Onsa hilceco bidia Sarrera |
Gomendiosko letra→ |
ONSA HILZEKO BIDIA,
IUAN DE TARTAS ARUEKO
ERRETORAK EUSKARAZ EGINA.
MONEINEKO IAUN MARKIZARI
DEDIKATIA.
Notam fac mihi viam in qua ambulem.
Psal. 142.
ORTHEZEN IACQUES ROVYER,
Erregeren Inprimazalia baitan, Biarnon, 1666.
______
ONSA HILZEKO BIDIA
Cap. I.
Notam fac mihi viam in qua ambulem. Psal. 142.
Solinus erromeko istoriano batek dio bere libruan bertze ordus erramen bertze gauza ederren artian bi tenpla, edo bi eliza, zirela zointarik bata baitzen templum virtalis, bertatiaren tenplia eta bertzia templum honoris, ohoriaren tenplia, bi tenpla honrak manera eta, gisa hartan ziren fondatiak eta bastitiak non inposible baizen ohoriaren tenplian nehurse sar ladin, ezpaladi behiri sar, eta iragan bertatiaren tenplatik. Erran nahi zian autor hark, etzela iagoiti izan egiazko ohore solidorik, bertutiaren moienez, espaliz ardiatsi, irabazi, eta akisitu, eta ohorez bethe, eta aberatz hiltezeoz, behardiala, nehork bizi mundu huntan, aberatz bertatez, eta bertatia poseditu tribaillez, dolorez, penaz eta tormentuz. Ezta ez iakitia, doktrina akkisitzen, bonatheran aurherkerian, ohe hunian eztiki, eta plazenki lo eginik, pausatzian bena akisitzenda tribaillu handiz, beillaz, eskier thu eginez, eta gauaz kandelaren urrina bestiak lo danzala, hurrupatzez, dio poetabatek ederki,
Non iacet in molli veneranda scientia lecto
Ipsa sed assiduo parta labore venit.
Ezta halaber hiltze honik, ezpada, bizitze honik, onsa hil nahidenae behardu onsa bizi.
Bekhatoria eta bekhatoresa zier minzo niz, neure buruari, eta mundu orori, euskaraz egin dudan liburuto hontan, eta diot bi tenpla hetzaz, endelgatzen dela gure bizia, eta gure hilzia, sartzian bizian hantik ialkitian, hilzen gira, batetik ialkitia, da, bertzian sartzia bizi girela, hilzen gira, eta hilzen girela bizigira nolako baita gure bizia, halako da gure herioa, gaixto bada bizitzea, gaixto date herioa, hunbada bizitzea hondate herioa, eta gure jainkoaren zonbait mirakuillu handiz kanpoan, gaixki bizitzen denak Iainkoaren eta eliza saindiaren manu saindien kontre, halakoak, eta halakoek, behardute fingaitz egin, peritu, eta damnatu, hala nola Iainkoaren, & haren eliza saindiaren maniak begiraturik hilzen denak, eta hiltzen direnek beharbaitute finhun egin, Iainkoa ikusi, eta haren gloria eternalian saluatu, erran dian bezala, san Augustinek, vix potest bene mori qui male vixerit, & vix potest male mori qui bene vixerit. Nekez onsa hilzen ahal da, gaixki bizi izan dena, eta nekez gaixki hilzenda onsa bizi izan dena.
Ene adiskidia saluatu nahi bazira, othoi beha zakizat, ezarriko zitut bide honbatean eta bide hark gidatuko zitu xuxen, eta segurki paradusiaren erdiala, bidia da xuxen, segur, hun, aski aisa, eta ez hanbat gaitz eta ez hanbat khexu ere Iarraiki zite, eta segi ezazu ene lumaren herexa, eta hatza, zoaza aitzina, aldebaterat, ez bertzerat, ezker, ez eskin makurthu gabe, eta edirenen duzu bide haren burian hilze honbat, eta haren onduan Ienkobat zure aiduru koroabat eskian, zure rekonpensatzeko promez emaiten drauzut aingurien eta gizonen aitzinian, Ienkoaren parthez, eta ene ohoriaren gaiñian ene errana egia frogatuko duzula, eta ezpada hala, errazu mundu orori, afronturbat nizala giza gaixtobat nizala, aphez gaixtobat nizala eta ene libruto honek, eta nik merexi dugula suhandibatetan bizirik erra gitian.
Sobera egon enadin zuri erran gabe, zerden ene bidia, ene sekretu handi hori, eta ene gogoa puntu handi, eta inportant hontan, saluationesko egitekoan, eta halaber enuia ezitian, iakin ezazu, saluatzeko bidia dela ardura hilziaz orhitzia, herioaren bere begien aitzinian eta bihotzaren erdian iosirik, eta ezkiribaturik edukitia.
Saluatu nahidenak, behardu onsa hil, onsa, hil nahidenak, behardu onsa bizi, onsa bizi nahi denak, eztu behar bekhaturik egin, bekhaturik ez egitekotz ardura behardu herioaz, eta bere hilziaz orhitu.
Hilziaz orhitzia dela egiazko bidia saluatzeko, ahal bezain laburski, eta klarki nahidut frogatu laur gisaz, eta laur moldez, eta laurak oro esperanza dut arkordu honbatetan izanen direla ene pensamendiaren mundu guzier explikatzeko, eta ene intentione hunaren euskalduner, partikularki zuberuako herrian ene adeskider, endelgaraziteko, zonbat handiden ene desirkundia, eta borondatia, ororen hilze honaren, eta haren onduan, ororen saluamendiaren ikusteko.
Lehen gidamendia, eta lehen eskola emanendute bide hontan, paganoek, antikitatian bizi izan diren, jende prestuek.
Segonta emanendu eskritura saindiak, hanbat lege zaharrian, nula berrian, irakurtzen diren pasaje sakratiek.
Herena emanendute, doktor saindiek alegatzen dutien authoritate saindiek.
Laur garrena emanendu arrazoiñak, hortik, hebetik, pundu hontara, iustoki eta apropos hedatzen, eta iuntatzen ahal denak.
Ene adeskidia, bekhatoria, etzitiala othoi ofensa, eztezazula othoi, alde gaitzzera har, eneganik eta ene lumaganik ezpalin baduzu erezebitzen balakurik, edo lausenkurik, laur pundu hoiek akaba artian, eztirozu entzun bertze, izenik, bekhatoria, eta adeskidia, baizi, egin ezazu posible bada zure profeitia libru hontan ikusiren, edo entzunen duzun konseillu hunez. sarzite bide hontan lehen, beno lehen, eta zure urhatsetan etzitiala enuia, bidiaren bazterra, azken termagia, eta xedia ikusartian.
Philippus, Mazedoniako errege handi hark, egunbatez biktoria handibat irabazi zian, athenasako hiriaren kontre, zoin baitzen greziako eresumaren hiri kapitala xarona deitaten zen hiriaren aizinian, eta geroz hantik harat, prinze zuhur hark, beldurrez, urgillia, banitatia, eta superbia haren espirituaren, eta haren hunaren gehien gerta litian, mundian zen goiz oroz argi puntan iguzkiaren ialkitiari, erakarten zian bere pajetarik bat bere ohiaren aitzinera eta paje hark bere salutationian lehen hitzak erraiten zutian erregeri, erregeren manuz, gisa hontan, O rex memento quod homo es, & mortalis es.
Errege, iratzart-zite, eta orhit zite, gizon zirela, mortal zirela, hil beharduzula.
Bekhatoria non zira Pagano hark etzian legerik, federik, ebanjeliorik, ez ienkorik, ala beina egunian behin nahizian enzun hil beharziala.
Zuk aldiz haietarik orotarik baituzu eta eliza saindian bizi baitzira beldurnuzu, sorthuz geroz hil artian, beharden moldian, eta forman behin ere zure herioaz, eta hilziaz, orhitu faltaz, miserableki bizi baitzira eta zure zekuria karreiatzen, zure orena jin dadinian, desohorez, eta konfusionez betherik, miserablekiago hil zitian eta damna.
Alexandre handiak Philippus haren seme diñiak, lausenku, flateria, eta balaku handirik errezebitzen zian bere denboran, bere gorteko kurtisan, eta xarlatanen ahuetarik, eta haien eskribietarik, orok erraiten zioten ixilik, eta agerriz, immortal zela Ienko handien arrazatik, eta odoletik, haien saheits ezurretik ialkiten zela, eta Iupiter bait zen Ienko ororen gehiena, haren seme propia, eta naturala zela hanbatoki heriua baitzen bertze gizon ororen gehien, eta Iaun, bere armak haren kontre galtzen zutiala, hura zela gizonen erregia, eta herioaren nabusia eta Iauna.
Bena egunbatez hiribaten eskaladaz hartzeko, armadaren burian, murraillian gora igaiten zela ikusirik matraz ukaldiz zaurturik, eta kolpaturik, odola uherraz eta xurrutaz bere gorputzetik zuela, oihu, eta heiagora handibat egin zian bere kurtisanen kontre, gisa hontan, Omnes me filium iouis esse prædicabant, sed hoc vulnus me hominem esse clamat.
A! traidore falsiak, eta tronpurrak, orok zinez eta goraki kantatzen zunien ni immortal ninzala, eta Iupiter Ienko handiaren semia ninzala, bena ene gorpitzeko zauri honek eta kolpu honek, zien erranaren kontria dio, eta erakustendu garbiki mundu ororen aitzinian, ni ere bertze gizonak bezala, mortal nizala, miserable, eta heriuaren suiet.
Bekhatoria, prinze pagano gaztebaten, zuiñek agian ezpaitu uken, ez lehen, ez geroz, bere korajian lagunik, ez parerik, erranaz, eta aitormenaz, eginezazu zure probexua agian edo mundiak, haragiak, deabriak, aberaztarzunek, eta zure boluptate satsuek itsuturik, inganaturik, eta tronpaturik, eztuzu nahi sinhetsi badela hilzerik eta heriorik, edo sinhetzirik ere badela, iduritera emaitenduzu zure obra gaixtoez eztuzula sinhesten badela, bena eztezazu dudarik har baduka eta behin beharduzu hil, eta hilez geroz, orhitzite badela mundu hontarik landan, bertze mundubat, zuintan sekulakotz, edo paradusian Ienkoarekin, zure arimak behar baitu huros izan eta plazer hartu, edo infernian seulakotz demonio ororen konpañian, damnatu, erre, eta higatu edukazu hori gogoan, eta herioak bekhatian etzitean surpreni, hartzaz, ardura, disgrazian berere, inkontru gaitzetan, malhurretan, eta aduersitatetan berere orhoitzitez, onsa haren moienez bizitzeko, eta onsa bizirik, onsa hiltzeko.
Aristotesek hiltzian, historiak dio, regret eta dolore handirekin diskurs eta propos labur, on, eta eder haur eduki ziala bere adeskider,
Fœde in hunc mundum intravi, anxius vixi, perturbatus egredior, quo vadam nescio, ens entium miserere mei.
Theihu, eta satsu mundu huntara jin niz dudatan bizi izaniz, oro khexu eta nahasi ialkiten niz, norat noan estakit, izate ororen izatia, pietate, eta miserikordia nitzaz egizu.
Bekhatoria behazite hitz hoier, iguskiak iagoiti lurrian ikhusi dian gizonik sabantenak, eta subtillenak erranak ditutzu, filosofiak bere prinze ezagutu dizu, antikitatiak haren eskiribiak admiratu zitizu eta adoratu kasi, oraiko denboran guk ere haren espiritu ederraren inuentione ederrak ohoraturik, nigar egiten diogu haren azken fin malhurresaren deithoratzez eta doluz, zeren behar etzirenak sobera estudiatuz, eta behar zirenak ez aski pherexatuz, eta kontenplatuz, naturaren sekretiak sobera besarkhatuz, eta naturaren authora, baita Ienko bakhoitza, eta Ienko bizia, hari aski amorio, eta adoratione eman faltaz, miserableki galdu, eta peritu izan baita, Konsidera ezazu personaje handi hura bere paganismoan, sortzetik, hil artian, herioaren beldurrak bere ariman, bere odolian, eta bere hezurretan, harritzen, eta ikharatzen ziala, eta kasi oren oroz, berak hilzian ait-hormen eta konfesione egin zian bezala, herioaren Izieriak, eta aprehensioniak, iuiamendia nahasirik eta kordokaturik, bere sensu onetik kanpoan ezarten ziala, eta ezarri ziala, eta Aristotesen eskolan, zein izan baitzen Alexandre handiaren nabusi eta gobernadore, ikhasezazu lektione eder haur, herioaren beldurra, hantik ikhasdezazun onsa bizitzeko bidia, hura baduzu aski duzu hura gabe bertziak oro guti balio, bat mens, oro mens, manqua vno, manqua todo, ziozu Españolak, eskola hartan lektione on hori, har badezazu gogoan, herioa izanenduzu zure muthil eta zu haren Iaun, eta ez herioak zu, bena zuk herioa, inganatukoduzu, eta tronpatuko.
Platon dibinoak, Aristotesen nabusi handiak, zein batere paganoetan saluatzekoz, arau baitu, eztela galdu, hitz bakhoitz batez, gure bidia zonbat eder den errandu, eta kolpu bakhoitz, aizkora kolpubatez bezala, bide huntako naharrak, kaparrak, eta ilhorriak trenkatu ditu, eta bidetik akhazatu erran dianian ederki, eta zuhurki,
Summa philosophia, est mortis meditatio.
Filosofia, prudentia, zuhurtze ororen gehiena da, herioaren meditationia, herioaren memoria, herioaren beldurra, eta hartzaz orhitzia.
Erran nahidu zuhur hark, bertze iakitiak, eta doktrinak oro eder direla eta on, bena batere ez hanbat, nola hilziaz orhitzia, orok presuna, zeintan erideiten baitira, ornatzen, eta ohoratzen dutiela, bena batek ere eztiala gizona eta emastia hanbat edermenez, graziaz, eta bertatez bethatzen nola herioaren miraill batetan bezala bere begien aitzinian, eta bihotzaren barnean edukitiak, ororen beharrena, eta nezesarioena dela herioaren memoriaren fresko edukitia, mundu guzier, ohorian eta gratian bizitzeko eta hiltzeko.
Bekhatoria, zuk eta nik aski ohore eta abantailla gindikhezu lurrian eta zeruan, zuhur onen konseillu zuhurra besarkhaturik, gure espirituari, eta gure arimari bertze hazkurririk, ez bazkarik, ezpagendeza eman herioaren imajinaren eta figuraren bazka ona eta bazka saindia baizi, onza biziren denak, eta onsa hillen, behardu zuhur izan, eta zuhurtziaz amurus eta iagoiti gizona, ez emastia estira zuhur, eta zuhurtziaz amurus, ezpadute herioa gogoan, halatan onsa bizi, eta onsa hil nahidenak, hauta beza eta konserua herio bere bihotzean, herioak herioa bihotzetik idoki artian.
Bekhatoria pagano zuhur heien erranak, itzul inguru, gora behera gauaz eta egunaz zure gogoan erabil izazu eta paseia, lotzatu ez enuiatu gabe hala egin badezazu herioak zuri eginenduzu, belzauri, eta zuk hari begitarte, eta gero zure azken orena heldu denian, Ienkoak zeruan zuri erranendizu ungi jin eta eginen begitarte .
Seneka handiak dio ederki, moriantur ante te vitia. Zure bekhatiak, eta zure bizioak hil bite zu baino lehen.
Eta bertze lekhu batetan erraitendu hark berak ante Senectutem curaui, ut bene viuerem, in senectute, ut bene morerer.
Neure gastetasunian, egindut neure eginahala oro zahartu, eta urdintu ninzanian, onsa bizitzen ikhas nezan amorekhatik, eta gero zaharzian onsa hil nandin, eta fin onbat eta hurusbat egin nezan.
Filosofo sabant hark berak dio oraño berze lekhubatetan, herioaz, minzo delarik,
Quotidie morimur, quotidie enim demitur aliqua pars vitæ.
Egun guziez hiltzen gira, egun oroz gure biziaren partebat, Ioaitenda, trenkhatzen, eta laburtzen.
Senekak oraño kontinuatzendu, eta erraiten materia hartan berian, Quid autem est turpius, quam Senex viuere incipiens. zerda mundian hain desarabik, hain deshonestik, hain estranjerik, eta itsusirik, nola gizon zaharbat, xurituz eta urdinduz geroz, akhabatu behardianian, hasten denian bizitzen. Erran nahidu onsa bizitzen.
Malhur eta desastre handia heltzenda gizonari, eta emaztiari, bere zahartzian edo bere gastetasunian bere azken orenian, hiltzen denian bere bekhatia, kitatu gabe, bekatiak hura kitatzen dianian hark bekhatia baino lehen, zeren gizona, eta emaztia hilik ere, bekhatia ezpaita hiltzen bizirik baratzen baita, eta arima gaixoari bertze mundian gerla egiten baitio.
Eta nola deabria eta bekhatia, biak baitira khasi bat, bata aita, bertzia semia, bata ama, bertzia alaba, bata azia, bertzia bihia, arima gaixoa Ienkoaren tribunal handiaren aitzinera presentatzen denian, aita seme gaixto hek elkharrekin iuntatzen dira arimaren kontra eta sathan hastenda ordian gisa huntan Ienkoari minzatzen. Ieinko handia, eta Ienko iustua, justu ziren bezala egizu iustitia, miserikordiak estu hemen lekhurik, arima hau enia da, nork berea esta sobera, hau esta kurea, bekhatiak hau kitatudu, baina hunek ez bekhatia urgillia hemenda, abarizia, paillardiza, adulterioa inzestoa, sakrilejia, arnegiak, hordikeriak, ohoiñkeriak, gormandizak, eta bertze bekhatiak hemen dira, horiek oro dira ene jendiak, ene soldaduak, ene semiak, ene allabak, horiek dira ene koloreak, ene liureak, halatan arima gaixoak, Ienkoa, eta haren parabisua galdurik, ifernu barnera behardu Ioan eta sekulakotz ioaiten da.
Bertze alde fortuna handi bat eta abantaill handi bat ardiasten du gizonak, eta emastiak, noiz ere aumens hilzian bere bekhatia arnegaturik, eta hari renunziaturik, bere arima Ienkoari, doluz eta kontritionez betherik errendatzen baitu, zeren halakoaren bekhatiak oro barkhatzen, ezestatzen, desegiten, eta hiltzen baitira, quo ad culpam, (saltem) kulparen respektus berere, zonbatere quo ad pœnam, penaren respektus batzuetan ezpaita barkatzen, eta pana hark, edo mundu huntan, edo purgatorioan behar baitu konplitu, eta satisfatu, barkhamendu edo justifikatione admirable hori egitenda bekhatiaz bekhatoriari, eta bekhatoresari elizan Iesukristok ordenatu dutian sakramendien moienez partikularki penitentiazko sakramendiaren bertutez, zeiñek siñifikatzen baitu, konteritzen, operatzen eta emaiten, gratia iustificanta, arimari, hiltzen, eta kasatzen bekhatia, handik, obicem non ponentibus sacramenta noua legis, ex diuina institutione conferunt gratiam ex opere operato, erraiten dian bezala, theologiaren maximak, lege berriko sakramendiak emaiten diala Ienkoaren gratia haren beraren ordonantzaz, Iesukristoren odol preziaturen bertutes eta meritus bekhatore orori, haietan ezpada faltarik, Ienkoa bera delarik gratia haren kausa lehena eta prinzipala, kausa meritorioan Iesu-kristo haren seme gugatik gizon egiña, kausa instrumentala eta morala sakramendiak ministria eliza gizona, eta halaber sakramendu haren lehen materia eta kanpotikoa, gure bekhatiak, materia propia, eta naturala, barnetikoa penitentaren hirur aktak, kontritionia, konfesionia, eta satisfaktionia, forma aldiz, apeza, baita Ienkoaren ministria, hark bere ahoaz erraiten eta pronunziatzen dutian hitz sakramentalak.
Ordu hartan arima bat bekhatiaren estatutik jalkirik, sartzen da gratiaren estatiala, deabriaren presundegietarik deliuraturik, gertatzen Ienkoaren alaba, eta estatu hartan arima hura mundu huntarik partitzen denian, sathanek estu hartan eskhurik ez zuzenie, hiltzen da, itsutzen da, gortzen da, mututzen da, estaki Ienkoaren aitzinian arimaren kontra zer erran, estu deüs ikhusten, estu deüs entzuten.
Egia da immortal dela bere naturaz, ezin hilzen dela, eta eternal ere dela bere izatez, à parte post, zonbat ere ezpaita eternal à parte ante, zeren denboran kreatu izan baita, baiña hil baliz beno aboro arima gratian partitzen denaren kontra Ienkoaren aitzinian esta agertzen, eta agerturik ere, hilbaliz, beno haboro, estu indarrik, ez botererik. Horren arrozoiña klar da, zeren arimabat gratian duenian, haren bekhatiak desegiñ dira, hil-dira, itho eta hondatu dira oraxian, erraiten gundian bezala, penitentiazko sakramendian, unzi itkurri eta piszina sakratu haren, zolarik eta ondarrik eztian, zolan eta ondarrian.
Halako gisaz eta moldez noiz, gure bekhatiak liren ordian haiñ gorri, nola eskharlata, eta haiñ beltz nola tindia, haiñ garbi eta xuri gertatzen baitira itkurri saindu hartan nola baita xuri eta garbi bortuko elhurra, eta ilhe kotoin xuria erran dian bezala espiritu saindian, Profetaren ahotik. Si fuerint peccata vestra vt coccinum, quasi nix dealbabuntur, & si fuerint rubra, quasi vermiculus velut lana alba erunt. Eta halatan deabruak ordu hartan estu eskhurik ez zuzenik, bekhaturik esten lekhuan, hanbateki arima hura Ienkoaren da, eta desohoria eta konfusionia sathanen.
Bekhatoria, desastra handi haren ebitatzeko, eta abantaill eder horien poseditzeko Senekaren abisu ona harturik, hil bite zure bekhatiak ordu onez zu baiño lehen, Moriantur ante te vitia Ep. 89. Gaste zireño haszite ordu onez obra onen egiten zure zahartzian onsa kontinuaturik, onsa zitian orhit zite itsusi dela zahar artian alfer egoitia, bilhua urdindus geros eskolara ioaitia, bertziak oherat doazenian lo egitera, anhartian lo egonik lanari lotzia eta trabaillatzen hastia. Orhitzite ene bidian sartzera ordu onez zure herioaren konsideratzera, hala, egin badezazu zeruko, eta lurreko Ienkoa zure alde izanenduzu, zeruko aingeruak, zure Aingeru ona zure obra onak, zure konzientia ona, Aingeruen eta gizonen Erregiña birjina gloriosa IESU-KRISTOREN ama, Zerua eta lurra, oro zure alde izanen ditutzu ifernua baizik oro zure alde iarriko ditutzu, hek oro zure alde badira, nor izanen da zure kontra.
Nafarroako historian Franziako Abokat batez eskribatuan edireten, da nola Charles Duc de Bourbon, Prinze handibatek, zerbait hostasun edo resendimenda bere Prinze, eta Errege naturalaren kontra harturik, zein deithatzen baitzen François, izen hartako lehena, armak haren kontra harturik, Charles-Quint, Espaiñiako Errege eta Allemaniako Inperadorearen alde, gerla denbora luzez bere Erregeari eta bere Erresumari eginziala hañitz okhasionetan eta konbatetan, noiz hurus noiz malhurus izanik, nola armak, iokoa bezala, behin bataren gero bertziaren kontra, eta alde baitira, fiñean Pabia deithatzen den Italiako hiri haren aitzinian, Franziako Erregia. Batailla jenerala galdurik hartu izan zela Españiarat Madrillera eraman ziala etsaiak, eta handik, bere bi semiak presoner utzirik, eta gero ranzoiña pagaturik, semiak eta bere buria handik libraturik, eta gerlak moien hartzaz bere fiña ukhenik, azkenian Charles de Bourbon Erromako hiriaren harzian morroillan gora ezpata eskuan igaiten zela, kolpez hil izan zela, dio historiak eta haren gorputza kaieta daritzon, Italiako hirian ehortzi zutela, eta haren thonbaren gaiñian epitafio eder hau lengoaia Italianoz eskiribatu zutela,
Françia mi dio la leché
Espaigna fuerça, y ventura
y Roma mé dio la muerte.
Cayeta la sepultura.
Erran nahi baita euskaraz gure lengoajian,
Franziak emandraut eznia,
Espaiñak Indar, eta bentura,
Erromak herioa,
Eta Kaietak sepultura.
Bekhatoria, konsidera ezazu othoi zer erranen den zutaz eta nitaz gure ondoan, gure ondokoek erranendute non sorthu giren, nola bizi izan giren, zer egindugun eta nola hil giren, gure bizian, eta gure hilzian eginditugun aktioniak, edo onak edo gaixtoak, izanen ditutzu gure iujiak, edo zeruan, edo Ifernuan errekonpensu, edo punitione emaiteko, edo batera, edo bertzera kondemnatzeko, orhoit zaite munduko onetarik, estugula deus ere gurekila eramanen gure obrak baizi, onak, edo gaixtoak, khanabat, edo biga lur, athorrabat, eta mihisebat, hursbat edo biga, izanen direla, gure azken onak, gure posesioneak, eta gure thresorak, handik harat gure gorputza Ioanen dela, xixarien tripara eta lurthuko, eta herraustuko dela, eta gure arimaren ostatu zerua, edo Ifernua izanen dela eta haren ostatu lagunak edo demonioak, edo Aingeruak izanen direla, gratian parti badadi, Ienkoa segur, bekhatian badoa deabrua harenzat, infaillible, edukazu hori gogoan, hiltziaz orhitzite eta zeruko Ienkoa baita zure Prinzia eta Errege naturala, eta lejitimoa, haren enseiñen eta mandera pian zure armak soldadu onari emanden bezala, karreia itzazu, haren faboretan egiñ zazu gerla gauaz, eta egunaz, Prinze tronpeur eta falso hari zein baita sathan, hala egiñ ezpadezazu Iakiñezazu orai, eta gero, herioak zure arima, zure gorputzetik separatu dian bezain fite, xixariek zure gorputza lurpian Ianen dutela, eta deabruek zure arima ifernian.
Paganoen artian Franziako Prinze Katholikobat ekharridut astez, neure onsa hilzeko bidia akhabatzen nuian lehen kapitulo huntan, eta ustez paganoer ohore egin nuian, Prinze Franzes bat emanik, bere konpañian lagun. Baiña oraño ondar huntan, biga edo hirur beste paganoren erranak hiltziaz, ditzagun eskriba, eta gero goazen fite bigarren kapituliaren ikhustera, eta iakitera zer dioten ene bidiaz eskritura saindian irakhurtzen diren pasaje sakratiek.
Armenia Mazedoniako Andere handi batek, mundian zen goiz oroz bere bilhuak, irez ondoan, herhaustatzen zutian, herhautsbatez, zein baitzen hillen hezurretarik egina, eta hori egitian zian andere hark herioaren markhak, seiñaliak, eta haren nezesitatia, bere bilhoetan, bere begien aitzinian, eduki lezan.
Ulpianus bertze Iaun handibatek, bere armentan, eta debisa orotan edukitzen zian paon bat, zeiñek sogiten baitzian bere hoiner, haren pian hitz hoiek ezkiribaturik, neure miseria kontenplatzen dut.
Arxesilaus Medako Erregiak, bertze Koroarik bere buruan etzian nahi ezarri lilis eta flokez eginik baizi, bere buruari representatzeko, lurreko Erresumak, hiltzen, galtzen, eta desegiten zirela, lilibaten pare, eta nola lilia, eta floka, egunbatez iguzkiak sortzen, eta hiltzen, ikhusten baizutian hala hala Erresumak eta handitasunak peritzen zirela.
Pelozidaz Errege handibatek, bere lepoan behera egun oroz, anpollabat ekhartzen zian urkhaturik bere aitziñeko Errege hillaren hezurretarik herrautsez betherik, orhoitzeko hura bezala, lur zela, eta herrauts, eta hark bezala lurthu, eta herraustu beharziala.
Bekhatoria, has, eta akhaba eztuzu edirenen bat ene bidian libru huntan, nik izendatu dustadan paganoetan, non eztian hartu, herioaren memoria, onsa hiltzeko, erremedio segura, bide ona, eta xuxena, eta bide hau bera, zuk eta nik ezpadezagu ordu onez eduki miserabliak gututzu eta galdiak, zure eta ene reproxia eta punitionia handiago eta grabiago izanenduzu eziez pagano haiena, zeren haiek ezpaitute legerik, ez federik, eta guk bai, halatan siñhetsi behardiagu, giristiño gaixtoa IESU KRISTOREN relijioniaren kontre bizi dena, eta diabru beno sordeix dela paganoa da legerik ez federik eztiana, eta kristiño gaixtoak, Ienkoaren eta eliza saindiaren manien kontre bizidenak estu federik, zeren fedia obra onak gabe fede hilla da, hala nola fedia obrak gabe, dio Iondone Iakhube Apostoliak, Sicut corpus mortuum est sine spiritu, ita fides mortua est sine operibus.
Halaber errandu ederki bertze doktor handibatek, Vera fides Christiani est Christi mandata seruare, nomen sine re, & officio suo nihil est.
Egiazko kristiñoaren fedia da IESU-KRISTOREN manien begiratzia, izena, gauza izana gabe, eta bere egin bidia gabe, ez deusbat da.
Halatan bekhatoria, zu eta ni pagano gututzu Ienkoaren kontre Ibiltzen gireño, eta oraño pagano bano sordeix, zeren dakigularik legea, eta legiaren defensa, ezpaitugu begiratzen, ez bata, ez bertzia eta hartan baitugu erakhusten gure malitia, eta gure bekhatia handiagudela, eta krimenelago haiena beno, dugularik lege ona, eta lege saindia, gihaur beikira legiaren begiratzale gaixtoak, erran dian bezala aitzineko doktor berak libru berian.
Kn hoc magis culpabiles sumus, si bonam legem colimus, & mali cultores simus.
Mehatxu hori bera egindu gure salbatzaliak guri orori, Qui nescit voluntatem Domini sui, vapulabit paucis, qui autem scit, & non facit eam, vapulabit multis.
Bere Iaunaren borondatia eztakianak, gastigu, eta punitione arhiña, eta sinplia ukhenendu, bena dakianak bere Iaunaren borondatia, eta hura ez konplitzen, halakoaren gastigua, eta punitionia, handia izanen da, eta grabe.
Paganoak estaki Iaunaren borondatia, eta debetia, eta guk bai, hanbateki gehiago bekhatu egiten dugu. Paganoak eztaki paillardiza bekhatu dela guk bai, zeren legiak erakhusten beitrauku, non mechaberis, ezizala paillard, eta Apostoliak ere dio, Concupiscentiam nesciebam nisi lex diçeret, non concupisces. Esnakien konkupiszentia zer erran nahi zen, legiak ezpalu erran, eztezala desira iniustoki.
Erran ahal dirogu bekhatoriaz, aithortzen, eta ezagutzen diala Ienkoa ezpaiñez, eta mihiaz solamente eta bere obrez ukhatzen diala Apostolu berak dioena, Confitentur se nosse Deum, factis autem negant. Legia irakhurtzen dugula, eta ez begiratzen, Legimus legem, & non facimus eam.
Eta lekhu berean apphalago, Quid gloriaris in lege, per prævaricationem? legis Deum in honoras, nomen enim Dei per vos blasphematur inter gentes?
Traidoria, eta malhurusa, legiaren haustian zergatik urgillian eta banitatian sartzen zira legiaren Ienkoa desohoratzen duzu eta Ienkoaren izena zietzaz jentilen artian blasfematurik gertatzenduzu, minzo zen bertze orduz Apostolia, Kristiño gaixtoer, eta egun, zuri eta niri, bekhatoria.
Konklusionia eman ezazu Ienkoaren kontre bekhatian bizi gireno pagano girela, eta pagano beno sordeix edo gaixtoago girela, zeren hark eztaki zer hariden, eta zuk bai, hark ohoinkeria, debekhu dela, estaki, guk bai, hark estaki heriotzia, bekhatu dela, guk bai, eta iñorantiak hura baitu desenkhusatzen eta gu iakitiak kondemnatzen.
Haboro diot demonio girela, eta sordex, obra onak utzirik, bekhatian bizi gireno.
Demonioak dian malhurrik handiena gratia galdurik, ifernura eroriz geroz, da iosirik, itzaturik, eta obstinaturik baitago bere malizian, eta gaixtkherian, halako moldez non ezpaita posible, diberti, eta separa ahal dadin bere obiektoaganik, behin hartzaz hautu, eta elektione egiñez geroz, behin besarkhatu dian gauza, ezin kita baitiro, eta behin kitatu dian gauza ezin besarkha baitiro, hala dio San Thomas Doktor Anjelikoak, Voluntas Angeli adhæret obiecto immobiliter facta electione, ita ut non possit relinquere quod amplexa est, nec amplecti quod relinquit.
Psalmista Roialak ere hori bera erraiten zian, Iauna zure etstaiek bethi hastio zutie, eta haiek zure kontra duten malizia, bethi gora doa, hauda deabruen obstinationearen lehen kausa.
Superbia eorum, qui te oderunt ascendit semper
Segond kausa da, gure Ienkoak haien konuersioneari bere gratiaz egiten dian ukhoa, eta errefus iustua, zeren baita iustu, konforme, eta eman Ienkoaren dekreto eternalari, Aingeru gaixtoak, eta arima gaixtoak behin damnatuz geroz, Ienkoak haier elezan eman gratiarik, itzulzeko penitentiara, eta konuertiturik saluatzeko, hau da segond kausa.
Heren kausa da, zeren iusto baita, eta gure Ienkoak iustuki iuiatu baitu, Aingeruen faltak eta bekhatiak, elitian barkha ez erremeti, faltetan eta kulpan, eroriz geroz, baiñan liren iagoitikotz irremisible, eta irreparable, hala nola, iustu baita gizonen faltak, eta bekhatiak elitian barkha, ez remeti, hilez geroz, hala dio San Damaszenek, Hoc est hominibus mors, quod est Angelis casus, seu lapsus.
Bekhatien barhamendiaren respektus Aingeruen faltak, eroriz geroz, eta gizonarenak hilez geroz, orobat dira, bardin dira, erraiten balu bezala hala nola gizonak hilez geroz bere bekhatien barkhamendurik ezin baituke, hala, hala, Aingeruak ere eroriz geroz eztuke barkhamendurik, hau da demonioaren obstinationiaren heren kausa.
Halatan segur da, bekhatoria zu eta ni, eta gu bezalakoak bekhatian iosirik eta obstinaturik egoiten gireño, obstinatione haren respektus, deabru, eta demonio girela hargatik gure Iaunak, zuri eta niri eta gu bezalako demonio harritu gogorri oihu, eta heiagora egiten zian, Ierusalem, Ierusalem, quoties volui congregare, & sicut gallina congregat suos pullos, & noluisti?
Ierusalem, Ierusalem, egin ahala zenbait aldiz egindut zure biltzeko, eta enuzu entzuen etziñen nahi jin, oilloak bere umeak eta xixak edo xitoak, hegaletara bezala, nik ere zu nigana bildu nahi zintudan, bena ene deiari eta ene bozari gorrarena eginduzu, gure Iauna berak erraiten zian iudu gaixtoei, eta haien personan guri orori, Vos spiritus sancto semper resistitis, harritu gogorrak espiritu saindiari gerla, eta resistentia bethiere egiten duzie.
Hanbateki bekhatian harriturik perseberatzen duguño demonio gira, deabru gira.
Hartan gireño demonioak baiña gaixtoago gira, sordeix gira, sathanek nola bere donuetarik ezpaitu deusere galdu Ienkoaren gratia baizik badu fede eta sinhestendu badela Ienko bat, eta oraño badu ere Ienkoaren beldurra, haren izenaren aippatziaz, eta entzutiaz lekhu orotan lotsatzen da eta ikharatzen, hala dio Apostolubatek, Credis quia unos est Deus, bene facis, Dæmones credunt, contremiscunt, & ingemiscunt. Sinhesten duzu badela Ienko bat, onsa egitenduzu, demonioek ere badute sinheste hori, ikharatzen dira, nigar, eta zinkuri hari dira. Halatan, bekhatoria, behazazu, deabruak badizu bi gauza fedia, eta beldurra, zuk eztuzu batbaizi fedia solamente estuzu, beldurrik zure fedia ere fede hilla duzu hanbateki diabrua baiño sordeix zerela ukha dirozu.
Hargatik spiritu saindiak erraitendu, Vtinam aut calidus esses, aut frigidus, nunc autem quia tepidus es, incipiam te euomere ex ore meo.
Nahinuke bero izan zine nit Kristino ona bezala, edo hotz paganoa bezala, baiña zeren eppel baitzira, ez hotz, ez bero, ez pagaño, ez Kristino, neure ezaguzetik, zein baita emaiten aditzera ahoaz, hasikonuzu zure egoixtera eta akatzera.
Bekhatoria bertze kapitulia hasi gabe konklusione huntan othoisten zitat etziren pagano edo sorzeix, etziren deabru edo sordeix, ene bidian sar zite, orhitzite hilziaz Memento mori.
Neure adiskidia beldurniza zuri eta niri gertha dakigun Faraon Erregeari bezala hark Moiseren, eta Ienkoaren populiaren kontra zuela Moisek eta haren Iendeek itsaso gorria bi partetara erdiraturik haier pasaje emaiteko, itsasoa iragan zuten oiñak busti gabe Faraon aldiz bere jende ororekin itsasoaren erdian itho, edo hondatu, ikusi zuenean Faraonek itsasoaren erdira zenian itsasoko ura elkharganat iuntatzen zela oihu eta heiagora egin zian, Fugiamus Israelem, Dominus enim pugnat pro illis contra nos. Goazen, ihesi gibelerat, Ienkoa gure kontra da, bena berandia zen, zeren urak elkhargana bildurik, Faraon, eta haren jendiak oro erranden bezala galdu, eta peritu zirent, hala dio eskriturak, Fugientibus illis, sed accurrerunt aquæ, & inuoluit eos Dominus in medijs luctibus.
