Ziriyak  (1914) 
Biktoriano Iraola

* * *



Abo ichiyan...

- ¿Nai dezu ezer Abanarako?
- ¿Bai al dijua emendik?
- Deitutzen naute gauz batera ta
ara jun biarra det nik.
- Abanarako ezer eztet nai
baña... orra... kasik kasik,
eche errenta pagatutzeko
artuko nituke pozik,
amalau duro naiz pezetetan
baldiñ emango balizkit.


Esanak

Mirabe batek zeru altura
gogoz begiraturikan
-ziyon- munduko ontasun danak
etortzen dira goitikan;
baña Katillu bertsolariyak
-diyo- aldamenetikan
parrez damaren esaerura
ondocho chokaturikan,
- Batzuek goitik etortzen dira
baña bestiak betikan.


Kito!

- ¡Zazpi pezeta biar nituke!
- ¿Zer nai dirazu pegatu?
- Ez, ez, gizona; emendik iru
lau egunera pagatu.
- Nik zuri ezer aurreratzia
egingo nuke pekatu.
- ¡Gutxi eskatu t’ez ematia!...
- ¿Zer egin zaizu chokatu?
¡zuk neri guchi eskatu eta
nik zuri guchi ukatu!


Itzak, itzak!

- ¿Mutill beltz orren gatikan gaizki
ez unan itz egiten len?
¡oyek esan da nik etzekiñat
nolatan ezkondu aizen!
- Nik bazekiñat alproja dala
iñon alprojikan baden;
beste lekuan pasatzen dana
nozki pasako da emen
laja akiñon; naiz charra izan
senarretako ona den.


Nola etorri!...

- ¿Zer, erlejua lapurtu arren
dabilkik orrenbeste lan?
¡ura zarpatu dikan kakuak
ezdik poz charra eraman!
¿pena dekala? ¡zer demoniñe!
¡orrek etzekak zer esan!
lenago ire patrikeran ta
orain emen, or edo an,
argatik esan oidek “Mari Juan,
nola etorri ala juan”.


Ederki lapiko!

- Erantzun biar diak Lapiko
galdetzen diatanari:
somatzen badek kontatutzeko
berialaše danari:
- Nik baña gaita obia daukak
- Tira Lapiko prestari:
¿Zer da asto bat baña charrago?
- ¿Ori galdetzen nak neri?
¡asto bat baña charragokua!
¿zer nai dek izatia? bi.


Orchee!

- ¿Zertan esan den nere gizona
sagardoteyan legatzez
jantzitzen dala, arrapatubaz
ederrak, kalako ordez?
- Eztiñat esan orrelakorik
- Bai; ik esan den
- Ez, ta ez:
- Nik arrotuko dizkiñat chimak
aspertu arte tiratzez:
- ¿Zeñek, ik neri?
- Ta mutur ori
beteko diñat biatzez.


Irudin bat

Bost jaun jakintsu miragarriyak
eta errespetokuak,
sala on baten mayian zeuden
buruz ondocho soilduak;
pašano batek bazterretikan
iya arturikan luak,
-diyo- ¿Zer dira borobill oyek?
- ¿Oyek zer diran? ¡buruak!
- ¡Barkatu! uste nuen zirala
bostak gazta plandezkuak.


Egun eta gau arrantzan

Kanabel luze luze batekiñ
zerbait achitzeko pozez,
itsas bazterra zikindu zuen
bota ta bota apastez;
baña arrai bat ez ateria
-ziyon- sutuba koajez,
- Oriše bera gertatutzen zait
gau geyeneko arrantzez,
beti apasta bota ta bota...
eta besterik ezer ez.


Gabaz

- ¿Zer dira gazte anka miabek?
¿zer chori buru da ura?
-diyo- arpegi estali batek
erregu antzan zerura:
¡arrimatu naiz maula moduan
kontuz bere ingurura,
šagu guztiak zarpiatzeko
katu abillen modura,
¡baña ¡bai zera! gure ankame
ezta erori kontura!


Nere guardasola

Izango dira amabi egun
pagatu nituela nik,
iru pezeta beso azpiyan
daramaten onen gatik:
¿Zer arraye da emen gertatzen
ez buztitzeko kalerik?
¿zer egiten du jaun Orkolaga[1]
jakintsu orrek? ¿zergatik
nik guardasola erakusteko
eztu egiten eudirik?


Jostuna

- ¡Nik eztakit zer jantzi jostia
gure auzoko Mikela,
kontatzen zuen biartzen diña
pagatu ez diyotela.
- Ez naiz estutzen -chit lasai ziyon-
jakiñ ezian bezela,
¿zer uste zuen ez ordaintzeko
ni choroenbat naizela?
¡or galtzen badet badakit nola
irabasten dan bestela.


Zurra!

¡Ia zekena izango altzan
beste asko diran gisan,
kai muturretik jaun bat putzura
nola zilipurdiz jun zan,
eskalletatik Trumoi patroyak
beriala ziyon esan
- Ekatzu esku: zabiltza sarri
urak tragatu etzaizan
baña alare zikoitz gaistuak
etziyon eman nai izan!


Bi eistairen jolasa

- ¿Zure eizera jungo zerade?
- ¿Zein ni eizera? ¡ka! naiz ni,
animaliyen estaltzallia
zuk jakin dezazun ongi:
baña tiratzen baldin bazayo
emen erozein choriri,
bere biziyen gordetzallia
nola egiyaz naizen ni,...
batak bestia iruki dezan
nik tirako dizut zuri.


Kuskusian?

- ¿Jakingo dezu duda gaberik
zein dan Anita Aragó?
- Alarguna ta chit egokiya
beti balkoyian dagó
eta batzuek ipintzen dute
odoyak baña goragó
- ¿Ta alarguna bakarra alda?
- ¿Eztizut esan lenagó?
¡alarguna da ta eztakit nik
zenbat gauza dan geyagó!


Jakiñ ez

- Galdetzen zikan asarre antzan
goizian ire gatikan,
Juli Ukatu musikeruak
- ¿Ukatuk añ goizetikan?
¿Zer biar zuen mokotiarrek?
¿ez dakik zer duen esan?
- Solfa ta flauta...
- ¡Mutill! ¡ka! eznak
adierazten itzikan!
- ¿Nik nola nai dek adiaztia
ezpazekiat musikan?


Tajuz

- ¡Don Polikarpo! nere gizonak
¿ezdiyo lana eskatu?
- Bai alaše da, baña eztiyot
azken itzian ukatu:
¡nola bakarrik etorriya zan
ez nuen artakoz artu!
- ¡Baña nagusi! bakartasuna
¡ai! ezpazayo guztatu,
¡aditu beza!... ¿biyen artian
ez genezake logratu?


Ederki ziok!

- ¿Jakingo dezu gure kaleko
Joše Bišente šašpiki?
- ¿Zer pasa zayo?
- Esaten danez
automobillak or nozki
pasa duela t’amolatua
izan biar du ederki.
- Bat achitzeko ez zitekian
egokiyagorik arki,
zeren aspaldi ikusten nuen
oso zebillela gaizki.


Ondo ibilli!

Zubi burutik parrez begira
eta uste det kantari
arizan, galdez asi zanian
Joše Matias, Pellori:
- ¿Zer pasatzen da?
- Begira niok
nere chapel churiyari,
zer ariñ eta ondo dijuan
itsas barrena igari,
argatik eskuz egiten diyot
¡chiki! ¡adi, adi, adi!


Ostatu batian

- ¿Nik gosariya egin detana
¡garbiro esan zadazu!
kobratu gabe diruen faltan
gelditzen bazerade zu
¿zer da egingo zeniakena?
- ¡Bi ostikadaz kobratu!
- ¡Ori besterik ezbaldin bada!...
tori(*)[2]... ta kobra itzazu.


Ikusten da!

- ¿Ezta zu maite zaituen ori
Brechan bizitzen dan Juakiñ?
- ¿Eta nik ere maite detala
naizu beriala jakiñ?
- ¡Konta beldurrik gabetandikan;
¿konta nai dana, Kataliñ!
- Eziñ eraman asko badira;
gaizki pentsatuak... en piñ...
¿nola ez maite egiten badit
alako poliki tiliñ?


Bai, baña!

- ¡Baña semecho! ¿noiz biar dituk
zabaldu begi ichiyak?:
iškribatutzen nola solpetan
Pachiren mutill chikiyak,
egiten dizkik indarrik gabe
diabrukeri guziyak.
¡Urruti abill aren gandikan!
- ¡Ka! beorren irudiyak!
¿eztu ikusten sei urtiontan
lagunak gerala biyak?


Nozki!

Denak diyote Petracho guziz
mirabe bikaña dala,
apaintzen dana jai egunian
erozein dama bezela;
ortan ez dago zer arriturik
naiz jantzi beti orrela,
zeren aberatz purrukatua
-diyo- osaba duela
ta nik uste det egiya bada
sinista litekiela.


Non kabitu!

Gau illun batez, ostatu merke
bateko atia jorik,
erantzun zuen eche andriak
“¿zeñek deitzen du?” leyotik.
- Ni naiz: Iturriberrigoiko-
errotakoechea, nik...
eche andriak izuturikan
eta leyuak ichirik,
-diyo- ¡Eztago guk orrenbeste
jende artzeko lekurik!


Nork daki!

Ama eskale, aita eriya
ogi gaberik echian,
alaba gauza ederrez eta
sedaz jantziya kochian;
esagutu du lengo maizterrak
kocheko dama bozian
eta ojuka diyo jarriyaz
pauso biz bere atzian
- ¡Oroituko da damuz beterik
erretratuba (*)[3] chartzian!


Ametsak?

-Ni maindiria banintz eta beiñ
gertatu itsas ertzian,
ur zipriztiñak alchiaz parrez
korrika zatozenian...
- ¿Zer da egingo zeniakena?
- Bazaude jakin nayian,
maindire artan bill bill egingo
zinduzket nere pozian
ta etziñake ateratuko
ondo legortu artian.


Zai

Kale kantoya jiratutzian
parrez ta kontentu aurki,
lora šortaušen jarriko diyot
esku chikiyan poliki:
chori ariñak bezela beti
ariñ ibillitzen daki
ta ikasiko luke gañera
dantzan oraindik obeki,
sugurren gaña atzamartuaz
nere andriak baleki.


Moni

Moni jostuna, mirabe gazte
ta egokiya dalakó,
-diyo- egiten duela lana
den guziya kanporakó.
- Ez dira jasten erri danian
añ ondo iru alakó,
orrenchengatik nere ustian
lana egiten du bapo,
ez arek diyon bezala, baizik
kanpo ta barrenerakó.


Bota, bota!

- ¿Zer pasatzen zaik orren asarre
eta orlako nasiya?
- ¡A! laja nazak zeren nagüen
diabru zarrez josiya,
zubiyontatik bota ta bertan
galtzeko nere biziya...
- ¿Zeren zai ago bada orduan?
- ¡Botako nikek!... ¡egiya!
jai eguneko erroparekin
ezbanegoke jantziya.


Bai ote?

Egun batian, ez naiz oroitzen
auše non aditu nuen,
emakumiak gaztak zirala
eta gizonak šagu-en.
Ikusirikan añ zaletuak
aitortu biar det emen,
izan liteken gizon onena
naiz orain eta nola len,
ibillitzen da šagu moduan
beti gaztaren ondoren.


Ostatu char batian

- ¡Jesus zer da or esan nautena!
- ¡Baña gizona! ¿zer dezu?
- Zakurrarena zala jan detan
kostilla, det nik aditu.
- ¡Ez dizu gaitzik egingo eta
etzaitiala izutu
- ¿Eta bazegüen amorratua?
- ¡Ortan arrazoi daukazu,
orrengatikan zer gerta ere
bozal bat tragatu zazu.


Neskamia eche billa

- ¿Zertan dakizu?
- Serbitutzen det
gauza guziyetako nik.
- ¿Zer deizkiyozu Joše Benito?
- Neri chit ona dedizkit:
¿naizu berekin geldi gaitian?
- ¡Jaunak onlako gizonik!
¡etzait gustatzen! ¡San Antoniyo!
¿ez al dakizu lentandik?
¡etzait gustatzen gauz denetako
serbitzen duen neskachik.


