Euzkadi’ko Bitarteko-Jaurlaritzaren Lendakaritza
AZALPENA
Euzkadi’ko Bitarteko Jaurlaritza onen eginkizunen artean arkitzen da, Euzkadik, Erriekin izango ditun artu-emanetan erabilli ditzaken Jaurlaritz ikur eta ikurriña aukeratzea. Guziok berdiñean eta derriorrez erabilliko dituzten ikur-ikurriñak: eta Erkalaren 1931gn. lotazilleko Araudi nagusiak eman zitun bideak zear baieztutako berjabetasun Araudiak, Erki-arteko legezko bizierara sortu erazi zun izatasun berriaren ezaugarri izango diran ikur-ikurrinak aukeratzea alegia.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkayaz osatua arkitzen da gaurkoz Euzkadi lurraldea. Baño Naparroa erantsi al izatea, Araudiaren aurrebegiramenari etzaio igezi. Onentxegatik, Euzkadi'ko Jaurlaritz-ikurrak, Araba. Gipuzkoa, Bizkaya eta Naparro'ren armak. lau zatidun ikurdi bakarrean daramazki, Euzko azkatasunen adierazle dan Gernika'ko zugaitzaren oroipena dakarren aritz ostozko ustai batez inguraturik. Bakaldun edo jauntxo aginteak eta euzkoen anai arteko gudak oroit-erazteko indarra duten gaiak, baztertu egin dira, noski, arma oietatik. Autua izan ziteken ikuriña, euzko batasuna mamitzeko indarra izan duna, eta egunetik egunera areago, Euzkadi guzian zear aizatua izanak, batasun ikurtzat aitortu duana izan bear. Ikuriñ au, Euzkadi itzaz batera, Arana Goiri'tar Sabiñ'ek asmatutakoa da. Oroagindu onen atalak adieraziko dute nolako dan. Erriak izendatu zitun ordezkariak autu zuten Lendakariagan autua izan zan, eta Euzkadi'ren azkatasunen alde burrukan dabiltzan politika-alderdi guzien ordezkaritza berekin daraman Bitarteko Euzko-Jaurlaritzak, ao batez, ontzat eman du. OROAGINDU onek agintzen duena:
Oroagindu
onek agintzen duena:
1'go atala. Euzkadi'ko Jaurlaritz-ikurra, aritz ostozko ustai batez inguratutako lau zatidun ikurdi bat izango da. Era ontan ipiñita, Araba, Bizkaya, Gipuzoka eta Naparro'ko armak osatuko dute ikurdia. Bakoitza bere kolorez, Bakalduntz edo jauntxo aginteak eta euzkoen anai arteko gudak oroit-erazten dituzten xeetasunak kenduta, eta antziñeko azkatasuna adierazten dutenak erantsita. Ona nolakoa dan.
2'en atala. Euzkadi'ko ikurriña, ondoz gorria izango da. Gañean, ertzetik ertzera bi zerrenda musker eta aldamenen-erditik aldamen-erdira, gurutze zuri bat. Neurrik, abetxek izan bitez: bost neurkin luze eta bi neurkin larogei neurkin eunen zabal dan oialari, 0,20 m. dituzten zerrendak dagozkio. Oialaren arauz, neurri abek geitu edo txikitu ditezke, noski[oh 1].
3'en atala. Agintaritzari dagozkion Bazkun guziak, Euzkadi aitortzen duten ikur bakar oiek, erabilli bearrean arkitzen dira. Etxe-arpegiak ikurriñez apaintzeko egunetan, nolakoa izan adierazi degun ikurriña, Erkalaren ikurrin ondoan ipiñi bezate aitatutako Bazkunak. Orobat eskola etxeetan ipiñi erazia izan bedi.
Bilbao'n. 1936'gn. urrillak 19.
AGIRRE'TAR JOSEBA A