Hala, hala, bekhatoria herioaren orena heldu denian, oihu, heiagora zuk eta nik egiñen dugun, dugun Ap-heza! dugun Fraidia! dugun Konfesione! dugun Sagramendia! dugun espatio! dugun termiño penitentia egiteko baiña miserabliak, eta galdiak gu, beldur nuzu eztugun ukhenen Ap-hezik, Fraiderik, Konfesionerik, Sagramendurik, Espatiorik, Termaiñorik ezten izanen penitentia egiterik, ez lekhurik, eta herioa zunzurretik lothurik, deboilla gitzan, eta lahardeka IESUS erran gabe, herioaz orhitu faltaz, eta gorpitzak eriden bezaiñ fite bere ohia ilherrian, arima gaixoak, ediren dezan bere sepultura ifernuan Ienko miserikordiosa, othoi hantik begira gitzazu.
__________
ONSA HILTZEKO BIDIAREN
BIGARREN KAPITULIA
Kapitulu huntan frogatzen da Eskritura
saindiaz, lege zaharraz,
onsa hiltzeko bidia, dela hiltziaz
orrohoitzea.
Espiritu saindiak emaitendu manu, eta konseillu onbat mundu orori Salamon zuhurraren ahotik, erran dianian, Memorare nouissima tua, & in æternum non peccabis! orhitzite zure azken orenean helduko diren gauza berriez, eztuzu iagoiti egiñen bekhaturik.
Nobisima hitz hunek siñifikatzen du herioaren orena, eta manatzen du bat bedera hartzaz orhit izatera, edo oraño siñifikatzen du, arima galdien penak eta supplizio eternalak, zeintara, demonio ororen konpañian kondemnaturik ioanen baitira hillez geroz, herioak bekhatian atrapatzen eta surprenitzen baditu, edo siñifikatzen du arima hurusaren eta salbatiaren felizitate, eta kontentamendu æternala, zeintara segurki eta infaillibleki sartuko baita zeruko Erresuma handi hartan, Ienkoaren gratian mundu huntarik partitzen balin bada oraño siñifikatzen du iuiamendu partikularra, noiz ere arima bat gorpitzzetik ialki den bezaiñ fite Ienkoaren Tribunal iustuaren aitzinera presentatzen baita eta han Iuie iustu haren aitziñian, haren obra onak, eta gaixtoak oro examinaturik, eta balentza batetan, bezala onsa pisaturik, gorpitza lurrera baitoa, eta arima edo Ienkoarekien Zeruko gloriara baitoa, edo sekulakotz ifernura demonio orokin kondemnatzen baita, hori da iuiamendu partikularra, erran dut iuiamendu partikularrean Arima badoala, edo Parabisura, edo Ifernura, zeren Purgatorioa baita heren lekua, hara Ioanik ere, segur baita, handik denbora konpliturik parabisura Ioanen dela edo endelgatzen da, nobisima hitz hartzaz, iuiamendu jenerala, noiz ere azken iudizio jeneral haren egunian, IESU-KRISTO gure Iauna jinen baita hillen, eta bizien iuiatzera, eta orori onei, eta gaixtoei, gorpitz arimei, errekonpentsaren, edo punitionearen emaitera, onei parabisua, eta gaixtoei Ifernua, Zeruaren eta Lurraren aitzinian, eta Aingeruak egonen baitira Iuje haren aldian inguru, inguru tronpeta soñuz onen alde eskhuñian, eta gaiztoen alde ezkerrean berezirik ezarten, eta gisa hartan mundu bisible eta unibersal hunek, bere azken fiña, eta azken korsua ukenen baitu, horiek dira, nobisima, hitz hunez endelgatu behar diren gauzak, eta horietzaz orhit giten, dio Salomonek, bekhaturik ez egiteko, onsa bizitzeko, eta onsa hiltzeko. Memorare nouissima tua, & in æternum non peccabis. Orhitzite hiltziaz, eta iagoiti eztuzu eginen bekhaturik.
Gauza segura da, eta duda gabia, gizonak, eta emaztiak gogoan ardura eduki badeza, bere Arimaren, eta gorpitzzaren separationia, mundu hunen azken fiña, eta akhabantza, Ienkoaren aitzinean Arimaz egiñen den iuiamendu partikularra gorputzaz, eta Arimaz azken iudizionian izanen den iuiamendu jenerala, Ifernuko pena æternalak, Parabisuko plazerak, eta deliziak, eta mundu hunen galtzia, eta desegitia, iagoitik, ez batak, ez bertziak, eliroite Ienkoa ofensa, ez bekhaturik egin.
Hanbateki bekhatoria saluationezko egitekoan, nahi bazira behatu Salomoni, hiltziaz orhit zite, eta onsa hiltzeko bide hoberik, iagoiti eztirozu ediren.
Nahidianak fruktu onik ian eta gozatu, heldu denian zuhaintzian den lekurat, lurrian zuhaintz haren pian diren frutietarik, eztu hartzen, ez iaten zuhur bada zeren kommunski lurrian diren frutu onak, gaixtoak baitira, eta hirotiak, eta ez batere naturalak, baiña sogitendu goiti, eta zuhaintz haren gaiñian diren frutu on, fresko, delikatu, eta khirestu eztiren haietarik iatendu, eta haietzaz bere ahoa, eta bere estomaka reskatzendu, alegeratzen, entertenitzen, eta asetzen.
Mundu hau, zuhaintz handibat idurida, haren pian diren frutiak, oro khiretsu, korronpitu, satsu, eta pozoatu dira, hetarik ian badezazu, galdu, zira, hil zira baiña egizu so goiti, zuhaintze haren thima, baita Zerua, hantik hartzazu, nahi ziren bezanbat frutu haiek emanen drauzie gozo eta zapore onbat, ianago, nahiago, zure arima appetitua zorrozturik gelditukoda, eta gozo onian edirenen du bere asia, eta bere asian gozo ona, frutu delikatu, eta admirable haren esparantzak eta desirkunde handiak, erranerazi zian David Erregiari, Satiabor cum apparuerit gloria tua. Iauna lurreko frutiek ezin asetzen nute, baiña zure gloria behin ikhus badezat, ordian ene arima, bethe, ase, eta konplitu izanenda.
Eta nola Zeruko onak eta frutiak baitira alde orotarik on eta segur, hala hala lurrekoak dira alde orotarik falso, flako, eta tronpur, hargatik errandu Apostoliak, quæ supra sunt sapite non quæ super terra, gogoa eman ezazie lurreko onei, eta frutiei, eztezaziela haietarik ian, baiña egizie so goiti, Zeruko onei, eta frutiei, eta haietarik ian ezazie. kondatzenda Mithridates Ponte herriko Errege handibat beldurrez bere Erresuman, edo kanpoan, zonbait traidore jende gaixtok pozoaturik hillerazi lezaten inuentatu ziala, egin, edo egin arazi ziala kontrapozoa admirablebat, pozoa ororen kontre erremedio bat, zeini eman baitzian bere izena izena, eta deitha errazi, Mithridata, eta mudian zen egun gutiez, bere Mitridat hartarik, iaten, eta errezebitzen ziela, bere bihotzaren, pozoa ororen kontre azkartzeko, eta segurtatzeko, eta nola Erregiak, hala nola, nor nahiden, fortunaren iokoaren eta errotaren pera noizik behin, errorten ahal haitira, egun batez, Errege gaizoa gerlan, erori zela Erromako jenden, bere etsaien eskura, eta nahigabez desohore hura bere personan ikhusi, non ororen mirail, eta ororen hirrigarri, Erromako hirian Kaptibo eta presoner estekaturik, eta trokaturik sarladin, bere hala, hartu ziala, eta ian, ediren ahal zian pozoarik bortitzena, eta biziena, ustez berak bere buria hilen zian, baiña aurher eta inutila izan zen, Errege haren inseia, zeren, nola haren bihotza lehen mithridat kontrepozoa hartzaz ezkartu baitzen orduko pokoa hark, zonbat ahal baitzatekian azkar,, eta biolent etzian uken aski indar haren kontre, hari biziaren edekiteko, eta hala Errege miserable hartzaz etsaiak egin zian plazer ziana.
Bekhatoria, othoi, eguñian behin hasirik zure gastetasunean harrezazu kontrepozoa huntarik, eta hartzaz zure Arima azkar ezazu eta bazka, eta segurtazite hala egin badezazu eztizula iagoiti bekhaturik egiñen, In æternum non peccabis, eta hanbateki onsa hilen zirela zeren zure arimaren etsai gaistoek, emanik ere hari pozoa, eztizu ukhenen indarrik haren kontra pozoa hark hari edekiteko gratiaren bizia, haren barnian den, mithridat, kontrepozoa eder, oneta haitu hura dela kausa, zeiñ baita, herioaren memoria, hiltziaz orhitzia.
Naturalistek diote bipera, dela Suge mota gaixtobat, Zeiñek bere ausikiaz Jendiak, eta Animalak pozoaturik kommunski hiltzen baititu, eta haren ausiki geixtoaren sendotzeko, eztela erremedio hoberik, edo kontrepozoa seguragorik, nola, bipera, Suge haren beraren herhautsa. Sugiak behar diala erre, eta gero herhaustu denian, non ere baita zauria, eta ausikia, han ezarri eta applikatu Sugiaren herhautsetik, eta zauria, eta mina, quand & quant sendotzen direla.
Neure Adeskide maitia, nahi ezpaduzu Deabru Suge gaixto hark zure Arimari ausikirik, edo zauritik egin dizon, edukazu zure bihotzaren kanberan, herioaren herhautsa, estuzu perilik, minik egindiezazun bekhaturik egin baduzu, Suge hark, Deabriak, ausikirik, zure Arima zaurtia bada, herioaren herhausetik eman ezazu applika ezazu miñari, eta zauriari, ene gain, zauria eta miña ezpadite bertan sendo bekhatian bazira, hantik ialgiteko, bekhatian ezpazira, hartara, ez erorteko, Zeruko eta Lurreko Barbarek, estute edirenen erremedio hoberik, zuri emaiteko, nola baita herioaren herhautsa, hiltziaz orhitzia.
Hargatik Salomonek berak, nola iakintsun baitzen ofizio huntan, eta baitzakian Arimen onsa sendotzen, eta eritzetik begiratzen, errandu ederki, eta zuhurki, gure aitziñian hil denaren personan, Memor esto iudicij mei, sic erit, & tuum, mihi heri, & tibi hodie, orhitzite ene iuiamendiaz, hala, hala ikanen duzu zure aldian zuria, atzo zen ene aldia, egun izanenduzu zuria, edo ene aldia egun duzu eta bihar izanenduzu kuria eta zeren luzamendiak, eta remitiziak gerotik gerora, eta egunetik egunera periloz eta danjeroz baitira, bekhatoria konsidera ezazu pasaje saindu huntan Termiñoa eta Denbora labur direla, erraiten diala atzo, eta egun, egun eta bihar, guri erakhusteko, nola atzo danik egun draiño, egun danik bihar draiño, arte hura baita labur, eta hertsi, de lunes á mates, pocos sont los artes, Españolak erraiten dian bezala, Denbora hertsi, eta labur hartan, egun oroz, gau oroz, oren oroz, momentu oroz, goizian, eguberditan, arratzian, hiltziaz, herioaz, eta gure azken orenaz behar dugula orhit izan, bekhaturik ez egiteko, onsa bizitzeko, eta hobeki hiltzeko.
Salomonek berak, hobeki gure bihotzian, eta gure borondiaren erdian herioaren orhitzia, eta memoria, iosirik, itzaturik, eta eskribaturik, utzi dezan, erraitendu giza hontan, Quid superbis terra, & ciuis, Gizona eta Emaztia lur zira, herhautz, zira, eta zergatik, urgillian, eta superbian sartzen zira, erran nahi balu bezala, mundu orori, Aita Saindia, Kardinalia, Ap-hezpikua, Apheza, Enperadoria, Erregia, Prinzia, Duka, Komtia, Markisa, Baroiña, Aitorensemea, Laboraria, Aberatsa, Pobrea zer hari zira, zer diozu, zer nahiduzu egin, erran, edo pensatu, lur zira, herhautz zira, mortal zira, etzirela hebentik harat, urgillutzu, glorioz, eta fanfaron, hil behar ezpazunu bezala, orhitzite lur zirela, herhautz zirela, eta zure hiltziaz orhiturik, bizitze saindubat besarka ezazu sainduki hiltzeko.
Nahidut sinhetsi, eta sinhestendut, Eliza saindiak, baita IESU-KRISTOREN Espos maitia, egia ororen iabe, eta habe handia haren odol pretiosaz erosia, eta ikutia, haren beraren Espiritu saindiaz gidatia, eta gobernatia, urtian behin garizumaren lehen egunian, hausterri egun saindian, hautz benedikatiz, fidelen ororen buriak, eta belarrak, Aphezak zeiñatzen dutianian eta erraiten hitz eder hoiek, Memento homo, quia puluis es, & in puluerem reuerteris, orhitzite gizona, herhauts zirela, eta herhaustu behar duzula, eztiala ukhen bertze pensamendurik, ez bertze intentionerik, guri orori othoitzia, representatzia, eta gomendatzia baizi, ardura, eta posible baliz, bethiere orhit gintian herioaz, amorekatik haren Espos sandiaren bizitze saindiaz orhiturik, eta hark gugati Kaluariako Mendian bi Ohoiñen artian iragan dian herio, eta pasione dolorosa, gure begien aitzinian, mirail ederbati bezala harturik, haren imitationetan, bekhaturik egin gabe bizirik, haren gratian hiltzeko dohaiña, eta fortuna ona, ardietz, eta irabaz ahal gendezan.
Orhit niz neure gastetasunean ikhusirik Pariseko hirian (zeiñ baita Franziako Erresumaren hiri Kapitala gure Erregeen egoite, eta habitatione komuna, eta ordinarioa, eta lur orotako hiri ederren, eta handien, edo lehenbizikoa edo bigarrena) Eliza handibat, zein deithatzen baita Inozenten Eliza, eta Eliza hartan ikhusidut ilherri handibat, Zeiñetan hil estranjer ororen gorpitzak ehorsten baitira komunzki, eta kanpotikoek bere Hobiak eta Sepulturak edireten baitituste ilherri handi, eta zabal hartan, hillen hezurrak goiti daude galerietan inguru, inguru, alxaturik eta hedaturik, eta hezur haien pian, hillen hezurrak minzatzen balira bezala, hitz hoiek daude, Eskriturian iarririk lenguaie Franzesian.
Nous avons esté comme vous
Vous serez aussi comme nous.
Erran nahi baitu eskaraz, gure lengajian, izan gira ziek bezala, ziek ere izanen zirate gu bezala.
Eta gero hitz Franzez haien pian, irakhurtzen dira hitz eder batzu latiñez eskrituran iarririk, hilen haien hezur berak, biziei mintzatzen balira bezala, gisa huntan.
Ibo, Ibis, Ibit,
Ibimus, Ibitis, Ibunt.
Explikazen baitira, gure lengajian euskaraz, fazoin huntan, Ioanenitz, Ioanen zira, Ioanenda, Ioanen gira, Ioanen zirate, Ioanen dira.
Bekhatoria, neure bihotza, agian izan zira Parisen, agian ez, eta han izanik ere, agian etzira orhitu hilen ezurrek, biziei, erraiten dutien hitzez, eta proposez, baiña aumenz, zure parropiako Elizan sartzien zirenian, egizu sobat zure aitzinian Ioan diren zure askaziak, adiskidiak, eta zure ezagutiak, eta orhiturik haien hilziaz, orhitzite zuriaz, konsidera ezazu, izan direla hek bere denboran, zu zurian ziren bezala, edo gehiago, edo gutiago, eta zer ere ahal baitzinateke, zure orena, eta zure aldia jin dadiñian, nahi bazira, eta ez, zure bizarrak eta zure muthurrak despit diala, haiek bezala herhaustu eta hil beharduzula, hori zure gogoan eta bihotzian harturik, rekiem, bedera, hil gaizo haiegatik, Elizan barnen edo kanpoan erranik, edo erran erazirik, batere bada haien artian, onsa hildenik, egizu onsa, haien hilze onian zure parthe onaren ukhaiteko, batere bada haietan gaizki hil denik, fiñ gaizto, egin dianik, haien etsenplutik, zure probetxua eginik, korriji zite reforma zite egizu penitentia, damna etzitian, hek galdu, eta damnatu diren bezala.
Erranendu zonbaitek, orga ezarri dudala idien aitzinian, zeren neure onsa hiltzeko bidiaren brogatzeko Salomonen hitzak aitziñ aitziñian lehenik allegatu, eta raportatu baititut, eta gero ondoan David Erregiarenak, baitzen Salamonen aita diñia, baiña eztut ansia, ala gibela, ala aitziña, aita seme hoiek biak ederki, eta sainduki minzatu dira nik hasi dudan bidiaz, zer ere baita, eta zer ere izanen baita, aitak ukhenendu semiak eztian ohore hura, bere bekhatien onduan, penitentia handirik egiñik, eta hartan hilik, Eliza saindiak edukiten baitu, saluatu dela, parabisuan saindu handibat dela, semiak aldiz, utzidu eliza saindia dudatan, ala zen saluatu, ala damnatu, eta Elizako Doktorak ere, nork bere opinione partikulara besarkaturik, baitziek saluatu dela, bertzeek eztela, batak bai, bertzeak ez, bi partoetan iarri dira Salamonen Arimaren egitekoaz, eta nola pundu hau iuje ororen iujiaganik baita dependitzen, dugun hari remeti, eta goazan atziña gure bidian, eta ikhusirik Salomonen manu, eta konseidu ederrak, eta saindiak onsa hiltzeko moienaz ikhus dezagun zer erraiten, dian egiteko hartan berian, haren Aitak Errege David saindiak.
Agerida eskritura saindian David Erregiak gure Ienkoa bi okasione handitan partikularki ofensatu eta desoharatu ziala, lehena zen noiz ere Bersabea edurraren amorio desordenatuak itsuturik, eta haren buruko huna nahasarik, eta kordokaturik, berzzeren emaztiaren ondoan ibilli baitzen, eta hari bere senharra, uria, hil erazi baitzian, hobeki moien hartzaz bere desirkunde gaixtoen harekin konplitzeko, eta beldurgabe hartzaz plazer zianian, plazer zianaran egiteko, eta kolpu batez bi bekhatu handi, eta grabe baitzutian kometitu, heriotzia, eta adulterioa, bekhatu haien punitionetan Errege hura galdia zioen, eta damnatia sekulakotz, Ienkoak hartzaz miserikordia ukhenik, ezpalu abertitu eta mehatxatu bere faltez Nathan profetaren ahoaz, eta hark, Peccaui, erranik, bene penitentiaz ezpalu reparatu bere bekhatia, eta bere falta.
Bi garren aldian David Erregiak, gure Ienkoa ezarri zian koleran handizki, territatu, samurtu, eta khexa erazi haren kontra, zeren Erresumako populia kondutan eta roletan ezarten ziala, sobera glorifikatu baitzen, superbian eta banitatian sarthu bere buriaz, ordian ere, Errege miserable hark, galdu eta peritu beharzian, Ienko miserikordiosak ezpalu egorri Profeta Gad hargana, haren mehatxatzera bere egin zian faltaz, eta ezpalu berriski Errege kriminel hark bere dolu, eta penitentiaren moienez bere bekhatiaren barkhamendia irabazi, han berian Eskriturak erraiten dian bezala, Ego sum qui peccaui, ego iniquè egi, isti qui oues sunt, quid fecerunt? vertatur obsecro manus tua contra me, & contra domum patris mei. Iauna, ninuzu bekhatotoria, ninuzu gaizki egilia, hoiek ene ardiak dituzu, hoiek eztizie ogenik, zure koleraren azotia, ene, eta ene exiaren kontre itzul ezazu.
Neure adiskidia, nahi baduzu ikhasi David Erregiaren sekretia, nola ialki zen bere bekhatutik, nola perseberatu zian, nola onsa hiltzen, iakin ezazu etzela bertzerik hiltziaz orhitzia, baizi, herioaren beldurra, hura zen haren bidia, haren arma, eta haren kontrapozoa, bere etsaien ororen garaitzeko, hala berak aithortzendu, Cor meum conturbatum est in me, timor mortis cecidit super me, herionaren beldurrak ikharatzen tu ene kaiñak, eta ene hezurrak, herioaz orhitzen nizanian, estat onik ez ianian, ez edanian, ez loan, ez jinian, ez Ioanian, ene Arima, eta ene Gorpitza, zaurtu, eta kolpatu dira herioaren beldurra dela kausa.
Errege Davitek ezpatian ediren erremedio hoberik gratian egoiteko herioaz orhitzia beno erran beharda botere handi diala hark, gizonaren, eta amaitiaren ienkoaren legiaren pian xuxen, eta ferme egon eraziteko errege gaizo hura, herioaren beldurra bere bihotzian iauntsiz geroz, edo beztituz geroz, ardura mintzo da bere herioaz, bere herhautsaz, bere penitentiaz, bere Psalme orotan kasi. hartakotz ere Ienkoaganat konuertituz geroz egin zuzian kazpi Psalme Penitentialak, suiet eta materia hontan berian haietarik lehenian dio, Lauabo per singulas noctes lectum meum, & lacrimis meis stratum meum rigabo, Iauna orhiturik hil behar dudala, eta zure aitzinera presentatu, zure beldurrez eta neure bekhatien doluz, eta desplazerez, gau oroz egiñen dizut nigar, eta neure nigarrez, neure ohia, bustiren, trenpaturen, eta ukuziren dizut.
Cinerem tanquam panem manducabam, & potum meum cum flectu miscebam. Herhautza ogia bezala iaten nian, eta neure edana nahastekatzan nuian neure nigarraz, dio hark berak erran nahi du, apairu aldikal, neure ian edana egiten dudan ordu eta oren oroz, neure hiltziaz herioaren herhautsetik, edanari neure begietako nigarretarik, nori bere iakia, egun oroz maiten nian.
Profeta hark berak dio bertze lekhu batetan, Fuerunt mihi lacrimæ, panes die ac nocte, ene nigarrak, ziren ene ian, edanak, eta ene hazkurria gauaz eta egunaz, delikatuki, eta friantki bizi zen Errege hura haren mahagñian etzenian zerbitzatzen haren platetan berze haragirik, ez biandarik, ez haren flaskoetarik emaiten edatera bertze mahatsarnorik, haren bi begietarik erorten zen nigarretarik baizi. Erran balu bezala, ene gorpitzari emaiten dudan oren guziez bere refektione korporala, oren berian neure Arimari emaiten dut bere refektione espirituala, egitendut nigar bihotzez berere, orhitzenitz neure hilziaz neure bekhatiez, neure Ienkoari eman behardudan kontu hertsiaz, eta gero nigar hetzaz, eta orhitzen hartzaz allegeratzendut, eta konsolatzen neure Arima tristia, eta Arima gaixoa.
Errege penitent hark berak orhitzen zenian bere hilziaz, eta bere bekhaties, beldurrez elezan aski penitentia egin bere faltez, eta ikhusten zianian etziala bere bihotzian kontritionia aski handi, nigar egiteko, eta bere nigarrez bere bekhatien xahatzeko, eta haietzaz ukutzeko, othoitzez zagoen ienkoari igorlikon gratia haren bihotz gogorraren, eta hotzaren, espiritu saindiaren suiaz berazetzo, urtzeko, ematzeko bere gogora bere bi begietan behera nigarrez, bi itkhurriren egiteko, hobeki bere barkamendiaren izateko gratian perseberatzeko, eta fiñian onsa hiltzeko, haren othoitzia irakhurtzen dugu Psalmo huntan, Cibabis nos pane lachrimarum, & potum dabis nobis in lachrimis in mensura. Iauna egizu ogibat ene nigarres, eta ogi bartzaz, othoi ardura, ardura bazka nezazu, egizu ene nigarrez beharden edatekobat, eta hantik indazu edatera beharden izariak eta mesurak gainti eginik ere, eztizut ansia neure zorrak onsa, eta iustoki pagaturik, zurrekin bizirik, zutan hiltzen banitz ene ian, edana hebentik harat den gauaz, eta egunaz, nigarra, eta kontritionia, hurak badutut ber, esperantza dut ene orena jin dadiñian hiltze onbat ukhenen dudala.
Neure adeskidia nahi baduzu egia frogatu erran diren Psalmo hoietan erranen duzu David Erregia bekhatore handibat izanik, penitent handibat izan dela zeren bere bekhatiez, eta bere herioaz ordu onez orhiturik saluatzeko bide ona xerkatu eta ediren baitzian, hanbateki errazu penitent handi hark bere salbamendiaren obligazionia oro zor ziala herioaren memorioari salbatu zela, zeren herioaz orhitu baitzen, eta damnatu izanen zela herioaren orhitzia, eta beldurra ukhen ezpalu hori errandu Psalmo debot huntan, Circumdederunt me dolores mortis, & torrentes iniquitatis conturbauerent me, dolores Inferni circumdederunt me, præoccupauerunt me laquei mortis. Unguratu nute herioaren penek, eta dolorek, eta ene inikitatiaren nonbre handiak, eta grabitatiak, nahasi nute, eta lotsatu, Ifernuko penen, eta herioaren lazoen beldurrak, ikhusi banitu bezala, harriturik, eta lotsaturik, ene arima, eta ene gorpitza, karzelian, eta presondegian daude, iduritzen zaut, herioa eta Ifernua, neure begien aitzinian ikhusten ditudala, errege penitent handi honen debotioniari, kapitulo hontan, azken konklusioniaren emaiteko, eta hark herioari zonbat ohore, eta respektu eman dian, behazite azken Psalmo huni, eta ordian zure bekhatiez, eta zure hiltziaz orhiturik, ene adeskidia, egizu nigar edo bihotzez edo begiez.
Egunian hiruretan neure Ienkoari, neure laudorisak, eta neure esker alagestak errendatuko diotzat, zeren ialkirik neure bekhatietarik, eta herioaz orhiturik, bide onian iarri benitz erranendut mundu orori, Aingeruej, eta gizonej, Zeruari, eta Lurrari, hilej, eta biziei, zonbat on den Ienkoarekin izatia, eta zonbat damu den harenganik apart izatia, eta esperanza dut Ienko handiak ene boza, eta ene oihia entzunen diala, arduraxiago ere beharnuke, baiñan aumens egunian hiruretan, arratsian, goizian, eguberditan, eztut faltarik, egiñen, kantatzera goraki, eta publikatzera mundu ororen aitziñian, zonbat gratia, eta zonbat miserikordia Ienkoak egindian ene arimari, bekhatiaren larru zaharra utzirik, gratiaren larru berria iauntsi dut, eta beztitu, dio Errege penitentak, Vespere, & manè, & meridiè narrabo, & annuntiabo, & exaudiet vocem meam.
Sinhestendut Eliza saindiak IESU KRISTOREN Esposa maitiak eta ederrak, Errege debot hunen imitationetan, zuhurki, eta sainduki ordenatu diala, egunien hiruretan Elizako zegñiak populu fidelen artian ioerazi litian, goizian, arratzian, eta egerditan, eta kostuma honest, eta laudable hori, komunzki deithatzenda Abe Maria ezkillen ioitia arratsian, goizian argi zeigñiak, egunerditan egunerdi zeiñiak, halaber dadukat Eliza saindu hark berak, ukhen diala borondate, eta intentione ezkillaren soiñuez gure bat bederaren obligatzeko, eta abertitzeko, gure sortziaz bezala, gure hiltziaz ere aumens egunian hiruretan berere, haiñ bertze aldis orhiturik gure herioaz, eta ialkirik gure bekhatietarik, ikhas gendezan prest egoitera egurukiteko gratian gure herioaren, eta onsa hiltzeko.
Koinbat Doktor debotek diote zeiñu horien joitia jindela, guri representatzeko hemabortz Misterio prinzipalen, zeiñ baitira partituak hirur bortzetara lehen bortzak Misterio ioiosak, Bigarren bortzak, Misterio dolorosak, hirur garren bortzak, Misterio gloriosak.
Bertze batzuek diote handik endelgatzera emaiten dela Elizako hirur misterio handiren ezagutzia, zeiñ baitira, Anuntziationia, Resurrektionia, eta pasione dolorosa. Lehena egin zela, arratsian, bigarrena goizian, hirurgarrena egunerditan hartakotz Elizan ezkillak hiruretan joiten direla, arratsian, goizian, eta egunerditan hirur Misterio haien memoriaren gure espiritiaren barnian ezarteko, eta haren pitzeko, eta haietzaz orhitera ziteeo.
Neure adiskidia zer ere baita kostuma horzaz Errege penitent handi harzaz orhiturik, eta harturik haren etsenplia zure gida, eta zure mirail, eztadin iagoiti iragan egunik, hemendik harat, non hiruretan, etzitian orhit zure herioaz, hala egin badezazu, esperantza dut David Erregia, bekhatian bezala imitaturen duzula penitentian bizi zireño, eta hiltzian ukhenen duzula zure Arimaren pausia, eta Ienkoaren benediktione saindia.
Egun batez Ezexias Errege handi hura bere ohian zagoen hiltzeko pundian eritarsun handibatez kolpatia, hala dio Eskriturak, Ægrotauit Ezechias vsque ad mortem, Ienkoak Isaia Profeta igorri zian Errege eri haren bisitatzera, bisita hartan Profeta mintzatu zen Erregiari gisa huntan, Dispone domui tuæ, quia morieris, & non viues. Errege Ezexias Ienkoaren partez manatzen zitut eta abertitzen, emandezazun zure Etxeari, zure familliari eta zure egitekoei beharden ordria, eta errekeitia, egizu zure ordeiñia bihar hil behar duzu zuriak egindu. Errege hark, entzun zian bezain fite Profetaren ahotik bere herioaren berria eta mezia, Eskriturak dio, bere begitartia paretiari itzulirik othoitz hau egutñ ziala Ienkoari, Iauna othoi, orhitzite, neure zekuria, eta neure denbora ahal bezanbat, zure zerbitzuan eta zure beldurraren pian enplegatu dudala, zer ere zure begien aitzinian uste beinian, zela on eder iusto, eta laudable, haren egitera entsaiatu nizala, eta orai, othoi indazu dohaiñ, eta gratia neure bekhatiez dolu, eta desplazer izateko, indazu espatio, denbora, eta termaiñu neure bekhatiez penitentia egiteko, eta ber orenian bere orationia akhabaturik bere bi begietan behera nigarrez, bi ithurri handirik egiñ ziala Fleuit Ezechias flectu magno. Ordian gure Ienkoa mintzatu zela Errege hari gisa huntan, Audiui orationem tuam, & vidi lachrimas tuas, ecce adjiciam super dies tuos, annos quindecim, & de manu Regis Assiriorum eruam te, & Ciuitatem istam, & protegam eam, Ezexias ene adiskidia, enzun dut zure orationia, eta othoitza, eta ikhusi ditut zure begietan behera ialki diren nigarrak, sendo zira, aldi huntan emaiten drauzut bizia, eta zure egunak luzatzen ditut hamabortz urthez, zure kontritioniaren, eta nigarren amorekatik, Asiriako Erregia, baita zure etsaia haren eskuetarik, zu zure hiria, eta zure Erresuma oro deliuratuko ditut eta defendatuko, mundu ororen kontra. Neure Adiskidia, sogizu herioaz orhitziak zenbat indar, bothere eta bertute dian, bihotzbat beratzen du, den gogorrena hantik idokitendu nigar, Ienkoari edekitendu bere kolera, eta armak, eskuetarik, eta haren arestak, eta dekretak ere aumens kominatorioak kanbiatzen ditu, luzatzen, ematzen, eta moderatzen, eduzazu solamente herioa zure gogoan, eta zure bihotzian, hura han baduzu ber, egiñen duzu Ienkoaz nahi, eta bahar duzun oro, Ienkoak ere bere aldetik egiñendu zuk plazer duzuna oro, hanbateki Ienkoa, eta zu, biak bat izanen zirate, zu Ienkoarekin eta Ienkoa zurekin gratiaz lurrian, eta zeruan gloriaz.
Ezta edireiten lege zaharrian Koraje bat bertute bat, konstantia bat, eta patientiebat Ienkoaren zerbitzaren artian haiñ handirik, ederrik, miragarririk, eta kasi adorablerik, nola izan baita Iob saindiaren Korija bertutia, konstantia, eta patientia, orienteko herrian zen iaunik handiena, lehena, edo lepenetarik bat zen Iob saindia, Ienkoaren zerbatzari handi hura, hala dio Eskritura saindiak. Erat vir ille magnus inter omnes orientales. Ienkoak eman zian gizon hari zazpi seme, eta hirur alaba bere emastearen ezkutzian eman zeron oraño gure Ienkoak gizon hari zazpi mille ardi, hirur milla Kameleon, bortz ehun idi pare, bortz ehun asto ama, lur etxe, borda, eta bertze onik, eta ederrik Franko, eta egunbatez ikhusi zian bere buria goizian ohetik laudan orienten zen iaunik handiena, eta aberatzena, eta arratzian oherakoan ikhusi zian bere buria orienten zen gizonik miserablena, eta ezkelerik handiena, deabruak sathan gaixtoak, Ienkoaren permisionez alde orotarik Iob saindia atakatu zian, aflijitu, eta ruinatu, bena hark eduki on sathanen tentatione ororen kontre, eta iagoiti ez galdu Ienkoaren beldurra, eta haren amudioa deabruak onsa atakatu zian, eta Iobek hobeki defendiatu, tronpurra tronpatia gelditu zen atakatzaliak ohoria, konbata, eta biktoria galdu, eta atakatia zenak, ohoria, konbata, eta biktoria irabazi.
Berri tristiak, eta dolorosak Iob saindiari heldu dira bere etxian, mezubat heldu da kanpotik, eta dio Iob saindiari gisa huntan, Iauna sabæa herritik zure etsaiak jinik armaturik, zure bortz ehun idi pariak, eta bortz ehun astoak oro, alxaturik elgetik eraman dituste, eta haien begirazaliak oro nitzaz berzziak elgian hillik kolpez, eta masakraturik heda-heda diaudezu, ni ihesi eskapaturik helduniz zuri berriaren kondatzera.
Heldu da bertze mezubat, eta dio, Iauna Zerutik subat erorida mendian zure ardietan, eta artzaiñen burietan behera, eta ardiak, eta artzaigñak oro su hark berak erratzen hasirik, bortxa eskapatu niz zuri berri haren kontatzeko.
Hirurgarren mezia heldu da eta dio, Iauna xaldea herriko jendek zure etsaiek, jende handibat, eta armada handibat, eginik Infanteria, eta Kabaleria heldurik, xoriak luma airian bezala, zure hirur milla Kamelonak altxaturik, herriz kanporat eraman, eta idoki dituzte, zure Kabalia, eta azienda oro galdu da, hil da eta nik kolpe egin dut itzurziaz zuri berri hunen erraiteko.
Laur gerren meziak dio, Iauna zure zazpi semiak, eta hirur Alabak zure haurrak oro, seme primiaren eta gehienaren etxian elkharrekin bona xera egiten zirela, eta mahats-arnorik hobenetik elkarren gratia onori beiriak beterik edaten zirela, eta elkarrekin bere ian, edanian plazer hartzen, eta alageratzen haize hegoa handibat, eta furiosbat eguoerdi aldetik ialkirik, etxia, bere laur erroetarik, eta laur gonzetarik piaz gora ezarri dizu bat batian, eta bere pian oro etxiak erorten dela, arrabaskatu, zitizu, herraustu, eta porrokatu, zure haurrak oro, zure familia oro galdu da, eta peritu, haienak egin du, aita zira haur gabe gertatu.
Berri triste hoien ondoan, Iob saindiaren gorpitza aztalian hasirik haren buru tinira draño, ezkabia, tigña, hazteri, zakar lodibatek, hartu zian, eta beztitu, bere gorpitza, gorotzate batetan gaigñian hedaturik zagoela harrek haren gorputzeko haragia bizirik iaten zuela, Iob saindiak ikhusi zian, eta oraño manera hartan zagoela, bere emazte propiak, milla desohore, eta milla mesperexu, bere begien aitzinian, egin zioen eta deabru gaixtoak Ienkoaren permisionez, alde orotarik, bere onetan, bere ohorian, eta bere personan, arima salborik, milla iniurio, eta milla mesprexu egin zian gizon saindu hari, eta hark oro sofritu, eta patitu, Ienkoaren amorekatik, patientia handitan, eta patientia hark hura errendatu, Ienkoaren, eta gizonen aitzinian patientia ororen etsenplu, eta mirail handia. Neure adiskidia nahi duzia iakin, nola, eta zer gisaz Iob saindiak, mirakullu handi hek egiñ zutian erranen derautzut, bere hiltziaz, eta bere herioaz orhitu zen, eta herioaren herhautzaz armaturik, bere buria garaitu zian diabrua akazatu, bere ohoriaren bere haurren, bere onen galzia, bere emastearen mesperexioak, bere gorpitzeko eritasunak, eta penak kuragoski eta patientki sufritu, eta errezibitu, sobat egin zian bere sortziari eta bere hiltziari, konsideratu zian, nondik jiten zen, eta norat ioan behartzian, eta ene bidiaz orhiturik, bere buriaren kontra, eta bere etsai ororen kontra biktoria ederbat, eta khoroa handibat irabazi zian, eta ardietsi, ene errana, egia dela berak dio, ikhusi zianian bere buria estatu eta postura miserable hartan, bere begiak behera lurrerat ap-haldiorik hasi zen Ienkoari gisa huntan mintzatzen. Nudus egressus sum de vtero matris meæ, & nudus revertar illud, Dominus dedit, Dominus abstulit, sicut Domino placuit, ita factum est, sit nomen Domini benedictum. Iauna badakit, billuz gorri gorria, neure amaren sabeltik ialki nizala eta badakit halaber hil behar dudala, eta billuz gorri gorria lurrerat itzuliko nikala, zuk emanik nituen guziak eta zuk botere zinduen bezala, edeki derauztatzu, zuk plazer duzun bezala eginda, dela benedikatu zure izen saindia. Adoratzen zaitut, maitatzen, eta laudatzen, eta nahi zaitut bizi naizeño, adoratu, maitatu, eta laudatu, estut ansia neure onen galziaz, zu bazaitut ber, aski aberats, eta iaun handi izanen niz.