Muslariya (saritua)

Esaten ziyon Pillipek Blaši:
- Eztek oraindik gizonik,
muserako añ amorratua
beste bat izango danik
nola naizen ni; andria bera
jokatuko nikek pozik;
sinista nazak ¡andria bera!-
- ¿Baña zer esaten dek ik?
¿eta chiripaz galdutzen badek?
- ¡Ori nai nikek bada nik!


Bai, e? (saritua)

Oyal echian jaun bat sartu zan
chakur bat lagun zuela:
onek alchiaz anka, busti du
oyal eder bat berela.
Nagusiyak chit asarre diyo
ikusi zuen bezela:
- ¡Chakur ori da busti duena!
- ¿Nere chakurra? ¡ka! ¿nola?
¿eztu ikusten gizarajua
bozalarekin dagola?


Zarpall goiztarra

- Donostiyako bulebarrian
lau terdiyak jo ta sarri,
zerbait billatu nayan zebillen
begiyak juaz lurrari.
Sereno batek galdetu diyo:
- ¿Zerk zaitu onuntz ekarri?
- Urre poltsa bat arkitzen detan;
- Urrian dabil chit urri
ta poltsa galdu biar duena
ezta errira etorri.


Udazkenian

- ¡Baña zer dira egualdi abek!
esaten dizut benetan,
añ laster otsa nola berua
egiten dituenetan,
batek eztaki zer nola jantzi
udaren azken abetan:
Zeli: ¿zu nola jasten zerade?
- Beti bezela: zorretan.


Murmurrak!

- ¿Zer aitu dezu Poloni gatik?
- Or ari dira esaten,
jostun pobre bat dalarik nola
diran gauz asko izaten:
etzait gustatzen iñorcho gatik
marmarka itz bat egiten...
eta gañera ¡alafedia!
ondo dalarik bizitzen,
¡apaindutzen da ederki eta
eztu puntadik ematen!


Arraye arrayia!

Iskincho batez Euskal Festara
ipui bat bigaldu nuen,
nork chanchaketaz farra zalia
išpi bat ematen zuen:
au erabaki biar zutenak
gerošiago ziyoten,
“baldin da iru edo lau farrez
ezbaziraden itotzen,
alako ipui far urrikuak
etziradela saritzen”.


Ederki erantzuna!

- ¿Aizan Chardiñaz?
- ¡Zer dek Choperaz!
- Erantzun nazan berela:
¿zer saldutzen den?
- Eztek ikusten?
bizi biziya berdela.
- ¿Aizan eta i, ez alaiz saltzen
berdel biziyak bezela?
- ¡Esayok ori dakikan ari
lotsik ez dekan petrala!
¿ik zer uste dek ni erosteko
ainbeste diru badala?


Aitzaki egokiya!

- ¡Etzi artian bost pestako bat
nai bazenirake eman!
- ¿Zertako dezu orain durua?
- ¿Ez dizut lenago esan?
¡Zuk badakizu diru guziya
nola gurutzen duna da,
bada argatik beti duro bat
nai izaten det eraman,
infernutarrik sartu ez dedin
diru ordez patrikeran.


Oarkabetua

Otz gogor batek pasatu zuen
Blašen andriak lenguan,
nork chamar batez estali eta
berotutzia nai zuan;
baña gizonen pentsamentua
eztakit nola zeguan,
ziruriyena ote zebillen
išpicho enbat nastuan,
galtzak gañera botatutzeko
chamar lodiyen lekuan.


Konfesorien oñetan

- ¿Zerengatik ez ostera eman
kristau on baten moduan,
zuk lapurtua denda batetik
illundu zuen orduan?
- ¡Jauna zergatik dagon bezela
jabiak naiko ez duan!
- ¿Zuk zer dakizu?
- ¡Sinista beza
nola oñetan naguan!
¡nik lapurtua lukainka bat zan:
ta dena atzo jan nuan!


Moñoña

Afal onduan ateratzen da
zortziyak jo eta aurki,
arboltegiyan arbol luše bat
non dagon ere badaki;
ezkutu artan ez jakiñ arren
nola litekian arki,
bat edo beste an gertatzia
ezta mišteriyo nozki...
gañerakua Kuartel kaleko
Manuela Sagardok daki.


Manuela Sagardo

¿Zein dan Manuela jakiñ eziñik
diyozu zaudela penaz?
Kuartel kalian bizitzen dala
nik kontatu dizut lenaz;
atia jo ta galdetu zazu
esan dizutan izenaz,
erantzuten du jostatziatik
iñoiz eskoben kirtenaz,
ala chunbo bat pataten gisa
egingo dizu geyenaz.


Nagusiya eta morroya

- ¿Zertara zuaz kandel orrekin
neskamiaren gelara?
- Pošpolo billa piztu dezadan
jauna kandel au... albada!
- ¿Baña etzera konturatutzen
lenaz piztua dagola?
- Bai, jauna; baña biyotzak diyo
egonagatikan ala,
uste gabeko momentu batez
bera itzaliko dala.


Zezen plazan

- Iltzeko zezen ikusgarriyak
ziran artsalde batian,
non arkitzen zan Tungana Chimaz
eseri leku merkian;
eztulka zeukan gizon zarcho bat
beraren aldamenian,
zeñek alchata esaten ziyon
parrez abua betian,
- ¡Išildu bedi zaldi zar ori
eraman gabe aidian!


Lengusubak

- ¿Zein da mutiko anka mioiri?
- Jarduten dana zedulan.
- ¿Zein zulotatik bildu da onuntz?
eztet ikusi zekulan.
- Udaran guchi azaldutzen da
ta guchiyago neguan;
baña neska bat ¡lengusua du!
eta ederra nola dan,
emen aldizka ikusitzen da
biziyagatik Seguran.


Andre Poloni eta Andre Graši

- ¿Ikasten ari dala pintatzen
Josecho, esan etzuen?
- ¡Ai! ¡andre Graši! lan eder ura
ikusi izan bazuen!...
¡oraindik iñork eztaki arek
zer eskuchuak dituen!
- ¡Ainbesteraño!
- ¡Katu eder bat
añ biziya egin zuen,
andik amalau egunerako
lau ume eman zituen.


Gogoz

Chit amoriyo gozoaz eta
atsegiñ aundiz betia,
egun osua pasatutzen du
eta egunka astia;
ikusitzen da leyo berdian
mirabe gazte gaztia.
- ¿Egoten dala? ¡egon liteke
¡alafedetakošia!
etortzen zayo bat iruretan;
bostak aldera bestia.


Esamesak

Merkatariya esaten danez
omenda Jušto Pelegrin,
nork astzerrira[4] jun etorri bat
biar duenian egin
eta emazte ederrarekin
nonbait ezdezan utsegin,
bere lekuan bat utzitzen du
ezer faltatu ezdedin...
¡Egiya edo gezurra orla
kontatzen dute beñepin!


Nere amagiyarreba!

- ¡Sendakin jauna! ¿eztu pikorta
maskullu abentzat ezer?
¡zoratu biar naute zulaka:
¿zer egin nezayoke, zer?
¡Gorputz guziya arraskatutzen
jauna iya egin det ler:
¿nai du ikusi nola naguan?
¡len esan niyon bi bier!
¿nai du gel ortan erakustia?
- ¡Ez, andria, ez: mill esker!


Dudatsua

Jaskera eder baliyosuak:
bera mirabe bikaña,
argiratuaz alako galak
gaztatutzen du bik aña:
aitatzen dute mugi asiyaz
lau edo bosten mingaña...
oyek guziyak orla dirade:
askok aitatzen du, baña,
¡nik galdetzen! ¿zer egiten du[5]
joateko orren apaña?


Korrituan

Guztatutzen zait nere dirua
Pedro, ematia zuri,
korritutzeko beri orrekin
dakizulako chit ongi:
Pedroren esku konfiyatuba
zuen bezelaše utzi,
eztakit lenaz zekiyen edo
orduan zuen ikasi,
urria artu, korrika iges
t’etzan geyago ikusi.


Bat

- Kalian, plazan, arboltegiyan
ikusten dana da nozki.
- ¡Gau illunian ere arrantzan
ezta ibillitzen gaizki!
amu batian beita jarriya
nola daraman egoki,
bere ondoren eraman ere
alkarren leyan sei, zazpi...
- ¡Arrayetua! ¿zenbat nai ditu?
¿ez aldu laurekin aski?


Gora, gora!

Guztiz egoki igo zerala
Tellak atzo ziran esan
eta egiya bada benetan
asko alegera nintzan;
- Eskarrikasko; jakin dezuna
arrano abillen gisan
asko igo naiz, nonbait neretzat
ayen sariya ori zan;
len zutarrañan nuen echia;
oraiñ bostgarren bizitzan.


Išo!

- Išil išillik kontatuko det
dana pasa zan mduan:
gauba illuna, illun illuna
oso illuna zeguan:
an urrutiyan arboltegiyan
Maria Klara eta Juan,
lizar arbolen atze aldian
biyak alkarren onduan
nola maitatzen... ¡baña demontre!
¡zer esatera nijuan!


Pepa Chiki

Zigarrogille Pepa Chikiya:
ezta onlakorik iñun,
aitzekua da gizonak nola
umetzat artzen dizkigun:
illiak gora arro jartzian
eta kopetetik illun;
egiten daki burla eta farra
egiten daki chilindrun
eta pitillo paperezkuak
minutu batian eun.


Karape!

- ¿Zu etzerade andre šerora[6]
len bizitua gurekiñ?
- Bai, jauna; ondo gogoratzen da.
- Zure gizona zan Juakiñ.
- ¡Azpaldi iltzan gizarajua!
geroztik beste birekiñ
ezkondu eta alargundua
- ¿Iru alditan? ¡San Fermiñ!...
¿gero zeñekin ezkondu ziñan?
- Karabinero batekiñ.


Kontu!

-Andre Nolberta!
- ¡Andre Gerbaši!
- ¡Jesus onelako loirik!
- ¡Eta charrena eramatia
gona barrenak josirik!
¡mutill mukizu ikusmirabek
eztakit zer dabiltzan nik!
- ¿Zertan nai ditu ibillitzia?...
- ¡Išo Jaungoikuagatik!
¡itz bat beorrek atera gabe
gañerakua badakit!


Damu e?

Eztakit nola kanariyo bat
Ukulluk lapurtu zuan
eta urte bi igaro arte
libratzerikan etzuan:
presandegiyan[7] keja moduan
ziyon izketa mintsuan:
- Ollar bat ostu izan banuen
kanariyuen lekuan
¡arraye arraye...! ¡arrayetua!
¡ondo jayua neguan!


Albiste bat

- ¡Kašo Lurtegi!
- ¡Kašo Mazketa!
- ¿Andria nola daukazu?
- Seme galanta munduratuta
oso ederki daukagu:
bada Pelloren astua aña:
berak aña pisu badu...
- ¿Ori da dena? ¡ bapo ziagok
besterik ezer ez badu!
- ¡Aztu zitzaidan! ¿eta neria?
¡izugarrizko antza du!


Cheletan

Giltza chulotik ikusi nizkan
bere jaskera fin fiñak,
soñetik danak ateratu ta
silla gañian etziñak:
ala batian chanchaz Moni-ri
auše išildu eziñak
esan niyozkan: eta erantzun
ziran artuba su-miñak
- ¡Ori guziya kontatu dizu
nere lengusu zikiñak!


Kafian

- ¡Zu mutikua! ¿Izandu alda
Echebargoitia emen?
- Bai, jauna; presas kafe bat artu
eta ateria da len.
- Ez: diyotana seguru nago
gaurkuan izango etzen:
Echebargoitia Estanislao
nik dizutana galdetzen,
erozein gauza artu ta eztu
santa zekula pagatzen.


Echian

¡Añ da mirabe gazte polita
ikusitziagatikan,
zortzi baso ur ekarri asi
diyozkat eta nik eran:
guztatutzen zait maya serbitzen:
guztatutzen zait izkeran,
baña zakurra gau guzietan
nola sartzen duen gelan,
beldurrez nago azkenerako
zerbait pasako ote dan.


