XVI. mendeko espioitza gutunak/16. gutuna

XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
16. gutuna
Agiria: AGS E181 SF

Transkripzioa

Jauna: egoun goyzean, zoin bata aste hartea, erezeby/tu dout zeure senoriaren carta conserbequin batean. Nere / osasounas duen couidaduas ezcouetan milla bider moung / egiten diot. Estaquit aditu douens zeure senoriac nola azho Parisco conseler bat beste basuequin Endagan izatu den. / Nere adisquide bazuec sartou ziren emen, baina es beteac. / Bati galdegin diot zer den jaun oriocquin etorrara pauseu ounetara: esan dit secretu eduquy dezadala eta esanen didala. / Baiez egiequy ofrezitu diot. Esan dit ezin eregue jaunaren / magestateary adizera eman diotela Ondarabiary chanala / edequy daquidiola Frasiaco partera gau bates corziheun / gizones, eta ereguec aren mirazera presiden gaste bat baita, / <baita> oura bidaldu duela. Presentean ezta besteric ofrezizen / dino denic zure senoriary gastigazeco, eta ala fin emaiten / diot geldizen naizela, bety bezala, serbizary humblea.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: egun goizean, zoin ba[i]ta asteartea, errezebitu dut zure señoriaren karta konserbekin batean. Nere osasunaz duen kuidaduaz eskuetan milla bider muñ egiten diot. Eztakit aditu duenz zure señoriak nola atzo Parisko konseler bat beste batzuekin Endaian izatu den. Nere adiskide batzuek sartu ziren emen, baina ez be[s]teak. Bati galdegin diot zer den jaun oriokin etorrara pausu unetara: esan dit sekretu eduki dezadala eta esanen didala. Baietz egieki ofrezitu diot. Esan dit ezin errege jaunaren maiestateari aditzera eman diotela Ondarrabiari xanala edeki dakidiola Fra[n]ziako partera gau batez zorziheun gizonez, eta erregek aren miratzera presiden gazte bat baita, ura bidaldu duela. Presentean ezta besterik ofrezitzen dino denik zure señoriari gastigatzeko, eta ala fin emaiten diot gelditzen naizela, beti bezala, serbitzari hunblea.