna gogorarazten badute ere, Burgos al­deko Siloe eta Forment‑en lantegien sorburukoekin loturik azal­tzen dira eta Picart fran­tsesak ere esku hartu izana ere oso litekeena da”. La escultura... A.H.n, IX. libk., 205. or. Echeverria Goñik ere, inolako duda‑mugarik gabe fran­tses eskulturagilearena dela irizten du. Erretauloak. Retablos. Eusko Jaurlari­tza 2001, II. libk., 594‑600. or.
  37. Felix LÓPEZ DEL VALLADO, Crónica del Primer Congreso de Estudios Vascos, 755. or.; ikusi, halaber, Arqueología. Provincias Vascongadas. Geografia General den Pueblo Vasco: Provincias Vascongadas‑en, 936. or.
  38. P. L. ECHEVERRIA GONI, eta beste: Erretauloak. Retablos II. libk., 564. or.
  39. Delako inprimategiaren lan humanistiko garran­tziz­koari buruz, ikusi J. GOÑI, El impresor Miguel de Eguía, procesado por la Inquisición. H.S. I.libk., 1948, 35‑88. or.
  40. C.M.N., V. libk., 3, 229. or.
  41. Ikusi, Juan Cruz LABEAGAren monografia polita, Santa Maria de Viana, joya del Camino de Santiago (Iruñea, 2001); era berean, C.M.N., II. libk., 1, Lizarrako Merindadea, 1, XXVIII.
  42. F. CHUECA GOITIA, Arquitectura del siglo XVI. A.H., IX, 352. or. Egile honek imajinagile izan zen Her­nando Maisuaren izena idazten du, berea izan daitekeelarik “apurra ez den apainketa honen ain­tza”.
  43. Manierista da jada klaustro gaina, platereskoaren inolako arrastorik ez duena. C.M.N., II, 1, XXX.
  44. Mª C. GARCIA GAINZA, El mecenazgo artístico de don Pedro de Villalón de Calcena, Deán de Tudela. Seminario de Arte Aragonés, XXIII, 113‑120. or.
  45. Martin Agirre hartu zuten lanerako 1561ean guru­tzadura eta burual­dea handi­tzeko; lana hau ez zen hurrengo mendera arte bukatu. C.M.N. III, 33. or.
  46. “Agirietako datek eta eraikuntza-lanen azter­ketek emai­tzok uzten dituzte –ida­tzi du Garcia Gainzak– Gabriel Joly eta Juan de Morenoren giroa dela eraginik handiena duena”. Revisión del Arte del Renacimiento. ONDARE 17, A.P.M., (Donostia, 1998), 59. or.
  47. Esteban Obray‑aren izaerari eta lanari buruz­koak, ikusi: J. R. CASTRO, La escultura en Navarra en el siglo XVI (Donostia, 1936); Idem, Cuader­nos de Arte Navarro. Escultura (Iruñea, 1949), 18‑23. or.; M. C. GARCIA GAINZA (zuzd.) C.M.N., I, 72. or.; J.GOÑI GAZTANBIDE, El coro de la Catedral de Pamplona. P.V.n, 1966, 381. or. eta hur.; P. ECHEBERRIA GOÑI eta R. FER­NANDEZ GARCIA, Precisiones sobre el Primer Renacimiento escultórico en Navarra. P.V., 168. alea, 1983ko urtarrila, 29‑60. or.
  48. P. ECHEVERRIA GOÑI, La Catedral de Pamplona (Iruñea, 1994), II. libk., 6‑18. or.
  49. “Iruñean, Guillen de Olandaren ezaugarriak zituen buru-motak irauten zuen, bere marra gogorren xehetasuna, gotikoaren argaltasuna eta aurpegien luzetasunaz, gogo bil­duaren seriotasun, aszetiko eta tinko jarreran”. G.WEISE, La Plástica del Renacimiento y del Prebarroco en España septentrional: Aragón, Navarra, las provincias vascas y la Rioja. Alemanezko ida­tziaren laburpen bat. (Tübingen) 25. or.