A!

Fraile bizartu gizen batekin
konfesatutzen zan Mari
ta bat banaka pena guziyak
kontatzen zitzayon ari.
- Berak beartu ninduen jauna;
kulpa duena da ori
¡eta bat nola erorkorra dan
amor emanaz berari...
- ¡Eroritzen naiz!...
- ¡Ori da jauna
egiñ nuena: ¡erori!


Neskamiak mutillari

- Eztet egon nai eche orretan
serbitzari ordu biyan,
non sartutzen dan jaun bat askotan
chit konfiantza aundiyan:
Billa nazazu gela chiki bat
naiz erritik urrutiyan,
arkitu eta sartu artian
eche onradu garbiyan...
ta zu etorri zaite bitartez
gogua dezun guziyan.


Gizona!

- Badakit nere emaztiaren
aldamenetik askotan,
anima salbo chakurren gisa
orduro nola zabiltzan:
¡nik arrapatzen baldin bazaitut
pentsa zenezake bertan!!...
- Zure andrien lana da ori,
aituba zaude frankotan;
etzaitiala sartu beñere
biar ez dezun gauzetan.


Balego!

- ¡Potajiak maiz gaitz egiten dit!
- ¡Konche! ¡prochanda[8] dizula!
- ¡Chokatutzen zait: beste ainbeste
eztet aditu zekula:
¿zer uste dezu ori jateko
biarko detala bula,
edo iñaki[9] aur aldiyakin
egin nai dirazu burla?
- Ez: gaitz egiten baldin badizu
siñale jaten dezula.


Itz elkarra

- ¡Zu zeladore! ¿Ez dezu aitzen?
- ¡Zer da añ estuturikan!
- Kaliorretan burrukan dira
bi gizon utsagatikan:
batek buruba puzkatu diyo
ta dena odoldurikan
lurrian dago: zuaz aguro:
¡zuaz Jainkuagatikan!...
- Ez, ez, eznua: kali ortan nik
eztet zer ikusirikan.


Ala diruri!

Bakar bakarrik zerbait apaña
eta pasiaz denbora,
nere chaleko berriyarekin
nijoan kalian gora.
Mirabe danak neri begira
nola chinbua pikora,
danak añ zorrotz begiratutzen
ziraten eztakit nora...
baña uste det izango zala
nik neraman chalekora.


Larogeitik gorako senar emaztiak

- ¿Nora dijuaz orlako chincho
kale guziyak barrena?
- San Bizentera ia billatzen
degun lekurik onena;
- ¿San Bizentera? ¡alegratzen naiz!
- ¡Ez pentsa dala esana!
gero andikan Santa Marira
pasiaz egun geyena,
ori da orain egiten degun
diabrukeri diena.


Chanchaz edo benaz?

- ¿Baña gizona orren berandu
zergatik zatoz echera?
-diyo senarrak oso seriyo-
- Juntan izandubak gera:
Baña andria kanta arrekin
errezelatuaz bera
eta berandu datorrenian
iñoiz irtenaz atera
parrez galdetzen diyo - ¿Eta gaur
zeñekin juntatu zera?


Burutaziyo bat

On Jeolimo kutisi batez
eta zalariakn zurra,
enamoratu eta andrezat[10]
artu du Blasa Zilmurra:
zuen begi bat okerra eta
bizkarra diña makurra,
¡ta abo gaña? sei, zazpi ontzan
geldituko zan laburra,
¡bazan kilkirren kanabelezko
kayola aña sugurra!


Irrista

Erakusten du Anak euskaraz[11]
erozein maisuk bezela,
erderaz eta josten añ ondo
sinista ezlitekela;
planchan, galtzerdi egiten ere
asko famatzen dutela:
erakusten du diru guchiyan
eta gañera berela,
esan liteke kasik guziya
erakutzitzen dubela.


Biarra!

- Errezatzen du aita Lorenzok
belaunikatuta beti,
zeren eztuben komentuban nai
silla bat begiz ikusi;
- ¿Orla sufritzen bizi naiko du
aita on Lorentzok nozki?
- Ez, jauna: nola gizarajua
lenaztik arki dan eri,
maskullu bat du atzian eta
ezin dalako eseri.


Goiko kalian

- !Nora dijua gure panpoša
orlako apaña, nora!
nere begiyen aurretik, dama
etzera juango iñora;
- Kendu zaitia bidetik galdu
gabetandikan denbora.
- ¿Badakizu ¡ai! zer izatia
etorri zaitan gogora?
¡zure zapata chiki polita
begiratutzeko gora.


Ama semiak

- ¡Nora ua i infernutarra!
¿ez ago ondo echian?
- Ez, andria, ez; bañura nua
zanbullatzera urian.
- ¡Mutill egin zak nere esana!;
¡aditu nazak onian!
- Ez, ez, eztet nai: putzura nua
- ¿Ago lengoko itzian?
¡ua ta baldiñ itotzen baaiz
ilko at echeratzian.


Illunetik argira

- ¿Zer esan dizu konfesoriak
aingeru begi zabala?
- ¡Mušucho batek infernuraño
¡ai! eramaten duala!
- Zuaz sarri ta esan zayozu
¡baña bere beriala!
baldin ta aita konfesoriak
pentsatzen badu orrela,
nere partetik eskumuñak ta
an ikusiko gerala.


Ate onduan

- Esan zayozu Ageditari
biyotza oso pozturik
 emen naizela
- ¡Ezin liteke:
ateria da echetik.
- ¿Nora irten da ordu abetan
¡ai! nere deya utzirik?
¿ez aldakizu nora irten dan
buruba aizez beterik?
- ¿Nora irten dan? ¡alafedia!
¡eztago jakin besterik!


Bai beztek ere!

- Aitortutzera nua geyago
iruki gabe gordian,
esango dizut maite neria
itz batez edo biyian.
!Zeñek ikusi zinduzkian zu
oyerakuan, gabian,
eskopetaren biarrik gabe
arkakusuen eizian,
kandel argira alchiaz... ¡ejem!
aritzen zeradenian.


Bizi bedi!

Erriyan asko gaztatzen dala
guztiyak gaude pozikan;
iru pagatzen duenak zazpi
pagatzen ditu kasikan:
danak chaloka ari dirade
ainbeste guztaturikan,
ta famatzeko erriyan nola
kanta biar dan ezikan,
oraindik ezta jakindu zeñek
jarriko duen musikan.


Sebillakua?

- Terranobako zakur bat badet
añ beltza nola yayua,
arrapatzen du olatuetan
jostatutzen dan kayua,
nola askotan egan dabillen
ancheta arrayetua!
- ¿Nongua dala esan dirazu
zakur beltz ori, nongua?
- Terranobako jator jatorra:
Portugaleten jayua.


Plazarakuan

- ¿Ikusten dezu zer ederra dan
Ilari, bi biatzian,
besuan bere chesto chikiya
merkaturako artzian
eta soñeko churi-urdiñaz
añ apaindua jartzian?
bada oyechek eta geyago
gelditzen dira atzian,
ederragua askoz dalako
guziyak ateratzian.


Galayak diyona

Igoko naiz ni pentsatu detan
bezela zure echera,
lagun egiñaz jiratutzeko
nai dezunian atzera:
modu orretan erabakiyaz
egin liteke sarrera,
gañerakuan gerta liteke
bakarrik juaten bazera,
asarretu ta zure gizonak
dana artzia charrera.


Jostaketa bat

- ¡Nere andria zelai abetan!
¡On Pernandokin batian!
¡o zer ederki ikusten detan
naiz egon orbel tartian!
eta gañera nola dagüen
beraren aldamenian,
¡zer parrak egin biar ditudan
gero echera joatian
eta nork esan dizkidan eziñ
somatuz asten danian!


Erregietan

- Erraztun auše eskeintzen dizut
Taliñ agindu bezela,
sinistatuaz jakin dezazun
ni itzekua naizela.
- Pozik artuko nizuke Pepe:
guztora eta berela...
¿eta gizonak galdetzen badit
ia nondikan detala?
- Esan zayozu bart Erregiak
erregalatuba dala.


Echeko penak

- ¡Eztakit zer dan bolara ontan:
¡ez naiz kontura erortzen:
eztakit nere gizonarekin
nola ta zer dan pasatzen!
¿Zuk ez aldezu kalian edo
beste nonebait[12] ikusten?
¡arratsaldian nola gabetan
ezta echera azaltzen!
- ¿Arratsaldian? ¡ez, ez, Antoni
ezta nerekin egoten!


Presa ta presik ez

- Zazpi bat urte izango dira
Premiñ, ala uste det nik,
ezkondutzeko zaudela neri
benetan itza emanik:
au erabaki gabe eztaukat
momentu bateko onik...
- ¡Baña Jošepa zuk badakizu
oyek orrela izanik,
denborik gabe iñoiz eztala
egiten gauza zuzenik.


Galde erantzuna

- Errezelua bazenduke zuk
zure andria fidela
bere charkeriz edo galgiroz
nabaitzen danez eztala,
¿zuk etzenduke akabatuko
jo ta bertan beriala?
- ¡Nik ez gizona; pentsatu banu
esaten dezun bezela,
¡arrayietan! ¡denborak dira
alargunduba nintzala!


Karta bat

Ezkribatze bati beldurrez[13]
mirabe batek ziyona.
- ¡Esan bezayo badakiyela
azkenerako... ¡au pena!
gertatu dala lendabizitik
neronek beldur nuena...
¡esan bezayo badakiyela
oraiñ pasatzen dan dena
eta...
- Išilik irukitzia
izango dala onena.


Alkatiak

- ¿Esagututzen aldezu Karmen
Arabetarte Gezala?
- ¡Eztakit zein dan!
- ¿Eztakizula
zure emaztia dala?
- ¡A! ¡bai!, ¡egiya! oriše bera
jauna nere andria da.
- ¿Eta zergatik esan dirazu
esagutzen ez dezula?
- ¿Ta uste aldu esagutzera
ni ezkonduko nintzala?


Ait-echadia

- ¡Asarre eta sutuba nago
nere semiarengatik:
atzo amasei duro galduba
dala seguru badakit.
- Neri Jaunari graziyak eztit
ematen orlako lanik.
- ¿Zuriak zenbat urte daukazki?
- Geyena jo eta dakit,
izango ditu lau eta laubak
osatu gabe oraindik.


Mugi, mugi!

- ¡Zu zeladore! etorri zaite
berialaše nerekiñ,
arrapatu det nere andria
lenago beste batekiñ.
- ¿Baña zein beste esaten dezu?...
¿beste jaun galayarekiñ?
- ¡Zer galai eta zer porru salda!
¡beste zeladoriakiñ!


Amaren jolasa

- ¿Nondikan zatoz ordu abetan?
- ¿Ez diyot juteko esan?
Pachikurekin danboliñetik
¿nondik etorriko nintzan?
- ¿Eliz atzeko arboltegiyan?
- Plazaren erdiyan dantzan.
- Etzaitiala illundutzian
sartu orrekin baratzan,
zergatik gure denboran ere
beste orlako bat bazan.


Sagardotegiyan

- Tori Inaši: tori pezeta
eta kontubetan chušen
kobra itzazu zordizkizutan
baso guziyan orlašen...
¡zer! ¿amazazpi baso sagardo
dizkiazunak kobratzen?
¿ez aldakizu tripa nerian
ezdiradela kabitzen?
- ¿Eta burura igo diranak
ez aldituzu kontatzen?


Beti traba!

- Zure kartaren zai egondu naiz
Šanti, alperrik kesketan
eta ez nazu idatzi, sartu
etzaizulako kasketan.
- Ez nezakian nik ezkribatu
Mañu, chit diyot benetan
- ¿zer gertatutzen zitzaizun bada?
- ¿Naizu esatia bertan?
¡ozpelak ene nituelako!
- ¡Non zenituen!
- ¡Anketan!


Arraye zikiña!

Parrez nijuan dama batekiñ
alai pasiaz bidiak,
zeñek zeraman chakur petral bat
maite zubena jabiak:
ni jolastutzen nintzan bitarte
nonbait miraturik biak,
botak usaitu: anka alcha ta
zakur char lotsagabiak,
alperrik galdu zizkian galtzak
sei duro terdi pagiak.


