Zortzicoa agorrillaren amarreco gabotsandean Erreguiñari bere ama andre eta aizpachoari cantatua

Zortzicoa agorrillaren amarreco gabotsandean Erreguiñari bere ama andre eta aizpachoari cantatua  (1845) 
Jose Bizente Etxagarai

ZORTZICOA

AGORRILLAREN AMARRECO GABOTSANDEAN

ERREGUIÑARI

BERE AMA ANDRE ETA AIZPACHOARI

CANTATUA.


1
Isabel bigarrena
Aingueru maitea
Erreguiña gurea
Berdiñic gabea :
Euscaldunaren doai
Atseguiñ betea ,
Eta Donostiaren
Zorion jabea.

2
Guztiz pozgarria da
Agor illa aurten
Bere asieratic
Digu eracusten :
Amar egunez gaude
ISABEL icusten ,
Eta gure beguiac
Ez dira aspertzen.

3
Izan arren chit guchi
Gure aleguiña
Borondatea degu
Aundizquiro fiña :
Leyaltasuna ere
Oberic eziña ,
Ondo arqui dedien
Emen Erreguiña.

4
Eguiazcoac dira ,
Eta ez gaurcoac ,
Ez berri , ez laburrac ,
Baicic beticoac :
Apaingora gabeac
Itz Donosticoac ,
Eta bere esqueñiac
Biotz onecoac.

5
Bere Erreguienzat
Biciro leyala
Dembora guztietan
Donostia dalá :
Antzin liburuetan
Aitortzen da alá ,
Sinisten ez duenac
Iracorditzala.

6
Jargoitu izan diran
Erregue guztiac
Arguitara dituzte
Aitormen eguiac :
Donsotiaren oncai
Otsare aundiac ;
Eta isildu ere
Beraren etsayac.

7
Serbiquintzac millazca
Donostiacoac
Dira guztiz arguiac ,
Antziñetacoac :
Ala ichasoscoac ,
Non legorrezcoac
Len , oraiñ eta beti
Borondatezcoac.

8
Damuric ez deguna
Ondo da agueri ,
Biotzac eman nairic
Gaur Erreguiñari :
Gure barrena argui
Aguer albaledi
Ez guenuque becaitzic
izango iñori.

CANTARIDIA.
Erreguiña maitea
BigarrenISABEL ,
Salve Donostiarrac
Salve milla bider :
Salve zuri CRISTINA
Bere Ama andrea
Eta salve LUISA
Aizpacho gaztea.

DONOSTIAN , IGNACIO RAMON BAROJA-ren moldizteguian.