Iñauteriko Pazinguilleak Donostiyan 1926-an
←Ziriyak | Iñauteriko Pazinguilleak Donostiyan 1926-an (1926) |
Iñauteriko Pazinguilleak Donostiyan 1926-an
Musika Raimundo Sarriegui Jaunarena.-Letra Victoriano Iraola Jaunarena
Alanbratzekorik
guretzat nork du,
nork du, nork du.
Famaren otsak goititutzen du
meresi duben erriya,
zeru chikibat diruriyena
ala da guztagarriya;
lengoko sharra chukun chukuna
eder, alaya, berriya,
etzaigu penik beñere juango
lenago ez etorriya.
Begui urdin bat beguira dago
algaraz leyo batetik,
beste belcheran tentatzallia
cheletan berriz bestetik,
zoramen abek maite ditugu
biyotzen erdi erditik,
ez guera juango oyek laja ta
gueyago Donostiyatik