Neure adiskidia, Iob saindiaren arma hori harturik, ordu onez, IESU KRISTOREN soldadu on bati emanden bezala, orhit zite herioaz, Memento mori, eta zure orena jin dadiñian, zure arima khoroaturik iarriko da izarrak baño gorago, Zerurik goren gorenian, eta nola egiteko orotan partikularki arimaren egitekoan luzamendiak baitira danjeros, eta perillos gerotik gera, egunetik egunera, luzatu gabe, zure herioaz orhiturik, ene bide hontan sar zite, egizu penitentia, onsa hiltzeko eztakizun gerta, noizpait gertatu zena bekhatore gogortu, harritu, eta obstinatu handi bati, Surkus historiano debotak dio, gizon gaixto hark erraiten ziela ardura, ardura, aski ziela hirur hitzez saluatzeko, eta bere hiltzian bere hirur hitzak erranik saluatuko zela anartean etziala ansia trufatzen zela penitentia egitiaz, bere konfesoraz eta haren konseillu, eta abisu orotzaz, hirur hitz hek ziren, Miserere mei Domine, Iauna nitzaz miserikordia euzu, zer heldu zen fiñian, Ienkoa, on bezala, baita iustu, permetitu zian, bekhatore gogor hura, igaran ladin zubi batetan, eta igaraiten zela zamariz zubi haren gaiñian, urite, oraje, uhazte, eta tenpesta handibat jinik, zubia eraman zian urak, zamalduna eta Kamaria berekin erortian urean behera zamaldun gaixtoak erran lekhuan bere espexoan, bere hirur hitzak, Miserere mei Domine, deabruak haren memoria eta iuiamendia nahasirik, hirur hitz malhurus eta triste hauk erran zituen hiltzian, Rapiat omnia Dæmon, erran nahi baita, deabruak eraman detzala guziak eta manera hartan giza gaixto hark bere hiltziaz orhitu faltaz aski ordu onez, eta bere penitentiaren sobera luzatuz, bere buria miserableki galdu zian, eta damnatu.
Neure adiskidia, ustedut kapitulu uhuntan ediren duzula, zure herioari zorduzun ohoria, amorioa, eta orhitzia eta ustedut edirenen duzula jiten den kapitulian, haiñ bertze okasione herioaren maitatzeko, hartakotz bide huntan goazen aitziña.
__________
ONSA HILTZEKO BIDIAREN
HIRUR GARREN KAPITULIA
Kapitulu huntan frogatzen da Eskriptura Saindiaz, hanbat lege
berriaz, nola Elizako doktor saindiez, nola onsa hiltzeko
bidia den herioaz orhitzia.
Iguzkia orienten agertzen, eta ialgiten den bezain fite, lurrian argiada, gaüak, eta ilhunpiak ihesi doaz, argizagiak ere, eta bertze Zeruko Izarrek, eta planetek, ala duten bere argia eta bere klaritatea, bere naturaz, edo enpruntuz, eta iesanez harganik, oro haren ahalkez gordatzen dira, itzalzen, eta ezkapatzen, hark orienten goizian bere begitate ederra, bere bisturak, edermen handiak, eta leiñuriak, mundu huni agerzen dutian pundu berian. Errana ere hala da latiñez. Quando, Sol lucet, Luna, & Stella latent, Iguskiak argi eugiten dianian, argizagia, eta bertze izarrak oro gorda bite, bihoaz ihesi, itzal bite.
Ber forman, eta maneran, herioaren beldurra, eta memoria zure arimaren, eta bihotzaren barnian deño, zer ere han ahal bailizateke, konkupiszentia, Kolera, Abaritia, urgillu, Luxuria, eta desirkude gaixto, hurak oro iguski hark, herioaren orhitziak, akazatzen ditu bere presentiaz hiltzen, eta desegiten, eta Iguski hura gure espirituan deño, nola han egonen dira bekhatiak, dadukat, hala nola suia, eta ura, hotza, eta beroa, xuria, eta beltza, lekubatetan, materiabaetan denborabatez inposible baita elgarrekila egon ditian, elgar, egar ahal dezaten, hala hala inposible dela, herioaz orhitzia eta bekhatiak biak elgarrekila, arimabaten kanberan, bere egoitia, eta loiamendua ediren ahal dezaten, gratia, eta bekhatia, kontrario dira, etsai herioaz orhoitzea da gratiaren dispositionea, herioaz ez orhoitzea Bekhatura Ioaitea, hartarakotz herioaz orhoitzen den Arima gratiara doa, eta herioaz orhoitzen esten Arima, Bekhatura Doa, manera berean nork ere baitu herioaren memoria, erran beza gratiara Doala, eta nork ere ezpaitu herioaren memoria, erran beza Bekhatura doala. Bata izanen da bide onean, eta Bertzea bide gaixtoan, bide huntarik kanpoan, IESU-KRISTO Iauna, gure Arimen salbatzalia mundu huntara jindenian, Eliza saindiaren, bere Esposaren edertzera, eta bere etsenplu onez, eta prediku sainduez eskolatzera, giten beha nola mintzatu den bere Ebanjelio saindian herioaz, eta ordian ikhusizo dugu, bide hau onsa hiltzeko, herioaz orhitzia, bide segura dela.
S. Math. Ebanjelista minzo da gisa huntan, Si sciret pater familias qua hora fur venturus esset, vigilaret, nec sineret perfodi domum suam, ideo & vos estote parati, quia nescitis qua hora filius hominis venturus est. Balaki Aita familiakobatek, ohoiña gauaz zer orenez jin ladin, iratzaririk egon laite presto, eta bijilant loak eliro atrapa, eta bere etxia eliro xillatzera utzi, hartazotz ziek ere zaudezte presto, bijilant, eta iratzarririk, zeren ezpaitakizie, zer orenetan jinen den Gizonaren Semia.
Ezin hobeki gure Iaunak pasaje huntan abertitzen gitu eta manatzen egon giten presto gratian, bekhaturik kanpoan herioaren orena heldu deneko, hargatik konparatzendu herioa ohoiñari, guri erakasteko, hala nola ohoiñak bere kolpia egiten baitu gutien uste dugunian, hala, hala herioak ere bere kolpia egiñen diala guk gutienik uste dugunian, edo nahi dugunian, hargatik dio, Estote parati, zaudeste presto, eta presto egoiteko, hiltziaz orhit zitezte.
Halaber materia huntzaz beraz mintzo delarik S. Mark Ebanjelistak, edo gure Iaunak haren mihiaz, dio ederki Videte, vigilate, & orate, nescitis enim quando tempus sit, so egizie, beilla ziteste, kaudete bijilant, eta othoi egizie, zeren ezpaitakizie noiz den, edo noiz izanen den denbora, hitz, guti, labur, eta on, erran nahidu gure Iaunak, ene mezia herioa jinendela segurda baiña noiz jinenden eztakizie mezu hark herioak tronpa etzitzen, edo atrapa hirur gauza gomendatzen drauziet, so egitea bijilantia, eta orationia, hirur arma hek ziekila badira, nork eginendu zier gerla, nor izanenda zien kontre, herioa izanenda flako, zien peko, eta ziek azkar, eta haren gehien.
S. Luk Ebanjelistak ere emandu egiteko huntan bere abisu, eta konseillu ona, Vigilate itaque omni, tempore, orantes, quæ futura sunt, & state ante filium hominis. Denbora oroz zaudezte bijilant, eta orationetan, herioaren orenian jinen diren malhur, desordre, eta konfusione orori ihesi egin ahal dezazien, eta gikonaren semia jin dadinian, zien iuiatzera edo hilik, edo bizirik, ediren zitzen ez lo, eta iarririk, baiña zutik bere aitziñian, eta iratzarririk.
Gure Iaunak lekhu huntan abertitzen gitu, eta mehaxatzen herioaren beldurra, memoria, eta orhitmena eduki dezagun oren oroz gure gogoan, eta gure bihotzian nahi bagira onsa bizirik, onsa hil, edo nahi ezpagira, gaixtoki bizirik, gaixtoki hil manatzen gitu eta abertitzen, Vigilate omni tempore, gauden bijilant, denbora oroz, ez solamente gaztetarkunian, Kaharzian, udan, Negian, Aste oroz, urthe oroz, Egun oroz, baiña dio, Omni tempore, Denbora oroz, zeren nola baikira denbora oroz mortal, herioak denbora oroz baitu bothere gure hiltzeko, eta biziaren edekiteko, hanbateki mania, eta abertimendia dugun bezala Ienkoaren gratia oren oroz, Omni tempore, begira dezagun eta konserua, herioaren oren oroz estatu onian, ene bidian, egurukiteko, eta haren kolpiaren alegeraki errezebitzeko.
Lekhu huntan berian gure Iaunak abertitzen gitu egon giten presto orationetan, State ante filium hominis, zaudezte bijilant presto prestoa ene aitziñian ni zien aitziñian nago ikhusten zutiet oro, zer hari zireten, eta zer egin nahi duzien badakit, ni zien begien aitziñian ikhuzten banunduzie bezala, zaudezte zutik gogoa eman ezazie, begirauzie galduko zuktiet ene mezia baita herioa, zien aldian da, heldu da, meziaren ondoan heldu nitz, bai juiamendu partikularrian, bai juiamendu jeneralian hilik, edo bizirik ene eskuetara eroriko zirate, eztut ordian egiñen gratiarik, ez miserikordiarik, iustitia handibat eta rigorosbat eginen dut ordian, Zerua, eta lurra desegiñen ditut, eta zien Arimak, eta zien Gorpitzak sutan eta odoletan ezarriko ditut, State ante filium hominis, herioaz orhiturik, ene beldurra edukazie zien bihotzetan, eta forma onian, estatu onian, gratian, bekhaturik kanpoan iguruzazie zien azken orena.
Ioan-done Ioanes Ebanjelistak bere aldian eztu utzi ahatzera materia saindu, hau orhitu da bere rebelatione, eta bisione handietan bide saindiaz huntzaz erran dianian ederki, eta sainduki, Si non vigilaueris veniam ad te tamquam fur. Ezpalin bazite egon bijilant, eta iratzarririk, jinen nuzu zugana, ohoinbat bezala. Gure Iaun Apostolu, eta adeskide handi honek hitz gutiz, anhitz errandu, intelligenti pauca adimendu onak hitz gutiz askidu eta Arima onak ere Arimaz denian kestione, manu gutiz aski du.
Segurda gure Iaunak bere Apostolier Misterio handirik bere Espiritu saindiaz erakhutsi eta rebelatu ziala, zeren bere ministre bezala haietzaz zerbitzatu nahi baitzen, bere lege sakratiaren, eta Ebanjelio saindiaren mundu orotan barraiatzeko, eta bere hitz benedikatiaren aziaren lur orotan ereiteko mania ere emanzian eta boteria orori, Ministerio, Ofizio, eta funktione sakratu haren egiteko, obratzeko, eta etserzatzeko, noiz ere bere aho sakratiaz erran betzeraien, Predicate Euangelium omni creaturæ, predika ezazie ene Ebanjelioa, eta ene Erresuma, kreatura orori, baiña segurnitz batere etzela haiñ barna penetratu Iaunaren sekretietan, nola Ioandone Ioanes Ebanjelista, Eskriturak ere badio, Recubuit in cœna supra pectus eius, hic est discipilus, quem Dominus valdé diligebat, bere buria pausatu ziala Iaunaren altzoan, eta haren bularretan golkoan, eta hura zela dizipulua, zoin Iaunak handiski maite baitzian.
Beharda sinhetsi altzo xahu, eta bulhar golko delikatu hartan, dizipulu maite hark ikhasi, eta ikhusi ziala gauza ederrik, eta miragarririk, segurnitz halaber han berian Iaunaren dizipulu diñe hark ikhasi eta ikhusi zutiala guri orori, bidi hontzaz, Iaunaren partez erakhusi dutian hitz saindiak, errandudan lekhuan. Nisi vigilaueris, veniam ad te tamquam fur, ezpazite egon iratzarririk, jinen nuzu zugana ohoinbat bezala.
Labur laburra Apostolu saindu hunek egitendu mentione gure biziaz, eta gure hiltziaz, nola bizi behar dugun abertitzen gitu, eta gaizki hillen girela mehatxatzen haren eskola, eta haren doktrina saindia mesperexa badezagu, biziaz dio, Si non vigilaueris, ezpazira egoiten bijilantian, eta sentinelan, ezpadezazu begira, eta goarda onsa zure arima gratian, epazite trabailla onsa Ienkoaren baratzian, eta minatzian, haren manu saindiak, eta haren Eliza saindiarenak debotki, eta relijioski obserua, etsaia, baita bekhatia, utzi badezazu sartzera zure Arimaren gaztelian, eta zure Arimaren kanberan, Veniam ad te tamquam fur, jinen nuzu zure edireitera ohoiñ anzo, ohoiñbat bezala, noiz ere izanen baitzira barnago bekhatian sarturik, ordu hartan bat batian ez uztian, zuk uste gabirik, jinenitz gauaz, surprenituko zirut, atrapatuko zitut zure bekhatiaren loan, eta lohian, eta berehala hillen zitut, ezarrikodut, eta ehortzikodut zure gorpitza lurpian eta zure Arima ifernu zolan badea deus, biziaz, edo hiltziaz haiñ ederrik, edo garbirik, nola theologo dibino hunen errana egia bada, den bezala, enzunik, eta behaturik, haren erranei bai biziaz, bai hiltziaz, giten, othoi, onsa bizi Ienkoarekila batian haren gratia saindian, afiñ eta ohoiñ tronpur hura, herioa jin dadinian, edo egunaz edo gauaz gure kontre, guk hura tronpa dezagun eta, ez hark, gu.
Laur Ebanjelista saindiak arkordu honbatetan dira, guri erakasteko herioa ohoiñbat dela, eztela hari zer fida, tronpur bat dela, nor izanenda persona haiñ sinplia eta haiñ elgerra, non dakielarik etsaia bortan diala, eztadin egon iratzarririk, armak eskuan, bere ohoiñaren, eta bere etsaiaren bere etxetik, eta bere bortatik akazatzeko, eta hantik apart Ioan eraziteko, halakoak behardu kofesatu, itsutu dela, erhotu dela etsaia bortan, loak har badeza bada herioa oren oros inguru, inguru gure aldian dago, eta haren beldurra, eta haren memoria galdurik bekhatian barna sarturik lo egin badezagu, erhoak. elgerrak, eta galdiak eternalki izanen gira.
Eztugu zer dudarik har herioa, eta Iaunaren mezia, ohoiña bezala jinendela, laur Ebanjelistek egia eder hori erandute, hala dio oraño Ioan done Petri Apostoliak, Adueniet dies Domini sicut fur, jinenda Iaunaren eguna ohoiña bezala.
Hala dio oraño Ioan done Paule apostoliak, Ipsi diligenter scitis, quod dies Domini sicut fur in nocte, ita veniet. Badakizie onsa, hala nola ohoiña gaüaz desorenian, ez ustian jiten baita, hala hala herioa, Iaunaren mezia jinendela.
Badaki mundiak, eta egun orozko usantzak emaiten du aditzera, kommunzki ohoiñak bere iokoa iokatu nahi dianian eta bere kolpia egin, gaüaz ixilik, nehork ikhusi gaberik, ebilten dela, gaüaz bertzeren onak ebasten dutiala, gaüaz ohoiñkeriak, eta gaxtokeriak egiten dutiala, ilhunpian jendia lodatzala, etxiak, eta haziendak arrobatzen, eta ebasten dutiala, zeren egu argian ezpaitu korajerik agertzeko, eta bere kolpu gaixtoen konplitzeko, lotzaz, eta beldurres, egu argiz bere gaxtokeria egin baleza haren falta agerturik, eta iustiziak harturik, eta kondamnaturik, bere faltaren punitionetan, edo rekonpensutan presontegia, azotia, galera, edo urkabia errezebilezan bolurbatek ere publiki bide handian, nahi dianian arrogatu marxanta, bideianta, pasanta ata mesaiera, zer uste duzu egiten diala, bolurrak gordatzenda oianean edo bertze lekhu sekretu batetan, bide handiaren aldian, eta noiz ere marxanta, eta bideianta heldu baitira, bolurra egertzenda armak eskuan, haien aitzinera, eta pistoleta bandaturik, eta daga punta, zunzurrera ezarririk, dio marxantari, dugun molsa edo bizia, dugun urrea zilharra, dirua, eta hazienda, ordian marxant miserabliak, bere onak galtzen ditu, eta hanitz orduz bere bizia, eta bere onak, iakin faltaz bolurra bide hartan gorderik zagoela manera hartan, bai aita familiazkoa, bai marxant pasanta galdurik, eta arrogaturik, gertatzen dira, baita iratzarririk gaüaz egon ohoiñaren aidura, eta beha, eta bertzia, iakin faltaz, zein lekhutan, bolurra bide handian, beha, aiduru, eta goaita zagoen, eta bide hura utzirik bertze bide onbaten eduki faltaz.
Bere gisan, eta maneran egitendu bere iokoa, eta bere kolpia herioak, ezta halako ohoiñik, ez eta bolurrik nola baita herioa, noiz ere baitzira bekhatiaren ilhunpian, Ienkoaren argia galdurik, baita haren gratia, gau hartan zunzurretik loturik, zure lorik hobenian, larrutzen zitu hiltzen zitu, eta bizia edekirik, zure haragia, eta larria, ohoiñ hark dohaiñ, ez deusian, saltzen du lurrari, eta zure arima gaixoa deabruari, iratzarriri gratian, egon faltaz.
Bolur hark bide handian, egu argiz, erran nahidut zure osagarriaren hobenian, zure adiñaren hobenian, zure plazeren erdian, goitatzen zitu eta nahi bazira, eta ez zure bizia, eta zure onak oro edekirik, zure haragiaz egitendu lur, eta zure Arimaz Ifernuko suaren egur, eta bazka.
Neure adiskidia, hementik eskola zite, ohoiñbaten, eta bolurbaten artian gaüaz, eta egunaz bizi zirela, ohiñak gauaz bolurrak egunaz, trunpatu nahi zutiela, zaude othoi gaüaz gratian iratzarririk, eta egunaz goitan zure azken orenaren beha, hala egin badezazu, herioak emanik ere bere kolpu mortala zure haragiari, eztu emanen zure Arimari, baiña, zure Arimak emanendu azken kolpia herioari, haragiaren hiltzian, eta gero, gure Ienkoa baita, biziaren, eta herioaren Iauna, hark emanendu bere gloria zure Arimari.
Gaztelu, eta Iauregi eder, eta bortizbat, etsaiak kanpotik inguru, inguru, asetiaturik edukiten dianian haren edo bortxaz, edo konpositionez hartzeko, eta haren gehien, eta nabusi izateko, gaztelu eta Iauregi haren barnian balin bada garnisone onbat, gerlako, eta ahoko munitione franko, eta ororen burian Kapitaña, eta soldadoa, badira koraiosak, eta deliberatoak behar denian, onsa defendiatzeko, eta onsa atakatzeko, barnekoak trufatzendira kanpokoez, eta azkenekotz Gastelu, Iauregia, ohorian gelditzenda, eta etsaia, bere pena, eta bere denbora galdurik, desohorez betherik, bere jendiarekila retiratzenda.
Baiña Iauregi hartan ezpada armarik, ezpada zer Ian eta edan, ezpada Kapitanik, eta soldadurik, edo izanik ere ezpadira koraios, eta deliberatu, eta diren poltroiñak, eta bihotz gabiak, adios Gaztelia, adios Iauregia, Ville gaignée, hiria hartuda, etsaiak eginendu Iauregi, eta gaztelu harzatz nahi diana.
Gure Arima da, gaztelu, eta Iauregi ederbat, eta bortitzbat, momento oroz gaztelu haur, kanpotik, eta barnetik asetiatuda, atakatuda furioski, eta pausu gaberik, haren etsaiak dira, deabrua, mundua, haragia, eta bertze etsai bisibliak, eta inuisibliak, gerla kanpotik, ota barnetik, etsai gaixto hek, Iauregi eder hari, Arimari, egiten dute, hala, nola, Lehoiñ furiosak, eta otso gose minthiak, ardi gaixoari egiten baitu, hala dio Apostolu batek, Tanquam Leo rugiens circuit quærens quem deuoret.
Baiña noiz ere arima eder haren kanberan, gaztelian, eta Iauregian, munitionia, baita franko, erran nahidut, orationia, bijilantia, humilitatia, eta bertze bertatiak elgarrekila baitira iuntatzen, noiz ere Kapitañ zuhur hau, herioaren, hilziaren memoria, orhitzia, eta beldurra, soldado koraios, resolutu, eta deliberatu hau Ienkoaren beldurra edireiten baitira adios kanpoa, adios etsaiak, ohoria barnian, desohoria kanpoan gelditzenda baiña halaber arima haren, gaztelu Iauregi haren Kanberan, ezpada probisionerik, ezpada bertuterik, ezpada Kapitanik ez soldadorik, ezpada herioaren, hiltziaren beldurrik, ez orhitzerik, ezpada Ienkoaren beldurrik, ez amoriorik, hartu da Gaztelia, hartu da Iauregia, Ioanda Arima, galduda arima, Ville perdüe, hanbateki, neure Adiskidia, has, eta akhaba, A primo ad ultimum, herioaren beldurra baduzu, aski duzu, herioaren beldurra ezpaduzu galdu zira.
Arkabusariak xuria honkitu nahidianian, eta ehiztariak bere ehizia kausitu, eta hil, nahi dianian, batak egitendu so bere xuriari, eta bertziak bere ehiziari, eskin, ez ezker, bere begiak, bere besoak eta bere Arkebusa makhurtu gabe, eta ordian bai batak, bai bertziak, badute esperanza, nork bere kolpia onsa, eta huroski egiñen diala, batak honkituko diala bere xuria, eta bertziak bere ehizia, baiña den mendrena bere begiak apartatzen badituzte batak bere xuritik, bertziak bere ehizetik, kolpiaren artikitian danjerosda, lumak haragia eraman dezan, eta Arkebusaria, bere bala, bere bolbora, bere drajeak, eta bere pena galdurik, konfusionetan, eta desohoretan geldi dadin, eta haren irabazia oro izanen den bi zehabete sudur, erran komuna den bezala.
Neure Adiskidia Ienkoak mundu huntan ezarri zitu onsa bizirik, onsa hilzeko, eta onsa hilik, Zeruko gloria eternalaren emaiteko zure hiltze onaren pagutan, eta rekonpensutan hiltze ona nahi baduzu, egizu so ardura, ardura herioari, herioak zuri oren oroz so egitendu, zuk hari egizu so, zuk hura, edo hark zu tronpatu behar zutu, Iokoa eta partida kolpubatez doa, edo zuk herioa edo herioak zu tronpatu eta enganatu beharduzie, ezta itzultzerik, ezta bihurtzerik, edo gal, edo irabatz, lehen kolpian doa gauza oro, onsa hil bazite, Parabisua zure gaixki hil bazite Ifernua zure hartakotz errandu ederki, eta zuhurki Apostoliak mundu guzier. Statutum est omnibus hominibus semel mori. Ordenatu dela gizon eta emazte orori, behin orok behar dutela hil, ezta birik, ezhirurik, erranda behiñ, Semel, kolpu hari, gogoa emazu, hari faltarik ez egiteko, zaude presto gratian, bekhatutik kanpoan, hala egiteko, herioaz, eta hiltziaz orhitzite, eta kolpu hartan iagoitikotz zure Arkabusak herioaren kontre egiñendu kolpu, eta herioaren arkabusak eztu egiñen kolpurik, zure hiltzian, zure arimaren kontre.
Esopus, espiritu alegera, eta plazent hark, kondatzendu ederki bere librian, eta bere fabuletan, egun batez lehoiña, baita animal ororen Erregia, eta noblena eritu zela, eta zahartu, edo aumens egiñ ziala, eriarena, eta leze barnabaten zolara Ioanik, han zagoela heda heda etzanik, noiz lo, noiz iratzarririk, lehoiñ hunen eritasunaren berria bertze animalek entzun zutenian, orok, nork bere aldian, bedera, bedera, bere bisita eman zutela lehoiñ hari, eta oro Ioan zirela haren ikhustera, zer uste duzu lehoiñ hark, zer finezia, eta ioko egiten ziala, Ioan bezanbat, hiltzen zutian oro, eta zuntzurretik loturik, odola orori edaten, eta egoskiten, eta moien hartzaz eri zela eztakuria hartan, bere xilotik, eta bere lezetik higitu gaberik, bonaxera egiten zian eta bere denbora onsa, eta alegeraki igaraiten, animale miserable haien odolaren despendioz, finalki zer heldu zen? Axeria, baita Animale ororen fiñena, Ioanda bere tornian lehoiñ hunen bisitatzera, eta bere Erregiari bere egiñ biden errendatzera, heldu denian, leze, et xillo haren tinira eta mugala, sobat egiñik leze hari ikhusi ditu gaiñeti behera Ioan ziren Animalen hatzak eta herexak, eta eztu ediren, ez ikhusi batere hatzit, ez herexarik, peti gora, leze zolatik goiti itzultzen zenik, hanbateki iuiatudu zuhurki Axeriak leze hartrat Ioan ziren Animaliak oro galdu eta peritu zirela zeren ezpaitzen batere goiti itzuli, ez bihurtu, juiatudu halaber, etzela on, eta segur leze hartan, behera ioaitia, pensamendu hartan zagoela, noizpait hasida Lehoiña mintzatzen, eta dio, ma komere, sarzite, abanza zite bertze orok, zuk baizi, ikhusi nute, neure ohian, eta bisitatu neure eritasunian, zuk ere ikhus nezazu, axeriak arrapostu emaitendu ederki, lehoiñari, eta dio, ene Erregia, eri bazira, sendo zite, ordu honian, hementik zure ikhustiaz kontentniz, enaite haboro abantza, bidia ikhustendut zuganat jiteko, baiña eztut ikhusten biderik zuganik hunat jiteko, Ienkoa lagun dakizula, eta sendo zitzala, zuganat jin direnak, jiteko balira, bat elitezu jin, gisa hartan axeriak bere bizia salbatu zian, eta itzuli gibelerat.
Neure adeskidia, gure aitzinekoak oro Ioan dira, hil dira, gu ere hillen gira, eta gure ondokoak ere bai, behiñ hil dira sekulakotz, bat ezta itzultzen herioaren xilotik, eta hobetik, behiñ hari, othoi gogoa emazu, ordian falta egin badezazu, iagoitikotz galdu zira, eta azken oren hartan, zure azken urhatsa, eta Iauzia onsa egin dezazun, zure bizi orotan prepara zite zaude sentinelan, zure denbora orotan eztuzu behar ikhasi lektione baikoitzbat baizi, horida onsa hilzia, ikhas ezazu onsa zure lektionia gaüaz, eta egunaz, orena jin dadiñian, zure lektionia onsa ikhasirik, eta onsa erranik, Ienkoa baitan onsa hil zitian, eta zeren lektione hori ezin ikhasten baitigu, gure bizian, herioaz ezpagira orhitzen, bertze egitekoak oro utzirik ala part, edukazu, zuhur bazira, oren oroz zure hiltziaren, eta zure herioaren memoria, eta beldurra, zure begien aitziñian, eta zure Arimaren kanberaren erdi erdian.
Laborariak bere elgian, bere ogia, edo artoa urte batian galzen dianian, harria, xixerra tenpesta, orajia, odeia, eta lanoa dela kausa, eztu galtzen hargatik bere esparantza, ondoko urtian bere damia, eta bere galtzia uste du reparatuko diala, urtia jin badadi aberatz, eta prospero.
Arzaiñak mendian bere ardia, eta aharia urte batian galdurik ere, edo berak hillik edo otsoak, eta hartzak Ianik, eztu galtzen bere korajia, eta bere esperantza, ustez jinen den urtian gehiago fortuna, eta prosperitate ukhanen dian bere Ardietan, eta bere aharietan.
Erregiak, Prinziak, Kapitaigñak, Soldadoak, bere konbata, eta batailla gerlan egun galdurik, ere ustedu biharamenian, dixa, eta fortuna hobe, ukhenen diala, eta egun haren etsaiak badu hartan abantailla, hark bihar, hartan ukhenen diala.
Iokalariak bere urhia, zilharra, eta morsa oro galdu dianian, eta iokatu, edo kartetan, edo datoetan, edo bertze zoinbat iokotan, badu esperantza, lehen iokoan, iokatu zian dirua, irabaziko diala, eta nola iokoa, eta armak baitira erorten behin alde batiala, gero bertziala, Iakolariak, eta soldadoak, badute esperantza, egun izanik ere malhuros, bihar izanen direla dohatsu eta huros, bata bere Iokoan, bertzia bere armetan, hala dio ere poetak latinez, Victorem a victo superari sæpe videmus, ikhusten dugu hanitz ordus garaitiak, garaizalia, garaitzen diala hitzbatez hanitz erran dezadan ezta mundian gauzarik haiñ galdurik, eta desperaturik non eztian zerbait erremedio, eta konfortu, herioak baizi hark eztu, eta ez ukhenen, hargatik, neure Adiskidia, zaude beha, zeiñ aldetarik jinen den, behiñ jinen da, baiña ez gehiago, behiñ hartan, haren kolpiak atrapatzen bazitu estatu onian, gratian, Ifernuaz, Deabruaz, ikhatiaz, eta herioaz, iagoitikoz trufatuko zira, Aingeruen artian, Arima hurosen artian, iarririk egonen zira. Baiña haren kolpiak estatu gaixtoan, bekhatian, atrapatzen bazitu, errazu adios, zure paradisuko parte onari, eta segurta zite ifernian edirenen duzula Kanbera gorribat, oro suz egiña, eta han iagoitikotz xispildurik, eta errerik egonen zirela gauaz, eta egunaz, erraiten dian bezala Eskritura saindiak, minzo delarik Dæmonioez, eta Arima damnatuez, Cruciabuntur die, ac nocte in sæcula sæculorum, Turmentatu izanen direla sækulakotz, gauaz eta egunaz.
Hala nola erran baitu, mintzo delarik Aingeruez, eta Arima benedikatiez, hurosez, eta salbatiez, Profeta Roialak, Beati qui habitant in domo tua, Domine, quoniam in sæcula sæculorum laudabunt te. Iauna, huros dira zurekila zure Eresuman, zure Etxian, zure Kanberetan, zure Glorian egoiten, eta habitatzen diren jendiak zeren halakoek, eternalki benedikatuko zutie, eta laudatuko.
Hautia gure da, edo Paradusia, edo Ifernua, Paradusia nahi dianak, orhit bedi bere hiltziaz Ifernua nahidianak egin dezan lo alegeraki bere hiltziaz orhitu gabe salbatu nahi denak, eta damnatu nahi denak eztiro ediren konseillu, manu edo erremedio hoberik, enia baiño.
Nahi nuke Gizonak, eta Emaztiak, goizian bere ohetik ialkitian, pensamendu hau, bere gogoan harlezan, egun agian, arratsa, eta ilhuna gabe, neure oherat Ioan gabe, hillen nitz dezadan iguruki neure orena estatu onian.
Nahi nuke halaber, bai Gizonak, bai emaztiak, arratsian, ilhunian, oherat Ioaitian, bere bihotzian, eta bere Ariman eduki lezan abisu on hau bere buriarekila, agian bihar goizian neure ohian hillik edirenen nute agian gaur hillen nute edo hillen nitz, egon behardut estatu onian herioaren aiduru, zer hel ere nagoen presto, enian usterik hel eztakidano, hala haridiren gizon eta emaztiak, edo oro, edo haboroak salbatiak doaza, hala hari eztiren Gizonak, eta Emaztiak, edo oro, edo haboroak galdiak, eta damnatiak doaza, eta zeren hala haridirenak baitira guti, eta hala arrieztirenak, hañitz, guti dira salbatiak, eta hanitz damnatiak, Ebanjelistak erraiten dian bezala, Multi sunt vocati, pauci vero electi.
Figura, eta parabola ederbat dago iarririk Eskrituran S. Matheu baitan, zeren onsa heldu baita bidi hunzaz ikhusi behardugu zeiñen ederki, espiritualki, eta goraki mintzo den, onsa hiltzeko bidiaz, baita hiltziaz, eta herioaz orhitzia.
Dio Ebanjelistak parabola sainktu hartan, Simile est regnum Cœlorum decem virginibus quæ accipientes lampades suas exierunt obuiam sponso, & sponsæ quinque autem ex eis erant fatuæ, & quinque prudentes. Zeluko Erresuma hamar birjinak idurida, eta haien pare da, hamar birjina hek Ioan ziren bere lanpak harturik espos, eta esposaren bidera, haien beha egoitera, eta haier bere lanpekin ohore egitera, hamar birjina hetarik bortzak heldu ziren erhoak, eta elgerrak, eta bertze bortzak, zuhurrak, dikretak, eta modestak, bortz birjina erhoek etzuten kondurik egin, lanpen hartzian berekin oliorik hartzera, baiña bortz birjina kuhurrek egiñ zuten ordu onez probisione gauza guziez eta bere onziak eta lanpak olioz, onsa garniturik eduki, birjina hek, hanbat zuhurrak, nola elgerrak, aiduru daudiala, eta beha espos esposaren, haien aski orduz jin, edo arribatu faltaz egunaz gau ilhuna, eta beltza bilhatu zuten, hanbatekin hamar birjina gaixo hek, nola berandia baitzen, eta desorena, loak inganaturik, eta tronpaturik, oherat Ioan ziren, gaüerdiaren ingurutan azantz, eta oihu handibat heldu da erraiten dialarik, espos esposak huna dira, ialki zitezte haien errezibitzera, ordian birjinak oro zutiturik, nork bere lanpak, zuhurrek berere ornatu zutien, eta preparatu, birjina elgerrak hasi dira erraiten zuhurrer, iguzie parte zien oliotik, gure lanpak hil dira, eztugu argirik, baiña zuhurren arrapostia zen hau, zoazte ordu onian marxanten botigetara, eros ezazie guk bezala, guretik zier parte emanik, ezkunduke aski zien, eta gure, arte hartan, elgerrak olio erostera ioaten zirela, espos esposak, eta hekila bortz birjina zuhurrak ezteitan sartu dira banketian, eta ostatiaren portalia giltzaz zerratu, Clausa est Ianua noizpait bortz birjina erhoak heldu dira oihuz portaliaren trukatzera, Iauna, Iauna, othoi idekizaguzu portalia, baiña barneko arrapostiak dio, zoazte paseura, etzutiet ezagutzen, egon zitezte bijilant, eta presto, zeren ezpaitakizie eguna ez orena, Nescio vos.
Hamar birjinen Ebanjelioa ezarri dut euskaraz osoki, zeren ederra baita, eta hantik esperanza baitut idoziko dugula gauza ederrik ene onsa hiltzeko bidiaren faboretan.
S. Augustin Elizako lehen doktorak dio bortz birjina zuhurrak salbatu zirela, eta Esposaren ezteietan ukhen zutela bere partia, zeren bere birjinitatia Ienkoaren amorekatik, baitzuten begiratu, eta ez mundiaren amorekatik, oro Ienkoagatik, eta ez deus mundiagatik.
Halaber bortz birjina erhoak galdu izan zirela, zeren bere birjinitatia bai tzuten konseruatzen ez Ienkoagatik, baiña munduko ohoriagatik, oro mundiagatik, deusere Ienkoagatik, bortz birjina zuhurrak salbatu zirela, humilitatia zela kausa, eta bortz, birjina elgerrak galdu, urgillia zela kausa, hala dio Doktor saindiak. Sed quia ista continentia partim coram Deo fit, ut illi placeatur interiore gaudio conscientiae, partim coram hominibus tantum, vt gloria humana capiatur, quinque dicantur sapientes, & quinque stultae, vtraeque tamen virgines, quia vtraque continentia est, quamuis diuerso fomite gaudeat.
Birjinitatia, eta xahutasuna, bi aldetik konsideratzenda, edo konzientiaren barneko plazeraren, aldetik, Ienkoaren amorioz konseruatzen denian, edo munduko aldetik, noiz ere mundiaren eta gizonen amorioz begiratzen baita, hargatik bortz birjinak ziren zuhurrak, eta bortz erhoak, oro birjina baiña bortzek Ienkoa gogoan, eta bortzek munduko laudorioak gogoan.
Egia hori hala dela, segurtatzenda, zeren doktor saindu hark berak, erranden lekhuan baitio, Multi enim, quamuis de Christi bonitate plurimum sperent, gaudium tamen non habent, dum continenter viuent, nisi in laudibus hominum. Haiñitz personak esperanza dute Ienkoaren ontasunian, eta miserikordian, bere birjinitatian eta puritatian baiña bere bihotzetan, eta konzientian ez hartzen plazerik, munduko laudorietan baizi agerida hantik, hamar birjinen fortuna bortz zuhurrak saluatu humilitatiak, bost elgerrak galdu banitatiak.
Galda banekazu nontik heldu zen hamar birjina haien dixa eta bentura diferenta, erranendut, bortz zuhurrak orhitu zirela herioaz eta bortz erhoak etzirela orhitu herioaz.
S. Gregorio doktorak dio eztela aski gaizkirik ez egitia, saluatzeko, baiña oraño behardela onsa egiñ, ebitatu bekhatu mortalak, eta egiñ obra onak, Minus est mala non agere, nisi etiam quis studeat bonis operibus insudare, Gutixe dela gaizkirik ez egitia, bat bedera, ezpadadi enseia obra onen egitera Doktor saindu hark berak dio oraño erran den lekhuan kastitatia, birjinitatia eztela on, gutti dela, ezdeusa dela, kastitatia, eta xahutasuna gabe, Nec castitas ergo magna est sine bono opere, nec opus bonum est sine castitate.
Hementik neure arrazoiña idokitendut bortz birjina zuhurren alde, eta bortz birjina erhoen kontre, eta diot bortz birjina zuhurrak, ezzutela solamente, haragiaren bekhatia ebitatu, faltarik ezzutela bere ohoriaren kontre egin baina gehiago bere obra honetan, miserikordian, karitatian eta bertze aktione honetan, perseberatu zirela bere lanpak olioz betherik, pizturik eta argirika presto eduki zutiela, hartakoz espos esposak jin zirenian, ediren zutiela bekhatu gabe, eta obra honetan, eta forma, eta dispositione hon, eta eder hartan ediren zutialakotz, errezebitu zutiala bere konpanian, eta iuiatu diñiak bere ezteien banketian haiekila batian plazer hartzeko.
