XVI. mendeko espioitza gutunak/14. gutuna
←13. gutuna | XVI. mendeko espioitza gutunak (1597-1598) 14. gutuna |
15. gutuna→ |
Agiria: AGS E180 SF |
Transkripzioa Jauna: parte oretaco adisquideren bazeuec gastigatou / didage ezin are are izan doutela gobernadorearen / etoraras alarma eta abiseu nabasquy, zeure senoriac / ez gouchienic. Armada bortizagoric etor ezpadady, aize / lo egingo dougou. Inglateratic orayn bey ounzy etory / dire, bata Bayonara eta bestia emen goua zen: ogec / diotena da Plemura armada biourtou dela negou ouneta/cos. Patacha bat Bordeltic etorri da jouanden egoun / ogetan, ata esan doue ezin deuc de Mercurec asco ofrezy/menteu egin diola eregery eta esan diola Espainiaco / eregec dadoucan partida bat barc libratouric emanen / diola. Oustes Bagonara etorry direnec zerbait berry / obeto daquiten anbat tardatou dout gastigazera zertan / serby al dezaquedan zeure senoria, eta ala souplicazen / nazago mana nazan pouchanza douen bezala. |
Grafia gaurkotuaz Jauna: parte orretako adiskideren batzuek gastigatu didaie ezin are izan dutela gobernadorearen etorraraz alarma eta abisu; nabaski zure señoriak ez gutxienik. Armada bortitzagorik etor ezpadadi, aise lo egingo dugu. Inglaterratik orain bi unzi etorri dire, bata Baionarra eta bestia emengua zen: oiek diotena da Plemura armada biurtu dela negu unetacoz. Pataxa bat Bordeltik etorri da juan den egun oietan, eta esan due ezin duk de Mercurek asko ofrezimentu egin diola erregeri, eta esan diola Espainiako erregek dadukan partida bat bark libraturik emanen diola. Ustez Baionara etorri direnek zerbait berri obeto dakiten, anbat tardatu dut gastigatzera zertan serbi al dezakedan zure señoria, eta ala suplikatzen natzaio mana nazan puxanza duen bezala. |