XVI. mendeko espioitza gutunak/13. gutuna

XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
13. gutuna
Agiria: AGS E180 SF

Transkripzioa

Jauna: zure senoriac barca biezat / zeren ezpaitout zure senoriaren cartac / merechi douen bezala eranzuten, bataz / zeren ez naizen cortesanoa, baizic montaneza, / beztiaz naiz enpachatou nere by anaga / eta cousin bat ecoustera etorriric. Zer ere baita, / nais zure senoriaren serbizary humble / eta, otoy, artan edouqui naza. Beldoures oygen / etorraraz zerbait alarma falso eman dezoten / zure senoriary, priezaz eman dout pleuma escouan: / nere ondraren gainean asegourazen dout / eztela ogequin artean beste pensamenturic / baizin asegin darzunic. Adisquideac / gastigatou zidan deseazen zendouela / jaquitera non zen gobernadorearen / jendarma: norbere echetara eretiratou / dire zitousten marabiriac despendatouric / eta oura gelditou da ondra gouzirequin. / Losa ere banaiz baina ezin nagoque zure / senoriary esan gabe, eta nolas parte oretarat / apresta al zaitequeien, zure senoriary / abertymentu eman zioten bezala. Aren / armada zer zen esanen diot claroquin: / moustrac egin ditou eregery adizera / emaiteagatic egin douela milla gauza, eta / paga eman bear zitouen goustiac edouquy / ditou berezat. Mondou goustia famas / baitago arzatz, gaur eldou da Bayonara. / Beste berry segouroric eztougou presen/tean, eta alla fina emanen diot / geldizen naizela, bety bezala, serbizary / humblea. /
Lenbizico ehizia zeren den / atrebizen naiz zure senoriary / ain present apeuraren bidalzera:/ eta parcatou, oraingo faltac / estalicoren ditougou, eta adieu./
[In margine superiore] De la de Ortubia.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: zure señoriak barka biezat zeren ezpaitut zure señoriaren kartak merexi duen bezala eranzuten, bataz zeren ez naizen kortesanoa, baizik montañesa, bestiaz naiz enpaxatu nere bi anaia eta kusin bat ekustera etorririk. Zer ere baita, naiz zure señoriaren serbitzari hunble eta, otoi, artan eduki naza. Beldurrez oiyen etorraraz zerbait alarma falso eman dezoten zure señoriari, priesaz eman dut pluma eskuan: nere ondraren gainean aseguratzen dut eztela oiekin artean beste pensamenturik baizin asegindarzunik. Adiskideak gastigatu zidan deseatzen zenduela jakitera non zen gobernadorearen jendarma: norbere etxetara erretiratu dire zituzten marabiriak despendaturik, eta ura gelditu da ondra guzirekin. Lotsa ere banaiz baina ezin nagoke zure señoriari esan gabe, eta nolaz parte orretarat apresta al zaitekeien, zure señoriari abertimentu eman zioten bezala. Aren armada zer zen esanen diot klaroki: mustrak egin ditu erregeri aditzera emaiteagatik egin duela milla gauza, eta paga eman bear zituen guztiak eduki ditu beretzat. Mondu guztia famaz baitago arzaz, gaur eldu da Baionara. Beste berri segurorik eztugu presentean, eta ala fina emanen diot, gelditzen naizela, beti bezala, serbitzari hunblea. /
Lenbiziko ehizia zeren den, atrebitzen naiz zure señoriari ain present apurraren bidaltzera: eta parkatu, oraingo faltak estalikoren ditugu, eta adiu./
[In margine superiore] De la de Ortubia.