Eta zeren bost birjina erhoek ukhanik ere bere ohoria, eta bere birjinitatia oso, ezpaitzuten bere lanpetan argirik ez oliorik, erran nahidut, ezpaiziren enplegatzen obra honetan, miserikordian karitatian, eta bertze aktione ederretan, eta meritorio direnetan, hori dela kausa pribatu izan, ziren espos, esposaren konpañiatik, eta hantik, eta haien ezteietarik desohore handireki akazatu.
Erran den bezala, saluatzeko, bi gauza beharda, ez egin bekhaturik, eta egin obra honik, bost birjina zuhurrek, bi gauza hok bazutien, baina bost birjina erhoek, etzuten bi gauza hetarik bata baizi, baina sekonta ez, zeren haien lanpak hilik zaudian, olio gabe, argi gabe, hori da arrazoiña, zergatik, bost zuhurrak baitziren salbatu, eta bost erhoak damnatu.
S. Gregorio doktoraren pensamendu saindia konfirmatzendu gure Iaunaren erranak, gisa hontan, Sint lumbi vestri praecincti, & lucernae vestrae ardentes in manibus vestris.
Zien haragia, zien erraiñak, zien gorpitzak, onsa gerrikaturik iduki itzazie, zien haragiaren akuliak, eta tentatione gaixtoak, daudian, onsa bridaturik, estekaturik, eta mortifikaturik, ez egin bekhaturik, eta gehiago zien lanternak, eta lanpak ez beude pisturik, egin bezate argi mundu orori, egin ezazie obra honik, mundu guzier, zien obra honen moienez eman ezazie etsenplu honik, eta zeren hori, amorekatik, mundu guziek, xipiek, eta handiek, gizonek, eta emaztek, zien obra honak, zien etsenplu honak ikhusirik, eta admiraturik, glorifika dezaten, lauda, maita, eta adora, ene aita eternala, zeruko, eta lurreko Ienkoa.
Sogizu nola nabusia, eta dizipulua, biak akordatzen diren bertze gauzetan bezala, pundu huntan ere eta biek bat erraiten, saluatzeko bi konditione direla nezesario, bekhaturik ez egitia, eta obra honik egitia, eta zeren ezpaita damurik, ez desohorerik, gauza ederren eta honen, bigetan, erraitia, repetita placent, bigetan erranendut, birjina zuhurren bentura eta fortuna hurosa izan zela zeren espos Iaunak ediren beitzutian gau erditan, bekhatu gabe, eta obra honen barnian.
Halaber bost birjina erhoen bentura, eta fortuna idorra, eta malhurosa izan zela, zeren ediren baitzutian bekhatu gabe, baina ez obra honen barnian.
Hemen sogizu orano, nola ederki gure Iaunak explikatzen dian doktor handi haur, eta doktorak gure Iauna.
S. Gregorio doktorak aipatu, eta izentatu dugunak dio gehiago, dialarik explikatzen hamar birjinen Ebanjelio saindia, jende batzuk, bere buriak abstinentia, eta kontinentia handibatetan mantenatzen dituzte, bere gorpitzak, bere haragiak, azotatzen, eta mortifikatzen, bere esperanzak zilian ezarten, bere obra hon, eta tribaillu honegatik, munduko, eta lurreko ohoriak, eta laudorioak refusatzen, halakoek bere ohoria, eta bere gloria eztute ezarten gizonen mihian, eta ahoan, baina bere obra honen meritia, eta ohoria begiratzen bere arimaren eta konzienziaren kanberaren barnian, Hi nimirum gloriam suam, non in ore hominum ponunt, sed intra conscientiam contegunt.
Bada bertze jende batzu, egiten baituzte obra honik, eta ederrik, bere gorpitzak, bere haragiak, bere pasioniak bridatzen, garaiten, eta manatzen, baina gero, bere obra hon eta ederren ondoan, munduko ohoria, eta laudarioa xerkatzen, eta desiratzen, oro mundiagati, deusere Ienkoagati, halakoen obra, hilak dira, alferak, eta inutilak. Hala dio doktor hark berak erran den lekhuan, Sunt plerique qui corpus per abstinentian affligunt, sed de sua abstinentia humanos fauores expetunt.
Hala gertatu zen bost birjina zuhurrer, hek bere ohoria jinkoagati begiraturik, espozaren banketian honki jin izan ziren.
Eta zeren bost birjina erhoek, bere ohoria mundiagati baitzuten begiratu, eta ez Ienkoaren gloria gati, espos, espozaren, gratia honak galdurik, portalia ediren zuten zerraturik, eta galdu miserableki espos, eta espozaren banketa, eta bona xera handia.
Neure adiskidia erranen duzu, sobera luze nizala hamar birjina hoien istorian, bada orano behar duzu pazientia hartu, nahibaduzu ikhusi istoria hontan onsa hiltzeko bidiaren sekretu, eta abantailla honbat, eta ederbat, S. Augistin, eta S. Gregorio, biak arkord dira, bakian dira, hamar birjinen egitekoan, hetarik landan emanendut neure abisu eta konseillu hona, eta diot S. Augustin iaunarekin batian, bost birjina zuhurrez, endelgatzen direla, arima salbatiak, eta bost birjina erhoez, eta elgerrez, arima damnatiak, Ienkoari datsala, egitekoa erditi Ioan dadin, hain beldurniz damnatien parti handiago, izanen den, eziez salbatiena, zeren erran baitu Eskriturak, Multi sunt vocati, pauci vero electi, deitatiak hanitz direla, baina bereziak gutti.
Ene pundura jin nadin, bost birjina zuhurrak dira salbatiak, eta bost erhoak damnatiak, hala dio S. Augustinek, Decem Virginum quod quinque admittuntur, quinque excluduntur, bonorum, & malorum discretionem significat.
Onsa hiltzeko bidia, hementik poroga dezadan, eraiten dut, eta erranendut gure azken orena jin dadinian, IESU-KRISTO Iauna baita gure arimen esposa, iuiamendu partikularian jinen dela gure arimen iuiatzera, eta iuiamendu jeneralian, gure arimen, eta gure eta gure gorpitzen, hilik, edo bizirik sekulakotz iuiatzera, iustoak edirenen ditu gratian, bekhatu gabe, bere lanpak pizturik, halakoer emanendu bere gratia, eta bere gloria.
Gaixtoak edirenen ditu bekhatian, bere lanpak hilik halakoer emanendu punitione ifernuko su eternala, iustoak ukhanendu Paradusia, zeren herioaz orhit izan baita, bekhatoriak ukhanendu ifernua, zeren herioaz ezpaita orhit izan ene errana hala dela porogatzendut, loa, eta herioa biak, bat dira, diferenzia ezta handi, poetak ere hala dio, Stulte, quid est somnus gelidae nisi mortis imago.
Erhoa, zer uste duzu dela loa, herioaren imajina eta figura baizi, gizona, eta emaztia loak artuz geroz, bere lotik iratzar artino, hilak dira, sendimendu oro galdurik, hila ere, hilez geroz, konsidera badezazu hilaren gorpitza, azken iuiamendia jin artino, loan dago, hila da, egia da hilaren arima bizi dela, ezin hiltzen da, nola baita immortal bere naturaz, hanbatekin loa eta herioa biak bat, arima eternalki bizikoda Paradusian, edo Infernian, edo Purgatorioko penetan, gratian mundu hontarik partiturik, bere bekhatien penaren pagatzen bere zorrak paga arteno.
Eskritura saindiak ere loa, eta herioa biak bardin estimatzen ditu, noiz ere Lazaro, IESU-KRISTO Iaunaren Adeskide handia, Maria Magdalena, eta Maria Martha anderen anaie propia, hilez geroz gure Iaunak piztu, eta resuszitatu baitzian bere, hitz saindiaren bertute handiaz, gure Iaunak erran zian, Lazarus amicus noster dormit, sed vado, vt a somno excitem eun. Gure adiskidia Lazaro lo dantza, baina banoa iratzar dezadan. Lazaro hila zen, ala baina lo zagoela dio Eskriturak, nik ere diot loa eta herioa biak bat direla.
Iondone Paule Apostoliak ere erraitendu loa, eta herioa biak bardin direla. Nos qui bibimus, qui residui sumus in aduentu Domini, non praeueniemus eos qui dormierunt.
Hilak, hil dira, gure aitzinekoak Ioan dira, gu orano bizi gira, mundian gira, baina Iaunaren eguna jin dadinian, lo danzanak, eta gu bardin Iaunaren aitzinera helduko gira, sogizu nola Apostoliak loa, eta herioa biak baten hartzen dutian.
Iaun aphezak ere aldare saindian, mezaren sakrifizio saindia Ienko handiari, bere, eta bere populiaren partez, hilegatik, eta biziegatik ohoreskatzen dianian, bere azken mementoan erraitendu, Memento etiam Domine famulorum, famularunque tuarum, qui nos praecesserunt cum signo fidei, & dormierunt in somno pacis. Iauna, orhitzite zure zerbutzariez, mutil, eta neskatoez, gure aitzinian Ioan direnez, fede honian, eta lo honian lo egiten dutenez. Sogizu nola Elizak othoi egiten dian meza saindian hilegatik, eta nola herioa, eta loa, bata bertziaren hartzen dutian.
Hamar birjinen historian ere irakhurtzen dugu, Dormierunt omnes, & dormitauerunt, oro loak hartu zutiala, hanbat zuhurrak, nola erhoak, hantik erran nahida, iustoak, eta bekhatoriak oro reserbu gabe loak hartuko dutiala, oro hilen direla, ordonanzak erran dian bezala, Statutum est omnibus hominibus semel mori, lehen ere pasaje haur allegatu gundian Apostoliak erranik, ordenatu dela gizon, eta emazte orori, behin hil behar diala, ordu hartan iuiamendu partikularian, eta jeneralian, espos Iauna, baita Ienkoaren semia, juje ororen jujia, Iaunen Iauna, ama birjina baten sabelian gugati gizon egina, jinenda, eta arima miserabliak, eta galdiak, baitira rapresentatzen, birjina elgerrez bere lotik iratzarririk akazatuko ditu bere ezteietarik, bere mahañetik eta bere gloriaren portalia zerraturik, igorriko Ifernuko sura, eta penetara. Hala nola arima hurosak, eta salbatiak errezebituko baititu bere ezteietara, bere mahañera, eta bere gloriaren portalia idekirik, eta zabalturik, emanen zelian sekulakotz bere kontentamentu, eta felizitate aeternala, zeren hori? zeren arima honak, ardura, ardura bere hilziaz orhiturik, edirenen baititu Espos Iaunak hiltzian, bekhatu gabe, bere lanpak pizturik, gratian barnen, eta aldiz arima gaxtoak, bere hilziaz, iagoiti orhitu faltaz, edirenen baititu, gratiati kanpoan, bekhatiaren loan, eta lohian.
Hanbateki, neure adeskidia, iakin ezazu segurta zite estezazula dudarik har, salbatiak salbatu direla, bere herioaz, eta hilziaz ordu honez orhitu direlakoz, bost birjina kuhurren pare, eta arima damnatiak, damnatu direla, bost birjina erhoen pare, bere herioaz, eta bere hilziaz, ordu honez orhitu faltaz. Bide haur zonbat hon, eder, eta segur den, hortik iuiaezazu, eta nahibazira onsa, bizi onsa hil, eta espos Iaunaren banketian plazer hartu sekulakotz, zoaza xuxen bide hontzaz herioaz orhitzite, Memorare nouissima tua, & in aeternum non peccabis.
Egunbatez Español bat bere bidian zoala ediren zian horbat bortabatetan, eta horak usiki zian Española igaraitian zankotik, horalen kontre aski onsa defendiatu faltaz, bertze egun batez Españolak hor hura bera ediren zian borta hartan berian lo zantzala eta ezpata baitzian bere saihetsian, idokirik eta buluzirik bere magiñatik, eta bere furrebotik, hora hilzian, ezpata kolpubat emanik, eta gero ikhusi zinian hora hilik, edo hilzen, erran zian horari, bere lenguajian, Españolez, Inimigos tienez, é dormés, erran nahi baita gure lenguajian euskaraz, etsaiak ukhen eta lo egiten duk.
Arrazoin zian Españolak hala erraitera horari, zeren etsaiak dutianak, ezpaitu behar lo egin, baina bai egon iratzarri, zoin aldetik jinen den egunaz, edo gaüaz, haren atakatzera.
Bada neure adeskidia, herioa baita gure etsaia, eta Iaunaren mezia, eta haren mandataria, arrazoin ukhenendu zuri, eta niri, erraiteko, jin dadian, ezpagite egon presto gratian haren aiduru eta beha, Inimigos tienes, y dormés, etsaia oren oroz bortan dugu, gure etxian dugu, giten egon prest, gratian, nahi ezpadugu ikhusi gure arimen hilzia, galzia, eta ruinamendu totala.
Aesopus, filosofa eder, eta maitragarri hark dio, zikada deitatzen den hegaztin, eta xori kantazale hark, udan bere denbora oro, kantuz, eta alagaranziaz, enplegatzen diala, eta inihurria baita, animale xipibat, eta zuhurbat, bere uda oro enplegatzen diala, tribailluz, eta penaz probisione egiten, eta bazka biltzen, bere negiaren onsa igaraiteko, gosiaren kontre, eta gero negia heldu denian, zikala elgerra gosiak hiltzen diala, udan negiaren igaraiteko bere bazkaren biltu faltaz. Baina gauza kontria helzen dela inihurriari, nola hark udan zuhurki, eta ordu honez bere bazka, eta probisionia egiten baitu, bere negian, alegeraki enplegatzen diala, zikada negian gosiak hiltzen, inhurria negian asiak, eta bona xerak, entertenitzen, eta alegeratzen.
Hala dio filosofak bere fablian, Cicadae olim aestate asiduis canti lenis indulgebant, formicae vero laboribus, fructibusque collijendis studebant, hieme adueniente, çicadae fame perierunt, formicae bero, ex ijs, quae collegerant bescebantur.
Neure adiskidia, hala izanenda arima honez, eta arima gaixtoez, mundu hontan gireno, bizi gireno, udan gira onsa gira jinenda negia, jinenda herioa, ezpadezagu ordu honez egin probisione obra honez, ezpagite obra honez hilziaz, eta herioaz orhitzen, gure arimak bertze mundian gosiak hilen ditu, Iaunaren auharian eztugu ukhanen parterik, ez boxirik zikada miserable, eta elger haier, heldu zen bezala, helduko zauku, guri ere.
Hala nola segur baita, inihurriak bezala egin badezagu, gure uda, gure gaztetarzuna, enplega badezagu, obra honetan, Ienkoaren zerbutzian, jin dadinian gure negia, herio beltza, hotza, eta tristia, ukhanen dugula Iaunaren auharian gure parte hona, ohore, laudorio, benedictione, gratia, eta gloria, halatseman zian bere promesa gure Iaunak bere Apostolier, eta haien personan guri orori, bat bederari, Gaudete & exultate quoniam merces vestra copiosa est in Coelis. Ene Apostoliak, ene Dizipuliak, ene Fidelak, eta leialak, zien pagia, zien rekonpensia, zelian dago handirik, eta zabalik, zien aiduru, zien beha, edukhazie hon amorioan, ene zerbutzian, ene beldurrian, ene legian, eta Ebanjelioan, ez branla, ez kordoka, ez kanbia, ene pian, enekin, enegatik, bizitzeko, eta hilzeko hartu duzien deliberamendu, eta resolutione saindia.
Koroa irabazi nahi dianak, behardu onsa konbatitu mundia, deabrua, haragia, eta bere pasioniak oro, beharditu, gormandatu, azotatu, kruzifikatu, eta garaitu, bertzela, eztuke bertze mundian Koroarik, hala errandu Apostoliak, Non coronabitur nisi qui legitime certauerit, ezta koroatu izanen koraioski eta lejitimoki konbatitu eztena.
Neure adiskidia ziren othoi, mundu hontan inihurria iduri, inihurriaren pare egizu othoi probisione obra honez ordu honez, hurak baituko zautzu bertze mundian, Ienkoaren aitzinian, eta Aingurien aitzinian, Aingurien ogia zure gogara, plazer duzunian ianen duzu.
Et zirela, othoi, zikada elgerra iduri, zikadaren pare, xori erho hura imita badezazu, mundu hontan, iakin ezazu, Luziferren ogia, baita Ifernian suz, eta khez egina, izanen dela sekulazotz labe gorri hartan, zure ogia.
Eta zeren kommunski herioak gure arimari edekiten, edo emaiten baitu bere Koroa, edeki eztizazun pundu hertsi hartan zuri zure arimarena, herioaz orhitzite ahal bezain ardura, prepara zite aizinetik, bilhoa urdintzera, eta xuritzera utzi gabe, zer gisaz, eta nola, harekila konparituko ziren, nola haren kolpu mortala errezebituko duzun, nola haren so beltza belzuri, odeizia, eta begitarte ixusia, eta horriblia, soferituko duzun, pensamendu, eta meditatione saindu haur, zure gogoan eduki badezazu, ezarniro ehun, hamarren kontre, edo mila ehunen kontre deabruaren despit, bekhatiaren despit, herioaren despit, zure arima mundu hontarik, gratiaz, eta koroaz beterik, zelurat ioanen du.
Baina medailla bertze alderat itzul dezadan, enuke nahi apostatu biga, milaren kontre zure gratiaren eta gloriaren alde, ezpaduzu ardura herioa bihotzian, eta gogoan, zeren neure espisoa, beldur niz gal nezan, eta zuk, zure arima, nik dadukat fermoki, eta fede hartan nahinuzu bizi, eta hil, herioaz orhitzen eztiren jendiak oro, galdiak, eta damnatiak direla.
S. Augustin Iauna da ene bermia, eta ene autora renkontru hontan, erraiten dialarik ene alde, eta ene faboretan, Vix potest bene mori, qui male vixerit, & vix potest male mori, qui bene vixerit, nekez, eta borxaz gaixki hiltzen ahal da, onsa bizi izan dena, hala nola, nekez, eta borxaz onsa hiltzen ahal da, gaixki bizi izan dena.
Eta nola kasi inposible baita, nehor onsa bizi ahal dadin, herioaz orhitu gabe, hargati diot, mirakuluz kanpoan, inposible dela nehor onsa hil dadin herioaz orhitu gabe, eta herioaz orhitzen dena gaixki hil dadin.
Gure Iaunak orano egun batez itsu sortuzenbat argitu zian, eman bere bista, bere ikhustia. Eskritura saindiak dio, Ebanjelioan ageri den bezala, Expuit in terram, & fecit lutum ex sputo, & liniuit lutum super oculos eius: thu egin ziala lurrari, eta thu hartzaz lohibat eginik lurrian, itsu haren begiak, lohi hartzaz busti, eta urintatu zutiala, eta gisa hartan itsua argitu, bista, & ikhustia hari eman,
Zer faizoin, eta zeremonia dira hok? gure Iaunak etziana aski botere itsu haren argitzeko lurrari thurik egin gabe, bai, bazian aski botere, zelia, lurra, laure elementiak, hitz bakoiz batez egin ditu, Dixit et facta sunt, ipse mandauit & creata sunt, errandu, eta egin ziren, manatudu, eta kreatu ziren baina okasione hontan, gure Iaunak thuz eta lurrez egindu lohibat, orhebat, lohi eta orhe hartzaz, itsu haren begiak sendotu, eta argitu, erakusteko hari, nontik ialkiten zen, norat itzuli behar zian, lur zela, mortal zela, orhit ladin bere herioaren lohiaz, eta munduko urgillia, eta banitatia mesperexaturik, onsa hiltzeko bidia, herioaren memoria, bere aktione ororen gida, eta regla har lezan.
Neure adiskidia, bekhatiaren loak, har etzitzan edo hartu bazutu, hantik ialki zitian, zure herioaren lohiari egizu so ardura, lohi harkaz zure begier argi egizu, argi ororen argia, eta uthurria, baita Ienkoa, nahi baduzu ikhusi bertze mundian, zeluko Eresuma eternal, eder, eta handi hartan.
Eskritura saindian ikhusi dugu pasaje eder aski porogatzeko, onsa hiltzeko bidia dela herioaz orhitzia, hanbat lege zaharrian, nola graziazko legian, baina orano dugun ikhusi bidi honkaz elizako doktor saindiak nola minzatu diren bere pensamendu, eta meditatione saindietan.
S. Bazilo handiak dio, eta othoi, behazite haren abisu honari, nahi bazira onsa bizirik, onsa hil, Si quando te senseris ad aliquod prouocari peccatum, ad menten reuoca formidabile illud, nec vlli mortalium tolerabile Christi iudicium, & hoc quasi freno animum cohibe. Bekhatu egiteko boruntatia, eta intentionia iagoiti jin badakizu, bekhatura erorteko tentationiak saekula, ataka bazitza ezarzu zure gogoan, zure begien aitzinian representa ezazu IESU KRISTO Iaunaren iuiamendu izigarria, horriblia, eta latza, eta, brida harzatz zure tentationearen akuliak bridaturik, zure espiritua, zure arima edukazu Ienkoaren legiaren pian humil, eta kaptibo, eta zure haragia den humil, eta neskato arimaren legiaren pian.
Ezta moienik iuiamendiaz orhit zitian, herioaz orhitu gabe, biak, bata bertziaren ondoan heldu dira, bataz orhit bazite, bertzia, etzauzu ahatzeko, bata duzunian gogoan, biak han dirate, zaude han, eta erremedio hoberik eztuku adirenen, bekhaturik ez egiteko, eta onsa hilzeko, nola herioaz orhitzia, nahi baduzu onhetsi S. Bazilo Iauna.
S. Hieronimok eztu gitiago erraiten pundu hontan, Siue comedam, siue bibam, siue aliquid agam, semper insonat auribus meis vox illa horrifica, surgite mortui, venite ad iudicium.
Ala nizan neure Ianian, edo edanian, edo bertze zer nahi baita lanian, musika, aire, kantu, eta botz triste haur neure beharrietan, beti enzutendut, hantik ezin akaza dirot, hilak zuti zitezte, ziaurizte ene iuiamendiaren enzutera. Zer soldadoa zen doktor saindu haur, ian edanak ez deusek ere haren gogotik ezin idokiten zian herioaren, eta juiamendiaren memoria, hala egin bagendeza, erran niro oren honian sortu ginela, oren hobenian hiltzeko, eta hala egiten eztianagatik erranendut, ebanjelio saindiak, Iudas traidoriagatik errandiana, Vae homini, per quem filius hominis tradetur, bonum erat ei, si non natus fuisset homo ille. Maradikatu dela gizona, koiñek gizonaren semia tradituko baitu, eta salduko, hobe zukian elizan iagoiti sortu. Halakoaz ere nik erranendut, ezpada herioaz ordu honez orhitzen, hobe zukiala elian saekula ekhia iguzkia ikhusi. Elizan iagoiti amaren sabelian konzebitu, eta hantik mundura ialki.
Autor debotbatek Climacus deithatzen denak, dio, Sicut qui esurit, recordatur panis, sic qui saluari cupit, non potest non recordari extremum iudiçium: gosiak onsa honkiturik dagoenak eztu bertze pensamendurik nontik bere ogia iateko ukhenen dian baizi, hala hala, saluatu nahidenak, bere gogotik, eta bere bihotzetik, ezin galtzendu bere hiltzia, eta bere iujamendia.
Gose denak nahi du mundu hontan ikhusi bere ogia, saluatu nahidenak ere behardu konsideratu bere herioa, eta bere arimaren iuiamendia, hala egin ezpadeza, bertze mundian ukhanendu gose errabiatia, hor errabiatiak dian bezala, egia haur erran zian, badu denbora luze, Profeta Roialak, Conuertentur ad vesperam, & famem patientur vt canes, & circuibunt ciuitatem, Berandian konuertituko dira, ibiliko dira, inguru, inguru, hiriaren, eta ziotatiaren murraillen aldian, edirenen dituzte portaliak zerraturik, eta gose gaitza, eta gose errabiatia, horek bezala, horen pare, patitu, eta soferitu behar ukhanen dute, ogirik ezin edirenez, nor usteduzu direla jende hurak, herioaz, orhit eztirenak.
Bertze autor debot batek segurtatzen gitu gure azken malhurra, eta, azken bekhatia dela, noiz ere gure herioaren, eta gure iuiamendiaren orhitzia, eta memoria galdu baitugu, eta halakoaz nehork etsitu behardiala, kondurik ez egin, eduki galduzat. Magna iam est poena peccati memoriam futuri perdidisse iudicij.
S. Hieronimo Iaunak dio, berritz, Facile contemnit omnia, qui semper cogitat se moriturum. Nork ere egun oroz, konsideratzen baitu, sinhesten, eta ikhusten hilen dela, hil behar diala, halakoak mundia, munduko gauzak, urrhiak, zilharrak, plazerak, ohoriak, pena gabe, fazilki kitatzenduditu, mesperexatzen, hetzaz kondu gutti egitendu mundu haur ezta deus, egizu kondu bertze mundiaz, hala egin zian, eta erran, gure Iaunak bere pasionian, Pilato Iuje gaixto hari, Regnum meum non est de hoc mundo, ene erresuma ezta mundu hontako.
Saluatu nahi bazira, beharduzu, mundu haur mesperexatu, eta trufatu, eta perexatu, eta ohoratu bertze mundia, hala egitekoz, doktor saindu honen mania egizu hilziaz orhitzite, eta izanik ere mundu hontan eskale, eta miserable, izanen zira bertze, mundian Prinze, eta Errege.
S. Augustino Iaunak dio, Hac animaduersione percutitur peccator, vt moriens obliuiscatur sui, qui dum viueret oblitus est Dei, punitione iustobatez azotatzen dela bekhatoria, hiltzian eztela orhitzen bere buriaz, zeren bizian, ezpaitzen orhitu Ienkoaz. Orhitu izan baliz bere herioaz, bizian, orhituko zen Ienkoaz hilzian, hanbateki bekhatoriak fin gaixtobat eta malhurosbat egitendu herioaz orhitu faltaz.
Gizona, eta deabrua gudukan, disputan, eta prozesian bizi dira, gizona sortuz geroz, mundu hontan, gizona hil den pundu, eta momenta berian, prozetza finalki, eta azken resortian iuiatzenda gizonak nahidu arima Ienkoarenzat, iustoden bezala, deabruak nahidu arima usurpatu eta arrimatu beretzat, sprozezaren pieza fondamentalak dira obra honak, eta gaixtoak, eta nola prozes handi eta inportant horen arima, eta prezarik hobena baita hilziaz orhitzia, herioaren memoria, gutun haur prozezaren zakian ediren badeza iujiak, baita Ienkoaren semia, gugatik gizon egina, iuiamendu emaitendu faborable gizonaren alde, deabruaren kontre, eta arima gelditzen Ienkoaren, eta desohoria deabruaren baina, gutun hura, pieza eder, eta handi hura herioaren memoria, ezpada zakian edireiten, gizonak galtzendu prozeza despendio, damu, intrez ororekin, la taxe reseruée, eta arimaren Iaun, nabusi, eta gehien deabru gaixtoa iagoitikoz gelditzenda, eta arima gaixoa infernura erorik labe gorri hartan bere zorren ezin pagatuz egonenda Ienkoa, Ienko deno, ezparanka gaberik kanpotik iagoiti ukhanen diala sokorririk, ez gratiarik, zeren haraz geroz ezta redenptionerik, In Inferno nulla est redemptio, Infernuko portalia haienzat egonenda iagoitikoz gilzaz zerraturik, klausa est ianua, hantik ezta bat ialgiko, hala nola Paradusutik, Ienkoaren gloriatik, arima hurosetarik, batere ezpaita ialgiten, ez ialgiko, Ienkoa Ienko deno.
Arima gorpiztzetik ialki denian, bere hala iuiatzen dela, segurda, hala dio Apostoliak, Oportet nos manifestari ante Tribunal Christi, vt recipiat vnusquisque propria corporis, prout gessit, siue bonum, siue malum. Bat bederak behardu presentatu Iaunaren gortiaren aitzinera, han errezebi dezan onsa, edo gaixki zer ere bere personan egin baitu hura oro.
Apostoliak dio orano, bat bederak errezebituko diala bere rekonpentia, eta bere salarioa bere tribailliaren, eta penaren arau, Vnusquisque recipiet mercedem suam secundum laborem suum. Zer da hori, IESU-KRISTO Iaunaren tribunalera presentatzia baizi, han dira arimak iuiatzen eta haier emaiten meritatzen duten pagia, hilez geroz, Tribunal hartan nahi denak ongi jin, eta ohore errezebitu, hara heldu beno lehen harkatz, eta bere herioaz, ordu honez orhit dadin, zuhur bada, bertzela erho handibat izanenda, eta iuje iusto haren sententiaz, halakoak ukhanendu, azotia, galera, urkhabia, eta damnatione eternala.
Iuiamendu partikular harzatz, zoin eginen baita hil ondoan, gure arimaz iuje iusto haren Tribunalian etsenplu garrazbat, & izigarribat irakhurtzen dugu Pariseko doktor handibatez, doktor handi hura, fama eta reputatione handibatetan bizirik, gizon saindia, sabanta, gizon perestia, mundu guziek, partikularki Parise orok estimatzen zialarik, jin zen hilzera hil ondoan, biharemanian, kleroa, eta konpañia handibat bildurik haren ohoretara, haren gorpitzaren bere tonbara, eta hobera ezarteko, kleroa hasi zen obsekioen kantatzen eta heldu zenian Iaun ap-hezbat lehen nokturnia akabaturik, hilen ofizioan, ioben lektioniaren kantatzera, Responde mihi, hilak erran zian mundu guzier bizi izan baliz bezala, Accusatus sum, akusatianiz berri triste, eta izigarri hark zela kausa kleroa, eta konpañia oro iziturik, eta harriturik, kleroa retiratu zen, eta konpañia oro, biharamonian, hasi da kleroa kantatzen obsekioen, eta Iaun Ap-hezbat hasi denian erraiten, Responde mihi, ioben lektione haren beraren, hilak dio, Iudicatus sum, iuiatuniz, herenen aldian eta heren egunian, kleroa eta kasi Parise oro bildurik, Iaun Ap-hezak erran zien bezain, Fite Responde mihi, hilak eman zian heren, eta azken arrapostia, Condemnatus sum, kondemnatia nitz. Hantik harat, kleroak et Parize orok ikhusirik damnatia zela doktor handi haren arima, haren gorpitza, bela piker hiriz, kanporat eman, eta urtiki zuten, eta ez batere ehortzi lur saindian, zeren indigne estimatu baitzuten, doktor damnatu haren ezurrek, lur saindia honki lezaten.
Azident triste eta deplorable hark eman zian okasione Pariseko Iaun, eta andere handiri bere bekhatiez, penitentia handirik egitera, eta mundia kitaturik, desertietan, eta ermitajietan Ienkoaren zerbuxatzera, hala egin zian S. Bruno Xartruzen relijioniaren lehen fondazaliak eta lehen autorak, zeren doktor damnatu haren desastria, eta malhurra ikhusirik ezpaitzian mundia edireiten segur, bere arimaren salbatzeko.
Neure adiskidia dudarik ezta, zure arimak behar diala iuiatu Ienko semiaren tribunalian, eta zure arima eta gorpitza iuiatuko direla, iuiamendu jeneralian, iuje iusto haren beraren gortian, bi iuiamendu hetzaz orhitzite, nahi bazira salbatu, eta zeren herioa lehen heduko baita, ezi ez bi iuiamendu hek edukazu, zure hiltzia, zure herioa, zure gogoan, hala egiten duzularik, iujia, izanenda zure adeskide, eta zu iujiaren, biak arkord, eta ordian erranen duzu onsa hilzeko bidia, dela, ordu honez hiltziaz orhitzia.
Neure adiskidia kapitulu haur luzezko izanda, jiten dena ezta hanbat luze izanen, konsola zite ziauri ene ondoan, ikhusi behar dutuzu ene arrazoiñak porogatzeko ene bidia zonbat eder den, segur, eta hon, obra koroatzendu finak, beldur nuzu lana, eta langitia eztiren izanen zure gogoko, baina agian, lan egiliaren borundate hona ikhusi duzunian, lana, eta langilia maitatuko dituzu. Goazin aitzina ene bidian, edukazu hon ene pena, eta trabaillia, ezta galdu izanen, zuk zuria har badezazu ene ordoen, zure arimaren salbatzeko, herioaz orhiturik, onsa bizirik onsa hil bazite.
__________
LAUR GARREN KAPITULIA
Capitulu huntan frogatçen da arraçoiñez onsa hiltçeco bidia, dela herioaz, eta hiltciaz orhitcia lehen arracoiña
Errandut, eta porogatu onsa hilzeko bidia, dela herioaz orhitzia, orai presentian azken kapitulu hontan nahidut porogatu, eta erakhusi laur arrazoiñ diferentez bidia haur hanbat bide hona, eta segura dela, non ezpaita hoberik, neure adiskidia beha zite onsa lehen arrakoiñari, kommunzki lehenak baliadu biga, penarik eztuzun hilziaz orhitzeko, harzazu eneganik sekretu honbat, eta ederbat, sogizu zure miseria, zure konditionia, zure izatia zenbat den flako, ez deus, miserable, frajil, eta korruptible, quant e quand orhituko zira zure herioaz, eta zure hilziaz, haur da ene lehen arrazoiña porogatzeko onsa hilzeko bidia dela, herioaz orhitzia, konsidera dezagun gure miseria, gure konditionia, gure izatia, gure korruptione handia.
Egin behar dugu paboak, xori urgilutsu, eta superbios hark egiten dian bezala, xori hark bere lumak ederrak ditu ahal den bezanbat xori hark bere luma ederrak zabaltzen ditu, eta hedatzen, eta arrotabat edo mirailbat eginik bere lumez, hetan glorifikatzenda, eta bere plazerak hartzen prinzipalki noiz ere iguskia klar eta garbi baita haren leinhuru, eta listurek xori haren lumajia gehiago ajertzen, eta edertzen baitituzte, baina zer gertatzen da xori hark, hanbat ditu bere zangoak, eta hoinak ixusi, eta diforme, nola baititu bere lumak eder, eta urgillutsu; eta sobat eginik bere zango eta hoin ixusier, bere lumaje ederra gorderik, ihesi doa, eta gordatzen da.
Guk ere hala egitendugu, edo behar egin, gure parte gehiena, eta superiora, baita gure arima ederra da, noblia da, Ienkoaren imajinala, eta senblanziala kreatuda, Creauit Deus hominem ad imaginem, & similitudinem suam, baina gure parte appala, eta inferiora baita gure gorpitza, ixusi da, diforme, lur eta erhautz, hala dio Jenesian, Formauit Deus hominem de limo terrae, egin diala Ienkoak gizona lurretik, hanbateki eder gira eta noble arimaren aldetik, eta ixusi, eta miserable gorpitzaren aldetik. Hala erran zian ere Jenesian Ienkoak Adami, eta Ebari bekhatia eginez geroz, Puluis es, & in puluerem reuerteris, Lur zira, eta erhauts, lurtu, eta erhaustu behar duzu egin badezagu so gure miseriari, eta gure sortziari, konsideraturik nola ialgiten giren lurretik, eta erhautsetik, gure banitatiak, eta gure urgilliak utzirik orhituko gira, gure hilziaz, bide hoberik zer nahidugu onsa hilzeko.
S. Damaszeno Iaunak, gure miseria, onsa, eta ederki erakustendu, figura, eta parabola eder hontzaz, dio saindu hark, gizonbat egun batez, animale gaixto, eta kruel baten ihesi, zoela, zoin deitatzen baita unikornis, erori zela, leze, ozin, eta xilo handibatera, erortian leze hartara, lotu zela ting tinka, zuhainze edo arbre xipibati; zoin baitzen leze haren bazterrian, ezparanza zialarik, segur zela bere hoñak leze haren zolan bermaturik, eta bere eskuies, eta bere besoez pareteko arbria tinkaturik, so eginik, gizon hark lekhu triste hari, ikhusi du, bi sagu, bata xuri, bertzia beltz zuhainze haren zaiñen eta razinen, iaten, eta trenkatzen, eta kasi, zuhaintza, zaiñak trenkaturik erortera zoela, ikhusi du halaber oziñ, eta leze haren zolan, dragon terrible, eta horriblebat, ahotik su, etaze, urtikiten ziala, iduri ezi ingurunekoak bizirik, iretsi, eta deboratu behar zutiala; ikhusi du haboro leze oziñ haren bi bazteretarik laur suge handiren buriak ialkiten zirela, ikhusi du goiti so eginik, zuhainze haren adarretan behera erorten zela, ezti goterabat eta, konsideratu gabe pian, eta bazterretan, danjerak konbat ziren handiak, gizon hura zagoela, ahoa zabalturik, ezti haren goteraren iateko, eta gozatzeko.
Figura, eta parabola honen explikationia enzun ezazu, nahibaduzu ikhusi, eta ezagutu onsa zure miseria, eta konditione miserablia, unikornis, bestia gaixto, eta kruel hura da herioa, gizonari, eta emaztiari gerla oren oroz egiten diana ozin eta leze hura da, mundia, tribulatione, eta kalamitate oroz bethia, zuhainze edo arbre ttipi hura da, gure bizia, edo gure biziaren izaria, eta mesura, zoinen zaiñak, bi sagu hek, xuriak eta belzak, gauaren, eta egunaren orenek, iaten, mutzen, hertzen, eta trenkhatzen baitituzte. Laur sugiak dira, laur elementen, laur kualitate diferentak, hotza, beroa, idorra, bustia, dragon hura da infernia, ezti haren gotera da munduko plazera, eta boluptatia, gure tronpa garria, gure gal garria, hari beha gaude, bertze danjerak oro ahatzera utzirik.
Neure adiskidia, konsidera ezazu zure miseria zonbat handi den, gaüa, eguna, beroa, hotza, idorra bustia, mundia, infernia, zure kontre dira, haien artian gaixki zira, miseria horkaz orhiturik, orhitzite zure hilziaz, nahi bazira saluatu onsa hilik.
