Zenbat kalte egiten duen alferkeriak; eta nola handik sortzen den, gerotik gerora ibiltzea.
CAP. II
Dabillan harriari etzaika goroldiorik lotzen. Ur irakinean eztu uliak pausatzen. Ardurako arropari etzaika zerrenik egiten. Zuhaitz bethakorra, eztu nehork ebakitzen. Baiña alferra, fauna, hutsa, bere sasoiñean jasaiten eztuena, zertako da? Ut quid etiam terram occupat? (Lc. 3). Halakoak zertako trabatuko du lurra?
Nos numeri sumus, fruges consumere nati, dio Oratiok, alferrez mintzo dela (Horat. lib. 5 cap. 2). Gu kontu gara, gurekin kontuz gehiago, baiña gaiñerakoan, ezkara deusetako, lurreko fruituen eta onen iateko baizen. Zerbitzariak alfer egoiteaz beraz, gaizkirik ez eginagatik ere, merezi du gaztigu. Zeren San Krisostomok dioen bezala: Nihil boni facere, hoc ipsum est malum facere (Chrysos. hom. 16 tom. 2). Ongirik ez egitea bera, da gaizki egitea. Eta Katonen errana da: Homines nihil agendo, male agere discunt. Ez deus egiteaz beraz ikhasten da gaizki egiten. Otiositas est mater nugarum, noverca virtutum (Bernard. lib. de consider. cap. 11). Alfertasuna da ergelkerien ama, eta berthutèn ugazama. Eta halatan ergelkeriek, erhokeriek eta bizio suerte guztiek egiten dute laster alfertasunera, zeren ama baitute; baiña berthutèk eta obra onèk, ihes. Zeren nola baitute ugazama, baitakite, eztuketela harenganik, begitarterik eta ez ongi ethorririk.
Erraiten du Iob sainduak, deabruaz mintzo dela: Sub umbra dormit, in secreto calami (Job. 40). Itzalpean, kanaberaren estalgunean eta gerizan egiten du bere loa, han pausatzen du. Kanaberak, nola baita zuhaitz alferra, fruiturik iasaiten eztuena, eta barrenean ere hutsa, signifikatzen du presuna alferra. Eta hartan, nor bere ostatu jakinean bezala, ostatatzen da deabrua. Hargatik erraiten zioen San Jeronimok bere adiskide bati: Facito aliquid boni operis, ut diabolus semper te inveniat occupatum (Hier. ad Rusticum). Etzaudezilla behin ere alferrik, egizu bethiere zenbait obra on, halatan bethiere deabruak enplegatua ediren zaitzan.
Multam malitiam docuit otiositas, dio Spiritu Sainduak (Eccli 33). Anhitz malizia erakutsi izatu du alferkeriak.
Ezta maliziarik eta ez pensu gaixtorik, presuna alferrean ediren eztitekeienik. Asko da erraitea alferra dela, hartzaz edozein gaixtakeriaren sinhesteko.
Per agrum hominis pigri transivi, et per vineam viri stulti, et ecce totum repleverant urticae et operuerunt superficiem eius spinae, et maceria lapidum destructa est. Quod, cum vidissem, posui in corde meo, et exemplo didici disciplinam (Prov. 24). Iragan nintzen gizon nagiaren landatik, eta erho gobernu gabearen mahastitik (dio Spiritu Sainduak) eta guztiak ziren hasuiñez, elhorriz eta belhar gaixtoz betheak: eta hesiak, herstegiak eta harmorak ere, eroriak eta deseginak. Eta hek hala ikhusi nituenean, egin nuen gogoeta, hartu nuen exenplo, ikhasi nuen zer egin behar nuen, eta zentzatu nintzen bertzeren gaiñean. Eta zer den nagiaren landatik eta erho gobernu gabearen mahastitik edo ardantzetik iragaitea, deklaratzen du Glosak, erraiten duela: Per agrum hominis pigri atque per vineam viri stulti transire, est vitam cuiuslibet negligentis inspicere, quam urticae vel spinae replent (Glos. ordin. super 24 Prov.). Nagiaren landatik eta gobernu gabearen mahastitik iragaitea da presuna alferraren eta antsikabearen bizitzearen eta ioan-ethorrien konsideratzea, eta hetan, landa iorratu gabean bezala, anhitz hasuin eta belhar gaixto, anhitz falta, malizia eta beccatu edireitea. Hasuiña edireiten da alfer-nagiaren landan eta alhorrean, zeren figurat acediam; si molliter tangis urit; si fortiter astringis, non pungit. Hasuiñak signifikatzen du nagitasuna: baldin malguki, leunki, emeki, nagiki eta balakuz bezala hazkatzen, ferekatzen eta erabiltzen baduzu, erreko zaitu; baiña ez nabasiki eta ausartki hersten eta marruskatzen baduzu. Fertilis assiduo si non renovetur aratro, nihil nisi cum spinis, gramen habebit ager, dio Ovidiok (Ovid. lib. de trist). Den lurrik hoberenak ere behar du aphaindu, garbitu eta iorratu. Zeren bertzela belhar gaixtoa izanen da bethiere iaun eta nabusi. Pestis est mortalibus ignavia (Plaut. de Repub.). Ezta izurririk eta ez pozoinik nagitasunak edo alferkeriak bezenbat kalte egiten duenik.
