Oharrak
2 Ikusi bereziki 107 or.: «Logika transzendentalaren bigarren zatiak, beraz, itxura dialektiko horren kritika izan behar du eta Dialektika transzendentala izena du, ez itxura hori dogmatikoki iradokitzeko antze gisa (...), baizik eta, adimenaren eta arrazoimenaren kritika den aldetik, bere erabilera hiperfisikoari begira honen handiuste oinarrigabeen itxura faltsua azalarazteko eta honela oinarri-esakune transzendental soilen bidez lortzen omen duen asmakuntzaren eta hedapenaren bere uzia juzgaketa soilera eta adimen hutsak itxurapen sofistikoen aurka duen babesera behetitzeko».
3 Kantek hitzari ematen dion zentzuan. Ikusi 290 or. eta hurrengoak, 295 or. eta hurrengoak eta, bereziki, 298 or.; ikusi gainera, 1783ko Prolego-menoak, §§ 125-131 paragrafoak.
4 Kantek arrazoimen hutsaren paralogismoak izendatzen dituenak, 306 or. eta hurrengoak.
5 Ikusi 367-368 orr.: «Antitetikak, beraz, ez du jarduten inolaz ere baieztapen aldebakarrez, baizik arrazoimen-ezagutza orokorrak hartzen ditu aintzat, baina beraiek elkarrekin duten aurkakotasunari eta beren kausei dagokienez besterik ez. Antitetika transzendentala arrazoimen hutsaren antinomiaren azterketa da, bere kausena eta bere emaitzarena».
6 «Beharrezko zerizan baten izatearen froga guztietako itxura dialektikoaren aurkikuntza eta argipena», 475 or..
7 Zientzia gisa agertu nahi duen etorkizuneko edozein Metafisikaren- tzat prolegomenoak, Immanuel Kant, 1783.
8 Pentsatzearen forma hutsaren funtzio honi buruz, hots, sentsumenean emandako begiespenaren anizkunkia objektuen begiespena lortzeko determinatzen duen formari buruz ikusi Arrazoimen hutsaren kritikaren lehen argitaraldiko adigai hutsen dedukzioko «Adigaiko berrezagutzaz», 158 or. eta hurrengoak, edo ikusi kategorien definizioa 130-131orr. eta dedukzioko 115-124 orr. ataletako testuinguru osoa.
9 Hermann Cohen, Kants Theorie der Erfahrung, 2. argitaraldia, Berlin, 1885.
10 H.J. Paton, Kant’s Metaphysics of Experience, London/New York, 1936/1951.
11 Martin Heidegger, Kant und das Problem der Metaphysik, 3. argitaraldia, Frankfurt, 1965.
12 Horrela dio liburuaren jatorrizko izenburuak. Ikusi Kantek Marcus Herz-i 1772ko otsailaren 21ean idatzitako eskutitza, Errege Akademia- ren argitaraldian X 12928 eta hurrengoa, Arrazoimen hutsaren kritika, 40 or. eta P.F. Strawson, The Bounds of Sense, London, 1966.
13Ikusi bereziki, Arrazoimen hutsaren kritika, B XI-XII: «... iraultza baten eraldaketari egotzi behar zaio ...».
14 Ikusi Natur Zientziaren hastapen metafisikoak, Immanuel Kant, 1786, eta Opus postumum deitzen zaien eskuizkribuak, hots, 1786 eta 1796 arteko hausnarketak eta 1796 eta 1804 artean idatzitako egitasmoen multzoa.
15 1797an agertu zen bere lehen zatia, Zuzenbidearen irakaspenaren hastapen metafisikoak, eta 1798an agertutako Bertutearen irakaspenaren hastapen metafisikoak.
16 253 or.
17 Ikusi bereziki Analitikaren 10. atala, A 76/ B 102 eta hurrengoak eta «Adimenaren adigai hutsen dedukzio» osoa; gainera, «Adimen hutsaren oinarri-esakuneen sistema», bereziki begiespenaren axiomak (195 or.), hautemapenaren aitzinapenak (198 or.) eta esperientziaren hiru analogiak (218 or. eta hurrengoak).
18 Gure adimenak izadiari ezartzen dizkion lege orokor eta transzendentalen arazoaz ikusi ondoren aipatzen diren A 125eko eta 127ko testuak, eta gainera, Juzgamenaren kritikako zenbait testu, Errege Akademiaren argitaraldian V 179; 180; 196.
19 Pentsamenduak indar bizien egiazko estimazioaz, eta Leibniz jaunak eta beste mekanikariek gatazka honetan erabili dituzten frogen juzgaketa, gorputzen indarrei buruzko atariko zenbait kontsideraziorekin batera oro har.
20 Izenburu osoak honela dio: Izadiaren historia orokorra eta zeruaren teoria edo mundu-eraikin osoaren sorkuntzari eta jatorri mekanikoari buruzko saialdia newtondar printzipioen arabera.
21 1755eko De igne idazkia.
22 Principiorum primorum cognitionis metaphysicae nova dilucidatio, 1755.
23 Metaphysica cum geometria iunctae usus in philosophia naturali, cuius specimen I. continet monadologiam physicam.
24 Ikusi Johann Heinrich Lamberti 1765eko abenduaren 31n idatzitako eskutitza, Errege Akademiaren argitaraldian X 5531.
25 440 or.
26 626 or. Hau da kausalitate-legearen adierazpena A argitaraldian.
27 Prolegomenoak, Errege Akade- miaren argitaraldian 403 or.
28 213 or. Hau da kausalitate-legearen adierazpena B argitaraldian.
29 Esperientziaren ezagutzaren ahalgarritasun-baldintzak eta esperientziaren ezagutzaren objektuen izatearen ahalgarritasun-baldintzen arteko identitateaz ikusi bereziki A 111
eta hurrengoak, eta 192 or. eta hurrengoak.
30 Friedrich Heinrich Jacobi, Werke, II 304.