Zure biziaren korda oren oroz trenkhatzen da, sogizu zertan ziren, behar duzu onsa izan itsu, ezpaduzu nahi ikhusi zure miseria, eta zure danjera eta, hurak ikhusirik, nahi ezpazira, zure hilziaz orhiturik, konuertitu Ienkoaganat, eta egin penitentia zure bekhatien gaiñian.
Iob saindiak bazakian onsa gizona zonbat miserable zen, erran dianian, homo natus de muliere breui viuens tempore, repletur multis miserijs, qui quasi flos egreditur, & conteritur, & fugit velut umbra, & numquam in eodem statu permanet. Gizona, bere amaren sabaletik ialki denian, arte eta denbora laburrez, miseria, eta dolore handiz betherik, bizida, lilia bezala, liliaren pare agertzenda, eta gordatzenda, badoa itzala bezala, ezta jagoiti egoiten, ez baratzen ohi bezala estatubatetan, bethi mutatzen da bethi kanbiatzenda, ezta behinere ohikoa.
Badeia deus ere mundian hain sinplerik, hain flakorik, eta hain fite galtzen ahal denik, nola baita lilia iguskiak zoinbat orduz ikhustendu lilia goizian sortzen, eta arratsian hiltzen, goizian eder, fresko, esperanza handitako; arratsian ixusi, triste, beltz eta hil kolore. Goizian amuros, maitagarri, alegera, arratsian haistiogarri, illunpe, gratia gabe.
Bada Iob saindiak gizona konparatzendu lilibateki, eta lilia bada gauza sinplebat; gizona ezin date gauza miserablebat, eta sinplebat baizi. S. Gregorio handiak, liliaren, eta gizonaren konparationia hon edireitendu gisa hontan, Quid sunt nati homines in mundo, nisi quidam flores in campo: homo etenim more floris procedit ex occulto, & subito apparet in publico, qui statim ex publico, per sortem retrahitur ad occultum. Zer dira gizonak mundian, liliak elgetan diren bezala baizi, liliaren pare gizona luppetik agertzenda mundian eta gero mundutik, guttien uste dianian, badoa lupperat, gordatzenda, ezta haboro mundian agertzen, lilia bezala agertzenda, eta gordatzen da, Quasi flos egreditur, & conteritur.
Iob saindiak, eta S. Gregorio aita saindu, eta Elizako doktor handiak, erraiten badute, gizona, eta lilia, biak bardin sinple eta flako direla, neure adiskidia, dugun erran zuk, eta nik, gizona gauza miserablebat dela eta, bere miseria ikhusirik, ezpada bere herioaz mundu hontan orhitzen, erho handibat datekiala, eta bertze mundian galdubat, eta miserable handibat izanen dela.
Iob saindiak dio haboro, gizona ihesi doela itzala bezala, Fugit velut vmbra, dugun ikhusi itzala zer den, iakin dezagun gure ez deusa zer den, itzala gauza falsubat da, eta gauza hila, erran ziniro, gauzabat mobitzen denian, eta lekhutik, lekhurra igitzen, eta igaraiten, haren itzala ere; gauza bizibat dela, ala baina itzala gauza hila da, eta ez deusa, ezta deusere argiaren pribationebat baizi, gorpisbat representatzen du itzalak eta, gorpitza ezpalis artian, itzala argia likate, zeren argiaren, eta itzalaren artian gorpizbat, zer ere baita, iarririk argia enpaxatzendu gorpitzak, eta itzala hantik formatzenda eta egiten, hanbateki itzala ezta deus, argiaren pribationia baizi, gorpitzaren aldetik heldu dena, hala dio haren izenak, Vmbra nihil est aliud, nisi defectus luminis ex obstaculo corporis. Gure bizia, gure denbora, gure izatia, gure honak eztira deus ere itzalbat baizi, gauza hilbat, eta miserablebat.
Gure bizia, gure denbora oro hirur gauzak egiten dute, igarenak, presentian denak, eta jitekoak, hala emaiten du ere filosofiak denborari bere dibisionia, Est ens secundum prius & posterius, & constat praeterito, praesenti, & futuro, denbora da gauzabat, igarenaz, presentekoaz, eta jitekoaz egiten baita, eta zeren hirur parte haietarik gure biziak ezpaitu poseditzen bat baizi, baita presentekoa, eta bat hura baita bi pribatione haien erdian, igarenaren, eta jitekoaren erdian, ala baina ezta ez bata, ez bertzia, hanbateki gure bizia ezta deus ere, itzalbat, baizi badoa itzala bezala, Fugit velut vmbra.
Igarena ezta gure, jitekoa ezta gure, ezta gure presentian dena baizi, zer da presentian dena, igarenaren, eta jitekoaren artian pundu, eta momento bakoizbat, bata bertziaganik erdiratzeko, eta berhetzeko, pundu eta momento bakoitz hura, hanbat da labur, mehar eta ez deus, non, kasi ezpaita moienik ediren eta atrapa ahal dezagun, ezta iagoiti gelditzen, lasterrez doa, haren izatia oro lasterrian da, Consistit in continuo fluxu, fluit semper, & fluet, hala doen gauzaz, errazu itzalbat dela, eztela, gauza bizia, baina gauza hila dela.
Erraiten dugunian gure biziagatik bizia dela, tronpatzen gira, egiaren erraiteko, behargunduke erran, gure bizia heriobat dela, zeren dena beno gehiago da, eztena, badu izena, baina ez izana, gure biziak hirur partetarik, eztu bat baizi, eztu igarena, eztu jinendena, eztu presentekoa baizi, eta present dena ere eztakigu noiz dugun, hala gure bizia ezta bizibat, baina propiki minzatzera da egiazko heriobat, hargatik S. Gregorio handiak errandu, Temporalis vita aeterna vitae comparata, mors est potius dicenda, quam vita: mundu hontako bizia bertze munduko bizitze eternalarekin konparaturik, ezta erran behar bizia, dela, baina erran beharda herioa dela, herioa bada, ezta deus ere biziaren pribationia baizi, pribationia bada, itzala da, eta Job saindiaren errana egia da, gizona itzalbat da, eta haren bizia badoa itzala bezala. Fugit velut vmbra. Profeta Roialak ere ederki erran du gure miseria zonbat handi den, gure bizia konparatu dianian itzalareki, Dies mei sicut vmbra declinauerunt, & ego sicut foenum arui. Ene egunak, eta ene denbora itzala bezala Ioan dira, igaren dira, eta belharra sorhoan dailliak ebakiz geroz bezala, ni ere aihartu, eta idortu niz, Profeta hark berak dio, Homo vanitati similis factus est, dies eius sicut vmbra praetereunt. Gizona gertatuda banitatiaren, eta urgilliaren pare, haren egunak Ioan dira eta ioaten dira itzala bezala.
Erran nahidu, gizona erhobat, elgerbat, eta superbiosbat da, eta izanda, uste zian haren honak segur eta oso izanen zirela, eta haren bizia luze izanen zela, baina bere banitatian eta bere esparanzan tronpatu izan da, zeren haren honak falsu dira, hilak dira, haren bizia laburda, heriobat da, itzala falsu, eta tronpur den bezala, gizonak nahi luke sinhetz arazi eztena badela, baina miserable elgerra, berandian ikhusikodu, ordu eztenian, dena ere eztela, ikhusikodu gizonak gizonaren bizia heriobat dela, haren egunak eta haren honak itzala bezala Ioaiten direla. Dies eius sicut vmbra praetereunt.
Gizonaren bizia itzala idurida, zeren, hala nola gauaz, ilhunpian itzalian deno beldurti baita, eta ezpaitu korajerik, hala hala gizona mundu hontan deno, ala den gratian, ala den bekhatian, beldurrian bethi, bethi, bizida, bekhatian bada, beldurda, herioak bere bekhatian atrapaturik, Ienkoaren iustitia eternalak, Infernuko pena eta su eternalera kondemna dezan, hargati errandu Eskritura saindiak, Pauor his qui operantur malum. Gaixki egiliak, bekhatoriak, eta bekhatoresak, beldurrian oren oroz bizi dira. Gratian bada gizona, eta emaztia, orobat beldurrian bizi dira, lotsaz, Ienkoaren gratia, galdezaten hargati erraiten zian Profeta Roialak, Timor, & tremor venerunt super me, & contexerunt me tenebrae. Ene spiritia eta ene gorpitza, ene hezurrak, eta ene zaiñak. lotsatu dira, ikharatu dira, ilhunpian, eta itzalian banintz bezala, zuti bortxa nago, zeren beldur zira Errege handia, lotsa nitz eta beldurnitz neure Ienko honaren gratia gal dezadan. Gehiago diot, gizon iustua ere ezta segur ala den gratian, ala bekhatian, bere konfesione hona egin dianian Iaun Ap-hezaren aitzinian, harganik errezebitu absolutione saindia, eta aldare saindian sakramendu saindia, behardu esperanza hartu, gratian dela, eta gero ere bai, bekhatu mortalik egiten ezpadu, obra honetan perseberatzen badu, baina segurta dadin dudarik gabe, infallibiliter, espiritu saindiak, edo zoinbat ainguruk Ienkoaren partez, ezpadizi rebela, eta berria erran, ezin diro. Hala dio Salomon zuhurrak, Nescit homo vtrum odio, vel amore dignus sit, eztaki gizonak ala den gratian, ala bekhatian.
Hanbateki gizona mundu hontan deno, ilhunpian, eta ignorantian bizida, ala den iustu, ala den bekhatore, eta haren bizia itzala idurida, itzala bezala doa, Fugit velut umbra.
Gizonaren bizia itzala idurida, hala nola itzalak gizona hotzen, eta freskatzen baitu, hala hala, mundu hontan deno, bekhatian bizi denian Ienkoaren gratiaren, eta haren amorioaren suia galdurik, bekhatiaren itzalak, eta lanhoak, hotzendu, eta larrointatzen eta manera hartan, gizonaren bizia itzala idurida, gizona, eta itzala biak bat dira, Dies eius sicut vmbra praetereunt, gaüaz itzalian, eta ilhunpian gizona hotzak hobeki, eta gehiago honkitendu, eziez egunaz, zeren egunaz iguskiak lurra eta gizona argitzen eta berotzen baitu, eta gaüaz aldiz ez, egunaz bai, gaüaz manera berian, nola gizona bekhatiaren itzalian gehiago bizi baita; iziez Ienkoaren amoriaren argian, gizona itzal, eta itzala gizon gertatzen da. Dies eius sicut vmbra praetereunt. uda gorrian eta beroan, beroaren kontre xerkatzendu itzalbe honbat freskatzeko, eta negu hotzian, eta gogorrian su honbat, edo iguzki berobat, onsa berotzeko, eta nola udan itzalak gizona hotzen, eta freskatzen baitu, eta negian suiak eta iguzkiak gortzen, eta berotzen, hala hala bekhatian denian, bekhatiaren itzalak hotzendu, eta itzaltzen haren bihoka, hala nola Ienkoaren amorioak, subatek, eta iguzkibatek bezala, baitu azkartzen, eta berotzen, eta zeren gizonaren bihotzian mundiaren amorioa hobeki, eta barnago lantaturik, eta iosirik egoiten baita, eziez Ienkoaren, eta zeruko gauzen ohoria, mundiak, eta bekhatiak haren bihoza, hotzak, eta itzalak bezala desegiten dute, desbistatzen, hotzen, eta itzaltzen, hargatik errandu Apostolu Ebanjelistak, Qui diligit mundum, non est charitas patris in ipso. Mundia maite dianak, eztu karitaterik, halakoaren bihoza hoztu da, eta larrointatu, zeruko sutik eztu parterik.
Ionas profeta Ninibe herritik ialkiten zela orienteko herrian, iguskiak, bidian zoela, subatek bezala hurren xilpiltu, eta erre zian, gure Ienkoa, dolu eta konpasione ukhan zian bere Profetaz, eta eraginik itzalbe honbat huntz orstoz, itzalbe hartan, Profeta goizoa freskatu, zen, pausatu, eta desalteratu. Praeparauit Dominus Deus hederam, & ascendit super caput Ionae, vt esset vmbra super caput eius, & protegeret eum, laborauerat enim, & laetatus est Ionas super hedera, laetitia magna.
Itzalbe hartan zeno, Ionas Profetak, etzian ikhusten iguskia, ez senditzen ere haren bero handia. Figura handibat zen itzalbe hura, gizon bekhatoriaz mundu hontan, gizona mundu hontan bekhatiaren itzalbian deno Ienkoak, iguski eder hark, eztu ikhusten, haren argiak, haren suiak, eztu argitzen, eztu berotzen, huntz orsto haien pian gorderik dagoen bekhatoriaren bihotza, gizon hark ere, bekhatiaren itzalbe hartan deno, eztu ikhusten, ez senditzen zeruko suia, espiritu saindiaren suia, hanbateki belz belza, hotz hotza, itzala bezala, dago gizona mundu hontan, eta nork eztu erranen gizona itzalbat, dela eta itzalak bezala bere egunak, eta bere denbora igaraiten diala. Dies eius sicut vmbra praetereunt.
Gizonaren bizia itzala idurida zeren itzalak eta ilhunpiak gizonari loa lehen emaiten du, eziez egunak, edo argiak, lo egin nahidianak ere egunaz kommunzki bere kanberaren bortak, eta leihoak zerratzen ditu loaren eta pausiaren hobeki hartzeko. Hala hala gizona mundu hontan, munduko hon denboralen itzalaren pian, loak hartzendu eta, zeluko gauzer bere begiak zerraturik, Ienkoaren zerbutzian, eta obra honetan aurher, laxo, neglijent, eta berandiar gertatzenda bekhatiaren loan eta lohian, abarizitiaren suiak errerik, haren egarriak alteraturik, haren gosiak ianik, munduko honen itzalbian bizida, iagoiti bere pausia ediren bage, eta alterationia freskatu gabe. Elias Profetak ene egia eder haur, bere denboran figuratu zian, eta representatu, egun batez bere etsaien ihesi zokla desertian behera, jenebria deithatzen den zuhaintze baten itzalian loak bartu zian eta, aingurubat zelutik jinik, iratzarri zian eta minzatu gisa hontan Ienkoaren partez, Profeta Elia, zuti zite ian ezazu, edan ezazu, eta ogizko opilbat eginik, hauspian errerik, eman zeron ogi opil hartarik iatera, eta ur edatera, eta erran, ian ezazu, edan ezazu, bide luzebat, eta handibat orano igaren beharduzu. Profeta gaizoak, bere ian edana eginik, eta azkarturik bere ian edanaz, berrogei egunez eta gaüez ibilizen desertu hartan, eta arribatu huroski, Oreb, Ienkoaren mendi benedikatu hartara. Hala dio Eskritura saindiak, Obdormiuit Helias in vmbra iuniperi, & ecce Angelus Domini tetipit eum, & dixit illi, surgé, & comede, grandis enim restat via, ecce ad caput suum panis subcinericias, vt vas aquae, comedit ergo, & bibit, & ambulauit in fortitudine cibi illius, quadraginta diebus, & quadraginta noctibus, vsque ad montem Dej Horeb. Hala hala egitendu gizonak mundu huntan, bere plazeren, bere honen, bere bekhatien itzalaren pian loak hartzendu, lo egitendu, ala baina bere loan, eta bere plazerian, lo honik eztu egiten, ez plazer honik hartzen, zeren haren loa, haren plazera, baitira labur, falsu, eta tronpur, hala ere representatzendu, jeneura, zuhainze idor hark, haren frutiak, eta haren itzalak guti balia dute, haren frutiak eztira hon, eta haren itzala ere ezta zabal edatzen bertze zuhaintzen itzala bezala, haren orstoak, liliak, frutiak, itzalak, ez deus dira. Halako dira mundu hontako, plazerak, ohoriak, honak, eta boteriak, ala baina haien itzalaren pian, laketda, plazer hartzendu, lo egitendu, eta ezpaleza lo hartarik zoinbat ainguruk, iratzar Profeta Elia, egin zian bezala herioak lo hartan atrapaturik, Infernura sekulakotz, lo egitera Ioan laite.
Nork nahidu erran gizona eztela itzalbat ene razoiñak libru hontan ikhusirik, eta ezpadeza, bere miseria ikhusirik, bere herioaren memoria, bere begien aitzinian ardura ardura eduki, nik erranendut gizona dela arstobat, zamaribat, eta brutalbat.
Itzalbe hontarik ialkirik, dugun ikhusi, gizona zenbat miserable den eta zenbat obligatione dian bere hilziaz orhitzeko, nahibada mundu hontarik landan, hilez geroz, Ienkoa baitan bizi, eta saluatu.
Apostoliak, hari nahibazirabehatu, erakhutsiko drauzu zure miseria, erran dianian, Habemus thesaurum istum in vasis fictilibus. Badugu thresor handibat, badugu gauza aberasbat, baino thresor, eta gauza aberatz haren unzia, lurra da, lohiada, gure arima eder da, noble da, baina gorpitza, baita haren unzia, zerda lur, eta lohi, herioak bere kolpietarik mendrenaz honki badeza, Ioanda unzia, gorpitza lurturik, lurrerat doa, lur, eta erhautz gertatzenda.
Profeta Roialak ere, lur girela dio, eta minzo denian, bekhatore gaixtoez, haien kontre, gisa hontan bere othoizia Ienkoari egiten du, Tanquam vas figuli confringes eos. Bekhatoriak, jende gaixto hek obstinatiak, lurreko unziak bezala, desegin, itzazu, gal itzazu, mila piezatan iarbite.
Apostoliak, eta Profeta Roialak, biak arkord dira, biek diote gikona lur dela. lur bada, zerda appalagorik ez miserabliagorik, nola baita gizona.
Profeta Roialak, dio, gehiago, onsa konsideratzen dianian gizonaren miseria, eta haren itsutarzuna, Dormierunt somnum suum, & nihil inuenerunt omnes viri diuitiarum in manibus suis. Lo egindute, eta ametz lurrian, bere denbora oro loan, eta ametzetan igaren dute, lurreko jende aberatzek, eta gero bere lotik, eta bere ametzetik iratzarri direnian, ezkiak hutsik gertatu dira, jende gaizo hek, eztute deuz ediren bere eskuetan:, Nihil inuenerunt in manibus suis, zure mendian heldu zira, gaüaz loan zure ohian ametz egiten, eta zure ametsian iduri ezi, gizon poxantbat, Iaun handi bat zirela, urre, zilhar, hazienda, eta honik aski eskuetan bazundiala eta gero, edo gaüaz, edo argitzian, zure ametsetik iratzarri zirenian, zure eskuetan eztuzu deus ere ediren lehen baino gehiago, Nihil inuenerunt in manibus suis, ametsa hasiz geroz akhaba artian, aberatz zira, ametza akhabatuz geroz, pobre zira lehen bezala, ohikoa zira. Erran kommuna ere bada ametz oro, gezur ezpada ametsa zelutik jina, Ienkoaren rebelationez, edo haren manuz, zenbait ainguruz errana. Ametsa, eta gezurra biak bat dira eta, gizona bada amestbat Profetak erraiten dian bezala, errazu, ametsa, gezurra, eta, gizona, hirurakbat direla.
Enian uste, baina orano minzatu behardugu itzalaz, erakusteko, gikona mundu hontan, zonbat miserable den San Bernard doktor debotak dio, Dies hominis sicut vmbra super terram, nulla est nora, & tunc propè nihil est cùm stare videtur: cur ergo thesaurisat in terra homo, cuim sine dilatione transeat, & illud quod colligitur, & ipse qui colligit. Et tu homo quem fructum expectas in mundo cuius fructus ruina est, cuius finis mors est. Gizonaren egunak badoaz itzala bezala lurrian; uste dianian gizonak zerbait dela, ezta deus, badoa gizona baratu gabe.
Bada gizona, zergatik hanbat hon lurrian biltzen duzu, honen bilzalia, eta hon bildiak, hain fite, garaizen, galtzen, desegiten, eta itzaltzen direnaz geroz, zuk gizona zer esperanza duzu mundian, haren irabazia oro, eta fruktia, zer da galzia, eta ruina, haren azken fina, zer da, hilzia herioa.
Saindu debot hark berak dio zuri, niri, eta mundu orori, gure miseria ikhusi dugunian mundu hontan, konsidera dezagun gure arimaren noblezia; eta handitarzuna, mundia kitaturik, Ienkoaren onsa maitatzeko, minzo da gisa hontan.
In omni namque creatura, quae sub sole mundi vanitatibus occupatur, nihil humano corde sublimius, nihil nobilius, nihil Deo similius reperitur, quapropter nihil aliud à te quoerit, nisi cor tuum, munda ergo illud per puram confessionem, & assiduam orationem vt mundo corde Deum videre possis.
Iguzkiak eztu deus, ikhusten zeliaren pian, hanbat ederrik, hanbat noblerik, hanbat Ienkoa, iduririk, nola baita gizonaren bihoza, eta haren arima, dio saindu debotak, hartakoz eztu galdatzen gizonari bere bihotzabaizi, bada, gizona, xahat ezazu, purga ezazu zure bihotza, konfesione hon batez, eta oratione honbatez, amorekatik, zure Ienkoa xahuki, eta purki ikhus ahal dezazun.
Saindu debot honek dio, miserable girela, eta noble, girela, miserable gorpitzaren aldetit, noble arimaren aldetik, gu nur bagira, biez izanen, gira noble, eta huroz, baina ezpagira nur, biez izanen gira miserable, eta malhuros, giten orhit gure miseriaz, orhitzeko onsa hiltziaz, dugun gure bihotza, eta gure arima, onsa purga eta xaha, gure Ienkoa xahuki, eta purki; egun batez ikhusi eta kontenpla ahal dezagun, munda cor tuum, vt mundo corde Deum videre possis.
Gure konditionia, eta gure izatia konbat den miserable, behazite S. Augustin Iaunari hark dio ederki, Magna miseria, cum nihil sit certius morte ignorat tamen homo finem suum, et & cùm stare putat, colliditur, & perit spes eius, nescit enim homo, quando, vel vbi, vel quomodo moriatur, & tamen certum est, quod eum mori oporteat.
Miseria handia da haur, ezta deus hanbat segur denik, nola baita herioa, ala baina eztaki gizonak bere azken eguna, eta azken orena, uste dianian zuti dagoela, lurrian date eroririk, uste dianian zerbait dela; hura, eta haren esparanzak oro hilen dira; edo hilak dirate. Eztaki gizonak zonbat agudo ahal belizate, noiz, edo non, edo nola hilen den, ala baina segur da hil behardiala.
Miseriaz hontzaz egunian behin orhitzite, hala egin badezazu, ni sartuko nitz zure berme, hilze honbat eginen duzula, zure orena jin dadinian, mundu hontan, eta bertze mundian bizitze eternalbat ukhenen duzula.
Gure miseria dela, hilziaz orhitzeko, bide hobena, segurda, baina guk bide kontria edukiten dugu: badakigu gure arima dela immortal, eta gure gorpitza mortal, badakigu gure arima dela anderia, eta gorpitza haren neskatoa: badakigu gure espiritua dela Iauna, eta gorpitza haren mutila, gorpitza, ala baina anderiaz egitendugu neskatobat, Iaunaz mutilbat, eta gorpitzaren gogara egiten, arima et mesperexaturik, eta herioaz orhitu faltaz, gorpitza, eta arima deabruari largatzen, emaiten, eta saltzen.
Hermita saindubat, Panbus izena zianbat, egunbatez S. Athanasio Iaunak othoiturik, Alexandriako hirira Ioanzen, eta ikhusirik Andere urgillutsubat bere buriaren, bilhoen, begitartiaren, eta gorpitziaren soberaxe edertzen, eta afaitatzen, nigar egin zian bi begietan behera, eta interrogatu zenian, zergatik nigar egiten zian, arrapostu eman zian, bi arrazoiñez nigar egiten ziala, lehenik zeren andere hura, galzera zoela, ikhusten baizian, bi garren arrazoiña, zeren ezpaitzian hark hanbat pena eta tribaillu hartzen Ienkoaren zerbutzian, Ienkoari plazer egiteko, nola andere hark hartzen baitzian tormenta, eta fatigu, gizoner plazer egiteko. Andere hark haboro estimatzen zian bere gorpitzaren, eta haragiaren plazera, eziez bere arimaren osagarria, eta salbamendia, zeren ezpaitzen bere herioaz, eta hilziaz orhitzen, baina Hermita saindu hark Ienkoaren ohoria, eta bere arimaren salbamendia haboro estimatu zian, eziez, bere gorpitza, eta bere haragia, zeren bere hilzia, eta bere herioa oren oroz bere begien aitzinian edukiten baitzian.
Thomas morus, personaje saindubatek kommunski bere adeskider erraiten zian proberbio, eta sententia eder haur, Quam plurimi in hac vita Inferni morcari solent, cuius vel dijuidio Caelum lucrati fuissent. Hanitz jendek pena, eta tribaillu handirekin infernia akisitzen, eta ardiasten dute, eta nur balira, edo nahi balira, pena, eta tribialu haren erdiaz Paradusia, eta Zeluko Erresuma, irabaz, eta ardiaz liroite.
Saindu hark berak dio, egunbatez ikhusi ziala andere ederbat, bere bilhoen, eta arropen arrankhura handirekin eta delikhatuki trenatzen, iresten, eta xuxentzen, eta ikhusirik haren pena, eta haren arrankhura handia, erran zerola, Nisi Deus tibi pro hoc tuo tanto labore Infernum reddat, magnam tibi profecto iniuriam faciet. Anderia egiaz erran behar drauzut, zure penaren, eta tribailliaren rekonpensutan, eta pagutan, Ienkoak ezpadizazu eman Infernia, ogen handibat eta iniurio handibat egin, drauzu. andere hark maite zian bere gorpitza, eta saindu hark maitiago bere arima eta zuk neure adiskidia, nahi baduzu salbatu bertze mundian zure arima, eta zure gorpitza, lurrian zure gorpitza onsa gaztiga ezazu, korreji ezazu, arima den andere, eta gorpitza neskato; orhitzite hilziaz, onsa hilzeko, eta herioaz orhitzeko, othoi ene adeskide maitia, zure miseriaz orhitzite, haur da ene lehen arrakoiña, nahi bazira onsa hil, hilziaz orhitzite, nahi bazira, herioaz orhit ziten, zure miseria konsidera ezazu zure miseriaz orhitzite, lur zira, itzalbat zira, ametsbat zira, figurabat zira, ez deus bat zira, oren oroz hiltzen zira, ezoaza ihesi, gordizite, eta egin duzinian nigar zure bekhatiez, jin zit bide hontarik bide hontzaz jin dadina, ezta galduko, salbatuko da, Ienkoak plazer badu.
__________
BI GARREN ARRAZOIÑA
frogatzeko, onsa hiltzeko bidia, dela herioaz, eta hiltziaz orhitzia.
Kapitan onbat, eta jenerosbat, aitziña duenian armak eskuan bere etsaiaren kontre konbatitzera, eta erakhusten bere soldadoer, nola behar duten konbatitu eta gobernatu biktoriaren haien kontre irabasteko eta reportatzeko, dudarik gabe halako Kapitañak amorio, eta borondate handibat erakhustendu obraz badiala bere soldadoenzat, eta soldadoa ezpadadi onsa goberna, nahi ezpada koraioski konbatitu bere Kapitañaren ondoan Ioanik, bere gida, bere gehiena nahi ezpadu onsa segitu, eta imitatu, eta gero nahi ezpadu soldado hark bere kapitañ Iauna, remerziatu eta ohoratu, nork eztu erranen, soldado hura ingratu, dela bihotz gabia, poltroiña, eta lege gabia, Kapitañ Iauna, on, noble, eta maitagarri, date, baiña soldadoa, gaixto, ohore gabe, eta hastiogarri izanenda.
Baiña noiz ere kapitañ hura, baita hain on, eta bihotz bera, non bere bizia ioka dezan, odola isurdezan, bere buria liura dezan, eta abandona burreun eskuetara, eta boxeria hartan, masakra dadin, eta hil dadin bere soldadoen, eta armadaren salbatzeko, eta, bere hilziaz, bere armadako jende ororen bizia salbatzen dianian, ber bera orogati hilzen, eta soldadoak oro bere hilziaz salbatzen, erran beharda ordu hartan, Iaun Kapitañ hura, dela onen, hobena, noblen noblena, maitagarrien, maitagarriena, eta soldadoa datekiala gaixtoen gaixtoena, desohoratiena, eta ororen artian, hastiogarriena, ezpadeza bere gida, bere gehiena, onsa ohora, lauda, maita, remerzia, eta orhiturik bere Iaunaren hilziaz, epadeza haren hilziaren dolia ekhar, eta eduki bere bihotzian, ezpadeza konsidera mortal dela, eta hil behardiala, soldadoa ezta handiago Iauna baiño, Iauna hilda, soldadoak ere behardu hil, iuiamendu hura ezpadu, ezdeusbat beno sordeix izanenda nik errandudana izanenda, ezdeusaz baiño haboro jende pereztuek, eztute eginen kasurik, ez kondurik, halakoaz, eta halakoetzaz, eta Iaun Kapitaño haren plazan banintz, halakoer, so onbat eniro egin, zeren halakoa ezpaitabila bidian hontan zuin baita onsa hilzeko bidia, erran nahi du hilziaz orhitzia.
Bada neure adiskidia, zu eta ni, eta mundu guzia han gira. IESU-KRISTO gure Iauna da gida, gure gehiona, gure Kapitañ handia, eta gu oro gira haren soldadoak, hura Ioanda gurutzia eskuan, gure aitzinian, gu oro kumitatzen gitu, Ioan giten haren ondoan, gure buriak arnega ditzagun, eztezagun egin eta konpli gure berondate propria, baina bai harena, hardezagun nork gure kurutzia, eta gero haren hatzari iarraikirik huna segi dezagun, hala, Ebanjelistak dio, Qui vult venire post me abneget semetipsum, tollat Crucem suam, & sequatur me. Ene ondoan jin nahi denak, bere buria arnega beza, har beza bere kurutzia, eta segi nezan. Iaun hon hark orori erakhustendu bidia, bera lehenik doa, armak eskuan, eta gu miserabliak, gu galdiak, gu erhoak ezkira ioaiten haren ondoan, haren bidia utzirik, bekhatiaren bide gaixtoaz gabiltza mundu hontan, gida honda, Kapitanoa honda, baina soldadoa, gaixto, zeren ezpaita haren bidiaz ibilten: konsidera baleza soldadoak, nola gida handi hura IESUS gure salbatzalia, hargati hil den, haren salbatzeko, haren herioaz orhiturik, beriaz orhitlaite, eta elaite makhur haren biderik, ez eskin, ez ezkhuer.
Gugati, eta gure salbamendiaren amorekatik zeluti iautsi da, eta inkarnatu espiritu saindiaz, Maria birjina ganik, eta gizon, egin, gugati kruzifikatu, herio, eta pasione igaren, eta ehortzi, Pontio Pilato iudiaren pian, dio zonziliobatek, Propter nos, & propter nostram salutem descendit de Coelis, & incarnatus est de Spiritu Sancto ex Maria Virgine, & homo factus sst, crucifixus etiam pro nobis, sub Pontie Pilato, passus & sepultus est.
Hilda gugati, eta gure bekhatiak direla kausa, eta piztu eta resuszitatu, gure iustifikationia dela kausa, dio Apostoliak, Traditus est propter nostra delicta, & resurrexit propter iustificationem nostram.
Gure herioa hildu, eta ruinatu bere herio propiaz hilzian, eta gure bizia reparatu, eta alegeratu, pitzian eta resuszitatzian, kantatzendu Elizak prefazioan, pazko denboran. Mortem nostram moriendo destruxit, & bitam resurgendo reparauit.
Gugati zeluti lurrera iautsi da, inkarnatu, egin gizon, hartu arimabat eta gorpitzbat, birjina ama baten sabel benedikatian, sortu bederatzu hilabeteren burian, onzi sakratu hartarik, bere amaren birjinitatiari ogenik deusetan ere egin gabe, hala nola Profetak erran baitzian lehenago denbora luzez, Ecce Virgo concipiet, & pariet filium, birjina batek konzebitukodu, eta sortuko du semebat, gugati bizi izanda lurrian hogei eta hamirur urtez, egin erran hanitz signo, eta mirakulu dandirik, bere pasione dolorosian odol eta hur izerdi egoitzi, bere buru sakratian ilhoriz koroatu, borreuen eskutik, bost edo sei mila azote ukhaldi rezebitu, tustatu, xofleztatu, ustikataz kolpuz, marediktionez bete, gosia, egarria sofritu, kurutzia soiñen karreiatu, Kurutzian, Kalnarioko mendi tinian, bi ohoinen artian urekatu, eta kruzifikatu.
Gugati horik oro sofritu ditu gure gidak, gure Kapitano handiak, IESU-KRISTO Iaunak, Trinitate saindiaren sekond personak, aita eternalaren seme naturala eta bakoitz.
Neure adiskidia, othoi konsidera ezazu zure Iaunaren amorioa, zuganat zonbat handi izan den, orhitzite zugati hildela, ordian, zu baitzira haren soldadoa, zuk ere behar duzula haren ondoan hil, orhituko zira, eta bidia haur hon edirenen, ezta posible nork ere Iesu-Kristen hilzia eta pasione dolorosa bere bihotzian edukiten baitu, eztadin bere herioaz orhit, eta bekhatu mortaletarik eztezan begira bere arima gaixoa, haur da remedio handibat, bere hilziaz orhitzeko, IESU-KRISTEN herioaz orhitzia, eta haur da ene bigarren arrazoiña, zoinek obligatzen baikutu gure hilziaz orhitzera.
Gugati zonbat urhatz, zonbat iauzi, eta laster egin dian, gure Iaunak konsidera ezazu, esperanza dut iauzi eta laster hetan, edirenen duzula, haren herio delorosa, eta ezpazira, iudu, edo mairu, orhituko zirela zure hilzeko orenaz, behazite S. Gregorio doktor handiari, nola minzo den gure Iaunak gugati egin dutian urhatsez, eta Iauziez. De Coelo venit in vturum, de vtero venit in praesepe, de praesepe venit in Crucem, de Cruce venit in sepulchrum, de sepulchro redijt in Coelum. Ecce vt nos post se currere faceret, quosdam pro nobis saltus manifestata per carnem veritas dedit. Zeluti jinda sabelera, sabeletik jinda establiala, establiatik jinda kurutziala, kuruzetik jinda tonbala hobiala, tonbatik itzulida, eta ioan da zelurat; sotsegizu zonbat laster, eta urhatz egin dian haragiaren pian agertu, eta manifestatu izan den egiak, gure bere ondoan lasterres ioan eraziteko.
Neure adiskidia, zure herioaz orhitzeko, gure Iaunaren bide luze, urhatz, laster, eta paseiu handi horiez orhitzite, bidia luzeohe bazauzu, pasu orotan nahi ezpazira gelditu, aumens geldizite kuruzian, han edirenen duzu haren ohia, haren herioa, han edirenen duzu Iesusbat zugati hilik, Ienko gizonbat, eta gizon Ienkobat, zugati urkhaturik, kruzifikaturik, bere besoak zurbaten kontre hedaturik, eta itzaturik, bere hoiñak elkharretan gaiñen plegaturik, eta izaturik, zure zorren pagatzen, bere odolaren despendioz, eta zure bakiaren egiten bere aita eternalareki batian, egunian behin paseia bazite bide hartan, hanbat sobera izanen zira Iesus haren adeskide eta hura zure, non bizian ohoratu, eta adoratu duzun kurutziak, hilian zure etsaien kontre defendiaturik, gidatuko baitzitu xuxen zeluko resuma handi hartara.
Gure amorekatik, gure salbatzera jinda zelutik lurrera, gure Iauna, erran dugun bezala, eta erran dian bezala Apostoliak, Commendat autem charitatem suam Deus in nobis, quoniam cum adhuc peccatores essemus, Christus pro nobis mortuus est, gure Ienkoak, bere ontatzuna, bere xaritatia, eta miserikordia gutan handizki; eta goraki erakhustendu, zeren bekhatore, eta indigne ginelarik, gugati hil baita.
Ienkoak bazian bertze moienik ere natura humanaren redenptionaren, eta erospenaren egiteko, baina ororen kruelena, eta garratzena hautatudu, zoiña baita herioa, guri bere amorioaren erakusteko, eta gure bihotzen bereganat erakarteko.
Lehenik Ienkoak gizona redemitzen, erosten, eta salbatzen ahal zian, plazer ukhan balu, Per meram condonationem, bere faltaz hari barkhamendu eginik, bere miserikordiaz, eta bere liberalitatez, gizonari bere ogena, falta eta bekhatia barkhaturik, Ienkoa zen ofensatia, gizona ofensazalia, ofensatiak plazer ukhen balu. Ofensazaliari barkhatu bere ofensa, nork zer erranen zian Ienkoaren kontre, edo erranik ere deus zer ansia zukian Ienkoak neoren erranaz, Ienkoa sobera da handi, poderos, eta infinito, non ezpaita obligatu kondurik rendatzera bere aktionez, bere buriari, baizi, oro dira haren peko, hura ororen gehien, zelia, eta lurla, Ainguriak, eta gizonak oro haren pian ikharatzen dira, eta hark orori legia egitendu, hargati dio Theologiak, Deus est Ens à se. Ienkoa da izatebat, eta gauzabat bera beraganik, berebrutik egina; hanbateki Ienko handi hark, zeluko, eta lurreko Iaunak, hitz bakoitz batez, Adam eta haren posteritatia oro, plazer ukhen balu, salbatzen ahal zian, erran balu hitza Adami, Adam, gratia miserikordia, egiten drauzut, zure kulpa, eta bekhatia, barkhatiada mundia oro salbatu zen, redenptione, eta erospen sakratu hura konplitu zatekian, baina remedio, hura utzidu, guri bere amorioaren hobeki erakusteko.