Zer erropa!

Alper aundi bat maulaz betia
eche batera egoki,
negar paperak ondo egiñaz
kontatutzen ziyon bati
- ¡Jauna beartsu arki naizela
erri guziyak badaki.
Mišeriya da nere atia
joka datorrena beti!...
¡jauna zer egin trantze onetan!
- Etzayozula iriki.


Eskale ona

Izango dira guchiyeneko
berrogeienbat musuak,
chikitandikan abiyatu ta
nik zuri emandakuak;
eta zuk neri emanak nola
diraden amar justuak,
nai dezunian ene berdindu
biar ditugu kontuak...
ez farrik egin: esaten dizu
auzoko Joše tontuak.


Beldurrez?

Senar gairikan ezdezulako
¿negarrez zaude Marichu?
zu aberatsa nola zeraden
etzaitiala estutu:
zuk arkituko dezu galai bat
nai dezunian seguru:
nai badezu bat, nai badira bi,
edo nai badira iru...
¡ni bai arkitzen naizela gaizki
ez andre gai ta ez diru!


Koponketa

- ¿Ortako altzan ezkondutzeko
zuk neri itza emana,
elizara ¡ai! eramateko
ni utzi ta beste dama?
¡faltziya eta gezur utsa zan
zure berriketa dana!
- ¿Ez nizun esan duda gaberik
gu ezkonduko giñana?
¡ikusten dezu: ni ezkondu naiz
zu zera falta zerana!


Jakin nai bat

- ¡Zure andrien zai balegoke
galai gazte bat zutikan
gaubean zure eche atian
ta seguru jakiñikan...
¿zer da esango zeniyokena
andre zai ikusirikan?
- ¡Koncho! ¡mesere ia egingo
diran joatia andikan!


Ana!

Gazte bikaña, guztagarriya
bere izkera chiskuan,
eztana errez chiki gelditzen
ederrenaren albuan:
dantzari ariñ gañ gañekua
guchi diraden moduan
¿eta kantari? ¿orra zer ondo
kafian kantatzen duan?
¡bada oraindik ederkiyago
kantatutzen du eskuan!


10 arrua pasiak

Maniš lodiya ikusi eta
chokaturikan agiyan,
kanpotar batek galdetzen zuen
guztiz jakin nai aundiyan
- ¿Non bizitzen da orlako mutill
motrollua Donostiyan?-
eta Brokolok aldamenetik
diyo biziro graziyan,
- Kabitu dedin biziko dala
uste det erri berriyan.


Zer demontre?

- ¡Nik eztakit zer ikusten zuen
begiratuaz gañ-beera
giltza zulotik, agure batek
alako gela batera:
- Ori da elur zuri zuriya:
ori da negua bera:
begiratuaz berriz ta berriz
batera eta bestera,
-ziyon- onlako negu batekin
¡nork echetik ni atera!


Dirutua eta ni

Diru paltsua pasatutzeko
ori zan nere laguna,
baña ni preso sartu ta orrek
egiña zuen fortuna!
an urtietan triste ta illun
pasatzen nuen eguna:
ura milloyen jabia eta
ni berriz mundutik juna...
¡au da gizona siringatzia!
¿non dago berdintasuna?


Zurriyolan

Iru dirade arrantzaliak
Zurriyolako atzia
artzen dutenak dantzatutzeko
beren kanabel luzia:
batek apastik gabe badaki
arrapatutzen aizia:
bestiak beita gastatu eta
echeratzen du gosia,
t'irugarrenak sayetzekua
edo katarro ezia.


Beroneurriya (termometro)

Lau puntu baju, zero azpiyan
ta gallanduaz iparra,
or dabill eziñ erakutziyaz
bere biziko indarra:
jela, izotza, elurra erruz,
saltoka kazkarabarra,
baña nik otza ušatutzeko
daukat jantzi bat ez charra
sei kopa ju ju eta gañera
botillacho bat patharra.


Guztuak dira

- Neri ekatzu legorra, Moni
eta zuretzat buztiya:
- ¿Zer arkitutzen diyozu, Kasto?
- Ezetasuna guziya:
Ez naiz arritzen guztatutzia
zuri ainbeste eudiya,
erakusteko galtzerdi beltzak
eta pantorril lodiya.


Gobarazalia

- ¿Baña Kašimir zer esaten dit?
uste det oker dagola
- Zer oker eta zer ocho cuartos
¡aušen da mutill epela!
¿Ez dek ikusten galtza zar abek
danak galdubak daudela?
- ¿Galtzak galdubak? baldin bada (...)[14]
da zure gizon pardela:
ura da emen galduba dana
ni billatua bezela.


Ostatu emallea eta ostalariya

- Gela aušen da beorrentzako:
katibo dago bestia:
- ¿Egingo aldit echekoandre
mesere[15] erakustia?...
¡ona da baña etzait guztatzen
bakarrikan egotia!
- Ez, ez; gel ontan sartzen diranak
bakar egoten eztia
- ¿Zer dute bada ez egoteko?
- ¡Dana chimichez betia!


Esan, esan

- Kontu berri bat konta biar det
guztagarriya ta merke.
- Baña laburra izan derilla
albada ori nai nuke.
- Eztet asmorik, zaude soseguz
artzeko ainbeste neke:
eskeintzen dizut asi baña len...
- ¿Beraz sinista diteke?
- Laburra baldin ezbada ere
el burro izan ez leike.


Mari

- ¿Badakizu zer izan nai nuken
naiz gaizki artu auzuak?
¡zure oñeko zapatachua!
- ¡Burutaziyo choruak!
¿zerengatikan izan nai dezu?
- Ez dizu eman goguak?
¿nai dezu jakiñ? jarri aitzeko
erne belarri chuluak!...
¡ikustiatik nola dabiltzan
dituzun arkakusuak!


Ostatu merkia

- ¿Zer baliyo du kostilla batek?
- Iru errial
- ¡Maitia!...
¿ta patatakiñ?
- Ezpadakizu
oraiñ kontura zaitia:
ezta patatik emen kobratzen.
- ¿Orduan debalde dia?
Guztatutzen zait ostatu ontan
patatachuak jatia
ala, ekarri nazu plater bat
baña ondocho betia.


Alajaña!

- Zigarrogille ona dalarik
Maria Jušta Sangitu,
ezkutatutzen dituen ayek
ezin dizkate arkitu:
- Neronek ere lengo goizian
oriše nuen aditu:
neska diabru infernutarrak
errez lapurtzen baditu
¡eraman bitza nai dan guztiyak!...
¿baña non gordetzen ditu?


Guztuak dira

- Anthon, bertsorik guztatzen altzaik?
- Eznak añ progatu zarra
eta euskaraz badira eztek
usteko mokadu charra:
nik berdiñian nayago diat
egaztiyaren istarra,
ardo zarrakin klin klan egiñaz
ollagor edo eperra...
- ¡A! ¡mutill mutill! ¡bejondaikela!
¡ori dek bertso ederra!


Paguba

Amore choro kontu oyetan
esaten dizut seguru,
nik aña urre bota duenik
ez dira izango iru:
ni billatzeko gazte batzuek
egiten zekiten modu.
- ¿Ta orain nola arkitzen zera?
- ¿Orain? ¡ogeita lau ordu!
esan nai nuke ¡gelditu nintzan!
ez naitasun ta ez diru.


Obe, obe!

Atzo Patrišiok kontatu ziran
Akilinoren botikan
gortu zerala pareten gisa
eta zaudela pozikan:
¡egiya alda?
- Chit da egiya,
eztet aitutzen kinkikan
eta biziro kontentu nago
añ diyot biyotzetikan,
orain pasatzen diraden gauzak
ez aitutzia gatikan.


Nai?

Pedro Mariren alargun gazte
ederra ikustiatik,
baldin ibilli nai bazenduke
udan Donostia aldetik,
jachi zaitia ondar lekura
lendabiziko chirritik:
an ikusiko dezu ezpada
gertatzen beste chiripik,
bere soñeko askatuakin
aurretik eta atzetik.


Au ere bai

Eta Madalen Urte jostuna
izandu dana Frantziyan,
sei edo zazpi illabetian,
kasikan negu guziyan,
au ere Konchan arkituko da
odol sosegu antziyan,
ezur chorrochak erakutziyaz
kanpotar danen erdiyan
zazpi kuartuan libra saltzen dan
bakalluaren jantziyan.


Konchan udaran

- ¡Baña Jenaro, etzaitiala
¡ai! arrimatu orrela!
¿ez dezu nere gizona zaitzen
guri begira dagüela?
¿Nik zer aitzaki jarriko diyot
gu ikustera onela?
- Erantzun zaiza izketa ori
entzuten dezun bezela,
“arek añ ondo ez laguntzera
bertan itoko ziñala”.


Ezkon, ezkon!

Neska zarra ta naiko baldarra
eta Chorke-Arlotia,
eztakiyena oraindik zer dan
chanpon bat irabaztia,
ezkondu dira kupira gabe
lenguan, alajainkia
eta Talori au chokaturik
diyo par-irriz betia:
¿badakizu zein ezkondu diran?
¡biarra eta gosia!


Lasaya!

Biyotzetikan maite nauela
Karloši niyon aditu:
Raimundok ere naitasuna ta
erregalochuak ditu:
Fermiñen naya ezin nezake
biatz batian urritu...
¿zer egingo det estura ontan?
eztakit zeñi segitu...
¡a! bai: egingo detan onena
irubarekin gelditu.


Oroitz bat!

Esaten ziyon Chertuk Belarri:
- ¿Aizak, aditu aldek non,
arako laztan Bergarakua
Marotok non eman ziyon?
- ¿Batu ziranak Esparterokin
zaldi gañian bi gizon?
- Bai; Bergarako komeniyua
egiña orrenbeste on:
¿aditu aldek non izandu zan?
- ¿Non izandu zan?... ¡Erniyon!


Bienke!

¡Ez dira gaizki diabruetan
bizitzen gaur soldaduak,
dutenak zeñek eman echia,
jana ta jantzi majuak;
emazte gai bat egin orduko
sarri chakur tabakuak,
beriarekin pasiatu ta
gañera... gañerakuak.


Ur ertzian, andria gizonari ojuka

- ¡Atera zaite perill ortatik
gizon beldur gabekua!
- ¿Baña ezdezu ura ikusten
belaunetarañokua?
- ¡Sarri asiko zera botatzen
ur gaziya ta chistua,
pisuarekin jungo zerade
itsas azpira itua,
jan dezulako ogiyarekin
atun eskabechatua!


Jolasian

- ¡Nik oraiñ ere naizen zarrian
billatutzen det artia,
dakidan bati jo ordurako
edikitzeko atia:
- ¡Chirla gatikan!
- Jaskera ona:
erreparatu zaitia.
- ¡A! bai: gañera galtzak atzian
zuloz egoki betia[16]
- Oyek dirade sartu t'atera
josta dediyen aizia.


On Braulio

Biška, kayol ta eskopetakin:
artza moduko jaskera,
mendiratzen da dirudiyela
choriyak engañatzera:
gero sartzen da baserrichoan
pištiya zerbait artzera...
- ¿Ezta joaten Tomasen gana?
- ¿Tomasen gana? ¡bai zera!
ori juten da tonto paperan
neska gaztien eizera.


Entzun?

- ¿Bai aldakizu zuregatikan
Kalistrok zer zuen esan?
- Šašpikiyarrek? pentsatzen nago
non eta zer izango zan.
- An, an; itz arro goituan ziyon
Konseju echeko plazan
“jaskeran sobra daramazuna
faltatzen zaizula lotsan”
- ¿Ori zan dena? išilduko det
berriz kontatu ezdezan.


Batzaldiyan, epaillearen erabakiya edo arabakiya

Batzaldi ortan zazpi jaun ziran
baña nuenez aditu,
etzekiyela iñork euskaraz
eta ez nintzan arritu;
baña lanikan onena nola
¡a! biar zuten argitu,
alako trantze estu larriyan
ziradenian arkitu,
¿badakizute zer egin zuen?[17]
¡letrik onena saritu!


