Bide Barrijak/Iluntzeko-ixarra
←Gaste gexua | Bide Barrijak (1931) Iluntzeko-ixarra |
Gabeko-irrintzija→ |
Iluntzeko-ixarra
Gaste zintzo batek itun so-dagijo
ortzi urdiñeko ixar argijari.
Ixarrak, minduben atsegin dan izpiz,
ma-dagijo mutil aren samiñari.
—Neure maite ederran malkua ete az?
I haxen samurra dok aren negarra.
Bere begijak so-egijelakuan
ain leunkiro mosu dagistak, ixarra?—
Eta zintzo ituna ixar ederrari
pozge so-egiten eguan unian,
neska leunak beste maitale bateri
alai ma-egijon bekoki ganian...