Sekontian, mundia redemitzen, eta salbatzen ahal zian gure Ienkoak, Ex imperfecta iustitia, per qualemquamque satisfactionem, rezebitzen zialarik gizonaren aldetik bere faltaren punitionetan, eta hari egin zian ogenaren reparationetan zerbait satisfaktione, ez hain grabe, eta hain handi, nola baitzen ogena eta iniurioa, bena apalago, mendriago, eta gutiago satisfaktionia, eta zer ere baitzatekian gehiago egin behar satisfaktione, gehiago hura, Ienkoak gizonari barkhatzen zialarik, gisa hartan, mundia salbatuko zen, Ienkoak gizonari bere faltaren, eta zorraren partebat pagerazirik, eta zorraren bertze partia, liberalki hari barkhaturik, zorra parte pagatu, parte kitatu, eta Ienkoa, eta gizona biak kontent, eta satisfatu. Baina ezta nahi izan zerbutzatu erremedio hontzaz gure Ienkoa, guri hobeki bere xaritatiaren agertzeko.
Herenian gure Ienkoak mundia salbatzen ahal zian, Ex prefecta iustitia, edo, Ex vigore iustitiae, zialarik rezebitzen reparationebat, eta satisfaktionebat, hain handirik, eta infinitorik, nola baitzen ofensa handi, eta infinito, hantik Ioanda egitekoa, bertze moienak kitaturik, ororen garratzena, eta bigorosena hautatu du, zoin baita herioa, eta bere herio propiaz, eta bere odol pretiosaren isorziaz, mundia oro salbatu du, egin bere Aitari reparationebat ofensa bezain handirik, ofensa infinito zen, reparationia ere infinito izanda, zorra bigoroski pagatu izanda, bata hain handi, nola bertzia, biak bardin, biak egoal.
Reparatione admirable, eta mirakulos hartzaz, gure Ienkoak guri bere amorioa ahal bezain goraki erakhasidu, eta guri manifestatu kanporat bere hirur perfektione, eta atributo handirik, zoiñ baitira, iustitia, miserikordia, eta zuhurtzia, eta zonbatere, hirur perfektione handi hek iduri baita, bere artian kontrario direla, eta elgarren artian, elgar ezin egarten dutela, hark elgarrekila redenptione bigoros hontan, iuntatu ditu, eta arkordu ederbatetan ezarri.
Erakutsidu bere iustitia, zeren bere seme propia gugati inkarna erazerik eta gugati hilerazirik, rezebitu baitu gizonaren aldetik satisfaktione infinitobat, nola ofensa baitzen infinito. Erakhutsidu bere miserikordia, eta bere ontarzuna, zeren eman baitu gizonari gratia moiena, eta boteria egiteko bere satisfaktioniaren iustoki eta egoalki, deusere korretik pagatzeko jinbelerat utzi bage.
Erakutsidu bere zuhurtzia, zeren lan batetan, eta obrabatetan bi bertute, eta bi perfektione elgarren artian kontrario zirelarik, iuntatu, iosi, eta tinkatu baititu, zoin baitira iustitia handibat miserikordia handibatekila, arkordu eder, eta handi hartzaz, minzatu zen aspaldian David Errege Profeta, errandianian, Misericordia & veritas obuiauerunt sibi iustitia & pax osculatae sunt. Miserikordia, eta egia heldu dira eta renkontru egin dutê elgarrekila, iustitiak, eta bakila, elgarri pot besarkha egin dute.
Gizonak Ienkoari ezin egiten zian, behar zen peparationia, zeren nola ofensa baitzen handi eta infinito, eta gizona baita, hersi, flako, pobre, eta finito ezin emaiten zian pagurik, zorra bezain handirik, ezpaitzian nontik eman. Ienkoak ere Ienko bezala ezin egiten zian berak reparatione hura, zeren reparatione egiliak behardu izan apalago, mendriago, behardu izan inferior, eta suiet, nork baitu rezebitzen reparationia, hari: baina Ienkoa ezin date nehoren ere peko, nehoren muthil, ez baixal, gisa hartan, ez gizonak berak, ez Ienkoak berak satisfaktione behar zena ezin egiten zuen, gizonak Ienkoa gabe, eta Ienkoak gizona bage lan handihura ezin konplitzen zuten, zer egin du Ienko Eternalak, makhilaren bi buriak, bi bazterrak, batetan bildu, eta iuntatu ditu, egindu bere seme Ienkoa gizon, gizona Ienko, birjinabaten sabel sakratian, eta Ienko gizon hark egindu mundu orogatik, bere Aita Eternalari satisfaktionebat hain handirik, eta infinitorik, nola baitzen ofensa eta iniurioa handi, eta infinito, gizon bezala mendriago zen eta apalago, eziez Ienkoa, Ienko bezala bardin zen eta egoal bere aita Ienkoari; hanbateki pagia hain handi, nola zorra, Vbi abundauit delictum, super abundauit & gratia, dio Apostoliak, falta, eta kulpa, handi izanda, baina, gratia, eta pagia orano handiago; reparatione hark behar zian bi konditione, mendre tarzuna eta bardintarzuna, biak bazutian, mendre tarzuna gizon bezala, Iendo bezala bardin tarzuna, eta egoalitatia, hala reparationia izanda hain handi nola ofensa, pagia hain handi, nola zorra, zeren reparationiaren egilia, baitzen IESU-KRISTO Iauna, eta haren aktioniaren bitioa meritia, eta pretioa baitzen handi eta infinito, eta lan handi eta adorable hartan gure Ienkoak kolpubatez erakusiditu bere hirur perfektione handiak, iustitia, miserikordia, eta zuhurtzia.
Neure adiskidia, zure Kapitano Iauna hilda zuri biziaren salbatzeko bere hilziaz, eta zuri hobeki bere amoriaren agertzeko, zu zira haren soldadoa, eztadin othoi zure gogotik haren hilzia, iagoiti ialgi, orhituko zira zure hilziaz hala egiten baduzu, zure bizia, zure hilzia, eta zu, hirurak huros, eta benedikatu izanen zirate, baina, neure adiskidia zure Iaunak, zure salbatzeko egin dutian mirakulu handiez eta prinzipalki haren hilziaz, ezpazira ardura orhitzen, nola orhituko zira zure hilziaz, eta zure hilziaz ezpazira orhitzen, nola nahi zira onsa bizi, ezpazira onsa bizitzen, nola nahi zira onsa hil, ezpazira onsa hiltzen, nola nahi zira salbatu, den ardura zure gogoan, eta zure bihotzian IESU KRISTO Iaunaren herio, eta pasione dolorosa, onsa bizirik, eta onsa hilik, deabruaren despit, zure arima gaixoa salbatukoda.
Egun batez Franziako Prinzebat, zoin deithatzen baitzen LOUIS DE BOURBON, COMTE DE MONTPENSIER, eta zoin baitzen Charles zortzi garrena, Franziako Erregiaren Naples, Erresuman, Bisarrege, eta Lotenant Jenerala, heldu zen Italietan Pouzols deitatzen den hiribatetan, eta ioanik Elizabatera, zointan haren aitaren gorpitza ehortzirik baitzagoen hobebatetan, halako gisaz bere aitaren doluz hasi zen nigarrez, hazperenez, zinkuritz, eta heiagoraz, non bere hala, hobiaren gañian zagoela bere aitaren dethoratzen, hil baitzen, eta arima Ienkoari rendatu, Prinze gazte hark erakhustera eman zian, seme hon bezala, bere aita maite ziala, eta haren hilzia, bere bihotzian barna, baino barnago edukiten ziala.
Neure adiskidia, zu non zira, zer ari zira, nola bizi zira nola nahi zira hil, IESU-KRISTO Iauna duzu, zure Erregia, zure Iauna, zure Prinzia, zure aita, zure anaie, Kurutzia duzu haren hobia, ohia, thonba, eta sepultura, han zugati hilda, urkhatu, eta kruzifikatu, hari egizu ardura so, eta hari so eginik, egizu nigar haren doluz, haren hilziak ezarrikodu zure hunian, zure herioaren orhitzia, onsa hilzeko, non da bide hoberik.
Franziako eta Poloñe herriko Errege, Henri, izen hartako hirur garrena, Pariseko hiria asetiaturik edukiten ziala, saint Cloud, dethatzen den hiri tipito hartan, hilzen, eta masakratu bi ganibet kolpuz, Fraide gaixto baten eskutik zoin deithatzen baizen Iacques Clement, Dominikano Fraide gaixto, Errege gaizo haren bihotza, eta haren erxiak, Saint Cloud Eliza hartan ehorzirik, hobiaren eta thonbaren gaiñian, zoin baitzen harri marbrez egina, epitafio, eta debisa eder haur, iarri zen karta batetan bezala ezkribaturik molde hontan.
Cor Regis in manu Dej.
Asta viator, & dole Regum vicem.
Cor Regis isto conditum est sub marmore,
Qui iura Gallis, iura Sarmatis dedit,
Tectus cucullo hunc sustulit siccarius.
Abi viator, & dolé Regum vicem.
Erran nahi baita euskaras gure lengajian, Erregeren bihotza Ienkoaren eskuan da.
Bara zite igapailia, Erregen sortia deithora ezazu Erregeren bihatza harri marbre honen pian estalirik, eta gorderik diagozu. Franzia, eta Poloiñe, hark manatu dutu zapabatez estalirik zagoenbatek haur hilduzu, eta degoillatu. Zoaza, igaraila, Erregen sortia deithora ezazu.
Neure adiskidia, zuk eta nik IESUS gure Erregia hil dugu gure bekhatiez, eta gure inikitate gaixtoez, Iudas traidoria, eta Iudu gaixtoak izanik ere instrumendu haren hilzeko, eta haren kruzifikatzeko, gure bekhatiak izan dira ganibetak, eta dagak haren masakratzeko, gu izan gira haren herioaren kausa prinzipalak, hark gure bekhatiak bere bizkarrian kurutziala eramanik, eta karreitaturik, han haietzaz egindu behar den pagia oro, Apostolubatek erran dian bezala, Peccata nostra ipse portauit in corpore suo super lignum, hilda gugati eta gu oro bere herioaz salbatu; posible dea, ikhusten dugunian haren ohia, eta haren thonba, baita kurutzia, edo Elizan, edo gure kanberan, hain ingratak, edo gaixtoak giren, non ezkiten orhit, gugati hil den Iaunaz, eta Erregiaz; eztakit norat nahi giren Ioan, baina uste badugu zelurat Ioan, gure hilziaz orhitu gabe, eta uste badugu gure hilziaz orhituko girela, IESU-KRISTEN hilziaz orhitu gabe, nor izanenda tronpaturik, eta damnaturik gu baizi.
Franziako bertze Erege handibatek, Henri handia, izen hartako laur garrenak, erraiten zian kommunzki bere gortian bere adeskider, proberbio, eta sententia eder haur, Qui bien aime, tard oublie, erran nahi baita, nork ere onsa maite baitu, berandian ahatzera uzten diala. Prinze handi hark, bi persona bertzen artian ahal zen bezanbat maite zutian bata zen bere areba propia, Prinzesa Katharina, Lorrenako Prinziaren emaztia, eta ezposa, bertzia zen Markisa ederbat, zoiñek bere kualitate ederrez abantailla handirik, eta gratia handirik, Errege haren bihotzian ardiatsi baitzian, hain barna, non herioak ezpalu sobera sarri mundu hontarik arrapatu, erregek deliberatu baitzian andere eder haren bere emaste eta esposa lejitimotan mezatzera, edo erromek et zukian boterik hari dispensarik emaiteko, zer gertatu zen, nola herioak egoalki bere kolpia emaiten baitu handier, xipier bezala, Erregeren bi andere maitiak, hil ziren, bata bere herio naturalaz, bertzia biolenziaz, borxaz, eta pozoaz bi kreatura maite haien hil berria enzun zianian, Errege handi hark, ardura ardura, erraiten zian, persona haien dolia, eta regreta, bizi zeno Bere bihotzian edukiko ziala, eta deusegatik ere, egun oroz, bizi zeno, etzela hanbat bere hilziaz orhituko, nola bi persona maite haien hilzia zela kausa.
Ienkoari datsala pensamendu saindu hura zian bere gogoan guk esperanka dugun bekala, egun, eta oren triste, eta malhuros hartan, noiz erê Pariseko hirian, egunaren erdian bere karrosan, François Ravaillac, sakrilego murtrer gaixto, eta madarikatu hark bi ganibet kolpuz Franziari edeki, eta arrapatu baitzian, franziak egundano ikhusi dian Prinzerik handiena, hobena, eta maitena.
Neure adiskidia, ezta adiskide hoberik, ez halakorik, nola noiz adeskidiak, bere adeskidiaren alde, eta faboretan bere bizia galtzen, eta iokatzen baitu, hala dio ere ebanjelioan espiritu saindiak, Maiorem charitatem nemo habet quam vt animam surm ponat quis pro amicis suis. Halako da zuganat, eta zurezat, eta niganat IESU KRISTO Iauna, gugati hilik, bere odol pretiosaz erosi gitu eta zelietrat iganez geroz ere, Eliza saindian, aldarian utzi dian sakramendu saindiaz, bere odol adorabliaz, eta haragi propiaz, eta sakratiaz, behar dugunian, eta plazer dugunian, gure arimak hatzen, entertenitzen, eta sainktifikatzen ditu, gu nor bagira, gutan ezpada faltarik, digneki presenta bagite ber mahai sakratu hartara, berak erran dian bezala, Caro mea verè est cibus, Sanguis meus verè est potus, ene haragia da egiazko edatekoa. Badea halako adiskiderik, hain lealik, honik, eta segurik? ez, ezta izan ez izanen nola hura gugunat, Amicus est alter ipse, dio batek, adeskidia dela gu gihaur den bat, gu iduribat; gure adeskide handiak Iesus honak, ezkutu solamente maite ukhen bere buria bezanbat, baina orano maite ukhen gutu bere buria beno haboro, zeren bere bizia ezarririk konparationetan gure biziarekin, eta guria, beriarekila, beria galdu baitu, eta iokatu, eta guria salbatu, eta hartan erakusi obraz, bata habaro estimatzen ziala eziez bertzia, haren amorio handia guganat konsideraturik Apostoliak manatzen gutu bat bedera, elgar maita dezagun, hark gu maitatu gutian bezala: Ambulate in dilectione, sicut & Christus dilexit nos & tradidit semetipsum pro nobis oblationem. Ibil zitezte karitatian, eta amorioan, elgar maita ezazie IESU-KRISTOK gu maitatu gutian bezala, eta hark bere buria gugati eman, eta ohoraskatu dian bezala, gure Iesus hona, gure adeskide hona maite eztiana, izanenda desnatura tu gaixtobat haren hilziaz ezta orhituko, eta ez beriaz ere halakoa nola nahi zira onsa hil dadin, nola nahi zira salba dadin, ezta lekhurrik, ez remediorik, orai gerozko, halokoa bizirik dagoela, galdia datza, eta damnatia, zeren ene segond arrazoiñaz ezpaitu kondurik egiten, zoiñek baitio, gure hilziaz orhitzeko, behar dela orhit izan IESU-KRISTEN hilziaz, eta pasione dolorosaz.
Istoria ederbat irakhurtzen dugu bi adeskide handiz, eta leialez, zoiñak deithatzen baitziren, damon eta Pithias, biak adeskide fidelak, eta segurak, bi adeskide haietzaz egitendu mentione, Zizeron, et balerius, bi author handi haiek, istoriak dio, eta ederra delakoz, nahidut ene libruto hontan ezkhiribuz ekarri, Denis Sirakusako Tiran handi hark bi adeskide brabe, eta leial haietarik bata kondematu ziala hilzera, kriminelak gualdo egin zian hamabost egun heppe, eta spatio, presontegitik ialkirik, bere adeskiden, eta askazien ikhustera ioaiteko, iustiziak refuzatu zian kriminelari galdatu zian heppe, eta spazioa, ueldurrez behin larganza balu presontegitik ialgiteko, eladin bihur karzelura, elezan bere hitza eduki, eta iustiziaz trufa ladin behin kanpoa, eta libertatia ardiaz baleza: zer egindu bertze adezkidiak, sartzen da karzelian adeskide kondematiaren berme, pakto, eta konditione eginik, kondemnatia ezpaliz bihurtzen hamabost egunen barnian, hark igaren behar zian pena, eta suplizioa patituko ziala haren lekhutan, pakto horren azpian, bata ialgida karzeletik, eta bertzia han sarthu haren plazan, zer gertatu da, hitza zen bezala, hamabost egunen barnian kriminela itzuli zen presuntegiala, bere adeskidiaren bere bermeguoatik deliuratzera, Denis Tiranak ikhusirik bataren amorioa, eta bertziaren leialtatia, eta amiraturik bi adeskide haien korajia, kriminelari, eta kondematiari eman zian bizia, eta biak othoitu, bera heren adeskide bere konpañian rezebi lezaten haien adeskide nahizela bizi, eta hil.
Nork eztu amiraturen, eta ohoraturen bi paganoren artian amorioabat hain leialik, eta relijiosik, eta haien alderat, Tiran handibaten kortesia, eta klementia handia. Baina neure adeskidia, nork eztu amiratuko, eta adoratuko, Iesus gure Iaunak, gratiazko legian, guri orori erakhusi dian amorioa, eta adeskidetarzuna, gu oro, natura humanoa oro, personer zagoen, eta kaptibo deabruaren karzelian, zer egindu gure Iaunak, gure adeskide handiak, eta leialak, karzelian sarthurik gure plazan, hantik idoki gitu oro, eman orori bizia, eta libertatia, eta berak beria galdu, eta iokatu, gure salbatzeko, Exinaniuit semetipsum formam serui accipiens, & habitu inuentus, ut homo, bere buria, ezdeüstu du, egindu bere buria esklabo, eta kaptibo, eginda gizon, gizonaren salbatzeko. Eztu nahi deus guganik gure adiskidiak, bere amorioaren, eta adeskidetarzunaren rekonpensutan gure amorioa, gure bihotza, gure borondate hona eta gure adeskidetarzuna baizi, hura baita gure adeskide, erraitendu gu haren adeskide izanen girela, haren maniak egin baditugu. Vos amici mei eritis, si feritis quae praecipio vobis, ene adeskidiak izanen zirate ene maniak, eta ene legia begiratzen baduzue. Gure honak, gure ohoria, gure bizia, gure izatia, gure konseruationia, gure Iaunari, eta gure bermiari, zor dugu dugun othoi ohora, eta maita gure honki egilia, giten haren adeskide hura guria izan den bezala, eta nola gure obligationiak harganat, handiak baitira, gure amorioak harganat, eta gure adorationiak, iusto da handi diren eta zeren, hura gure adeskide den bezala, gu ezin beikirate harenak, ezpaditzagu haren maniak onsa begira, eta ezpadugu haren lege saindia, eta berondate saindia konplitzen, gure borondate propia abandonaturik, dugun harena besarkha, han bizi, eta han hil, resolutione saindu horren hartzeko, gure hilziaz behardugu orhitu nik eztakit remedio, ez sekreta, ez bide hoberik, eta gure herioaz orhitzeko, dugun ezkiriba urhezko leteretan bezala, gure bihotzaren erdian IESU-KRISTEN pasione saindia, eta haren hiltze dolorosa. Adeskidebatek beria gaztelutik, presontegitizidokiten dianian, haren berme sarturik, eta haren zorra bere gain harturik, hartzeduna bere morsatz, eta diharuz, bere hon propitik pagatzen dianian, eta gero hari oroz kitanza egiten, eta donatione, promez emaiten hari iagoiti ez deus galdatzera bere hartziaz, eta bere pretentioniaz, baina solamente erraiten draukonian kontent nuzu zure borondate honaz, maita nezazu, eztut nahi kuganik deus, zure amorioa baizi, erran beharda ordu hartan halakoa, adeskide hona dela, leiala, fidela, eta kasi pare gabia, amens egunko egunian, elaite ediren ehunetarik bat, edo biga; zekuria hanbat da gaixto, eta korronpitu, non adeskidetarzuna mundutik akhazatu, eta arras galdu baita, ezta edireiten, tronperia, perfidia, gaixtakharia, eta adeskide falsurik baizi.
Bada IESUS gure Iaunak halako adeskidia izanda guganat, non gure zorrak oro pagaturik bere odalaren despendioz, deabruaren presontegietarik, ezarri baikhutu libertatian, eman orori bizia, eta berak beria galdu ororen salbatzeko. Ez tago deüs guri galdez, gure amorioaren, eta bihotzaren baizi, nork eztu halako adeskidia maitatuko, eta haren herioaz orhiturik, nor ezta haren ondoan bere hilziaz orhituko, onsa bizirik, onsa hilzeko.
Gure Iaunak bere buria zordun egin du guganat, ez deüs guganik harturik, baina berak bere plazeriala promez eginik. Hala dio S. Augustin Iaunak, Debitor nobis factus est Deus, non aliquid accipiendo, sed quod ei placuit promittendo. Hongi egile handi hontzaz, haren hilziaz, eta beriaz orhitzen eztena, ezta nahi onsa bizi ez onsa hil, ez eta salbatu. Baina bai, bide handitik, eta largotik Ioan infernurat.
Maitazaliak behardu maitatu gauza maitatia, harganik deüs honik, esperanza gaberik, eta harganik deüs damurik ahal dukienaz, beldur gaberik, adeskide honak beria behar du diot maitatu, bere adeskidiaren amorekatik, damiaren beldurra, edo honaren, eta probexuaren esperanza konsideratu gaberik, hura date adeskide hona, eta han date adeskidetarzuna oso, eder, eta konplitu, hala dio Zizeronek, Amare, nihil est aliud, nisi eum ipsum diligere quem ames nullâ indigentiâ, nullâ quaesitâ vtilitate; amorio, edo adeskidetarzun hura deithatzenda Amor beneuolentiae amorio xahubat, eta purbat, noiz ere, zure adeskidiak, zure zihauren amorekatik maithatzen baizutu, eta zuk hura, hala hala haren beraren amorekatik. Bada bertze amoriebat ezpaita hain noble, ez hain eder, nola lehena, hura da Amor concupiscentiae, noiz ere gauza bat, edo personabat, maithatzen baitugu, hantik, edo harganik esperanza dugun probexua gatik, eta ez beraren amorekatik, halakoak bere burua maitiago du, eziez bere adeskidia, eta eliro maita bere adeskidia espalu zerbait harganik esperanza, eta haren adeskidetarzuna ezta jeneros, noble, eta delikatu, lehena den bezala.
Bada IESUS gure Iaunak maitatu gutianian, erosi, eta salbatu, eta gugatik hil, eztu deüs egin bere buriagati, oro gugatik, gure amorekatik egindu, guk ezkundian deüs hari emaitekorik, eta etzian deusetan ere gure beharrik hartan erakhusidu zenbat haren amorioa guganat handi zen, noble, pur, eta delikatu, eta guk nahi ezpadugu hura maitatu haren beraren amorekatik amens dugun maita, ohora, eta adora, harganik ukhen dutugun eta esperanza dutugun dohain, gratia honki handien amorekatik, edo amens, ifernuko pena handien beldurrez berere, bertzela ingratak, eta gaixtoak izanen gira, eta orhitu faltaz IESU-KRISTEN herioaz, guriaz ezkira orhituko, eta gure hilzia, izanenda hiltze gaixtoa, eta malhurosa, Mors peccatorum pessima.
Alexandre handia egunbatez Ioan zen, Darius Persako Erregia gerlan garaiturik, haren amaren, emaztiaren eta alabaren, hirur Prinzesa eder haien ikhustera, eta bisitatzera eta konsolatzera, zeren gerlan hirurak presoner hartu baitzutian, andere haien kanberan sarthu zenian, andere haietarik gehiena hasi zen lehenik salutatzen Efestion deithatzen zen, Alexandrek zian Aitoren semerik maitenaren, ustez hura zen Alexandre: andere gaizoa, Ezaguti zianian tronpatu zela, eta bata berziagatik hartu ziala, ahalke handibatek begitartia estalirik, konfusionetan baratu zen: baina Alexandrek berehala konsolatu zian, erraiten zerolarik, Anderia, etzira tronpatu, efestion bertze Alexandrebat da, Ephestio est alter Alexander, Efestionek baliodu Alexandrek bezanbat. Prinze hark konsolatu zian andere hura heldu zaukon ustegabiaz, eta erakhustera eman Efestion zenbat maite zian, eta nola bere buria bezanbat estimatzen zian.
Baina IESUS gure Iaunak erakhustera emandu bere pasionian, bere buria bezanbat, eta gehiago maite guntiala, zeren gure plaza harturik, guk meritatu gundian pena, eta tormenta, berak, gure lekhutan bere personan igaren baitu, eta patitu, deliuratu gutu kondemnatuz geroz burreuen eskuetarik eta berak bere buria gugatik haier largaturik, eta abandonaturik, bere bizia eta odola galdu, eta isori, guri salbatzeko guriaren, estimatu gutu, eta maitatu bere buria bezanbat, eta gehiago. Adeskide maite harzatz, eta haren pasione dolorosaz orhitzen eztena, ezta orhituko beriaz, eta bere behar ordian, eztu edirenen adeskiderik lurrian, ez zelian, eta bai etsai franko ifernian.
Antikitatiak bertze orduz amiratu du, eta ohoratu, Orestes, eta Pilades bi adeskide handiren amorio handia, eta amorio leiala, Errege Thoantesek, Orestes galdu nahi zian, eta kondamnatu hilzera, emandu manu bere soldadoer, orestes har dezaten, eta masakra, soldadoak heldu dira, eta ediren Orestes, eta Pilades elgarrekila, ezagutu gabe koiñ, koiñ zen, iakin gabe, zoiñ zen Orestes, zoiñ zen Pilades, galdo egin dute Orestes zoiñ zen, hasida mintzatzen Pilades, eta dio, ni niz Orestes, haur nizala Orestes, oren berian, Orestes minzatuda, eta dio, ni niz Orestes, zen bezala, bata bertziagati hil nahi ziren bi adeskide handi hurak, eta inozentak, ogendunari bizia salbatu zian, Thoantes Erregiak, eta haren soldadoek ezagutu faltaz, zoin zen Orestes, zoiñ zen Pilades, zoiñ zen ogenduna, zoiñ zen ogenik etziana.
Egiaz erran beharda bi adeskide hurak leialak, eta segurak zirela, zeren inozenta nahi baitzen hil, kriminela gatik, eta kriminelak ezpaitzian nahi inozenta haiatik hil ladin.
Neure adeskidia, amira ezazu, ohora, maita eta adora, gure adesgide, hona, leiala, eta segura IESU KRITO Iauna, guk behar gundian hil, bekhatia zela kausa, eman zen arresta, prononziatu sententia, legia pausatu, gizon orok, hil behar ziala eternalki, heldu da IESUS gure adeskidia, ogenik etziana, faltarik etziana, inozenta, gizona zen ogenduna, falta egilia, kriminela, inozenta hil da, kondemnatu zenagatik, iustoa, iniustoagatik, hala dio Apostoliak, Christus semel pro peccatis nostris mortuus est, iustus pro iniustis. Eta berak bere bizia galdu gizonaren salbatzeko.
Errandu IESUS gure adeskidiak bere aita eternalari, gizanaren alde, bertze orduz poetak erraiten zian bezala Nisus eta Eurialus, bi adiskide handi,
Me me adsum qui feci in me conuertite ferrum,
O rutuli, mea fraus omnis, nihil iste nec ausus,
nec potuit.
Ene Aita eternala, ni niz ogenduna, gizonak eztu ogenik, nik pati dezadan, eta salba dadin gizona. Neure adeskidia, IESUS zure adeskide honaz orhit bazite, bide honian zira, zure azken orenaz orhiturik, onsa hilen zira.
Kodrus Athenasako Erregiak, enzunik, biktoria bere etsaien kontre ezin irapaizten ziala bera ezpaladi hil konbatian, eta enzunik orakliak eman ziala errapostu haren etsaier, galdia zirela, Kodrus hil balezate, enzunik halaber, haren etsaiek eman zutela defensa biziaren penan, bere armadako soldadoer, ogenik elezaten egin, eta ez kolpurik eman Kodrus Erregiari, orakliak erran zian bezala, biktoriaren hobeki irapaitzteko; Errege hon hark, zer egindu, bere resumaren salbatzeko, eskale pobrebaten abitiak harturik, eta bere buria desgisaturik, bere buria hilerazi zian kolpuz, bere armadaren, eta bere herriaren, bere biziaren despendioz salbatzeko; errege hona zen Kodras, hark bere populiaren bizia maitiago zian, eziez beria.
Baina IESUS gure Erregia, oraino Errege hobia izanda guretzat, salbatzen ahal zian, lehen erran den bezala, bere populia, bera hil gabe plazer ukhen balu, baina guri erakusteko maite gundiala, gure adeskide hona zela, bere Dibinitate adorabliaren abitu ederrak gorde ditu, eta estali, gure humanitate miserabliaren pian, eta desgisaturik gure haragiaren pian, bere buria deabruari, eta mundiari kasi ezagutu erazi gaberik, hilda gugati Kaluariako mendian, salbatu eta erosi bere populia, bere odolaren despendioz, Apostoliak erran dian bezala, Empti estis praetio magno, pretio, eta soma handitan erosiak girela.
Neure adeskidia, IESUS zure adeskide honzaz orhitzite, nahi bazira, eta ez orhituko zira zure hilziaz, eta bide hontan sarturik, onsa hilen zira bide ederrian ezta behar gelditu, goazan aitzina ikhusi behar dugu hirur garren arrazoiña.
__________
HIRUR GARREN ARRAZOIÑA
porogatzeko, onsa hilzeko
bidia dela herioaz orhitzia.
Herioaz minzatu diren guziak arkordu hontan dira, herio dela bekhatu orijinalaren pena, haren arranda, eta haren irabazia, Mors est poena peccati originalis. Herioa ezta deusere bekhatu orijinalaren pena baizi hala dio S. Thomasek, Apostoliak ere ber gauka dio, Stipendia peccati mors. Bekhatiaren gajia, eta irabazia herioa. Hapalago hark berak dio, Corpus mortuum est propter peccatum. Gorpitza hil dela, bekhatia dela kausa. Epistola hartan berian Apostolu hark berak dio, gisa hontan minzo delarik herioaz, Per unum hominem pecatum intrauit in orbem terrarum, & per pecatum mors, & ita in omnes mors pertransiit in quo omnes pecauerunt. Gizonbat dela kausa, bekhatia sartu da, eta jinda mundura eta bekhatiaren moienez herioa eta herioak guzia direnak oro igaren ditu, kolpatu ditu, eta gizon haren personan, orok egin dute bekhatu.
Hanbateki herioa ezta deusere pribationebat baizi, biziaren pribationia, eta zeren gauzabat hobeki nehork ezagutzen, eta ikhusten baitu, gauza haren kontrario ezaguturik, eta ikhusirik, hala nola xuria, belzaren aldian, Filosofek erraiten duten bezala, Contraria contrarijs opposita magis elucescunt, gauza kontriak, bere kontren aldian hobeki agertzen direla, dugun ikhusi, pribatione honen kontria baita bizia, zonbat maneratako den, hantik ikhusiko dugu probatione haur, baita herioa, nolako den.
Arima da biziaren, eta operatione korporalaren, prinzipiobat, Anima est principium vitae, & operationis corporalis.
Gratia da biziaren, eta operatione spiritualaren, eta meritorioaren hatsarria, eta prinzipioa, Gratia est principium vitae, & operationis spiritualis, & meritoria, lunen gloriae est principium vitae, sine operationis beatificae, et aeternae, Gloriaren argia da, biziaren, eta operatione beatifiko, eta eternalaren hatsarria, eta prinzipioa.
Hargati erraiten dugu, bizia hirur maneratako dela, korporala, spirituala, eta eternala: eta zeren herioa baita biziaren pribationia, hantik ensegitzenda, hirur herio suerte direla, korporala, spirituala, eta eternala, herio korporala da arimaren gorpitzetik pribationia, edo separationia, herio spiritualada, gratiaren arimatik pribationia, edo separationia, zoin egiten baita, kulpa, eta bekhatia dela kausa. Herio eternala da, gloriaren argiaren pribationia, zointan baita konsistitzen bizitze eternala paradusia.
Hirur herio mota hauk, nahizeren aldetik konsideraturik, horrible dira, kruel, belz, izigarri, izaragarril, prinzipalki lehena, baita korporala, bada gizona segurda etsai handi, terrible, horrible eta izigarri honen eskura erori behardiala, eztaki eguna, ez orena, eztaki noiz, eta nola, bena badaki haren kolpiari ihesirik ezin egiten diala, badaki etsai horrible haren begitarte belza, eta terriblia behin ikhusi behar diala, eta ez gehiago, ezteia posible gizona so, eta beha egon dadin animale gaixto haren kolpia nontik jinen zaion, bai, egon behardu, goiaita, eta sentinelan gaüaz eta egunaz, zuhur bada, bertzela harenak egin diala kondu emazu. Haur da ene hirur garren arrazoiña, porogatzeko libru hontan, onsa hilzeko bidia, baita herioaz orhitzia, dela ardura konsideratzia, herioaren krueltarzuna, horribletarzuna eta haren malezia handia.
Gauza naturala da, animale orori bere biziaren maite ukhaitia, eta haren konseruatzeko moien onroren, eta remedio ororen kurioski xerkatzia, hala nola bertze aldetik, baita natural gauza orori, herioaren hastio ukhaitia, hari ihesi egitia, haren beldur izatia. Bonum est, quod omnes appetunt, hona da orok maite dutena, orok desiratzen dutena, diote Filosofek, eta gaitza, baita haren kontria, hura orok hastio, oro haren ihesi, oro haren beldur dira.
Ardiak eta axuriak, ikhusten dianian hartza, edo otsoa beraganat jiten, haren beldurrak iziturik, ikharatzenda, et marrakhaz, lasterka ihesi doa arzaiña, eta arzan hora, non baitira, haietara, zeren baitaki onsa naturaren legiak, eta instintoak erakhutsirik, otsoa dela haren etsaia, eta haren ialia, eta hark atrapa badeza, bizia galdu behar diala.
Gizona, baita animale ororen Erregia, baditu hark ere bere legiak, bere sendimendiak, eta arrazoiñaren argiak, Filosofek ere hala emaiten deraukote bere izena, Homo est animal rationale, gizona dela animale razonablebat, baditu bere etsaiak mundu hontan bisibliak, eta inbisibliak, baina ez bat hain kruelik, eta hain maleziosik, nola baitu herioa, bertzen kontre noizik behin defendiatzen da, bena herioaren, kontre ezta armarik, ez defensurik. Kontra bim mortis non est medikamen in hortis. Herioren kolpiaren, eta haren maleziaren kontre, ezta belhar honik barazetan edireiten.
Halatan natural da gizonari bere biziaren, eta haren konseruationiaren maite ukhaitia, eta haren kontria baita herioa haren hastio ukhaitia, haren ihesi ioaitia, haren beldur izatia harzatz orhitzia: ala bena gizona hanbat gaixto da, eta miserable, nor dakialarik herioaren kolputik dependitzen dela haren onsa, edo gaixki iagoitikoz, izatia, ezpaita, nahi herioaz orhitu, mundiak eta bekhatiak utsuturik daduka, eta noiz ere izanen baita, herio utsiak, gizon utsiari kolpu utsubat emanik, emanendu utsiak, utsiaren gorpitza lurrari, eta haren arima deabruari.
Gizon utsia, idekitzaku zure begiak, so egizu herioa zonbat den malizios, eta tronpur zuganat, haren tronperiez, eta maleziez orhiturik, harzaz beraz orhitzitian onsa hilzeko.
Herioa, eta otsoa biak bat dira, otsoak iatendu, iresten, eta deboratzen, otsoak bezala, bena deusek ere ezin asetzen, ianago nahiago, gormand, eta gulos da animale hura, bertze ororen artian, deusek ere ezin ase diro.
Halakoda herioa, bere sortzia, eta izatia Adamen, eta Ebaren bekhatutik, ukhenez geroz, egunko eguniala drano, iandu eta iretsi sei, edo kazpi mila, urthe hontan, edo ungureno hontan, eztakit zonbat milione gizon eta emazte, kondia eztaki Ienkoak berak baizi, iandu eta iretsi, otso hark, ala baina orano ezta kontent, ezta ase. Natura humanoa oro arras akhaba, ruina, hil, eta atarra artino, eztu honik ukhenen, azken iuiamendu jeneralian asekoda iagoitikoz, an hartino ez, ordian Elia, eta Enok Profetak, eta Antekristo gaixtoa hilik ezarri dutinian, heda, heda, bere azken kolpia emanendu bizi orori, bena egun hura jin artino otso haren hortz haginetan trebes igarendate, eta igarenen bizi, sortu oro. Gizona sogizu zertan ziren, oren oroz otso minthu, kruelbat dabila zure aldian inguru, noiz ianen zutian, gogoa emazu, ora drano bezala bekhatian egon bazite, bekhatian usikirik, bekhatian ianen zutu.
Herioa, bipera suge mota gaixtobat idurida. Suge harzatz minzo direnak, diote, haren humiak, bere amaren sabelian konzebitu, eta formatu direnian, ez tutela egurukiten sortzeko denbora, naturak behar dian operatione, eta termaiño ordinaria, bena bere amaren sabela mokoaz xilaturik, eta hautsirik, sortzen direla ordu gabe, eta sortzian bere ama hiltzen, hantik ardiatsidu suge hark bere izena, Vipera, quasi vi, pariens, bipera dela biolentziaz, eta bortxaz sortzen diana.
Molde berian herioak egitendu gizonaren kontre, nola suge hari bere humek, ordu gabe naturak bere korsu eta denbora bethe, eta konplitu, gabe gizona, eta emaztia bere adinik hobenian, bere gaztetarzunian, bere indar, eta osagarri handienian atrapatzen ditu hanitz orduz, hiltzen, eta masakratzen, eta bere kolpu mortala ixilik, ez ustian emanik, hanbat jende gastiari; nola zaharrari pronki, eta subitoki, bortxaz, eta biolentiaz, bata eta bertzia hoberat, eta thonbalat eramaiten ditu, eta han lurrez estaltzen, agian, IESUS, erraiteko, bere arimaz, eta bere egitekoez, pensatzeko lekhurik, ez denborarik eman gabe, halakoen hilzia da, hilze tristia, belza, eta malhurosa, zeren danjeros baita, halakoak hiltzen diren, hirur herio suertez, korporalki, spiritualki, eta eternalki, eta galtzen dutila hirur bizitze suerte direnak, bizitze korporala, spirituala, eta eternala, hargati Eliza saindiak othoitze haur egitendu Ienkoari letariñetan bere haur fidelen alde eta faboretan, A subitanea, & improuisa morte libera nos Domine. Iauna othoi, goarda, eta delibra gaitzatzu herio subito, ez ustian, pensatu gabe jiten den herio gaixto hartarik. Neure adeskidia, zonbat ere ezpaituzu ikhusten, suge gaixtobat mokoa pozoaz betherik, zure aldian dabila oren oroz zure zaurtu, eta kolpatu nahiz, haren maliziaz, eta krueltarzunaz orhitzite estatu honian haren kolpiaren errezebitzeko.
