Oroagindua: Euzkadi'ko ikurriñatzaz

Oroagindua. Euzkadi'ko ikurriñatzaz.

Lendakaritzak urillaren 19'an eman eta 21'garreneko Egunerokoan azaldu zan Oroaginduaren 2'en atala oker idatzia izan zalako ,auxe agintzen det: Euzkadi'ko ikur eta ikuriñari dagokion urillaren 19'garreneko Oroaginduaren 2'en atala era ontan idatzia geldi bedi:

Bigarren atala. Euzkadi'ko ikurriña, ondoz gorria izango da. Gañean, ertzetik ertzera bi zerenda musker eta aldamen-erditik aldamen-erdira, gurutze zuri bat; Gurutze zuri au gain-gañean dala. Neurrik, abetxek izan bitez: bost neurkin luze eta bi neurkin larogei neurkin eunen zabal dan oialari, 0,43 m. dituzten zerendak dagozkio. Oialaren arauz, neuri abek geitu edo txikitu ditezke noski.

Bilbao'n 1936'gn. urrillak 24.

Euzkadiko Bitarteko Jaurlaritzaren Lendakaria,
AGIRRE'TAR JOSEBA A.