Filosofiaren arazoak/Egilearen hitzaurrea
←Bibliografia | Filosofiaren arazoak (1912) , translated by Agustin Arrieta Urtizberea Egilearen hitzaurrea |
1. Agerikoa dena eta errealitatea→ |
Klasikoen Bildumaren parte. Itzultzaileen baimenarekin igota, jatorrizko liburua Domeinu Publikoan dago. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu Wikiteka:Klasikoen bilduma |
Egilearen hitzaurrea
Hurrengo orrialdeetan, orokorrean, filosofiaren arazo batzuetara mugatuko naiz, horiei buruz zerbait positiboa eta eraikitzailea esatea posible delakoan; izan ere, kritika negatibo soila lekuz kanpo dago. Horregatik, liburu honetan ezagutzaren teoriak metafisikak baino leku gehiago betetzen du, eta filosofoek sarritan eztabaidatu izan dituzten zenbait gai, jorratzekotan, oso modu laburrean jorratzen dira. G. E. Mooreren eta J.M. Keynesen argitaratu gabeko idazkietatik balio handiko laguntza atera dut, lehenengoarenetatik zentzumen-datuen eta objektu fisikoen arteko erlazioei dagokienez, eta azkenekoarenetatik probabilitateari eta indukzioari dagokienez, hain zuzen ere. Gilbert Murray irakaslearen kritikak eta iradokizunak baliotsuak gertatu zaizkit.
1912
Hamazazpigarren inprimatzeari oharra
aldatu66., 97., 155. eta 156. orrialdeetako zenbait baieztapeni dagokienez, liburu hau 1912. urteko hasieran idatzia izan zela aipatu beharra dago; Txina, oraindik ere, inperioa zen, eta garai hartako Lehen Ministroa zenaren izena B hizkiz hasten zen.
1943