Herioa, hor errabiatu, gaixtobat idurida horak jendia edo Kabalia usikiten dianian, partebat eramaitendu, eta partebat kitatzen, bena eztu peza oro eramaiten eta hora errabiatu bada, usikiten dian gauza bere usiki satsiaz, eta korronpitiaz, kozatzendu eta korronpitzen, halako moldez, non lehen beno lehen ezpadu itsasoko urian ukhutzen, eta xahatzen, errabiatzen baita eta hiltzen, bere forman, herioak, gizona, eta emaztia usikitendu, eta bere usiki gaixtoaz kozaturik, eta korronpiturik partebat gizonari eramaitendu eta hiltzen, eta bertze partia osorik kitatzen du, eztu hunkiten, gorpitza arras eramaitendu, eta arima ezin baitiro, hunki gabe, kitatzen du osorik, zeren imortal baita bere naturaz, eta ezin hiltzen baita, hargati herioak du izena, Mors à morsu, siuè à mordendo, eta hark gorpitzari ejinten dian usikia, hanbat da kruela, eta pozoatia, non haren zauria, eta kolpia, baita inkurablia, eta erremedio gabia, ezta urik, ezta itsasorik, ezta kontrepozoarik, ez barberik haren kozia sendotzen ahal dianik, ala den Aita Saindia, eta Kardinalia, ala den Erregia, Prinzia eta laboraria, aberatza ala pobria, hor hark behin usikiz geroz hil behardu, eztadila nehor tronpa, gogoa eman beza hor haren usikiari, hargatik errandu Poetak ederki; Mors aequo pede pulsat pauperum tabernas, regumque turres, bardin bardina, eta egoalki galtzen, eta ruinatzen dutiala pobren bordak eta kabanak, nola Erregen torriak, eta iauregi gazteliak, ezta han diferentiarik, reserburik, ez eta pribilejiorik aberatzaren, eta pobriaren artian.
Neure adiskidia, zuk uzte beno lehen hor errabiatu hura jinen da zure usikitera, nontik nahi baita, ala den kangotik, azpitik, burutik, besotik, bihotzetik, ala sabeletik, usiki bazitza, non nahiden, hunki bazitza ber, ioan zira, galdu zira, hil zira othoi, hor errabiatu haren usiki gaixtoaz eta maliziosaz orhitzite, nahi bazira onsa hil, eta salbatu.
Herioa soldado gaixtobat, Kapitano kruelbat, tirano miserikordia gabebat idurida, gerla handibat, eta horriblebat egitendu gizonari, eta emaztiari, gorpitza porrokaturik, eta arrabazkaturik, gerla hartan erhauts, eta lur gertatzenda, haren zaiñak, eta ezurrak hurturik, ikhara dabiltza, haren odola nahasirik, herakitzenda.
Haren arima gaixoa, nahi gabez bere lekhutik, eta egongiatik ialki, eztakianez norat doen, ala infernurat, ala zelurat, dolore, eta regretu handirekin bere gorpitzetik, ialkitenda, eta tristura handitan, harganik konjit hartzen, eta hari azken adioa erraiten. Partikularki soldado kruel harzatz kolpatia, edo den gizona, edo den emaztia, bekhatoria bada, eta bekhatian bizirik, bekhatian hiltzen bada, bere konzientia propiak erratzendu, eta iaten barnetik, eta kanpotik, alde orotarik, hala dio skritura saindiak, Foris vastabit eos gladius & intus pauor. Ezpata zorrotzbatek kanpotik desegiten dutiala gaixtoak, eta barnetik, beldurrak eta aprehensioniak, glosak dio, Foris, id est in corpore, vastabit eos gladius, id est mors, diuidens animam à corpore: & intus pauor divini iudicij animam condemnantis. Kanpotik herioak ruinatuko dutiala, trenkhatzian, eta beretzian arima gorpitzetik, eta barnetik Ienkoaren iuiamendiaren beldurrak, zeren arima iuiaturik, kondemnatuko baitu pena eternaletara.
Halakoaren konzienziak ukhanendu gerla handibat, soldado traidore hark emanik, bere kontre kanpoan ikhusikodu bere iujia samurturik, eta koleraturik, barnian bere kulpa falten akusationia, eta borreua, bere aldian bere etsaia armaturik, zoin baita deabrua, bere pian infernia, ahoa zabalturik, haren hantik barna iresteko.
Gerla hura, pundu hartan izigarri izanenda gizon bekhatoriari, ezta izanen bat, non eztadin ikhara gudu eta batailla hartara jin dadinian, hargati dio Apostoliak, Horrendum est in manus Dei viui incidere: Horrible dela, eta izigarri erortia Ienko biziaren ezkura. Profetak ere minzo denian gerla handi harzatz, bekhatore momento triste hartan soferituko duenaz, dio, horrore nimio formidabunt, beldur eta lotsa handi batek harturik iorik egonen direla. Baina orano handiago izanenda beldurra beno, pena, tormenta, supplizioa, punitionia, zoin arima gaixo, miserable hark infernian iagoitikoz patituko baitu, soldado gaixto hark, herioak, pundu hertsi hartan separa badeza bere gorpitzetik bekhatu mortalaren estatian, haren konditionia hanbat izanenda miserable, eta maradikatu, non haren aipamenak berak ene luma ene eskuan ikharatzen baitu, eta nigarra ene begietan behera ialki eraziten baitu. Desiderabunt mori, et mors fugiet ab eis. dio spiritu saindiak Apokalipsian, nahi dirate hil, bena herioak eginendu ihesi haieganik. Arima damnatiek herioaren eske eta bilha ibiliko dira su gar handi hartan, bena eztute edirenen herioa, haien ihesi ioanenda, gorderik egonenda.
So, egizu miserable hek, zertara erori diren, herioa da biziaren korruptionia, eta pribationia, bizitzia da izatebat bizidiren orori, Viuere viuentibus est esse, eta ikate oro hon da, Omne ens est bonum, Filosofiak erakhusten dian bezala, ala bena, miserable hek, bere penen handitarzuna dela kausa, maitiago eta nahiago ukhanen dute ez izatia, eziez izatia, herioa eziez bizia, zeren miseria hartan, sugar hartan bizirik egoitia beno, haienzat hobiago baita, ez izatia, eta hilzia, eziez izatia, eta bizia, Filosofen Prinziak errandu arrzoiña, Carere malo est, quoddam bonum, gaitzik ez ukhaitia baita zerbait hon; eta halaber Doktor Anjelikoak dioen bezala, Melius est non esse, quam male esse. Hobeda ez izaitea, gaixki izaitea baino. Hargatik orano, erran zian IESUS gure Iaunak, ikhusirik eta ezaguturik bere iakitiaren miraillian, Iudas bere dizipulu traidoriaren bekhatia, desperationia, eta haren damnatione eternala, Bonum erat, si natus non fuisset homo ille. Hon zukeien sorthu ezpaliz gizon hark, edo sorthu, eta bere hala hurtu, hondatu, eta ezdeus bihurtu baliz.
Hobe lizate beraz desdixatu oren gaitzian sorthu diren miserable haienkat, hilzia, eziez bizia, hiltzen ahal balira, bena ibiliko dira herioaren ondoan, bena ez edirenen herioa. Quaerent mortem, & non inuenient eam.
Neure adeskidia soldado traidore haur, baita herioa, honen krueltarzunaz, eta miserikordia gabiaz, orhiturik, bizizite bakhian, Ienkoaren gratian haren maleziez, eta tronperiez, haren kolpu mortalez trufaturik, munduko gerlak akhabaturik, Ienkoa baitan bakhian hilen zira.
Benturaz edirenen da zoinbat spiritu gaizto, eta kurioz zoiñek erranen baitu, hor errabiatu hark soldado traidore hark, herioak, bere usikiaz, eta bere kolpiaz gizona oro, gorpitza eta arima, biak hiltzen dutiala, eta agian bere erran gaixtoa, eta falsia, nahi luke porogatu eskirituraz lekhu hontarik, eta pasaie hontarik, Vnus est interitus hominum, & iumentorum, aequa est vtriusque conditio, sicut moritur homo sic & illa moriuntur. Aberen eta gizonen hilzia bat da, gizona, hiltzen den bezala, aberiak ere hiltzen dira, bien konditionia, bat, da.
Horren errapostua ezta gaits emaiten, lekhu erran denian endelgatzenda gorpitzaz, eta ez arimaz, zoin baita gauza spiritualbat, eta immortalbat bere naturaz erran dugun bezala, hala dio ere eskriturak Reuertatur puluis in terram suam vndé erat: & spiritus redeat ad Deum, qui dedit illum. Bihoa erhautsa, itzul bidi erhautsa bere lurrerat, nontik ialki baitzen harat: eta spiritua bihur bedi, itzul bedi Ienkoaganat zoiñeganik ialki baitzen eta zoiñek eman baitzian. so egizu nola eskriturak, deithatzen dian gizona; lur, eta spiritu, gorpitza lur, et arima spiritu, erran nahi baita, gorpitza mortal dela, hil behar diala, arima ezin hiltzen dela, immortal dela, eta iagotikoz bertze mundian immortal izanen dela, biziko dela, edo Ienkoarekin haren glorian eternalki huros, edo infernuan deabruarekin eternalki malhuros.
Erran dugu lehen ere herioa bolurbat dela, eta ohoinbat, gure errana ere skritura saindiaz porogatu dugu aski onsa, eta larguoki, heben orano dugun ikhusi, haren boleriak, eta ohoinkeriak zonbat handi diren, eta malizios, gizonaren kontre, hobeki konsideraturik haren krueltarzuna, haren horrible tarzuna, eta malezia, hobeki harzatz orhit gitian, onsa eta huroski Ienkoaren gratian hiltzeko, zeren, eztugu bertze intentionerik libru hontan, haur baizi, porogatzia, onsa hilzeko bidia dela hilziaz orhitzia.
Herioak gizona, buluz gorri gorria ekartendu hilzian, edekiten derauzko azken pasaje hartan, bere honak, guzia, bere urhiak, zil harrak, lurrak, haziendak, exiak, deusere utzi gabe, hurosdate athorrabat, mantharbat edo mihisebat badu hoberat ioaitian, hala erraitendu Iob saindiak, Nudus egressus sum ex vtero matris meae, & nudus reuertar illuc. Buluz gorririk jin ninzan neure amaren sabeletik mundura, eta buluz gorririk noa lurrerat.
Hala dio orano Apostoliak, Nihil intulimus in hunc mundum, haud dubium, quod nec aliquid aufferre possumus, Eztugu deus ekharri mundu hontara, eta eztugu deus mundu hontarik eramanen. S. Bernard Iaunak dio, Mirabilem ianitorem, scilicet mortem in exitu, posuit mundus, qui nihil suum secum trahere permittit.
Portal zain agudobat ezarridu munduak, baita herioa, azken pasuan, portal zain, eta ieulier hark eztu nehori ere deus uzten, bere honetarik bereki eramaitera. bolur, eta ohoin haur gaiztoa da, eta agudoa, bizia, eta honak oro edekiten ditu gizonari mundu hontarik partitzian, sosbot, edo franbat utzi gabe bere bidiaren igaraitiako, bertze mundiala helzeko.
Bolur eta ohoin gaixto hark, herioak gizona, bulutzendu bere plazer, boluptate, kontentamentu orotarik, eta nola komunzki gizon bekhatoriak, mundian bere plazerak maite baititu, Trahit sua quemque voluptas,, nor bere bekhatiak tiratzen diala, dio poetak, dugun erran, desplazer handirik egiten diala herioak gizonari bere gauza maiten edekitiaz, edekitendu, herioak aita semiari, semia aitari, ama, alhabari, alhaba amari, areba anaiari, anaie arebari, senharra emaztiari; emaztia senharrari, adeskidia, adeskidiari, Erregiak Erresumer, Erresumak Erreger, aita saindia Elizari, apezkupiak bere Diozeser, guk gure denboran galdu dugu gure herrian, bi maitia, maiterik, eta Gasion, baiña jinkoak eman drauku, Sanson handibat, gure konsolatzeko, eta gure nigarren uxukatzeko, Ienko honak eman badizo osagarri, eta bizitze luze, gure desira den bezala, gure Eliza, eta gure herria, handi, eta azkhar izanenda gure etsaiez trafatzeko, eta haien beldurrik ez ukhaiteko.
Labur erran dezadan, herioak, gauza maitia, eta maitagarria, maita zaliari, ez ustian edekitendu, eta dolore, desplazer, bihotzmin handirik hari emaiten.
Herioak, bolur, eta ohoin hark, dolore, tormentu, eta min handirik egitendu gizonari hilzian, haren gorpitzeko menbriak oro hanbat ederki elgarren artian beizaudian iosirik, eta uniturik, ohoin hark, deskosutzen, eta barreiatzen ditu plazer dianian, erhausten, eta desegiten, eta nola arimaren eta gorpitzaren unionia, orapiloa, amorioa, baita hertsi, askhar, eder, eta maitagarri, herioa jiten denian, unione haren barreiatzera, orapiloaren laxatzera, amorioaren desegitera, gauza eder, askhar, hertsi, eta maitagarri haren flakhatzera, beltzera, eta ixusi rendatzera, nork eztu erranen herioa dela, gauza kruela, horriblia, belza, eta terriblia, eta halakoa bada, den bezala, nor ezta egonen haren beldurrez, haren beha, eta nor ezta harzatz horit izanen, haren aiduru egonik, onsa hilzeko.
Bolur, eta ohoin hura, herioa dela kausa, haren kruel tarzunak, eta maleziak direla kausa, errandu Filosofen prinziak: Omnium terribilium terribilissimum est mors. Ororen belzena, gaixtoena, terriblena, herioa da.
Erran nahidu, erharzunak, presuntegiak, pobrezia, mesperexiak, hotza, beroa, desohoriak, eta bertze munduko disgraziak, desplazent dira haztiogarri, eta gizonari, hanitz dolore, eta tormenta emaiten baina batek ere ez hanbat, nola herioak. hura da ororen lehena, eta azkena, hark du gizona, eta gizonaren gorpitza, eta arima nahasten, lotsatzen, ikharatzen, eta bere gonzetik, eta klotetik idokirik, bata lurrerat, eta bertzia zelurat, edo infernurat iagoitikoz akhazatzen.
Herio terrible hori, izigarri da mundu guzier handier, eta xipier, iustoer, eta iniustoer, baina prinzipalki nor ere bekhatian bizi baitira, eta bekhatian hiltzen, haienzat, hurak dira miserabliak, eta malhurosak, haien herioa da, herio gaiztoa, eta herio belza, hargati errandu Profeta Roialak, Mors peccatorum pessima, bekhatoren hilzia dela, hilze gaixtoa.
Bekhatoren herio gaizto, eta maradikatu hura, gerta eztakigun, gure Iaunak gomendio egitek drauku gure arimaz, hura perexa dezagun, eta munduko honez kasurik eztezagun egin, erran dianian, Quid prodest homini, si vniversum mundum lucretur animae vero suae detrimentum patiatur? zer probetxu du gizonak, mundia oro irabazarik, eta bereturik, bere arima gal badeza. Aski klar, eta garbi minzo da gure salbazalia, bataz dio mundia, eta munduko honak ez deus direla, eta bertze alde dio gure arima baita immortal, harzatz arrankhura har dezagun, eztadin ioan infernurat, gure bekhatiak direla kausa, baina gure obra honen moienez, Ienkoaren Erresuma eternala irabaz ahal dezan.
Iob saindiak ere bazakhian bekhatoren herioa, zonbat zen gaixto, eta miserable, oihu, eta heiagora egin zianian mundu orori, Pellem pro pelle, & omnia quae habet homo, dabit homo pro anima sua.
Larria, larriagatik, eta bere honak oro emanenditu gizonak, bere arimagatik. Lurreko honak oro eztira lur baizi, lurreko honek eztitute balio arimabat, gizonak, zuhur bada, bere honak, bere larria, bere bizia galbitza, bere arimaren salbatzeko, bere odola oro, ezken gotelara drano isor beza gizonak, sua, burduiña, urkabia, lehen soferi bitza, eziez bekhatu mortalbat eginik, gaixki hilik, bekhatian hilik, sekulakoz bere arima damna dezan. Neure adeskidia, so egizu Iob zonbat herioaren beldur zen, eta zonbat, bere arima maite zian, nahi nuke, haren beldurretik, eta haren amoriotik gundian biga, edo hirur bihi, esparanza nuke ezkindiriola egin, bekhatoren hilzia, baita hile gaixtoa, baina bai iustoen hilzia, baita hilze hona.
Komunski herioa ororen da terrible, erran dugun bezala, baina prinzipalki, nor ere mundu hontan baitaude iosirik, eta itzaturik, bere plazeretan, bere honetan, eta boluptate gaixtoetan, haien ororen da horrible, eta izigarri, zeren herioak halakoak bat batian, ezustian bere gauza maitetarik, separatzen baititu, eta apartatzen iagoitikoz, eta zonbatenaz baitituzte maite munduko honak, eta plazerak, hanbatenaz da haien regreta eta desplazera handi, haien galziaz, eta haietarik separaturik, eta pribaturik egoitiaz, hala dio Salomon zuhurrak, O mors quam amara est tua memoria homini habenti pacem in substantijs suis.
O herioa, ala baita zure memoria, zuzatz orhitzia, aspre, mingar, triste, eta karratz gizonbati, mundu hontan, bere aisala, honez, eta ederrez betherik, bakhian bizi denian. halakoak eztu nahi enzun aipamenik bere hilziaz, eta danjerosda, halakoak bere usatu gabiarekin, herioak bere bekhatian atrapaturik, hilze malurosbat egin dezan.
Neure adeskidia, nahi duzia zuhurki egin, eztezazula mundia sobera maita, zure plazerak, eta zure honak gutiago, emazu zure bihotza, eta zure amorioa Ienkoari, halatan, herioaren orena jin dadinian, mundu hontarik partitziak, eztrauzu dolu eginen, eta herioa, zonbat ahal belizate horrible, eta terrible, haren beldur gabe Ienkoaganat alageraki ioanen zira,
Estugu behar dudatu herioa eztela gauza ororen horriblena, eta gaixtoena, IESU-KRISTO bera haren ueldur izanda, gizon bezala, eta ikhusirik haren arima sakratiak, zoin beizagoen haren gorpitz benedikatuarekin hain ederki, eta bortizki, uniturik, eta orapilaturik, behar ziala harganik partitu eta separatu, herioa zela kausa, haren berdurrak, eta aprehensioniak, gizon bezala honkitu zian, eta losatu haren bihotza, eta herioaren beldurra erakhusten eman zian, bere aita eternalari, egin zian othoitziaz olibeteko baratzian forma hontan. Pater mi, si possibile est, transeat Calix iste à me. Ene aita eternala, posible bada, ni ezkapa nadin hil gabe, igaren bedi kalitza haur eneganik, bihoa kalitza haur ene ganik.
Ezta amoriorik, ez orapilorik, hain hertsirik, ez azkarragorik, eta maitiagorik nola arimarena, eta gorpitzarena, eta bi adeskide maite haien elgarganik partitzia, eta separatzia, da halaber doloren, eta minen handiena, eta kruelena, halako gizaz non, ezpaitaki nehork ere, zonbat kruel, eta sensible den hura soferitzen dianian baizi, eta gure mihiak ezin erran diro nolako den tormentu hura, gure orena jin dadinian iakinen dugu haren berri, hargatik gure Iauna izitu zen, eta lotsatu, gizon bezala, ikhusirik beharziala hil, gure salbatzeko. Eta hargati erran zian, Pater mi, si possibile est, transeat Calix iste a me, ene aita, posible bada, Kalitza haur aparta bedi niganik.
Gure Iaunak othoitze hura egin zianian olibeteko baratzian, herioaren beldurrez, edo oratione hura enzun zen, haren aitaz, edo ez, enzun bazen, etzian hil behar, enzun ezpazen, haren orationia inutila zen, behar gaberik egina: difikultate, eta orapilo haur garbitu behar dugu errapostu bakoizbatez. S. Thomasek dio, Non orauit, sed simplex naturae desiderium proposuit, non fuit oratio, sed explicatio naturalis affectus, quo Christi humanitas abhorrebat à morte.
Gure Iaunak baratzian etziala, hitz haien erraitian othoitzerik egin, baina solamente, representatu ziala bere aitari, desirkunde naturalbat bere biziaren konserbatzeko, gizon bezala, halaber hastiotarzun naturalbat, zoin baitzian IESU-KRISTEN humanitatiak herioaren kontre, zeren hura baitzen haren biziaren etsaia eta pribationia.
Aktione hartan erakhustera eman zian, egiaz gizon zela, eta gizon bezala herioaren beldurra baziala zeren herioa baita gizonak ikhusten, eta rezebitzen ahal dian gauzarik horriblena, eta kruelena.
Halaber erakustera eman zian, ordian hark erran zutian hitzak, etzirela orationebat, baina haren humanitatiaren representatione naturalbat, zeren ordu hartan berian, minzatu baitzen bere aitari forma hontan, Non sicut ego volo, sed sicut tu. Ene aita, egin bedi zuk plazer duzun bezala, eta ez ni nahi nizan bezala bere borondatia, bere aitaren borondatiari ohoreskatu zian, eta hantik ioan zen egitekoa, bere aitaren dekreta konplilezan, herio eta pasione dolorosbat gugati igaren zian, eta sofritu.
Eztu egin gure Iaunak othoitze, eta oratione inutilik behin ere, noiz ere absolutoki zerbait bere aitari galdatu baitu, haren othoitzia, eta orationia ordu oroz enzun eta etsauditu izanda, ez solamente bera, enzun izanda, baina oraino, guri promes emandu zerere guk haren izenian, haren aitari galdatuko baikundian, hura oro ardiatziko gundiala. Siquid petieritis Patrem meum, in nomine meo, dabit vobis, zer ere galdo eginen baituzie ene izenian, ene aitari, hura oro ukhanen duzie. Erran den aktionian, eztu deus galdorik egin bere aitari, baina bai representatu desirkunde naturalbat zoin baitzian haren humanitatiak bere biziaren konseruatzeko, ageri den bezala ordian berian haren ondoan erran zutian hitz saindiez, berumtamen fiat non ut ego bolo, sed ut tu bis: Ene aita, nik hartu eta esposatu dudan natura humanoa herioaren beldur duzu, eta harganat badizu odio, eta hastiotarzun, orotrat ere haur nuzula zure seme obedienta, eta humila, egizu nikatz plazer duzuna, konplituden zure borondatia, eta ezbatere enia.
Gauza naturala da animale orori, bere biziaren maite ukhaitia, eta haren konseruatzia, eta herioaren baita biziaren etsaia, eta ruinamendia, hastio ukhaitia, eta ihetsi egitia. Omne animal vitam tueri laborat, mortem vero, perniciemque deuitat, dio Filosofo kristino handibatek desirkunde natural hori erakhusi zian gure Iaunak, hilzian, eta herioaren beldur hori, gizon bezala.
Ezta miretsi behar, zeren herioa den hain gauza gaixtoa, itxusia, beltza, kruela, izigarria, terriblia, eta horriblia, eta gizonari hanbat othoi, eta remonstranza egiten badut ene libruto hontan, haren beldurra, eta memoria, bere bihotzian eduki dezan onsa hilzeko.
Ienkoak egin dutian gauzak oro hon dira, haietan ezta deus gaixtorik, hala dio Eskritura Saindiak, bidit Deus cuncta quae fecerat, & erant balde bona, Ienkoak ikhusi ditu egin dutian gauzak, eta bere obrak oro, et oro gauza honak ziren, eta obra honak: eta nola bekhatiak ezpaitu deus honik, eztu hura Ienkoak egin: eztiala herioak deus honik, segur da, zeren eztu izaterik, ez deusbat da, pribationebat, ezinduke deus honik. Filosofiak dio, Omne Ems est bonum, ikate oro hon dela; herioak eztu izaterik, ezta beraz hon, baina da gaixtoa, kruela, eta horribla.
Herioa eztu Ienkoak egin, hargatik eztu izaterik, ez deus honik. Hala dio Eskritura Saindian Salomon zuhurrak, Deus mortem non fecit, nec laetatur in perditione viuorum. Ienkoak eztu egin herioa, eta eztu hartzen plazerik bizien galzian, eta ruinan, hargati da herioa, gaixtoa, belza, eta monstrebaten pare, itxusia, pozoaz bethia, maradikatia, eta hastiogarria.
Herioa dela ez deusbat segur da, ezta pribatione bat baizi, pribationia ez deusbat: hanbateki herio, ez deusa, eta pribationia, hirurak bat.
Hori bera errandu Ebanjelistak, Omnia per ipsum facta sunt, sine ipso factum est nihil. Ienkoak egin ditu gaukak oro, eman orori bere izatia, baina eztu egin ez deusa, baita herioa, biziaren etsaia, eta izate ororen pribationia.
Ienkoak egin du zelia, eta lurra, bere botere infinitoaz, laur elementak, zelian eta lurrian diren gauzak oro, bisibliak, eta inuisibliak, sensibliak eta insensibliak, spiritualak, eta korporalak, baina ez herioa, ezin egiten zian ere, zeren ezpaitzen posible egin lezan, gauza posibliak oro egiten ahal ditu Ienkoak, baina ez inposibliak, halako zen herioa; zoin baita pribationebat, eta ezdeusbat, erran den bezala.
Ezta behar hargati deus erran Ienkoaren botere handiaren kontre, hori da perfektionebat hartan, eta ez inperfektionebat, Non esse effectus, sed deffectus, Egiten ahal diren gauzak, egin ditu, edo eginen plazer badu, plazer dianian, gure Ienkoak, baina ezin egiten diren gauzak, ezta eman haren boteriari, eta zuhurtziari egin ditzan, falta, eta estakhuria ezta hartan, baina ezin egiten den gauzan berian, gauza inposiblian .
Ienkoaren obretarik berhetzirik egonda herioa, hala nola adar idorra, eta aihartia trenkhaturik baitago zuhainzetik, eztu ukhen lekhurik, ez izaterik Ienkoaren kreaturen libru handi hartan, hanti kanpoan egonda, eta egonen eternitate oroz.
Nork egindu beratz, edo nontik jinda herioa? Errandugu lehen arrapostu hori: Per unum hominem pecatum intrauit in Orbem, & per pecatum mors. Gizonbat dela kausa jinda eta sarthu bekhatia, eta bekhatiak ekharridu ondoan herioa.
Aita eta ama gaixto hark ekharridu, eta sorthu alhaba gaixto hura, ezdeusak emandu ez deusa, itzalak itzala, pribationiak pribationia, pozoak pozoa, gaixtoak gaixtoa.
Adamek bere desobedienziaz hautse zian Ienkoaren mania, eta galdu Ienkoaren gratia, hantik jinda bekhatia, bera jinda nehork manatu gabe, gratiaren pribationiak, emandu bekhatia, eta bekhatiak emandu herioa, baita biziaren pribationia.
Neure adeskidia, dugun akhaba hirur garren arrazoiñ haur, ikhusi duzu, eta enzun aski garbiki nahi bazundian ber, herioaren begitartia nolakoa den, mira ezazu, eta konsidera egunian behin haren kolore belza, horriblia, eta izigarria, agian haren beldurra eta haren memoria zure bihotzian sarturik orhituko zira zure hilziaz, onsa hilzeko.
Salbatu nahi denak, eta Ienkoaren beldurra dianak, komunzki bere gogoan herioaren orhitmena, aipamena eta beldurra edukitendu eta lotzaz herioak tronpa dezan, bere goardetan egoitenda.
Arsenius deithatu izan den ermita saindubatek, zoin bizi baitzen Arkadius, eta Honorius, Enperadoren denboram, ikgusirik bere buria herioaren orenian, eta artikulu terrible hartan, koloria galduzian, eta korajia harekin, haren koloriaren kanbioa, eta haren korajiaren flakhazia, remarkhaturik haren dizipuluek, hasi ziren hari erraiten, Quid pater iam times, gure aita, eta gure nabusia, erraguzu, zeren beldur zira, Ermita saindiak errapuesta eman zian bere dizipuluer, Semper in illo timore vixi. Neure haurrak, neure dizipulu maitiak, egundanoz geros beldur horekin bizi izaniz, eta banoa beldur horekin.
Neure adeskidia, saindubat herioaren beldurrian bizirik, haren beldurra bihotzian hiltzen bada, zer eginen dugu guk bekhatian gure bizia, eta gure denbora enplegatzen baitugu. Den othoi, bizian, eta hilian, herioaren beldurra zure gogoan, bide hontan ez salbatzekoz, non nahi zira salbatu? goazan aitzina bide hontan dugun ikhusi onsa hilzeko bidiaren ene azken arrazoiña, bideko pena, eta fatiga, ezta gogor, dulze, eta eme da, Ienkoaren zerbutzian eta gure arimen probetxuan hartzen denian.
__________
LAUR GARREN ARZOINA
porogatzeko, onsa hilzeko
bidia, dela herioaz orhitzia.
Medailla behar dugu bertze alderat itzuli, eta edirenen dugu herioak, balin badu begitarte belza itxusia, terriblia eta izigarria alde batetik, dian bezala, eta erakhusi dugun bezala hirur garren kapitulian, bertze aldetik badiala begitartebat, ederra, onesta, eta maitagarria, eta oro konsideraturik, herioa behardugula, ohoratu, maitatu, eta haren beldurra utzirik a la part, Ienkoaren borondatiaren pian, haren plazera hala bada, haren orena jin dadinian, boztario, eta alegrantzia handireki, hura rezebitu.
Prinzipalki jende pherestuek, Ienkoaren zerbitzariak, Ienkoaren beldurrian, eta haren amorioaren pian bizi diren jendek, gehiago okasione dute alageratzeko, eziez tristetzeko, herioaren aiphamenaz, eta haren jitiaz: hargati dio Profeta Roialak, Praetiosa in conspectu Domini mors sanctorum eius, Saindien hilzia baliosa, preziosa dela, alegranziaz, eta konsolamenduz bethia dela, Ienkoaren aitzinian, haur da ene azken arrazoiña, eta diot, herioaren itxusmena, deformitatia, eta horrible tarzuna dela kausa, haren beldurrez nahi ezpagira. harzatz orhitu, amens, amorioz berere, haren edermenak, ikhusirik eta hark guri emaiten dutian abantailes, eta probetxuez orhiturik, obligatu girela haren beldurrik ez ukheitera, haren maitatzera, harkatz orhitzera, nahi bagira onsa bizi, onsa hil, eta salbatu.
Socrates Filosofa zuhurra egun batez interrogatu izan zen, zer moldez, eta formaz erresumabat, probinziabat, herribat onsa, et huroski, gidatzen, rejitzen eta gobernatzen ahal zen, errapuesta bertan eman zian, erresumabat huros, eta prospero izanen zela, gaixtoa onsa puniturik, eta honak, onsa rekonpensaturik, bizi balira.
Gure Ienko honak bere forman muudu haur gobernatzen du, edo beldurrez, edo amorioz, nahi gutu gu oro salbatu, handiak, eta xipiak, hartakoz ere oro egin eta kreatu gutu, apostoliak errandu hargati, Deus vult omnes homines saluos fieri, nahidu Ienkoak gizon oro salba dadin, egindu paradusia honen eta infernua gaixtoen; eta zeren paradusia ezin ardiasten baitugu, bekhatu mortaler ihesi egin gabe, eta haren manu saindiak begiratu gabe, rekonpensu eternala proposatu du gure begien aitzinian, zeluko gloriaren edermenen, eta hanko delizia handien esparanzaz, eta desirkundiaz, gure bihotzen beraganat ioan eraziteko, eta tiratzeko: eta rekonpensiaren amorekatik, nahi ezpagundu deus egin, amens ifernuko phenen, eta tormenten beldurrez, gure bekhatietarik, gure gibel eraziteko, eta haren borondate saindiaren konpli eraziteko, ifernia proposatu du gure begien aitzinian, amorekatik edo beldurrez, edo amorioz gure arima gaixoak salba litzan iagoitikoz.
Eta zeren, ez phenen beldurra, ez rekonpensien amorioa ezin baitugegu herioaren, beldurra edo amorioa gabe, egin dut egin ahala, haren beldurraren zure bihotzaren barnian sar eraziteko, haren terrible tarzuna, eta horrible tarzuna zuri aitzineko kapitulian erakusirik, orai, nahidut, Ienkoaren sokorria badut ber, ene trabaillu appurrari, bere konklusionaren, eta bare koroaren emaiteko, zuri erakhusi laur garren, eta azken kapitulu hontan, herioaren edermenak, haren begitarte ederra, eta maitagarria, eta hark guri orori, gu nor bagira, emaiten dutian abantailla handiak ikhusirik herioa dela, ororen gaixtoena alde batetik, eta ororen hobena bertze aldetik, haren beldurrez, edo amorioz, haren orhitmena, zure gogotik eztadin iagoiti aparta.
Lehenik herioak sendotzen gutu, eta deliuratzen mundu hontako, eritarzun, miseria, kalamitate orotarik medizu barbarek, denbora appurbaten gure gorpitzat bere dolore, min, plaga, eta zaurietarik, sendotzen dituste, mina eta doloria solaiatzen, arhintzen, baina arraz iagoitikoz, ezin dirote. Ezta medizurik herioaren pare denik, hark orotarik iagoitikoz sendotzen gutu, eta gure minak arraz iagoitikoz xahatzen, eta akhazatzen.
Gizona, dio Iobek, amaren sabeletik ialkiz geroz, arte laburrez, gaizak, eta miseriak alde orotarik inguru, inguru zahatzen du, zerratzen, eta urixkiten homo natus de muliere breui viuens tempore repletur multis miserijs. aurki triste da, gero alagerra, aurki oso, eta sendo, gero eri, eta flakho, behin hotz, gero bero, behin aberatz, gero paubre, eta miserable, ardura kanbiatzen da, ezta behin ere ohikoa: deusek ere ezin kontenta diro, baina herioak, bere phena orotarik sendoturik, eta deliuraturik, bere aise handian ezartendu, hanbateki herioak gizonari abantailla handirik, eta hontarzun handirik handirik emaitendu. Apostoliak bazakian munduko miserien berri, eta herioak guri egiten dian honkiaz, erran dianian, Infelix homo, quis me liberabit à corpore mortis huius? Ala ni bainitz gizon miserablia, nork ni delibratuko nu, gorpitz mortal hontarik?
Ezta deus mundian, botere dianik, herioa bera baizi, gure delibratzeko, munduko tribulatione korporal, eta denboraletarik. Hartakoz dio Apokalipsian, Absterget Deus omnem lachrimam ab oculis sanctorum, etiam non erit amplius, neque luctus, neque clamor, neque dolor erit ultra. Ienkoak uxukatuko dutiala nigarrak oro bere saindien begitarik, eztela izanen gehiago, hazperenik, zinkoririk oihurik, dolorerik, ez desplazerik. Eta bertze pasaiebatetan dio, Non esurient, neque sitient amplius, neque cadet super illos sol, neque vllus aestus. Gosiak, ez egarriak eztitu gehiago ioren, ez hunkituren, beroak, ez hotzak eztitu haboro erreren, ez karrointaturen.
So egizu zonbat abantailla, eta probetxu herioak emaiten dian gizonari, gizona nor bada, iustoa bada, Ienkoaren gratian herioak atrapa badeza ber, handira zinak, eta minak, handa pundia, Aquí esta el punto.
Dugun bada erran herioak gizonari gratia eta kortesia egiten diala, haren begitartia, ederra dela, eta maitagarria, eta haren jitiak, eztiala behar gizon pherestua, Iekoaren zerbutzaria, lotsatu, eta ikharatu, baina au kontre alegeratu, eta konsolatu.
Segontian, herioa da andere noblia, galanta, liberala, eta maitagarria, edekitendu gizonari, eta emaztiari bat edo biga, edo hirur, edo nahi bazira gehiago, baina, baten emaitendu ehun, biden mila, hiruren milionebat, eztakit zeinbat, edekitendu bizitze korporala, eta denborla, baina emaiten bere hala bizitze spirituala, eta eternala, korporalak eztu konparationerik, spiritualarekin, ez denboralak, eternalarekin, ala baina spirituala emaiten du korporalaren, eta eternala denboralaren, nork eztu erranen herioa delo andere noblebat, eta liberalbat?
Persona saindiaren eta iustoaren, mundu hontako bizia honda, eta probexutako, zeren bere obrr honen medioz, Ienkoaren gratian, eta amorioan haren meritia bethi goiti baitoa, et karitatian deno, meritia hala hala goratzen, eta abanzatzen baita, zeren, Charitae est radix, & principium merendi, Karitatia baita meritu ororen zaiña, eta hatzarria: baina zeinbat munduko bizia iustoaren hon baita, herioa hobeda, eta preziosago, biziak emanen dro meritu, baina ez rekonpensia, eta iustoak ezpadeka persebera, bere meritian, galdukodu bere meritiaren balioa oro: Hobeda bada herioa iustoaren, eziez bizia, zeren herioak emaiten betrauko bere koroa, eta rekonpensia, iustoari. Haiatik zioian Apostoliak, Mihi viuere Christus est, mori lucrum, ene bizia IESU-KRISTO da, baina ene irabazia, eta ene abantailla handia da hilzia. Erran nahidu Apostoliak, mundu hontan, Iesusen gratian, bizitziaz, ohore dut plazer, konsolatione, eta esperanza, baina hilzia ene hobeda, hark emanen draut neure koroa, irabazia, eta rekonpensu handia, mori lucrum.
