Onsa hilceco bidia/Irakurtzaliari

Onsa hilceco bidia
Irakurtzaliari

IRAKURTZALIARI

Neure, adeskidia, igaren udan egun batez nangoela zuhainze baten itzalbian neure orenen erraiten ninzala, loak harturik, egindut neure loan ametz handibat eta misteriosbat, iduritzen zautan neure ametsian, ikusten niala gizon eta einazte tropelabat goiti zelurat igaiten, eta bertze tropelabat oraino handiagorik beheiti ifernurat ioaiten eta eroten, jende hek konsideraturik batziak gora, bertziak behera ioaiten zirela, oihu egindut eta heiagora orori, zer zen kausa, edo zergatik, baitziak goiti bertziak beheiti ioaiten ziren, bere hala heldu da, botzbat zelutik eta emandu errapostu botzak ene oihia, eta heihagora enzunik, jende hetarik partebat goiti zelurat ioaiten zela zeren bere herioaz, eta bere hilziaz mundu hontan ordu honetz orhiturik, eta herioak bekatu mortalik batere gaberik, gratiazko estatian atrapaturik, lurretik partitzen baitziren, eta berze parte gehiena beheiti ifernurat ioaiten zirela, zeren bere herioaz, eta bere hilziaz aski ordu honez orhitu faltaz, gratiazko estatutik kanpoan, herioak bekatu mortalez betherik atrapaturik, lurretik partitzen baitziren hargatik zirela galdu, eta damnatu.

Loak eta ametsak, eta ametsaren errapostiak iziturik, eta lotsaturik, iratzartu ninzan, eta hartu luma eskúra euskaldunen faboretan euskaraz porogatzeko, onsa hilzeko bidia dela, herioaz, eta hilziaz ardura orhitzia, eta salbatzeko eztela bide hoberik mundian. Edirenen duzu laur kapitulu ene liburian, lehenian porogatzendut paganoen erranaz, bi garrenian, lege zaharreko eskritura saindiaz., Hirur garrenian lege berriaz, eta elizako doktor saindiez, laur garrenian laur arrazoin diferentez, onsa hilzeko bidia dela herrioaz, eta hilziaz orhitzia.

Ene tribaillu appurrak eztu meritatzen zuk phena har dezazun haren Irrakurzetzo, baina zure salbamendiaren amorioak, eta desirak, eman deraute koraie, haren kanporat idokiteko, eta hari argiaren emaiteko.

Ene euskara, eta lengajia eztakit aprobatia izanen denez, bai, ala ez, badu orotarik zerbait, zuberoak, Basanabarrek, eta lapurdik emandrauko zerbait, baina ez oro, aruen egindut neure pieza pobria, hanko lengajia ezpada aski eder, hanko euskarak, du ogena, eta ez euskaldunak.

ONSA HILZEKO BIDIA

Deus honik ene librian ediren badezazu, ohoria, eta laudarioa emazu Iinkoari, eta ez niri, ezta niganik heldu hontarzuna, baina bai, Iinkoaganik, omne datum optimum, & omne donum perfectum de sursum est, descendens à patre luminum. Iacob. I.

Ezpada deus honik, errazu libriaren, egiliak baziala borondatia onsa egiteko, eta lanaren mensa, eta falta, reparatzen eta desenzusatzen diala, langiliaren, intentione, eta borondate honak, voluntas dantis reparauit paruitatem dati.

Ohoratzen baduzu zure approbationiaz ene pieza mendria, eta egiten zure arimaren profeitia, haren Irakurtzian, nork zer pagu, eta rekonpensu handiagorik nahidu mundian, Iinkoari othoi eginendut bizi nizan egunetan zure hilziaz lurrian orhiturik, sainduki bizirik, eta sainduki hilik, mundu hontarik landan, zeluko resuma eternala eman dizazun. Amen.

Guk pian siñatu giren Theologinek, fede egiten dugu Iuan de Sansons Oloronako gure iaun Apeskupu Reberendisimo eta Illustrisimuaren manus irrakurtu dugula libru haur zoin baita titulatu honsa hilzeko bidia, Iuan de Tartas Arueko Iaun eretorak konposatia, zoinetan ezpaitugu deus eriden fediaren kontre, baina bai lehenago iujeatu profeitable izanen dela inprima badadi, eginda atarratzen abentian hamar gerrenian urthe kontatzen denaren 1657.

A. DE CONGET, Atarrazeko Erretor,

eta zuberroa herriko bik. Jenerala, eta Ofiziala.

B. IAUREGIBERRI Idauzeko, eta mendiko Erretora.

Guk beherian firmatiak ikusi dugu, eta irakurtu liburubat zein minzo baita, eta erakusten baitu euskaraz Onsa hilzeko bidia, Iuan de Tartas Arueko iaun eretorak egina, zeinetan eztugu erideiten fede Katholika, Apostolika Romanuaren kontrako gauzarik, bana bai gauza probotsosik bat bederaren Ieinkoaren beldur saindian bizi araziteko, egin bidera erakarteko, hartan bada, han etsekiteko, eta arimaren salba mendiaz orhitaraziteko. Horregatik iujeatzendugu merexi diala argira ialgi, Utziaten eginda abenduaren sei garrenian, mila, seietan ehun, berrogei eta hemeretzi garren urthian.

D. IRUNBERRI, Utziateko Prioria, eta Akizeko bik. Jenerala, eta Ofiziala,

Basanabarren

Ce 6 Decembre 1659

Ikusirik ongi hilzeko bidiaz minzoden liburubat IOANES DE TARTAS Aroüeko Iaun Errektorak euskaraz egina, Eztugu deusik kausitu fedearen kontrako denik, aitzitikan dugu ibiatu bide honbat bezala dela Kristinoaren bertutean abanzaeraziteko, baita ongi hilzeko disposatzeko, hartarakotz merezidu lehen bai lehen inprimadadin, Egia honetan emandugu gure siñadura orzaizen uztaillaren lehenian 1665.

IOANES Bajonako Apespikua

Euskal herriak Tartas
Lauda doktor handia
Euskaldun orok harzaz
Dugu libru hautia
Sainduki bizitzeko
Hark doktrina saindia
Zelurat ioaiteko
Emaitendu bidia.
Iuan de Baguarie Camblonque,
eta Susmioko Retora.