Kale eistariya

Mirabe gazte lirañ lirañ bat
iñoiz jaikiya goizian,
saroi, borda ta charachuetan
ibiltzen dana eizian,
echeratuaz utsez betia
kasikan geichuenian:
baña mendiyan naiz ez jabetu
beraren suerte charrian
ezta estutzen, zeren egoki
daki achitzen kalian.


Kontu!

- Luchi: esantzan ¿Poli ez alda
zuen auzora irichi?
- ¿Zer da?
- ¡A! neska azaltzen bada
aguro atiak ichi:
¡kontu gauchori orlakuakin!
¡kontu pardelari, Luchi:
ori den beste gezur jariyo
nola lenago zan Pachi,
amoriyua kabi eziñik
baña karrakela guchi.


Ez, aita ez!

- Esan ziaten sartutzen dala
atzeko ate chikitik.
- Aita, beorren izketak dira
ezta orrelako gauzik.
- Nik arrapatzen baldin badiñat
baldatuori anketik...
- ¿Zer da egingo diyona ¡ja, ja!
joka bialdu echetik?
- Alprajetaren gisa chinchilik
jarriko diñat iltzetik.


Probechu on!

Bi lapur abill dirutu nayan
pasatutzeko negua,
arkitu dute arrapatzeko
nai bezelako lekua:
bat bestiaren gainka jarrita
luzaturikan lepua
eta segiran ateratuaz
sokaz lotu ta kakua,
¿badakizu zer eraman zuten?...
¡izugarrizko chaskua!


Kuskusian!

- ¡Onen bakarrik pasiatutzen
leku abetan, Beloki,
ilko ninduke makillazoka
nere gizonak baleki:!
- Ta neri amak esaten dit ez
ibillitzeko zurekiñ,
zeren ez duben nai bildutzia
eizian dabillenakiñ.


Sua!

- ¡Zer zan karubi gar biziyura!
¡sua goyen eta bian,
ezta alako garrik egiten
eun okiñen labian!
¡izugarriya bada egunez!
¿zer izango zan gabian?...
- ¿Zu leyotikan tirako ziñan
nozki alako trantzian?
- Ez, jauna; iru lagunekin ni
arkitzen nintzan kafian.


Segurú!

- ¿Bai aldakizu Chorroch-Burruno
diyot bigarren aldiyan,
gure alkate bizar luzia
non arkitu nezakian?
- Mutill gauz ori jakin biarrez
arkitzen baaiz premiyan,
bakallu zati legor legor bat
artubaz ogi erdiyan,
an egongo dek Jeolimoren
beko sagardotegiyan.


Beti orla!

- ¿Nola gerade Joše Bišente?
- ¿Ez algaituzu ikusten?
¡emaztia or dabillen arte
pake santua gozatzen:!
- ¿Beraz ikusten danez andria
urruti zaizu guztatzen?
- Pelegrinatzen dan bitartian
kinkikan ezta aditzen
eta gañera gure echian
ezta plater bat ausitzen.


Konta, konta!

Itsai zar zar bat konfesorien
oñetan zegüen luzaró,
zeñek esaten ziyon chit moduz
- ¡Konta gelditu gabe lo.
¿Pekatu asko izango dira?
- Jauna, nai baña geyagó:
¿ia asmatzen dizkidan zenbat?
- ¿Berrogei baña goragó?
- ¡Aida aurrera!
- ¿Berrogeita bost?
- ¡Aida!
- ¿Eun ta zazpi?
- ¡Ooooo!


Gabaz

- ¡An ezkutuan arbol tartian
ez ditut ondo ikusten,
zeren illunak eta orriyak
ez diratelako usten:
seguru nago chorakeriyak
ariko zaizka esaten
ta orrek bere išil lanari
diyon artian ekiten,
¡ez naiz ni ari arrayietan
paper gaistua egiten!


Konfesoria eta eskalia

- ¿Zer jan dezula esaten nazu
ostiral egun santuan?
- Izokiya ta solomochua
jauna biyoyek nastuan:
- ¡Jesus mill aldiz! ¿baña Luzifer,
etziñan jarri kontuan,
etsai gaistuen otorduakin
zeudezela infernuan?...
¿non eman ziyen janariyori?
- ¡Jauna beon komentuan!


Udako kanpotarra

Kai barrenera allegatu zan
dama bat ariñ jantziya
gañera argal mearra eta
ezur uts utsa guziya:
chardiñ saltzalle neska motz bati
añ egin diyo graziya,
farrez algaraz -diyo- ojuka
“chardiña bizi biziya”.


Arboltegiyan

Gau izarratu eder batian
orche amarrak aldera,
emakume bat arpegiya chit
ezkutatua duela,
arrimatu da jaun baten gana
eztakit zer esatera;
baña jiriaz gizona laister
erantzun diyo berela,
- Jakin zadazu beste bateko
bost aurren aita naizela.


Mikeletietan

- Sarjento jauna: nere semia
iñondik modurik bada,
ikusi nai det zeren diyonez
beorren serbiketan da:
- Ukullu ortan asto birekin
bapo pasia da gaba.
- Ondo da jauna: ¿eta beorri
ortikan etorri alda?


Pekatariya

- Jauna salatzen diyozkat fedez
nere pekatu aundiyak,
- Bai, seme, konta beldur gaberik
oroitzen zeran guziyak:
- Musuetako gabe biatzez
kendutzen ditut mukiyak.
- Oyek ezdira ez, pekatubak:
dirade zikinkeriyak.


Okendoren tallu aurrian (Iškimarra)

¡Baña demontre! ¡a! ¿zeiñ ote da
diyoten Okendo ori?
¡Iparragirre balitz aguro
konturatuko nintzan ni:
nola Iškiña edo Brokolo
edo izan bazan Biši,
baita Josepe Tiñaku ere
¡baña Okendo!... fififi.


Entzun?

¿Aizak? belarri galantoyekin
ziotek aitzen dekala,
leku berdetsu oyetan nola
luzatutzen dan belarra:
- Kontatu duen orri esayok
orrelakorik eztala,
baña belarren lekuan guziz
ederki aitu detala,
Joše Migelen astua baña
aundiyagua aizela.


Bai, bai!

Batian Chispa arrantzaliak
añ ederki zuen eran,
non alkatien aurrera zuten
bi zeladorek eraman:
diyo alkate jaunak par-antzan
- Eztakit emen edo an,
nik zu ikusi izandu zaitut,
- Bai, jauna, chalupan belan,
legatzetara jun giñanian
Sebastopoleko kalan.


Arrayia!

Kalian beera zetorren Choinko
nik eztakit zer ordutan,
bi lagunekin topo egin da
gelditu danian bertan
-diyo- gaztatu dizkiat ariñ
iru pezeta
- ¿Ik? ¿zertan?
¡a! bai, goguak ematen ziak:
sagardo eta ardotan
- ¡Zer sagardo ta zer berriketa!
¡dirutan, seme, dirutan!


Egiya!

Alkate jaunak galdetzen diyo:
- ¿Esango alnazu zuzen?
- Bain, jauna; sarri nik erantzungo
diyot egiazki emen.
- ¿Nork sartu zaitu orrela preso?
- Bi zeladorek jauna len.
- ¿Mozkorra gatik?
- Bai, jauna; biyak
oso mozkortuak zeuden.


Udaran

Dama gazte bat Konchako playan
arin sartu zan urera,
bere jaskera politarekin
itsas golpiak artzera;
an inguruan bildu zitzaizkan
andik zanian atera
ta -diyo- Eztakit zer duten oyek
zerbait asarre antzera,
parrez bezela begiratzeko
guziyak leku batera.


Guazen orrera!

- ¿Aizazu? erri garbiya dala
onengatik det aditu.
- Osasun eder betiko onek
denak arritutzen ditu:
bi urte dira kanposantuba
berriya zala alchatu
¿eta badaki zer eskubide
ondoren genduen artu?...
estrañatzeko prantzez moškor bat
iltzia giñan biartu.


Igo, igo!

Eche errenta paga eziñik
nola beti zauden zorrez,
ustu zadazu eta guziyak
barkatzen dizkizut, Andres:
- Burla dirudi aspertutzia
ni bezelako mašterrez:
beorrek igo beza errenta
kargatu artian urrez,
baña ni eznaiz kalera juango
eche errenten beldurrez.


Oyian

Automobillak arrapatu du
anche plazaren ertzian,
zure andria, ta sartu dute
sendakin baten echian:
- ¡Nere andria!
- Zure andria
ezagutu det bozian.
- ¡Zer naigabea artu bietan
oyetik ateratzian!


Aguro!

Kontatu nai det leku askotan
kontatzen duten bezala,[18]
chorišo zikin menenosua
jan da zakur bat ill dala:
badakizute munduratuak
danak iltzeko gerala;
¡ea mutillak jarri bozalak
eta albada berela,
gañerakuan chorišuakin
gaizki ibilliko gera!


Mañu ta Moña

- Ni zuri on egiten:
zu berriz pleituan,
utziyaz esker gaistoz
bidaldi loituan.
- ¡Mañu ez menga nere
damu pekatuan...
- Agur: eztet nai zure
itzala gertuan:
zuaz erori arte
betiko kontuan,
etzerala sartuko
nere komentuan.


Jardunak

- Nere alaba dago
zure semien sai,
nork ezkontzeko itza
eman ziyon lasai:
or dabill arro arro
zikiña ezkon gai
azteguna egiñaz
zurrut lekuan jai...
- Arrazoyian dago
baño... baña... karai,
eztu buru gogorrak
amorrik eman nai.


Ori, ori!

Lengo gabian añ luze luze
ichu Batista Garbera,
erori eta jun zayo Triku
alchatzen lagundutzera;
- Baña gizona chit asarrian
diyo zutituaz bera,
¿orren ichua izanda gabaz
nola ateratzen zera?


Mašter berriyak

- Zure echia ezta besterik
osasuna ta pakia,
zu zera Eba inozentia
ezeren mancha gabia:
ta ni naiz Adan nai zaituana
batzuek beziñ obia,
Jaunak mundua ugaritzeko
Paraisuan lagia...
- ¿Ta nere ama? ¡ezazu zer dan!
- ¡Zer izango da, sugia!


Gura dot (konfezioan)

Pekataria naizelako neuk
aitortzen diot egiaz,
orziralean[19] ia aspertu
nintzen jauna aragiaz;
- ¡Seme nerea, aldendu zaite!...
¿zelan jan zendun buliaz?
- ¡Ez neure aita biotzekoa!
¡jan nuen tenedoriaz!


Trabak?

- ¿Baña zu emen ordu abetan?
¡aguro irten zaitia!
¿edo nai dezu gogor ojuka
berialaše astia?
¿Nola nai dezu, atrebitua!
¿nola nai dezu ustia?...
- ¡Arrazoi dezu nere pochola!
¡arrazoi dezu, maitia!
- ¡Jesus au mutill infernutarra!...
¿ichi aldezu atia?


Chochua!

Bizkaitar chiki zikiñ zikiñ bat
miakariya zan bera,
parrez algaraz utzi ninduen
entzunaz aren izkera;
juramentu bat gaitzez bota dit
nere animen gañera,
baña alare ez zezakian
Jainkuak artu charrera,
ondo ikasi etzuelako
bizkaitarraren euskera.


Ur mian

- Zuk batel ortan nere Kanuto
izanik perill aundiya,
arraškatutzen dezu ezeren
biarrik gabe biziya.
Emen eztago gaitzik -patroyak
diyo- sututzen asiya.
- Ekatzu kate urrezkuori
eta erleju berriya,
zu or ondatzen bazera ere
galdu ez dedin guziya.


Danboliñian

- ¡Ederki Taliñ! zuri begira
jendia kontentu dago,
šalto chikiyan gonak jasuaz
bestiak baña geyago;
naiz illun egon oso ederki
dantzatzen dezula nago...
- Ez nabill onla erakutzitzen
baizik detala nayago
eta gañera apur apur bat
ikasiya naiz lenago.