Badirudi hargatik eztuela nahi izatu Iainkoak dagoen behin ere itsasoa geldirik: baiña nahi du ibil dadin, higi dadin, marea dadin. Zeren bertzela usain liteke, kirats liteke: eta are aphoz, sugez, ielez, eta likitskeriaz bethe liteke: lakhuak, aintzirak eta bertze ur geldiak bethetzen diren bezala. Presuna alferra edukazu galdutzat eta hiltzat. Eta handik erraiten du Senekak: Otium sine litteris, est vivi hominis sepultura (Senec. epis. 28). Letra gabeko aisia, deus eztakienaren alferkeria, gizon biziaren hobia da, eta sepultura. Zeren deus eztakiena, eta egiten ere eztuena, presuna hillaren eta ehortzirik datzanaren pare baita. Omnium vitiorum quasi magistra quaedam atque origo otiositas, (dio San Krisostomok) (Chrys. hom. 36 tom. 2). Bizio guztien eta pensu gaixto guztien zimendu, ithurburu eta maestru bezala da alfertasuna. Zeren ithurritik ura bezala, alferkeriatik ere sortzen baitira gaixtakeriak.
Handik heldu da probetasuna, errumeskeria, eskean ibiltzea eta bai ohoin izaitea ere. Pigritia est nutrix aegestatis, dio Senekak (Senec. Lib. de benef.). Nagitasuna da nezesitatearen eta probeziaren unhidea eta haz-ama. Eta erraiten du Spiritu Sainduak ere: Omnis piger in aegestate est (Prov. 2). Nagia bethi da behar, eskas eta errumes. Qui furabatur, iam non furetur, magis autem laboret, ut habeat, unde tribuat necessitatem patienti, dio Iondone Paulok (Ephes, 4). Ebatsten zuenak, eztezala ebats, baiña trabailla bedi, manaia bedi, eta halatan izanen du bere eta bertzeren. Erran nahi du, baldin trabaillatzen bada, eztuela ebatsiko, eta ez errumeskeriakik ikhhusiko. Aegestatem operata est manus remissa, manus auten fortis divitias parat dio Spiritu Sainduak (Prov. 10). Esku laxoak eta alferrak, probetasun dakharke, baiña bortitzak eta trabaillariak aberatstasun biltzen du.
Otiosus Esau amisit primatus benedictionem, quia maluit accipere quam quaerere, dio San Anbrosiok (Ambros. epis. ad Vercel.). Esau alferrak galdu zuen bere lehentasuna, zeren nahiago izatu zuen hartu, ezen ez bilhatu. Hala egiten dute bertze iende alferrek ere: nahiago dituzte bertzeren onak zuzen edo makhur hartu, eta bereak ere bahitu, eta saldu, trabaillatu baiño. Eta gero ezin har dezaketenean eta ez ebats, eta bahitzekorik eta saltzekorik ere eztutenean, abiatzen dira eskean bataren eta bertzearen forogu, anhitz beltzuri eta bekhaitzkoa izaiten dutela, eta atheak ere maiz, ez ikhusi iduri eginik hertsten zaiztela. Badirudi ezen haur eman nahi zuela aditzera Spiritu Sainduak, erran zuenean: Substrahe pedem de domo proximit tui, ne quando satiatus oderit te (Prov. 25). Gibela ezazu zeure oiña adiskidearen etxetik, ez han maiz ibil, ase eztezazun, higuin etzakitzan, eta gaitzets etzaitzan. Zeren San Anbrosiok dioen bezala: Qui frequenter ad alienam mensam convenit, otio deditus est (Ambros. in epis. ad Thes. cap. 2). Bertzeren mahaira maiz biltzen denak, badirudi alferkeriari emana dela.
Eta halakoa eta halakoak, haiña eta haiñak maiz dira gaizki eta on-behar. Baiña aldez eztira urrikalkizun; zeren bere faltaz, trabaillatu nahi gabez, eta ethorkizunera ez behatuz halakatu baitira. Paga bezate beraz iragan duten aisia, eta alferkeria, presenteko penaz eta trabailluaz, leheneko asea eta soberania, oraiko goseaz eta eskasiaz. In omni opere bono erit abundantia, ubi autem verba sunt plurima, ibi frequenter aegestas (Prov. 14). Trabaillu onean izanen da franko eta frankia, baiña hitz anhitz den lekhuan, maiz da probetasuna eta eskasia. Alferrak xoil dira hitztun eder, solhasturi handi: heken konpaiñian zarenean, ezta zure aldirik, zu baiño hek hobeki enzunak dira, hekentzat da audientzia guztia, hei dagote mundua ahoa zabaldurik, eta beharriak ernaturik beha. Ordea gero azkenean hek eskale eta zu emaille. Haur da alferkeriatik edo nagitasunetik heldu den irabazia, probezia, errumeskeria, bataren eta bertzearen karga, eta forogu izaitea, ondore gaixtoa, kalte handia.
Baiña kalte guztien gaiñeko kaltea, alferkeriatik heldu den handiena, zeiñi narraikola erran baitut nik, oraiñokoan erran dudan guztia, da luzamendua, gerotik gerora ibiltzea. Zeren nagi-alferrak eztu behin ere arraiten, egun. Bethi bihar, bethi gero, bethi luzamendu. Alfertasuna da gero guztien ithur-burua, zimendua eta ama; egiteko guztiak egunetik biharrera, presentetik ethorkizunera, eta gerotik gerora luzatzen dituena. Eta ama hunen alaba haur, nagitasunetik eta alferkeriatik sortzen den gero haur, da gure galgarria, gure izurria, eta egundaiñotik gure etsai deabruak gure enganatzeko ediren ahal duen biderik eta arterik hoberena, finena eta segurena.
Beraz guk ere, gero huni eduki behar diogu begia. Hunen geureganik khentzera, urruntzera eta etxetik atheratzera, behar dugu geure indar guztiaz eta antzeaz enseiatu, permatu, deliberatu, eta egun egin behar dugun gauzarik, eta ahal daidikegunik, ez biharko luzatu.