  50. J. ECHEVERRIA GOÑI eta R. FER­NANDEZ GARCIA, Precisiones sobre el Primer Renacimiento escultórico en Navarra. Esteban de Obray y Jorge de Flandes. P.V. 1983, 49. or.; J. C. LABEAGA MENDIOLA, Noticias de algunos retablos aragoneses del taller de Sangüesa (Navarra). El Arte Barroco en Aragón. Actas del III Coloquio de Arte Aragonés (Huesca, 1983), 207‑221. or.
  51. G. WEISE, La Plástica del Renacimiento y del prebarroco en España septentrional... Laburpen bat...17. or.
  52. Die Plastik der Renaissance und des Frühbarok... (Tübingen, 1957), 39. or.
  53. “San Satur­nino eta Nekal­diaren historiak konposaketa trinko moduan daude antolaturik, aldiz, Mariaren eszenak lasaiago azal­tzen dira, baina betiere per­tsonaiak, espazioz­ko eta perspek­tibaz­ko efek­tuak baino lehenago jarriz, nahiz eta errenazimentua ulertzera egiten duten”. C.M.N. III, 9. or.
  54. Gairik adierazgarrienak al­de batetik, Haurra duen Birjinarena, Familia Santua eta Jaunaren Ager­kundearenak dira, eta bestetik, Kalbariokoak eta Kristo hilaren gaineko negarrena”. J. ZORROZUA, El Arte del Renacimiento en Alava, 81. or. eta hur.
  55. Labrazan harri­tzekoa ez den arduraz hartu izan da erretaularen barruko taula batean erretaula­txo margotu bat azal­tzea. Raquel SAENZ PASCUAL, El dualismo pictórico en la primera mitad del siglo XVI. V.V.n, Erretauloak. Retablos I, 166‑177. or.
  56. J. ZORROZUA, O.c., 84. or.; C.M.N. IV, 450‑451. or.
  57. Erretaula honen azter­keta ikonografikoaren xehetasunak, ikusi, Raquel SAENZ PASCUAL, En tor­no al retablo de Ribera de Val­derejo. Revisión del Arte del Renacimiento. Ondare 17, A.P.M.n (Donostia, 1998), 423‑433. or.
  58. Maria del Carmen HEREDIA, Plateria del Renacimiento. El Arte en Navarra sailean, 24. alea Nafarroako Foru Aldundia (Iruñea,1994), 374. or.
  59. C.M.N., V, 2, 628. or.: “A candelieri” kokapena jarrai­tzen duten zizelaturiko landaredi gaien apainketaz estalia du gainal­de guztia, guru­tzearen profil guztia zehar­ka­tzen duen hosto eta lore handiz­ko gailurreria batez osatua delarik”. Aurreal­deko guru­tzaduran Kalbarioa dago irudikaturik, atzeal­dekoan berriz San Esteban eta Tetramorfoaren sinboloak.
  60. R. MARTIN VAQUERO, Artes decorativas en el Renacimiento Vasco: la Edad de Oro de la Plateria. Revisión del Arte del Renacimiento. ONDARE 17, 115‑151. or. Ikusi egile berberaren dok­tore­go-tesia: La platería en la diócesis de Vitoria (1350‑1650). (Gasteiz, 1997).
  61. J.A.BARRIO LOZA eta J. R.VALVERDE, Platería antigüa en Viz­kaya. Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1986. Ikusi, halaber, F. SESMERO, El arte del Renacimiento en Vizcaya (Bilbo, 1954), 143‑145. or.
  62. G. WEISE, La Plástica... Laburpen bat. 50‑ 51. or.
  63. F.CHUECA GOITIA, Arquitectura.... A.H. XI, 343. or.
  64. Ibidem.