Iritzi bat

- Toliatzalle onik eztala
ori eznezake esan,
zeren char onak -ziyon Marichuk-
diyote dirala izan:
ikusi ditut Gerra, Fraskuelo
emen Aranaren plazan,
salerosuak ziraden biyak
salero duenik bazan,
¡baña neretzat Anthon Iškiña
bezelakorikan etzan.[20]


Kale kantoyian

- Ai au chardiña bizi biziya:
- ¡Que saladita pero sin sal!
- ¡Aušen da kinto parragarriya!
- Yo soy corneta
- Eso es igual:
¡pero que abo mas ichuroso!
si tiene antza de un portal
- Si por la calle del cuartel pasas
te toco niña La Marcha Real
- ¿Tu tocar ami? ¡ja, ja, ja, ja!
ni aunque seas gran general.


Zezen plazan

Esaten ziyon Petrak Juliri
ez guchi chokaturikan,
- Eztet ikusi toliatzalle
Boni dan beziñ charrikan;
eztaki graziz kapa bat jartzen
petral orrek oraindikan-
- Egiya Petra
- Sinista nazu,
eztet esan nai chanchikan,
nik ezniyoke gogo onetik
orri emango chandikan.


Ero echeko bati

- ¿Zertan damazu gurdichuori
ipurdiz gora betia?
- Zergatik orla ariñago dan
t'eramateko obia:
- ¿Orla jiria ariñagua?
¡ezta aski esatia!
- Atzo ipiñi ziraten gurdi
dana ladrilluz betia
eta gaur berriz ez betetzeko
jarri det orla jiria.


Bai ote?

Legorretako pašano bat zan
arkiturik añ premiyan
telegrafuen tronko luzia
buztiyaz indar furiyan,
aldamenetik lagunak diyo
alako farra irriyan,
- Mutill ¡nork esan! tronkuan beera
or dijuana chirriyan,
zer egin dekan oneskero seik
bazekitek Donostiyan.


Aita semiak

- Amabi urte Habanan pasa
eta ¿ez alaiz lotsatzen?
¿ez aldiagu jakin biar zer
diabru ukan egiten?
- Irabaziyak Guachinangakin
arin nituen astintzen:
ardit bat gabe echeratu naiz
garbiro diyot aitortzen,
baña erriyan sinista beza
añ egiz diyot esaten,
etziran iñork irabazitzen
neri Tangua dantzatzen.


Zer?

- ¡Seme! ¿zergatik ez aiz ezkontzen
izanik orren gauz ona?
erari ortan andre gaberik
etziok ondo gizona:
orra neska bi mardulak eta
ik egin biar dekana
bat aukeratu baña segiran
utziyaz auzo esana...
¿zein artutzen dek Pello andretzat?
- ¡Aita!... erdiyan dagona.


Tristia!

- ¿Baña Jošepa? ¡Jesus neria!
¿zer da diratena esan?
- Bai, andre, Klara; suerte charrago
batek ez lezake izan:
¡Mundu guziyan gizon atsegiñ
eta onagorik etzan!
¡oyeratu zan ezercho gabe
aingerucho baten gisan
¡ta zeñek esan! atzo goizian
anche illa esnatu zan!


Maisuak

- ¿Bai aldakizu ezkribatutzen?
- Uste det badakiala.
- Irakurritzen?
- Ori ez jauna.
- Tori eta beriala
ezkribazazu... ¿zer dira oek?
- Uste det letrak dirala.
- ¡Zirriborruak!... ia le-zazu
idatzu dezun bezela?[21]
- ¿Ez diyot jauna esan len ere
letutzen ezdakiala?


Garaiz[22]

Eistari batek oju antzian
-ziyon- artzai mutill bati,
- ¿Ikusi aldek emendik juten
erbi bat salto ta korri?
- Bain, jauna; eta añ ederra zan
begira egon nintzan ni.
- ¿Zenbat denbora da pasa zala?
- Jauna esateko garbi,
guchiyeneko nere ustian
izango dira aste bi.


Asarre?

- ¿Zer zabiltza zu andre orrekiñ?
¿ez nizun len ere esan?
¡arkitu zaitut iru, lau aldiz
kalian eta elizan!
- ¡Baña gizona!
- ¡Arrimatua
arrokan laparen gizan!
- ¿Ez niyon oraiñ sei egun esan
nere andria nola zan?
- ¡Esaten dizut kontuz juteko
naiz zure andria izan!


Galde-erantzuna

Chanchaz bezela pašano bati
egiñaz parren siñua
-ziyon- jaun batek - ¿Zer uste dezu
dala erori-planua?
- Goititzen dana zeruetara
listari batez lotua
- ¡Ken zaite ortik!
- Erretoriak
ori da neri letua.
- ¿Eta esazu, zur zer zerade
lukainka edo astua?
- Bat inguruan emenche dabill:
ni naiz, Urreztillakua.


Šašpiki bat

¡Zer misteriyo du dama onek!
¡paketan utzitzen eznau,
nere ondoren itzalen gisa
datorkit egun eta gau!
¿Zer egingo det? ¡Jesus neria!
¡nola astinduko det au!
baldin zeruak laguntzallerik
sarri bidaltzen ezbanau
seguru nago, azkenerako
¡ni amolatu biar nau!


Arrantzan?

¡Marichu! nola deitu dirazun
¡mutill ederra naizela!
orrenchengatik segitzen dizut
chakurcho batek bezela:
¡Esan zadazu nora zuazen!
¡esan zadazu berela!
- ¿Bai aldituzu or bost pezeta?
- ¿Nik bost pezeta? ¡bai zera!
- ¿Bost pesta triste ezdituzula?
¡jira zindezke atzera!


Echera

Batelikuan arrantzatikan
nonbait azpertua lanez,
zetorren Kulu eta Chorrolok
galdetutzen diyo parrez
- ¿Zer dek orren goiz etorritzeko?
¿bai alda echian parnez?
- Itsaso dana artuba ziok
kulubez eta kordelez
eta nik berriz kalatutzeko
lekuben tantorikan ez.


Ezin leike geyago

Jostatu nayan agure bati
lengo goizian Inašik,
esaten ziyon - Tira athona
esan gabe beste itzik,
¿zenbat urtecho ¡sarri erantzun!
¡ai! neri ematen dizkit?...
Ea, ez egon orla pentsatzen
¿zenbat ematen?...
- ¿Eman nik?
¡nere eskuan baldin balego!
ditudan guziyak pozik.


Andre Klara eta andre Poloni

- Nik Donostiyan ikusi ditut
kale batian bi izen,
letra beltzetan “Reina Regente”
orlaše ipintzen zuen:
- ¿Ta izen orrek zer esan naidu?
- ¡Erreša! dago somatzen!
eztala ori santu izena
ber bera dago esaten...
¡baña oraingo agintariyak
¡zer gauzak jartzen dituzten!


Biyotzeko poza

- Bi gauza dira bakar bakarrik
nere zoramen Mariya,
nik ditudanak maite biyotzez
esaten dizut egiya:
biyak dizdizka diruditela
alaitzen zeru azpiya,
- ¿Zer dira bada? ¡esan zadazu!
- ¿Zer diran nere eztiya?
¡zure begiyen argitasuna
eta babarrun zuriya.


Kontu, kontu!

Senar emazte zar ichusiyak
zerbait ikusi zaliak
-ziyon gizonak- ¡Azkar Mamerta
pasa itzagun kaliak!
- ¿Zer gertatzen da?
- Išo Mamerta
jaso itzazu illiak:
¿ezdezu Mamer ikusten goyan
erakutzityaz sardiak,
zer zorrotz digun begiratutzen
zakur arrapatzalliak?


Ederki da!

- ¿Zein da mirabe grazi dun ori?
- Dantzariya da, Rejiña,
auntza bezela saltalariya:
choriya beziñ ariña:
- Arpegi zuri gorri ederra
eta egoki egiña,
¿asko pagatu biarko dute
orlako dantzari fiña?
- Gau bakoitzian zortzi pesta ta
amalau duro propiña(*)[23]


Lapurrak!

Chanchaz bezela, leyo batetik
mutill demontre batenak
ojuak ziran - ¡E! ¡e! ¡lapurrak!-
izutu nayian denak:
añ ziran oju beldurgarriyak
pardel jostallu arenak,
nik eztakit zer pentsatu zuten
andik urruti zeudenak
ala biltzeko lapur deyera
erriko jauncho geyenak.


Ori bera!

- ¿Zer dan chiripa galdezka ator?
¿zer dan oraindik eztakik?
gezur aitzakiz ateratuak
ik iru duro zor nazkik:
¡ori izango ukek chiripa
zorrak pagatutzia ik!
baña artzia ire eskutik
nola ezdetan uste nik,
emen etziok dirurik eta
ain guchi ziok chiripik.


Eche billa

- ¡Zu, zeladore bibote duna!
- ¡Adiskidia poliki.
- ¿Non dago emen Erri-Echia?
- ¿Galdezka zatozkit ori?
¡a zer mutiko pizkorra zeran
bati sartzeko bi ziri!
jakin nai dezun echia non dan
erozeiñ astok badaki.
- ¡Neronek ere orrenchen gatik
galde egin dizut zuri.


O!!

- ¿Baña esazu, zure izeba
aizkoraz ala utzirik,
¡au da galdetzen nik dizutana
iya sinista eziñik!
izandu ziñan balore duna
aren illoba izanik,
jateko ango baratzui sopak
artubaz jana lekutik?
- ¡Zer nezakian jan juez jauna
ezpazegüen besterik!


Dendariya[24]


Denda arlote baten oñian
gizon char bat zan azaldu
eta Šelebrek burlaz bezela
ara zer ziyon galdetu.
- ¿Zer saltzen dezu ukullu ortan?
- ¡Asto buruak! - ta eldu
diyo lenguak parrez esanaz
- Zuk naiz tratuban ez galdu,
ikusten nago ezdituzula
dendako guziyak saldu.


Eskolan

- Esan zadazu Joše Manuel:
¿aitu aldezu oraindik,
oliyo berde ori nondikan
ateratutzen dan?
- ¿Nondik?
¡bai, jauna! ¿eztet bada jakingo?
¡ori aspaldicho dakit!
- ¿Bai, e? orduan alchiaz boza
esazu alki gañetik.
- Gure echian ateratzen du
amak, oliyo charrotik.


Jakin naya

- ¿Aizak? auzuan kontatzen ditek
ederki bizi aizela,
ire erleju ederrarekin
naiko pachanda dekela;
¿zer baliyo dik?
- ¿Nai aldek jakin
baliyuori berela?
esango diat kupira gabe
pasazitzaidan bezela,
sei makillazo ederrak eta
iru urteko kartzela.


Echerakuan

Bi neska gazte bide batian
nola iñoiz gertatzen dan,
pilla aundi bat ikusi eta
parrez asi zan bat bertan;
¿Bai aldakin or arri atzian
zer gauza ikusi detan?
¡eztiñ atsegin gaistua artu
ori laja duenak an!...
¿badakin zer dan? ¡mokor!...
- ¡Ja, ja ja!
¡abotik ateratu nan!


Kontu bat

Ziyon eistari Gezurjariyok:
- Igaro dan Otzaillan,
elurte artan ollagor eta
eperrak guzizko pillan,
eskopetaren abo aboan
bost milla izango ziran.
Ta batek diyo kiñu egiñaz
- ¿Zu; non zan ori Sebillan?
- ¡Bai zera! askoz bertašiago.
- ¿Non zan orduan?
- ¡Zunbillan!


Topoz topo

Errotatikan zekarren Pellok
astua bere aurrian,
auzo aldeko perratzallia
topo egin zubenian:
zaldi gañian lasai zijoan
eta umore onian,
zeñek Pellori galdetu diyo
enpadasteko añian,
- ¿Pello, astua nola dijoa?
- ¿Astua? ¡zaldi gañian!


Burni bidian

Gizon gaiso bat mundu onetan
bizitzez zana aspertu
jarri da luze burni gañian
an bertan zediyen lertu;
baña ¡ai! trena nola azaltzen
etzan orduetan justu,
-diyo- ¡arraye arrayetua!
¿chisturik egiten eztu?
¡desgrazi enbat pasatu dala
egingo nuke apustu!