Maitazalia, ezta bizi bera baitan, baina bizi da gauza maitatia baitan, zeren amorioak, maitazalia eramaiten baitu, eta transformatzen gauza maitatia ganat.. Hala errandu Platonek, Amans magis est in re amata, quàm in amante, eta nola Apostoliak maite baitzian IESU-KRISTO, eta IESU KRISTOK Apostolia, IESU-KRISTO bizizen Apostolian, eta Apostolia IESU-KRISTO baitan, zeren batak berzia, bereganat, amorioak tiratzen eta arrapatzen baitzian. Aithormen, eta kofesione hura egin du Apostoliak berak, Viuo autem iam non ego, viuit verò in me Christus, eniz ni bizi, baina IESUS ene Iauna bizida nitan, Erran nahidu Apostoliak, Iesusek arrapatu du ene arima, ene bihotza, ene borondatia beraganat, nik harganat dudan amorio saindia dela kausa, eta nik hala hala Iesusen bihotza tiratudut nehaurganat, hark niganat dian amorioa, eta gratia dela kausa, halatan IESUS bizi da nitan, eta ni, Iesusetan.
Bazian bada bazian Apostoliak ohorerik aski, esperanza, eta konsolatione franko, IESUS-KRISTO Iaunaren gratian, izatiaz, harekin bizitziaz: baina probexua, eta irabazia handiago hilziaz, Mori lucrum; berak errandu egia eder hori, nik ere diot, haren ondoan, iustoen hobe dela herioa, eziez bizia; batak emaitendu esperanza, eta bertziak koroa, hanbateki dugun orok erran, eta kofesa, herioa andere noblia dela, liberala, eta maitagarria, eta iustoen hilzia, hurosa dela eta benedikatia.
Berritz diot, pretiosa In conspectu Domini mors sanctorum eius, saindien hilzia, baliosa dela, eta preziosa Ienkoaren aitzinian, obra honak, barurak, orationiak, humilitatia abstinentia, mortifikationia, mezaren debotki enzutia, ardura kofesatzia, pobrezia, lekhu saindien bisitatzia, emazte alhargunen, haur zurtzen sokhorritzia, elizer, ospitaler, pobrer amoina, eta honki egitia, munduko boluptate, plazer, banitater ihesi egitia, eztira honki jin mundu hontan, baina bai Ienkoaren aitzinian, hargati dio, In conspectu Domini, bertze mundian, Ienkoaren aitzinian, han ukhanen dute begitarte: obeda beratz, iustoen herioa, eziez bizia.
Prezios da, diot orano, iustoen hilzia Ienkoaren aitzinian, zeren haien hilziak bere penen, eta bere odolaren prezioaz, eta despendioz immortalitatia erosten baitu, eta bere bertutiaren perseberanziaz bere koroa rezebitzen baitu, hala dio S. Zipriano Iaunak: Pretiosa mors haec est quae pretio sui sanguinis emit immortalitatem, quae accepit coronam de consumatione virtutis. Herio hura da pretios, eta balios, zeren gauza appurraz, eta mendriaz, baita hilze hona, obra honak irapaizten baitu, gauza hondia eta infinitoa, baita zeluko loria eternala.
Iustoak eztu ansia mundiaren, ez munduko plazeren, hark bere esperanzak oro ezarten ditu Ienkoa baitan, hilze honian, hargati dio spiritu saindiak, iustoaz minzo denian, Sperat iustus in morte sua. iustoaren esperanzak oro bere herio honian direla. Iustoa egiaz da alagera, eta gezurrez triste, kanpoan triste, barnian alegera, bere beldurrian alagera da, eta bere alegranzian beldur, boztarioz egitendu nigar, eta nigarrez dagoela, alagranzian bizida, dio doktor debotak, Iustus timendo gaudet, & gaudendo timet, lachrimando gaudet, & gaudendo lachrimatur. Hobe da beraz iustoen herioa, eziez bizia eta gehiago desiratzendute bere hilze hona eziez munduko bizia, eta mundu hontako izatia.
Apostoliak berritz haiana itzul nadin, onsa bizirik fida baitzen bere hilze honari, hilzia egunoroz desiratzen zian, eta luze zaukon, noiz hilen zen, bere IESUS maitiaren ikhuzteko, hala dio berak, Cupio dissolui, & esse cum Christo. Nahi ninzate hil IESU-KRISTO Iaunaren konpanian bizitzeko, ene arima mundu hontan deno, bere gorpitzian estekhaturik deno, kartzelian, eta presontegian bezala bizida, ezta izanen iagoiti bere aisian, eztu ukhanen plazerik, ez phausurik, kartzelu hartarik libratu deno, eta zelurat iganik, Ienkoaren loria eternala poseditu diano.
David Erregiak ere karzelu hartarik ialkitia desiratzen zian, bere libertatiaren, eta bere plazeren Ienkoa baitan hartzeko, demanda eder, eta iusto hura Ienkoari galdatzen zian, bere othoitzetan, Educ de carcere animam meam ad confitendum nomini tuo Domine. Iauna othoi, so egidazu, kartzelu hontarik liura nezazu, idoki nezazu lurretik, eta mundutik, zuri neure aisian, eta ene gogara, neure amorioaren, neure laudarioen, neure adorationen rendatzeko, zure izen saindiaren ene gogora, laudatzeko, kofesatzeko, eta benedikazeto. Profeta honek, herioa maitiago zian, eziez bere bizia, eta zeren eztugu guk ere erranen, herioa maitagarri dela, eta ezbatere hastiogarri.
Komunski saindu, eta iusto direnek, horioa maite dute eta eztira batere haren beldur. Orano dio David Profetak, Quemadmodum desiderat ceruus ad fontes aquarum, ita desirat anima mea ad te Deus. Hala nola, orkhatzak egarri denian hura, eta ithurria desiratzen baitu, edateko, eta bere egarriaren hilzeko, eta freskatzeko, halahala, Iauna, ene arimak ere nahizutu ikhusi, behiatzen duzu zuganat jitera, eta luze ziaukozu noiz zugana helduko den. S. Anbrosiok ere erraiten zian, Non timeo mori, quià bonum Dominum habemus. Eniz beldur herioaren, zeren iaun honbat dugu.
S. Hilarion ere hilzian forma hontan minzatu zen bere arimari: Egredere anima mea, quid times, septuaginta annis seruiuisti Deo, & mori times? Ene arima, ialki zite, zeren beldur zira? Non da zure korajia, hirur ogei eta hamar urthez Ienkoa zerbuzatu duzu, eta orai herioaren beldur zireia? bere arimari reproxu egiten zian herioaren beldur zelakoz, zeren fida baitzen onsa bizirik, eta Ienkoa bizian onsa zerbutzaturik, Ienkoak hilze honbat emanen zaukola, eta hilze honak gehiago balio ziala, eziez munduko biziak.
Iustoak bada, ezta beldur izan behar herioaren, iustoari, jende pherestuer, Ienkoaren adiskider, deusetan ere ogenik, minik, gaixkirik, behar eztenik ezin egitendu herioak, baina bai, gratia handirik, eta fabore handirik: promesa ere emandu spiritu saindiak herioaren partez iusto diren orori, ogenik ezgitera, Iustorum animae in manu Dei sunt, & non tanget illos tormentum mortis, visi sunt oculis insipientium mori, illi autem in pace. Iustoen arimak Ienkoaren eskuan dira, herioaren tormentak eztitu hek unkituko, eztu herioak haier deusetan ere ogenik eginen, gaixtoek, algerrek, erhoek uste zuten, iustoak hil zirela, baina eztira hil, bizi dira, phausian dira, herioak ezpadu botererik ogenik egiteko iustoari, zeren behardu beldur izan iustoak herioaren, horrek eztu arauik; lehen behar du maitatu, eziez haren beldurrian bizi.
Nola herioak libratzen baitu gizon iustoa gorpitzaren karzelutik, ezarten zeluko resuma etarnalian, bat edekiten, mila emaiten, eta nola baita, gure phena, tormenta dolore ororen fina, eta gure kontentamentu, eta plazer eternalen hatsarria, eta prinzipioa, ezta erran behar deus haren kontre, oro hon baizi.
Iustoa ezta hiltzen, phitzenda, hargati saindien hilzia deithatzenda sortzia, eta phitzia, eta ez batere hilzia; zeren hala nola haurbat sortzen denian bere amaren sabeletik mundura, lekhu tipitik, eta lekhu hersitik, ialkirik, sartzen baita lekhu handi, zabal, eta largobatetara, zoin baita mundu haur, hala hala iustoa, mundu hontarik ialgiten denian lekhu hersitik, eta lekhu tipitik doa, lekhu handi zabal, eta largo batetera, zoin baita zelia, eta zeluko resuma, zoin konparatione bage, baita handiago, eziez lurra, eta lurra zeliareki konparaturik ezta pundu sinplebat baizi, hala dio batek, Terra instar Coeli est punctum, eta zeliaren handitarzuna Profetak admiraturi dio, O Israel quam magna est Domus Dei, & ingens locus possessionis eius magnus, & non habet finem, excelsus & immensus.
O Israel, ala baita handi Ienkoaren exia, eta haren posesioniaren lekhua, ala baita kabal, eta largo, handi da, eztu firik, gora da, immenso, eta relebatu. Hargati iustoaren hilzia deithatzenda sortzia, zeren lekhu hersitik, baita lurra, ioaiten baita lekhu handiala, eta largoala, baita zelia, eta nola haurbaten sortzian, ezpaitu nehork egiten nigarrik, eta bai erri, bere forman, iustoaren hilzian, ezta nigarrin egin behar, eta bai alegeratu, eta Ienkoa laudatu, zeren alakoa ezta hiltzen, pitzen da, sortzenda zelian.
Neure adeskidia, giren bada iusto, jende pherestu, Ienkoaren zerbutzari, dugun bat bederak konzientzia hona begira, alageraki bizirik, alageraki herioaren beldur gabe hilen, gira, edo ezkira hilen, piztuko gira, sorthuko gira zelian, eta deusen ere beldur gabe, boztarioz, eta alegranziaz betherik, gure Iaunaren konpañian biziko gira.
Herioaren beldur gabe iustoak bizi direla eta bai hiltzen ere, saindien, eta iustoen Erregiak, IESU-KRISTO iaunak, lektione eder haur eman drauku orori hiltzian, zonbatere gizon bezala olibeteko baratzian, herioaren beldur izan baitzen, orotratere, gero bere pasione saindian, bere borondatia, bere aita eternalari sakrifikaturik, erran zian boztarioz, Tristis est anima mea vsque ad mortem. Ene arima triste da, ni hil artio, triste niz neure odola gizonagati isur artio, hilzera zoen IESUS adorable haren tristurak, ahal zukian bertze kausarik, eta fondamenik ere, baina nik dadukat, boztarioz, eta alegrantziaz zela triste gure Iauna, zeren ikhusten baitzian gauzak oro, nola ioanen ziren, Sciebat omnia quae ventura erant, ikhusten zian haren hilzia abantaillos, eta prezios izanen zela gure ororen, Paradusuko portaliak sei mila urthez, eta haboroz zerraturik egonik, idekitera zoaztzala, infernukoak zerratzera, gizona nor balitz, salbatzera zoela, ainguriak zelian alegeratzen zirela, ainguru gaixtoen lekhu hustiak, bethatzera zoatzala, aita eternala bere iniurioaz reparaturik, eta satisfaturik egonen zela, natura humanoa, deabruaren kaptibo egonik, damnatione eternalaren estatutik, gratiazko estatura igaranen zela, frutu, eta irabazi handirik, haren pasione dolorosak, guri orori, gu nor bagina ber emanenziala, gure amorioz, gure plazeraren plazerez, alegrantziaz, eta boztarioz tristetu zela dadukat.
Hala mundu hontan iustoa triste da boztarioz, eta alegrantiaz, kanpoan triste, barnian alagera, Quasi tristes, semper autem gaudentes, dio Apostoliak, triste bezala gira, baina bethiere alagera, zer ere baita, giren triste, eta alagera, triste alegranzian, alagera tristetian, triste beldurrez, alagera esperanzaz, makila dugun axeki bi burietarit, herioaren beldurra, alde batetik, herioaren amorioa bertze aldetik, Ienkoaren iustitiaren beldurra, aldebatetik, haren miserikordiaren esperanza bertze aldetik, Inter utrumke bola, ez sobera appal, desperationiak ezkitzan har: ez goreki igan, presunptioniak, eta urgilliak ezkitzan tronpa, goazan bien artian, esperankaren, eta beldurraren artian, bide hartarik doenak, eginendu hiltze honbat, eta edirenendu hiltzian bere herioa eder, hon, eta maitagarri.
Herenian herioak kortesia, eta fabore handirik egitendu gizonari, bere presentiaz, eta bere jitiaz, kortesia, eta grazia hurak onsa konsideraturik gizonak aithortu behardu, herioari obligatione handiak dutiala, herioa dela gizonaren honki egilia, eta hanbateki herioa, eder dela, hon, eta maitagarri gizonaren.
Deabruak eztu lanbat baitzi, bethi gaixki egitia, eta guri ahal bezanbat bere tentatione, eta illusione gaixtoez, gaizki eragitia, bekhatu mortal, falta, eta kulpa eragitia, gure ondoan dabila inguru, inguru, leoin errabiatia bezala, gure bizirik iateko, eta deboratzeko, hala dio Apostolubatek, Circuit quaerens quem deuoret, aduersarius vester tanquam leo rugiens: Deabruak behin, mundiak, eta haragiak gero milatan arima gaixoari eztu emaiten bakerik ez gauaz, ez egunaz, nontik bekhatura eror erazi dezakian. Etsaia gaixto da, xotil, eta malezios, lorik eztu egiten, iratzarririk dago, gure tronpatzeko, eta gu loan atrapaturik, bekhatiaren lohiala egotzirik, ifernuko phena etarnaletara ioan eraziteko. Badu gure etsaiek mila artifizio, mila inuentione, mila finezia, gure inganatzeko, eta nola ezpaitu deusere galdu gratia baizi, badaki oro, badaki sobera, gure galtzeko, hura da gure etsai handia, gure arimen galgarria. Hala abisatzen gutu S. Augustino Iaunak, Versutus est hostis, & habet mille nocendi modos. Iakinsia da etsaia, gaixtoa, esperta, porogatia, oro dakiana, gaixtokerian ezta deus, non hark eztakian.
Iob gaizoak bazakian haren berri, eta haren malezien, haren gaixtakerien, zeren haren kontre furioski konbatitu baitzen, eta harekin gerla handirik denbora laburrez igaren baitzian, hargati erran zian hura onsa ezaguturik, Non est potestas super terram, quae ei valeat comparari. Eztu nehork lurrian aski botere hari konparatzeko,
Apostoliak ere ezagutu zian haren iokoa, bertzela etzian erranen, Non est nobii colluctatio aduersus carnem & sanguinem, sed aduersus principes & potestates, aduersus mundi rectores tenebrarum harum. Gure borrokha, gure gudukha, ezta solamente haragiaren, odolaren, mundiaren kontre, baina oraino, borrokakhatu, eta gudukhatu behar dugu mundu hontan gireno, munduko prinze, erran nahidu, demonioen kontre, lekhu beltz, eta lekhu illunbe appal haien, zoin baita ifernua, Prinze, eta iaunen kontre; behazite, nola Apostoliak dioen, gure etsaiak eztirelabat, baina hanitz direla, gaixto direla, handiak direla.
Gerlan diren soldadoak danjer, eta peril handitan bizidira oren oroz, noiz ere, haien etsaiak baitira doble azkharrago, eta baten biga. Bada spiritualian gure arimen daniera, eta perila handiago da, bataz gure etsaiak badira baten biga, eta bertze alde, iakinsiago, maleziosago, eta gu baino azkharrago dira, hargati errandu orano Iob Saindiak, bita hominis est militia super terram. Gizonaren bizia, gerlabat dela lurrian.
Gizonaren etsaiak hanitz, eta handi dira lurrian, deabrua, mundia, haragia, gure arima ber bera, xoil xoila, bat hiruren kontre, hantik iuia ezazu, zoin den flakoa, zoin den azkharra, eta gizonak eztianez egitekorik aski, bere etsaien tentationen ezin akhazatuz, ezin garaituz: eta gizonak, ala den iustoa, ala den bekhatoria, zonbat gerla, eta tormenta behar dian igaren mundu hontan Ienkoaren gratiaren irapaizteko, eta hura irabaziz geroz, haren konseruatzeko, hanbat etsaien artian. Hargatik errandu gure salbazaliak, Regnum Coelorum vim patitur, & violenti rapiunt illud. Zeluko resumak borxatu behardiala, eta haren irapaizliak, phenatiak, eta tribaillatiak, izanen direla.
Eztugu behar ukhatu gizonaren bizia eztela gerlabat lurrian hanbat etsaien artian: baina kofesatu behar dugu, konsideraturik Ienkoaren gratia, zoiñek oren oroz sokhorritzen baikitu, gu nor bagira, gure bihotzaren borta haren deiari, eta kumitiari, ideki badezagu, eztela hanbat neke zeluko resumaren akisitzia, hargati errandu, Onus meum leue est. & iugum meum suaue est. Ene haxia, arhinda, eta ene uztarria dulze, eta eme, baina zeren mundu tronpur eta gaixto hontan gireno, Ienkoaren botza, eta haren deia, ezpaitugu nahi enzun, eta ez nahi hari behatu, dugun aithor eta kofesa orok, gizonaren bizia gerlabat dela mundian, eta guti direla lurrian tentationiak direla kausa, bekhatura erorten eztirenak.
Salomonek dio, Septies cadit iustus in die, iustoa zazpitan egunian erorten dela faltatan, eta kulpatan, endelgatu beharda, benialki edo mortalki. Eta Ioandone Ioane Apostoliak dio, Si dixerimus, quia peccatum non habemus, ipsi nos seducimus, & veritas in nobis non est. Erran badezagu, bekhaturik eztugula, gure buriak tronpatzen dutugu, eta eztate gutan egiarik.
Ioandone iakhubek ere dio, In multis offendimus omnes. Hanitz gizaz, eta maneraz orok ofensatzen dugu, gure Ienkoa.
Hanbat dira tentationiak handi, spiritua pronpt, haragia sinple eta frajil, non guti baita, non ezten bekhatutan erurten.
Bada hanitz eri direnian Ienkoari galde egiten baitute, sendo ditzan, osagarria demen penitentia bere bekhatiez egiteko, halakoen hobe likate hil litian, eta ez batere sendo, zeren sendotuz geroz, gaixtoago dira, haboro bekhatu egiten dute, eziez lehen, edo hain bertze berere, eta azkenian miserableki, eta eternalki damnatzen dira. Hargati diot lehen bezala, herioa hobedela, eziez bizia, iustoen berere, eta herioari obligatione handirik dugula, kortesia, eta gratia handirik egiten draukhula, zeren deabruaren, munduaren, haragiaren tentatione, illusione, tronperia, artefizio, gaixtakeria orotarik iagoitikoz largatzan, deliuratzen, eta redemitzen baikutu: hanbateki iustoak ezin diro rezebi gratia, kortesia handiagorik herioaganik, nola gratian mundu hontarik idokiten dianian, hargati erranendut bizi nizano, gu nor bagira herioa dela andere honbat, noblebat, eta kortesbat, maitagarri dela, hobe dela eziez bizia. Biziak abandonatzen gutu, sortzian tentatione orori, danjer orori, peril orori, herioak haietarik orotarik, hiltzian deliuratzen, ez denborabaten, baina iagoitikoz, Pretiosa in conspectu Domini mors sanctorum eius. Preziosda Ienkoaren aitzinian, saindian, iustoen hilzia, beati mortui, qui in Domino moriuntur. Huros dira Ienkoa baitan hiltzen diren guziak.
Bizi gireno erorten ahal gira, hilez geroz ez, deabruak, munduak, haragiak, obraz, edo borondatez, rendatzen ahal gutu Ienkoaren aitzinian kriminel, bekhatore, baina hilez geroz gure etsaiek eztute gutan eskurik, ez botererik, herioa da, gure liurazalia, danjer orotarik, peril orotarik, tentatione orotarik, herioa da gure honki egilia, hargati erran zian errumeko mihi ederrak, Mors est vltima linea omnium rerum. Ororen azken xedia, eta basterra da herioa, hantik harat deusen ere ezkira beldur izanen, eta Ienkoak egiten ahaldian gratiarik handiena da, bere zerbutzariari herioaren, gratian igorraitia.
Neure adeskidia, neure bidiaren bazterra kasi ikhustendut, errandut herioaz nakiana oro, zuri da eman harzatz orhitzia, nahibazira onsa bizi, onsa hil, eta Paradusian sarthu.
Paganoak obligatzen zitu, Eskritura Saindiak lege zaharrian manatzen zitu, lege berrian ere bai, Elizako Doktor Saindiak ere bai, zure miseria propiak ere bai, IESUS zure kapitano handiaren etsenpliak ere, bai, herioaren itxusmenaren beldurrak ere bai, herioaren edermenen amorioak ere bai, nik ere libruto hontan zuri egiten dudan othoitziak, bai, orok bai, errazu zuk ere bai, eta egunian, behin zure kabinetian sarthurik, edo goitzian, edo arratsian, edo bietan, kuruxe baten aitzinian belharikaturik, Memento mori, orhitzite herioaz.
Onsa hilzeko, goitzian, arratsian, zure konzientza gora, behera, onsa etsaminaturik, eta unguraturik, Ienkoari barkhamendu ezkha zite, zure bekhatu, falta, kulpa oroz, erran, egin, pensamendu oroz. Egizu promez Ienkoari ez egitera faltarik haren kontre gehiago. Igarenez dolu duzula eta desplazer duzula, eta jitekoaz, lehen hilen zirela, eziez haren maiestatiaren kontre bekhatu mortalbat eginen.
Ohora ezazu egunian behin, birjina ama gloriosa, IESU-KRISTEN ama, zure abokatusa handia, errozu oratione labur haur, Maria, mater gratiae, Mater misericordiae, tu nos ab hoste protege, & hora mortis suscipe, Maria gratia ororen ama, miserikordia ororen ama, ene etsaien kontre defendia nezazu eta ene orena jin dadinian, ene arima zure eskura rezebi ezazu.
Kofesa zite ardura zure bekhatiez, eta rezebi gorpitz saindia, sakramendu saindian, humilki, debotki, xahuki, purki, eta digneki. Aita kofesor honbat ediren duzunian, ez kanbia, hark iakinendu zure berri, gorpitza eridenian eztuzu kanbiatzen medikua, ez eta barbera, arima eri denian bekhatia dela kausa, ez kanbia aita kofesora. Meza, peredikua, Ienkoaren hitza enzun itzazu debotki.
Andere honaren ohoretan, Skapulario saindia, Rosario saindia ohora itzazu.
Noizzik behin, kofesa zite intentione hontan, eta rezebi ezazu gorpitz saindia, Ienkoak eman dizazun hilze hona.
Irakoiz zian, andere honaren ohoretan enzun ezazu meza, eta barur egin, osagarria baduzu, errandu saindu batek, andere honaganat debot direnak, nekez damnatzen direla; eta harganat debot eztirenak, nekez salbatzen direla, Sicut omnis ô Beatissima Virgo, a te auersus, & a te despectus, necesse est vt pereat, ita omnis ad te conuersus & à te respectus, impossibile est vt pereat. Ama birjina sakratia, hala nola zuganik apartatzen denak, eta zuzaz abandonatu denak, behar baitu peritu, eta damnatu, hala hala zugana konuertitzen dena, eta zuzatz maitatu dena, inposible da gal dadin, eta damna dadin.
Beharrak sokhorri, eta aiuta itzazu, zure honetarik egiezu parte, hongi egiezu, amoinak hiltzendu bekhatia, hala nola urak sua. Sicut aqua extinguit ignem, ita elemosina extinguit peccatum. Gutien uste dukunian zure honak oro utzirik ioanen zira, eta eztuzu deus eramanen zurekilà, zure obrak baizi, edo honak, edo gaixtoak, Opera illorum sequuntur illos. Obra honek emanen drauzie hiltze hona, gaixtoek hiltze gaixtoa, honek iagoitikoz Paradusia; gaixtoek iagoitikoz ifernua. Obra honik egitekoz, Memento mori.
Alexandre handiak egunbatez manatu zian Appelles pintazale famatu hura, konpazpe ederra, eta bere gortian zian maitena figura lizazon, eta pinta bere eskuz ahalik hobekiena, eta ederkiena, zer egindu Appelles pintazaliak, andere eder haren moldiaren egiten zela bere lumaz, haren edermenek halako gizaz haren bihotza xarmatu zuten, non bertan harzatz amuroz gertaturik, amorioak itsutu baitzian, haren luma eskuan ikharatu, eta haren huna burian nahasi, eta kordokatu: Alexandre Prinze jenerosak, ikhusirik gizon haren phena, eta amorio handia, pietate harzatz harturik, eman zaukon andere eder hura emazte, eta pribatu bere buria, mundian zian kreaturarik ederrenaz, eta maitenaz, gizon amuroz hari plazer, eta gogara egin zekan. Plinak dio, Prinze hark bere korajiaren handitarzuna erakhusi ziala, aktione hartan hobeki eziez biktoria handibat etsaien kontre irabazi ukhen balu.
Neure adeskidia, Ienkoak hala plazer balu, nahi nuke harribatez egin bi kolpu, nahi nuke ezarri zure bihotzaren erdian, eta neurian, herioaren beldurra, eta amorioa, herioaren oritmena, eta memoria, biak harzatz gerta gindian amuroz, eta ezkontze saindubat eginik herioaren, eta gure arimaren artian, ezkendezan iagoiti gure Ienkoa ofensa mortalki, sainduki bizirik, eta sainduki hilik, Secula seculorum zeluko resuma eternalian, phausian, eta bakian, aingurien, eta arima hurosen konpañian, gehiago herioaren beldur gaberik bizi gintian.
Ienkoak benediktione saindu hori, bere gratiaz, eta bere miserikordiaz eman baleza, ene tribaillu mendriari, eta appurrari, rekonpensu handiagorik enuke desiratzen lurrian, zeren esparanza handibat bainuke zelian, ene orena, eta zuria jin dadinian, handiagorik ardiaz gindirioila, zoin baita loria eternala.
Neure adeskidia, konklusionia dugun eman nik herioaz, zure, eta euskaldun ororen amorekatik egin dudan libru pobriari, beldurniz enuiatu ere bazirela, ene sobera luze izanez, suiet triste baten gaiñian.
Konsidera ezazu mortal zirela, eta mundu hontarik landan, badela bertze mundubat, zointan iagoitikoz gure arimak izan behar baitu edo Paradusian jinkoarekin huros: edo ifernian deabruareki malhuros.
Konsidera ezazu bekhatu mortalian, herioak eman badizazu bere kolpu mortala, zuriak egin diala. Hartan ezitzan atrapa, bide hon haur xerka ezazu, hilziaz orhitzite, Memento mori, zaude presto, eta bijilant, zeren ezpaitakizu eguna, ez orena. Estote parati, vigilate, quia nescitis diem, neque horam.
Egizu Seneka handiaren mania onsa hilzeko, Incertum est quo te loco mors expectat, itaque tu illam omni loco expecta. Nehork eztaki herioa non dagoen zure aiduru, eta beha egonzite, sentinelan, zure goardian.
Egizu Karolus Magnus, alemaniako Enperadore eta Franziako Errege saindu handi hark egin zian bezala, haren orena jin zenian mundu hontarik bertzialat partitzeko, galdo egin zeraukoten, zer debisa, edo epitafio plazer zian, haren tonbaren gaiñian, hura hilez geroz, ezar lezaten errapuesta eman zian, ezar dazie herioa, mors, hura da ene gehiena, hark ni, ene koroa, ene biktoria, trionfak oro, garaitu gutu, bizian ukhen dut haren orhitzia, eta haren beldurra, bego, ni hilez geroz ere, haren izena nitan gaiñen, bizian edukidut bihotzian haren beldurra, ene ezurrek, eta ene erhautsek, ene tonbak, ekhar bezate, ni hilez geroz haren izena bere gaiñian.
Neure adeskidia, edukazu bizian, eta hilzian, herioa zure gogoan, goizian ohetik ialkitian, errazu, agian, arratsa gabe hilenitz; haur da bide hona, zelurat ioaiteko, haur da bide hona, onsa hilzeko, herioaz orhitzia.
Bide saindu hontan makhur etzitan, enuia etzitian, eta Ienkoak eman dizazun dohaiña, eta gratia perseberatzeko, eta hon edukiteko, zeren ezpaita moienik salba gitian, ezpadezagu persebera obra honian, erran dian bezala gure Iaunak, Qui perseuerauerit vsque in finem hic saluus erit, Nork ere perseberatuko baitu azken finera drano, halakoa salbatu izanenda. Errazu Ienkoari, David Erregiak erraiten zian bezala, Domine notam fac mihi viam in qua ambulem. jinko handia, eta miserikordiosa, mundiak, bekhatiak, itsutu nute, eta gorthu, non nabilan eztakit, ez zer ari nizan, zuk Iauna, othoi erakhus nezazu zoin bidetarik ibili behardudan, eta zer egin behar dudan, zu zira bidia, eta portalia, gida nezazu zure bidera, zure portalian sar nadin egun batez, ideki itzazu ene begiak, eta ene beharriak, enzun dezadan zure botza, eta sobat eginik lurrari, konsidera dezadan neure miseria, eta neure herioa, eta harkatz orhiturik, neure obrak oro, erranak, eginak, eta pensamendiak, bertutiaren bidian, zure aiutiaren eta gratiaren moienez, onsa regla, reji, eta goberna ditzadan, bizi ahal nadin lurrian bekaturik egin gabe, zutan, zureki, eta zugati, zu nitan, ni zutan, eta zutan hilik, ene orena jin dadinian, zurekin bizi nadin iagoitikoz zure loria eternalian. Neure adeskidia, hara, othoi, gida, eta eraman gitzala aitak, semiak, eta spiritu saindiak. Amen.
__________
CREDOA EUSKARAZ
SINHESTENDUT Ienkoa aita omnipotentian, zeliaren, eta lurraren kreazalian, eta IESU-KRISTO haren seme bakhoitzian, gure iaunian, zoin konzebitu izan baita spiritu saindiaz, sorthu Maria birjina ganik, sofritu Pontio Pilato iujiaren pian, kruzifikatu, hil eta ehorzi, ieusi infernietara, heren egunian hiletarik resuszitatu. Iganda zelurat, han dago iarririk. Ienko aita omnipotentaren alde ezkunian, hanti jinenda iuiazera bizien eta hilen. Sinhestendut Spiritu saindian, Eliza Saindu Katholikan, Saindien komunionian, Bekatien remisionian, Haragiaren resurrektionian. Bizitze eternalian. Amen.
KONFITEORA EUSKARAZ
Konfesatzen niz Ienko aita omnipotentari, birjina Ama gloriosari, san. Mixel Arkanjeliari, Ioandone Iohane Baptistari, Ioandone Petiri, Ioandone Paule Apostolier, N. eta bertze Paradusuko saindu, eta sainda orori, hen lekhutan, zuri, neure aita spiritualari, zeren egiten baitut bekhatu, pensamenduz, minzatzez, eta obraz, ene faltaz, ene faltaz, ene faltaz handiz. Hartakoz othoitzendut, birjina Ama gloriosa, San Mixel Arxanjelia, Ioandone Iohane Baptista, Ioandone Petiri, Ioandone Paule apostoliak, N. Bertze Paradusuko saindu saindiak, hen lekhutan zu neure aita spirituala, othoi egin dezazien enegati gure Ienkoa. Amen.
IENKOAREN MANU SANDIAK EUSKARAZ
1. Ienkobat adorezat, eta maita osoki.
2. Haren izena eztezala iura, ez bertze gauzarik banoki.
3. Igandiak begira itzak, ene Ienkoa zetbutza debotki.
4. Aita, eta ama ohora itzak, bizi izan luzezki.
5. Gizon hilzale, ezitz izanen obraz, ez borondatez.
6. Luxurios ezitz izanen gorpitzez, ez konsentimentuz.
7. Bertzeren hona eztuk eramanen, ez edukiren ore iakinareki.
8. Falsu testimoniorik eztuk erranen, ez gezurrik hareki.
9. Haragiaren obra eztezala desira ezkonzez baizi.
10. Bertzeren honak eztitzala desira edukiteko iniustoki.
__________
ELIKAREN MANIAK
1. Igande eta besta manatiez enzun ekak meza debotki.
2. Ore bekhatiak konfesa itzak, aumens urthian behin xahuki.
3. Ore kreazalia rezebi ezak bazkhoz aumens hunbleki.
4. Bestak santifika itzak manatu direnak fidelki.
5. Kuarta denborak, bijiliak, barur egin itzak eta Garazuma osoki.
6. Ostiralian haragi eztezala ian, ez irakoitzian.
7. Denbora defendietan eztazala ezkonzerik egin, eta dexema primiziñak bakhitzak iustoki.
Pater nostera, eta Abe Maria euskaraz
Gure aita zelietan zirena, santifikatu dela zure izena, jinbedi zure resuma, egin bedi zure borondatia, zelian bezala lurrian, eman izaguzu egunorozko ogia. Barkha itzaguzu gure bekhatiak, hala nola guk barkhatzen baitugu gure etshaier; ezkizatzula utzi tentatiotan erortera, baina begira gitzazu gaitz oratarik. Amen.
Salutatzen zutut Maria gratiaz bethia, Iauna duzu zureki, Benedikatu zira ezmate ororen gaiñian, eta benedikatu duzu zure sabeleko frutia IESUS.
Santa Maria Ienkoaren ama othoi egin ezazu gugati, orai, eta hilzeko orenian, Amen.
__________
AMA birjinA GLORIOSAREN
LETHARIÑAK, LATINEZ
KYRIE eleyson, Christé eleyson.
Kyrie eleyson.
Christe audi nos.
Christe exaudi nos.
Pater de Caelis Deus miserere nobis.
Fili Redemptor mundi Deus miser,
Spiritus Sante Deus, miserere nobis.
Sancta Trinitas vnus Deus, miserere.
Sancta Maria, ora pro nobis.
Sancta Dei genitrix, ora pro nobis.
Sancta Virgo Virginum. ora pro nobis.
Mater Christi, ora pro nobis.
Mater divinae gratiae, ora pro nobis.
Mater purissima, ora pro nobis.
Mater Castissima, ora pro nobis.
Mater inuiolata, ora pro nobis.
Mater Intemerata, ora pro nobis.
Mater Amabilis, ora pro nobis.
Mater Admirabilis, ora pro nobis.
Mater Creatoris, ora pro nobis.
Mater Saluatoris, ora pro nobis.
Virgo prudentissima, ora pro nobis.
Virgo Veneranda, ora pro nobis.
Virgo praedicanda, ora pro nobis.
Virgo Potens, ora pro nobis.
Virgo Clemens, ora pro nobis.
Virgo Fidelis, ora pro nobis.
Speculum Iustitiae, ora pro nobis.
Sedes sapientiae, ora pro nobis.
Causa nostrae letitiae, ora pro nobis.
Vas Spirituale, ora pro nobis.
Vas Honorabile, ora pro nobis.
Vas Insigne deuotionis, ora pro nob.
Rosa Mystica, ora pro nobis.
Turris Dauidica, ora pro nobis.
Turris Eburnea, ora pro nobis.
Domus Aurea, ora pro nobis.
Faederis Arca, ora pro nobis.
Ianua Caeli, ora pro nobis.
Stella matutina, ora pro nobis.
Salus Infirmorum, ora pro nobis.
Reffugium Peccatorum, ora pro nobis.
Consolatrix afflictorum, ora pro nobis.
Auxilium Christianorum, ora pro n.
Regina Angelorum, ora pro nobis.
Regina Patriarcharum, ora pro nobis.
Regina Prophetarum, ora pro nobis.
Regina Apostolorum, ora pro nobis.
Regina Martyrum, ora pro nobis.
Regina Confessorum, ora pro nobis.
Regina Virginum, ora pro nobis.
Regina Sanctorum omnium, ora pro.
Agnus Dei qui tollis peccata mundi
Parce nobis Domine.
Agnus Dei qui tollis peccata mundi,
Exaudi nos Domine.
Agnus Dei qui tollis peccata mundi,
Miserere nobis.
Ora pro nobis sancta Dei genitrix,
Vt digni efficiamur promissionibus Christi.
__________
OREMVS
Protege Domine famulos tuos subcidijs pacis, & Beatae Mariae semper Virginis Patrocinijs confidentes à cunctis hostibus redde securos. Per Christum Dominum nostrum. Amen.
__________
AUTHORARI
MOSDE Tartas Erretora
Zure izena dua gora
Lan honen egitiaz:
Zirela benedikatu
Zeren baitzira minzatu
Onsa hilze bidiaz.
Ala zu onsa minzatu
Ala zuk onsa markatu
Zeluratzo bidia
Nahin zure xaritatez
Batbedera bot honbatez
Harat dadin abia,
Egias bide ederrena
Duzu eta xuxenena
Debotki bizitzia,
Hartan iarraikiten dena
Eta iunto dagena
Duzu onsa hilzia.
Gitian bai gogo honez
Esker hanits libru honez
Emaitera lehia
Arueko Erretorari
Eman baitu herriari
Saluatzeko bidia.
Uskalduna alageradi
Libru hontan ariadi
Irakurtzen debotki
Zer sinhilsi, zer obratu
Zer beharduia galdatu
Heben dutuk osoki.
P. DARHETZ, Parlamentian Adbokatu, eta Barkoitzeko Iujia
__________
AUTORARI
EUSKAL herria, TARTAS,
Lauda doktor handia,
Euskaldun orok harzatz
Dugu libru hautia
Sainduki bizitzeko,
Hark doktrina saindia,
Zelurat ioaiteko
Emaitendu bizia.
IUAN DE BAGUARIE Camblonque,
eta Susmioko Erretora
Irakurtu dut onsa hilzeko bidia intitulatuden libria, eta Arueko Iaun Erretoraz konposatu izan dena; Debotda deseiña, azkar borogiak, relebatu phensamendiak, exzellent thermañiak, Eta librian orotan eztu deusere ezinago Kristi, eta ezinago Katholik eztenik. Maulion Maiatzaren zortzi gerrenian 1666.
BONNECASE, Maleoko erretora