XVI. mendeko espioitza gutunak/17. gutuna

XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
17. gutuna
Agiria: AGS E181 SF

Transkripzioa

Jauna: zure senoriaren coutuna nuen erezebitu eta / zerbait berry frescoric gastigatu nahys dout / tardatu erespuesta egin gabe. Jaun emen izatu dena da / legat bat, zoinna etorri baita elicec eregery eman behar / dioten dirouaren erecobrazera. Boueltan eziren ementic / pasatu, baina esan dit semeac eraz egin daitequela / eregueren magestateac nay badu Endagaco partera, / dioge; zer modous, nere fedea, nic eztaquit. Franziaco / berriric nic ezin gaquin dut zure senoriary gastigatus / gerostic. Inclateraco armadas ere ezin deusic adi dirot. / Bay azo esan dit nere copay ingles batec don Antonio / hor Ondarabian egondou zen ingles baty, eta bestery / ere ascory eregiac bouruac edequyerazi dituela. / Adisquideac gastigatu baitic onzi bazuec Lapourdic / emaiten diozala eregery; zierto len berry aditou / doudana oreganic da: ouste dut alacoric izandu balis / zerbait gaquingo nuela. Zere baita, eduquicoren dut / contu jaquitera, eta ez faltaric eginen deus ofrezizen / denean gastigazera. Gobernadoreaz den benzenbatean / oraindic ez bide dago etorriric. Asegurazen zaitudala / nere fidelitateas fin emanen diot presenteary / [azken lerroa galduta]

Grafia gaurkotuaz

Jauna: zure señoriaren kutuna nuen errezebitu eta zerbait berri freskorik gastigatu nahiz dut tardatu errespuesta egin gabe. Jaun emen izatu dena da legat bat, zoina etorri baita elizek erregeri eman behar dioten diruaren errekobratzera. Bueltan etziren ementik pasatu, baina esan dit semeak erraz egin daitekela, erregeren maiestateak nai badu, Endaiako partera, dioie; zer moduz, nere fedea, nik eztakit. Franziako berririk nik ezin jakin dut zure señoriari gastigatuz geroztik. Inglaterrako armadaz ere ezin deusik adi dirot. Bai atzo esan dit nere konpai ingles batek don Antonio hor Ondarrabian egondu zen ingles bati eta besteri ere askori erregiak buruak edekierazi dituela. Adiskideak gastigatu baitit onzi batzuek Lapurdik emaiten diotzala erregeri; zierto len berri aditu dudana orreganik da: uste dut alakorik izandu baliz zerbait jakingo nuela. Zer [er]e baita, edukikoren dut kontu jakitera, eta ez faltarik eginen deus ofrezitzen denean gastigatzera. Gobernadoreaz den benzenbatean oraindik ez bide dago etorririk. Aseguratzen zaitudala nere fidelitateaz, fin emanen diot presenteari / [azken lerroa galduta]