Igeldo bidian

- Jendia pillan begira dago:
- ¿Zer da Išidro, zer da an?
- ¿Ezdezu aitu emen kontatzen
zer desgraziya pasa dan?
Aristegitik jaisterakuan
aldapa bide char artan,
gobarazale baten astua
illa gelditu da bertan.
- ¿Illa diyozu?
- ¡Illa, gizona!
- ¡Arrayenia! ¡zer geran!


Zer aukera!

Mirabe gazte galant eder bat
nola ezkon gai zeguan,
non juten zayon senar gai nayan
mikelete bat lenguan;
baña bestiak arrokeriyan
diyo izketa altuan,
- Zu etzerade neretzat diña-
t'ori arturik kontuan,
-diyo- ¡beste bost mikeletekin
etorriko naiz orduan!


Non da?

- ¿Aizazu Chiki, non dezu aita?
- Or sukaldian dagüela,
cherritokira jun da pistuta
bere sebozko kandela;
esagutuko du ukulluan
ikusten duen bezela,
baña ezpalu chiripa batez
esagututzen berela,
cherritokiyan aitak bakarrik
dauka lastozko chapela.


Musika zalia

- Musika zale aundiya zera;
bada erozein tokitan,
arkitzen zaitut kontuz entzuten
anche jarriya zutikan:
- Bai, jauna: oso ichutuba naiz.
- Beraz orrenchen gatikan
asko aituba izango zera!
- Gezurrik gabe kasikan,
aitu det Jota Aragonesa
iya berrogei alditan.


Mendiyan

Bordako Pello, perrachikuak
goiz batez biltzen ari zan,
alderatu ta auzoko Pachik
parrez ziyonian esan.
- Kontu meneno dunakin, Pello,
okerrik ez dadin izan.
Nork erantzuten diyo[25] pacharan
jaun askidatuen gisan,
- Eztu ajolik, zergatik danak
saltzeko diraden plazan.


Jokalariya

Eztakit zenbat duro galduta
tinba deitzen dan jokuan,
boltsak ustu ta ernegatutzen
kalian gora zijuan:
An zillargille baten echeko
ate buruan zeguan
izkribatuta: "Garbitzen zala
zillarra nai zan moduan"
Ura letu ta -diyo- koajez
kiñu egiñaz orduan,
- ¿Ederkiyago garbitzen ditek
ni izan naizen lekuan!


Ori!

Neska gazte bat zanpatu nayan
asarre zeguan Mañu,
-esanaz- chimak atera gabe
lajia sobra det damu;
¡ederra daba ere azpiyan
nik arrapatu albanu!...
Ontan pasa da aldamenetik
sagardoz betia Amu
eta kiñua egiñaz -diyo-
¡ta nik achituko banu!


Begi ona

- Ziyon- betiko jakinduriyaz
Brunok egiñikan gala,
urrutitikan begiratu ta
asto antzekorik bada,
¿ezdezu uste Michel emenche
datorren gizon au dala?
- ¡Arrayetua! asmatu dezu
ori oso egiya da:
urrutitikan badu ichura
baña bertatik alada.


Ezta ezkontzik

- Amak esan dit ¡Jesus au pena!
¡nere maitecho Paškuala,
gure ezkontzen tratu guziyak
urratzeko beriala!
- ¿Baña gizona zer arrazoi da
abiyatzeko orrela?
- Diyonez- ¡ezer ezdezulako
eta seguruba dala!
- ¿Zer esan dezu?
- ¡Amak diyona!
- ¿Zer, zer?... ¿ezer ezteala?


Kejak

- ¿Zer dek Benito orren asarre?
¿zer diabru zaik pasatzen?
- ¡Nik etzekiat alkandorari
zer koncho zayon gertatzen!
len justu justu nikan lepuan,
orain detanez ikusten,
guchi planchatu diratelako,
edo dalako biguntzen,
¡mutill biatz bi sobra zaizkidak!
- ¿Zertan ezdituk moztutzen?


Zer da!

- Alkate jauna; kartzelan sartu
diran lapurrak goizetik
zelatariyak preso laja ta
jun omendira leyotik;
ala kartzelan ezta gelditu
zelatariyak besterik:
- Ederki dago: baña berriyau
ekarri nazu alperrik:
batzuek edo bestiak sartu
ortan ezdago okerrik.


Mingaña

Katilluk -ziyon- mingañ luze bat
ots aundiyena duena,
diyote dala dudarik gabe
kanpan Toledokuena:
Nai dan luzia izanda ere
brontze famatu arena,
bada beste bat ots aundikua
eta luziago dana...
- ¿Luziagua?... ¿zeñena?
- ¡Nere
emazte Mariyarena!


Ukullutik ojuka

- ¡Joše Pachiku!
- ¡Zer du gizona!
- ¿Zein zulotan sartu aiz i?
- ¿Zer gertatzen da?
- ¡Mandua nola
di da pullanka zan ari,
tiriaz gogor ¡arrayechera!
arrimatutzen zanari,
ekartzak azkar sebo kandela
eta egin nazak argi,
ikusitzeko ia jo duben
beko pareta edo ni.[26]


Gura neuke

Ontzi gidari bizkaitarra zan
bere emazte gaztiaz,
oroitzen zana damuz betia
itsas bidaje luziaz;
baña andriak bitarte artan
desgrazicho bat pasiaz,
gero ziyoten kapitanari
¿ori nola litekiaz?
-ta ziyon onek- ¿nai dozu entzun?
¡kartiaz ene kartiaz!


Neurri bat

- ¿Aizak? ganbel bat astuarentzat
egin biar dirak, baña,
izan derilla aritzezkua
edo bestela gaztaña;
- Eman bezaizkit neurriyak eta
egingo diyot apaña.
- Nere pechuen berdiñeraño.
- ¡Ezta makala tamaña!
- ¡Mutill, astua zein d'aundiya dan
eztek izango ni aña!


Dendan

- ¿Zer dezu orren ernegatua?
- ¡Gizona šagu oyekiñ,
zulu ortatik atera eta
ezin burutu det, Juakiñ;
- ¿Ta eztakizu ¡tonto lapiko!
arrapatzeko zer egiñ?
- ¿Zer egingo det?
- ¡Zuluak ichi!
- ¡Baña esazu! ¿zerekiñ?
- Euskal-erriyan egiten diran
gaztik ederrenarekiñ.


Bi langille

- ¡Juli! -nausiyak ojukatzen du
chit asarre morroyari;
- ¡Jauna! -erantzun eta aurrian
mutilla zanian jarri.
- ¡Non diabru da beste morroya!
¿Pedro zer lantan[27] da ari?
- Eseri eta geldirik dago.
- ¿Ezer egin gabe geldi?...
¿eta zu zertan ari zerade?
- Jauna, laguntzen Pedrori.


Arategiyan

Ziyon Ašeri bersolariyak:
- Neska arakiñ bat emen,
¡nolako chukun bere lanian
lenguan ikusi nuen!
ari begira ordu osuak
arin pasako nituen:
arretik jartzen etzuenare
bereganatuko zuen...
¡ai! ura gauza zoragarriya!
¡zer aragiyak zituen!


Itz onak

Esaten ziran laguncho batek:
- Eztet oraindik arkitu,
zure boz eder garbiyak aña
nauenik ezerk arritu-
Ikusirikan alako famak
nola zizkian argitu,
chit modu onez duro bi nizkan
lagun on ari eskatu,
baña añ garbi esan niyon non
etziran itz bat aditu.


Zer tontua!

- ¿Aizak? ziotek bei bat dekala
chit esnetsua erosi.
- Eta ematen dizkik picharrak
egunian bederatzi.
- ¿Beatzi pichar? ¿ta zenbat saldu?
- Guchiyena emeretzi.
- ¿Beyak beatzi pichar eman da
gero saldu emeretzi?
¡arrayietan ofiziyua
eztek makala ikasi!


Gabaz

Pasia leku illun batian
dama bat gazte gaztia,
ziyon jaun bati lurreratuaz
arpegi erdi gordia,
- ¿Jauna egingo aldit mesere
zer ordu dan esatia?
- Ezdet nerekin ardit bat eta
¡ala! ortik ken zaitia
- Jauna ezniyon ori esan nai
- Ezta nik ere bestia.


Zezen plazan

Artsalde batez zezen yayuak
jokatzen ziraden ari,
zaldiya eta pikatzallia
ziradenian erori;
alcha da neska zardiñ saltzalle
abo zabal Ana Mari
eta besuak luzaturikan
diyo pikatzalliari,
- Como no sabes meter la pica
bien meresido tienez y.


Ama semiak baserriyan

- Asto chiki bat erosi bezait:
- Len ere aitak esan dik,
dotriña ondo ikasten badek
nola izango dekan ik.
- Alegin danak egiten ditut
asko jakitiagatik,
baña desio detan ainbeste
¿ezbanu ikasiko nik?
- ¡Mutill orduan guk ezdiagu
biar bigarren astorik!


Kalian

- Esan dirate atzo goizian
sermoyian izan zala.
- ¡Ai! ura sermoi sentigarriya
luzia eta zabala,
utzi ninduen fasinatuba
ušua baniz bezela.
- ¿Ta esan beza andre Brijida
nola esan zuen, nola,
erderaz edo gure izkeran?
- ¡Ori bai eztakiala!


Arrantzale batek ziyona

Nere echia itsasoa da:
artzayak dute mendiyan:
nik bizi nai det ordurik ordu
itsasoaren erdiyan,
maldik ezduen soro berdetsu
neurri gabeko aundiyan
- Eta esazu ¿Non kontatutzen
zituen oyek, ontziyan?
- ¡Bai zera! oyek aitzen genizkin
beti sagardotegiyan.


Galai bat

- Kalian bera zuta zetorren
ariñ botiaz pausua,
galai gazte bat arro šamarra
guztizko mutill bapua:
galtza eštuak, chamarra mocha,
chapela Kordobakua,
gerriko sedaz egiña eta
botacho eštu eštua...
¡nongua ote da!
- ¿Nongua ori?
¡Aizarnazabalekua!


Ikusta batian (visita)

Sartu naiz zuzen chapel berriya
eskui eskuan detala,
bai esan ere silla gañian
nai banu utzi nezala:
baña andikan irterakuan
sillatik artu bezela
ikusi nuen ¡Aita San Roke!
nere kopa dun chapela,
laja zutela echeko aurrak
plater bat ziruriyela.


Mindua

- ¡Aita! ¿korrika dijoan ura
Brechako kale bidian
ikusten aldu?
- ¿Gelditu dana
merkatuaren aurrian?
- Mutill ark jo nau makil batekin
eta iyiya lurrian
utzi ninduen.
- ¿Eta esan zak?
¿non jo au bulebarrian?
- Ez, jauna; jo nau buru buruan
eta belarri ertzian.


Ju!

- ¡Ori da neška zoragarriya!
- Guziyak ala diyote.
- ¡Orren aingeru eder pochola
izan zenezake maite!
¿Zer erare du? onezkero bost
aldian lizazke bete.
- ¿Zer esan dezu emakumia?
- Nik orrelaše det uste.
- ¡Nola! ¿ezkondu giñala juštu
atzo baziran bi urte?


Entzun dezu?

Irakurri det gaur argitara
atera dezun papera,
non itz jariyo char baten gisa
mintzatu dezun euskera:
¿baña gizona neurtiz[28] oyekin
choratu egin altzera?
bada añ siñez esaten dizut
achituko banu era,
zu ta paperak jungo lirake
danak kom... bera.


Alkatetan

- Zuk emaztia jotzen dezula
gaur eman dirate keja;
- Bai, jauna; baña orretarako
ori nere andria da
- Emazterikan ikututzeko
esku biderikan ezta.
- ¿Nik ezin zanpa nezakiala
nere emazte berbera?
¿zer lege choro dirade abek?
baña gu non bizi gera?


Lumero 100 eko atia joka gizon zar zar bat

¡Dan, dan! ¡Zein dago emen sartua!
¿ez ote dirate entzun?
¡Jesus! au nere eztuasuna!
¡nola larritutzen nazun!
¡dan, dan! ¡nor dago barren orretan!
¡jaunak orrenbeste jardun!
¡e! ¡barrenguak ediki askar!
¿ez altzerate jakintzun?[29]
edo bestela zer pasa leiken
nik ez nezake erantzun.


Neskacha

- Echekoandre, ni banijua:
- ¿Zer dezu bada, Mikela?
- Zeren beste bat arkitu detan
desio nuben bezela;
- ¿Nere echia baña obia?
- Etzait iruditzen ala,
baña leyo bat duela dakit
alegria ta zabala,
nondik ederki ikusitzen dan
artilleruen kuartela.


Merkatuan

Chamarra eder berri berriya
guziya pintaz betia,
chesto zar baten muturrak neri
beiñ egin zian kaltia
ezta kasikan sinistekua
aren austeko artia.
Ala zurra bat eraman nuen
-esanaz- zikin trastia,
amak ikusi ziran bezela
chamar atzeko sietia.


Agur!

Asto zar zar bat abiyatu zan
arrantz egiten zuela
eta Kachuchak diyo Mikari,
- Zikiña daukak chapela-
Sinisturikan onek burutik
ateratuaz berela,
-diyo orduan parrez Kachuchak
ikusi duen bezela,
- Gure erriyan orla astuak
agurtzen dituk ¡orrela!


Zeladoria eta Churrut-zikiñ

- ¿Etzanda zaude bide erdiyan?
- ¿Orrekin zer esan nai du?
- ¿Ez aldituzu alkate jaunen
aginde[30] oyek jakindu?
¡bidean ezin etzango zera!...
¿zer nai dituzu zikindu?
¡alcha ta fuera pasa bidetik!
- ¡Ez, ez; eztet nai ekendu!...
¿Zer da? ¿Zer nai du alkatiorrek
kalian ere agindu?


Gizon dendari zakar bat

- ¿Aizazu, dama?
- ¡Nerekiñ aldu!
- Bai: ¿ez aldezu ikusten,
gona zar oyek arrastatuaz
kale guziyak garbitzen
nola zuazen?
- ¡Zer esaten du!
- ¿Zertan ez dituzu biltzen?
¡Arrayetuen usariyuak!
¡ez dira danak kiskaltzen!
¡modori jarri zanetik ezta
eskoba bakar bat saltzen.


Eskolan

- ¿Beraz ezdezu ezer ikasi?
¡ederki Pachi, ederki!
esan diyotet zaku aundi bat
lasto chikituba sarri,
merienda bat egin dezazun
biar dizutela jarri
- Ondo da jauna, baña beorrek
lagun egiteko neri,
esan bezayo ekarritzeko
zaku baten lekuan bi.


Esker milla

Aketa: trenen geldi lekuan
ipintzen zuen Retrete
eta pašano batek jaun bati
onla egin diyo galde.
- Zu; ¿zer da ori ostatuen bat?
- ¡Eta saltzen dana merke!
- ¡Mokaducho bat nai bazenduke!
- Ez, ez; jan premirik eztet
eta gañera oranche bertan
ateratzia egin det.


Tapa, tapa!

Lagun artian jale aundiya
nola zan Lino Arketa,
kontatzen zuen nabarben arek
egiñaz naiko izketa,
- Echian chit naiz jale chikiya:
eskasa nere janketa...
Pochok par-irriz erantzun diyo
usaiturikan nasketa,
- ¡Baita nik ere guchi jaten det
guchi ematen nauteta!


Anai asarria!

- ¿Noraño ua, erretoria,
jantzirik manduen gaña?
- Ikustatzera Ana Martinak
gašo daukarren[31] erraña.
- Mintsu aldago?
- Bizi liteke
iltzen laguntzeko aña.
- Jun ari laister, orretarako
badaukak nik ainbat maña;
iltzen laguntzen obetó dakik
bizitzen laguntzen baña!


Alkatia eta Ašeri

- Esan dirate zuk lapurtuak
Joše Martinen echetik,
dirala pala eta alchurra
sartuta leyo chikitik.
¿Egiya alda?
- Chit da egiya
garbi aitortzen diyot nik.
- ¿Eta echetik atera ziñan
uskeri oyek osturik?
- ¡Zer nezakian jauna eraman
ezbazegüen besterik!


Eistariya

Azaldu zayo zakur bat zaunkaz
iya gañian duela,
zeñek tiro bat (baña jo gabe)
tiratu diyo berela.
Arratsaldian lengo eistaya
pasiaz eche aldera,
atera zayo goizeko gisa
tragatu biar zuela,
baña eistaya apuntatutzen
buru gañera dagüela
-diyo- jun ari edo ilko at
tiroz goizian bezela.


Besteren beriak

- ¡Oyechek dira ortza ederrak!
- Ori diyote geyenak,
arriturikan gelditu eta
begiratutzen nautenak:
- Eramateko orren egoki
eta orlako gauz onak,
pagatu biar izan dituzu
¡arrayechera! chanponak...
- Ez, ez; obekin austen zituen
ogi koskorrak aitonak.


Trenaren geldi lekuan

- ¡Zu, billetia!
- ¿Norako naizu?
- ¡Ondo jakin zale zera!
- ¿Nola emango dizut orduan
norako ez esatera?
Esan zadazu nora zuazen
bestela juango etzera.
- Ni etorri naiz pagatu eta
nere chartela artzera.
¿Ta nora zuaz?
- ¡Nora jungo naiz...
andre gayaren echera.


Elizan

- Aita San Juanen argiyarentzat.
- Aizak mutikua, chist, chist;
¿Zein santurentzat eskatutzen dek
amonen boza orrekin?
- Aita San Juanen argiyarentzat.
- Esayok nere partetik,
dijuala goiz oyera eta
eztubela argi biarrik.


Soñ berriya

- Jakindu nuen damuz beterik
Benardo lengo batian,
nolako zurra eman zizuten
sagardoteiko atian:
- ¡Etzan makala Arroka-Gaztek
jarri zirana soñian!
- Nik biyotzian sentitutzen det
zuk ezin pentsa añian...
- ¿Zuk biyotzian senti dezula?
¡nik berriz bizkar gañian!


Kintuak

- ¡Alkate jauna! Koajez nator
eta arrazoi fuertian.
- ¡Zer darakazu![32]
- Beon semia
ni jayo nintzan urtian
munduraturik ¿zertako ezta
sartzen gurekin suertian?
- Nere semiak eztu urterik
egon zindezke pakian
eta gañera eztu izango
alkate naizen artian.


Botuetan

- ¿Nola dituzu izen lonbriak?
- Joše Pranchisku Belaunzan
- ¿Ta amarena?
- ¿Zer amarena?
- Lonbria -diyo par antzan.
- Nik baña gaita obia dauka:
¿eztiyot lenago esan?
¿nere amaren lonbria nola
nezake jauna nik izan,
ni jayo baña guchiyeneko
lau urtez lenaz ill bazan.


Zerbait orla

Pašano bat zan ziruriyena
artuba zala kafia,
zapatagille zar baten dendan
onla egin du galdia:
- ¿Chapelik emen saltzen aldute?
- ¿Chapela? ¡Arrayenia!
¿zertako dezu?
- An gordetzeko
toša, belar ta pipia,
- Zuk chapelikan ezdezu biar
¡zuk biar dezu kofria!


Arrantzatik

- ¿Zer arrapatu dezu, Allanbo?
- Arrai bat chit chokantia,
duena boina gorriya eta
kuchillo chikiz betia;
pechurañoko galtza gorriyak
bibote luze luzia...
- ¿Or aldamazu?
- Chestuan daukat
- ¡Mesere erakustia?...
¡oi! ¡oi! badakit nola deitzen dan
¡Urtako mikeletia!


Koncho!

Orain sei egun kostilla char bat
asterakuan jatera,
non tragatuta aurreko ortza
sartu zaitan sabelera.
- ¿Eta ordaña daukazun ori
berriya alda?
- ¡Bai zera!
- ¿Zer da orduan?
- ¡Zer izango da!
¡tragatu nuena bera!


Anziñaz

- Neska gaztia zeralarikan
dantzatutzeko graziya,
zure ama zan ziruriyena
udaberriko choriya;
- ¿Dantzan diyozu ama neria?
¡ezta oriše egiya!
- ¿Gezurra dala?
- ¡Eta gezurra
ez gero chiki chikiya!
- ¿Zer zala uste zenduen ama,
ikazkiñaren zaldiya?


Eskalia

- ¡Ni naiz gizon bat urrikarriya
bizi naizena penetan!
- ¡Ogi zatiya eskuan eta
¿ari zerade kopletan?
- ¡Arriya bezin gogorra dago
esaten diyot benetan.
- ¿Eta zergatik orlako triste
begiratzea da, zertan?
- Ia biyotzez erregutu ta
zerbait biguntzen ote dan.


Letradua ta bi pašano

- Andriak diyo - ¿Baña Migeli
zertan ez esan egiya?
¿eta ondoren zertako sartu
Inaziyori ziriya?
ala biyari eman diyozu
pleituba irabaziya:
bat egin dezu iriyen jabe
bestia iri nausiya...
- ¡Zaude išilik berrichu charra
zuretzat data iriya!


Konchan

- Batel ontatik ureratuta
¿kristaurik galdutzen alda?
- Ez, andria, ez; orlako gauzik
emen suertatutzen ezda.
- ¿Eta egualdi charra danian?
- Galtzera gertatzen bada
naiz itsaspian itua egon
aguro billatuko da
¿baña kristaba urian galdu?
¡ez, andria, ez! ¡bai zera!



Oharrak

  1. Juan Migel Orkolaga Igeldoko Meteorologia Zentroko arduraduna izan zen.
  2. Atzia eskeñiaz
  3. Fisonomia
  4. sic
  5. sic. Lerro hau hankamotz gelditzen da horrela; ziurrenik, nik galdetzen det nahi izango zuen idatzi, eta kopiaketa akats bat besterik ez da.
  6. Hemen kopiaketa akats bat dauka eskuizkribuak; len bizitua gurekiñ lerroa idaztea ahaztu egingo zitzaion Iraolari, eta hurrengo biak idatzi zituen oharkabean. Eskuz bi lerro horiek ezabaturik daude, eta ostera poema osorik idatzia.
  7. sic
  8. sic
  9. sic
  10. sic
  11. sic
  12. sic
  13. sic. Lerro hau hankamotz eta ulergaitz gelditzen da horrela; agian ezkribatzalle nahi izango zuen idatzi, eta kopiaketa akats bat besterik ez da.
  14. Lerro honen amaiera irakurtezina da.
  15. Hitz honen ostean bat hitza ageri da ezabaturik; neurri luzeegia gertatuko litzateke.
  16. sic. Badirudi errima gordetzeko dagoela horrela; komunztaduraren arabera, galtzak betiak beharko luke.
  17. sic
  18. sic
  19. sic
  20. Honen segidan Kale kantoyian bertsoa eskuz ezabaturik ageri da; kopiatzerakoan bi lerro (¡pero que abo mas... de un portal) ahaztu egin zituen egileak, eta ostera errepikatu osorik hurrengo orrian.
  21. sic
  22. Eskuizkribuaren orrialde honen goiko zatian poema zati hau ageri da eskuz gainezabaturik: orla kiskaltzerik! / ¡Ezta, ezta izandu / lurrian oraindik, / damuz kontatutzeko / onelako surik / eta ezpadirazu / aitzen erregurik... / ¡bonberuari deitu / biarko diyot nik!
  23. Billarta.
  24. Eskuizkribuaren orrialde honen goialdean Bai, e? poemaren azken zazpi lerroak ageri dira ezabaturik; osorik 17. orrian dago.
  25. sic
  26. Bertso honen gai berbera dauka Iraolaren beste poema batek; bi izenez argitaratu arren, berdin-berdin kaleratu zen poema hori hiru aldiz; ikus: Kontuchoak 56-57; «Okullutik ojuka» Euskal-Erria VIII-548; eta Euskal-Erria X-256.
  27. sic
  28. sic
  29. sic
  30. sic
  31. sic
  32. sic

Ikus, gainera